36 emaitza irudi bilaketarentzat - [1 - 36] bistaratzen.

irudi1
1 iz. Izaki edo gauzaki bat adierazten edo gogorarazten duten lerroen, koloreen edo formen multzoa. Ik. iduri1. Santimamiñeko hartzuloan dauden irudiak. Oteizaren irudiak. Esku trebez margoturiko irudia. Harrizko irudiak. Gehienak abere irudiak dira. Ama Birjinaren irudi bat (Ik. imajina). Zertarako daude aldarean irudiak? Irudi batek mila hitzek beste balio du. || Orixek bere idazlanetan eman digun euskal bizitzaren irudi garbia.
2 iz. Idazlan batean testuaren argigarri edo apaingarri ezartzen den marrazkia. Hirugarren irudian ikus daitekeenez. Irudiz apainduriko liburua. Irudi liburua.
3 iz. Gauza edo ideia bat gogorarazten edo iradokitzen duen gauza. Egun bateko lorea, giza bizitzaren laburtasunaren irudi bezala. Gurutzea Jesus gurutziltzatuaren irudia delako. Ogi eta ardoaren irudien azpian. Etxe hori infernuaren irudi benetakoa da. Lizardiren olerki biribilena eta irudiz aberatsena. Gure irudi bat ikusi dugu irudi samin horretan.
4 iz. Itxura. Hartu zuen aingeru hark gizon baten irudia. Lehoi irudia hartuz.
5 iz. Objektu batetik irteten diren argi izpiak optika-sistema batetik igaro ondoren biltzen diren puntuen multzoa. Zinema-irudi soila. || Telebista-irudiak.
6 iz. mat. Irudi geometrikoa. Poligonoak eta irudi lauak.
irudi geometriko
iz. mat. Puntu, lerro, kurba, gainazal edo bolumenen irudikapena, plano batean edo espazioan egiten dena. Atzean geratu dira lehengo logotipoan agertzen ziren irudi geometrikoak.
irudi izan
1 du ad.-lok. Aipatzen denaren itxura izan, hura izango balitz bezala azaldu. Ik. iduri izan; iruditu1 1. Hazi ona erein zuen gizon bat irudi du zeruko erreinuak.
2 zaio ad.-lok. Iruditu, uste izan. Irudi zait emaztea dela gauza eztia. Zer irudi zaik? Guri on dela irudi zaigunaren arabera.

Aztergaia: irudi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:04 2000-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

irudi 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

nor-nork osagaiekin erabil daiteke nahiz nor-nori osagaiekin: hazi ona erein zuen gizon bat irudi du zeruko erreinuak; guri on dela irudi zaigunaren arabera.

irudia egin
ad.-lok. Itxura egin. Gauza agerikoetan on irudia egiten zuten. Damu irudia egin bazuen ere. Eskaintzak ontzat hartzen zituztelako irudia eginez. Ez ikusi irudia eginik.

Aztergaia: irudia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. itxura egin.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. itxura egin.

irudialdatu, irudialda, irudialdatzen
da/du ad. Itxuraldatu, antzaldatu. Aurpegi ederra irudialdatu zaio, eta gorputz eta arima igeri dago Jainkoari begira.

Aztergaia: irudialdatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

irudialdatu, irudialda, irudialdatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

irudialdatu, irudialda, irudialdatzen.

irudian
adb. -en itxurarekin, -en itxuraren azpian. Ik. irudipean. Espiritu Santua uso(aren) irudian. Bizarretik heldu zion, laztantzeko irudian. Hatzak gurutze irudian jarririk.
Loturak

Aztergaia: irudian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

irudi 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Espiritu Santua uso(aren) irudian.

irudiarazi, irudiaraz, irudiarazten
du/dio ad. Zerbait uste izatera bultzatu. Irudiarazi zieten haien alde zeudela. Moabtarrek uste izan zuten ur hura odolez gorritua zela; eguzkiaren izpiek hala irudiarazten zien. Ez, Mariak ez zuen irudiarazi zen baino aberatsago zela. Ea irudiarazi nahi zuen bezain azkar zuen gogoa. Eta hila bahintzen, zergatik nahi didak irudiarazi bizi haizela? Zerbait susmatzen nuenik ez nuen deus irudiarazi, ordea.

Aztergaia: irudiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

irudiarazi, irudiaraz, irudiarazten. du ad.: irudiarazi zieten haien alde zeudela.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

irudiarazi, irudiaraz, irudiarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-

irudidun
adj. Aldizkariez eta kidekoez mintzatuz, irudiak dituena. Aldizkari irudiduna.

Aztergaia: irudidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

irudigile
iz. Irudiak, bereziki liburuetakoak, egiten dituen pertsona. Komiki-irudigilea.

Aztergaia: irudigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
irudigintza
iz. Irudiak, bereziki liburu, ontzi eta hormetakoak, egitea. Kretako ontzi irudigintza.

Aztergaia: irudigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
irudikapen
1 iz. Irudikatzea, irudi bidez adieraztea; horren ondorioa. Antzinako ofizioen eta bizimoduaren irudikapen ikusgarria lortu du museoak. Paper txoria txoritxo baten irudikapen figuratiboa da.
2 iz. Irudikatzea, irudimenean eratzea edo sortzea; horren ondorioa. Eskoletan irakasten zaizkie haurrei beren kulturan nagusi diren irudikapenak. Kontuan izan behar dugu komunikabideek erabiltzen dituzten diskurtsoek eragin zuzena dutela gizarte irudikapenen sorkuntza prozesuan.

Aztergaia: irudikapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 2000-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu irudikapen, irudikatze, irudiramen, irudirapen formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

irudikapen 25: Habe 2: "Irudikapenak edo errepresentazioak", "Hizkuntz ikasleak irudikapen horietaz jabetu behar du"; Elhuyar 5, adib.: "acki-k ekuazio hauen irudikapena egin zuen", "irudikapen grafiko batzuk egingo ditugu", "multzo hierarkizatu baten irudikapen grafiko zein kontzeptuala"; EkonHastapenak: "Produktu baten eskari-igoera baten irudikapenak artikulu hori produkzitzen duen edozein motatako produktuaren eskari-igoera sortuko du"; I. Irazabalbeitia: "irudikapenak zera adierazten digu: ioi hedatu bat, ioi zubi bat eta azkenik emaitza ekartzen duen beste ioi hedatu berbildu baten bidez dihoan erreakziobide bat"; Zinetika 2: "oxido nitrikoarekiko berjabea den irudikapena lortu zuten", "Katalisi-metodo baten erabakitzea irudikapen baten bidez"; J. Zabaleta 2: "Saindutegietako hormetan badirudi guztiz burututako irudikapenak bezalaxe geroztik inoiz bukatu ez ziren zirriborroak ere egin zirela", "ikusmenezko errealismoaren, irudikapenezko detallismoaren eta komentziozko aberastasunaren erakusgarririk argiena"; Informatika Atlasa: "Fenomeno batzuren ikerketa eta irudikapena ordenadore bidezko simulazio-teknikei esker (...) agin daiteke"; LehenZikloEsper 1987 3: "adierazpena / irudikapena / ihardutze helburuen elkarketa eta ordenamendua", "Irudikapen grafiko batek bete dituen baldintzak zerrendatu", "Beharrezko irudikapen grafikoa eta kalkulu bektorialerako elementuen azalpena egin"; G. Piedra: "ahozko adierazpenaren irudikapen grafikoa"; Erreologia: "irudikapen logaritmikoa"; PsikolSoz 6, adib.: "Hurrengo Atalak Psikologia Sozial Europarrak zientzia sozialei eman dion ekarpen nagusienetariko bat lantzen dugu; alegia, Irudikapen Sozialak", "Gai honetan (...), lehenik Irudikapen Sozial kontzeptuaren errotze historikoa egiten dugu, ondoren Durkheim-en Irudikapen Kolektibo kontzeptuaz erkatzen dugularik"; irudikatze 1, Axelko: "Hasieran ebaluazio globalago bat planteatzen da, jarrera eta esku trebetasunen aipamen gehiagorekin, gero pixkanaka, elementu zehatzagoen ebaluaziora iraganez: aztertze gaitasuna, forma eta zeinuen menderakuntza, gogoetaldi maila, irudikatze maila..."; irudirapen (eta jainko-i.) 5, J.L. Hartsuaga: "euskal mitologiaren jainkoen irudirapenak indoeuropar gogo eta jainko-irudirapenekin zer ikusirik ez dutela", "zeren irudirapen kosmologikotik abiatuz Lurrean eta gizonen alboan bizi diren jainkoek ez baitute gizona ankapetzen", "mitologiak munduaren irudirapenaren arazoari irtenbide sinboliko zehatz bat ez badio eman", "Munduaren irudirapen baten beharrik gabe".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

irudikatze : DFrec 1, AB50 2, LurE; irudikapen : AB38 11, HiztEn, Euskalterm 19.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

irudikapen : ElhHizt (1 Representación gráfica; 2 Hizkl. Representación; 3 Fil./Psikol. Representación); irudikatze : EuskHizt, PMuj DVC (representación) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

irudikari
adj. mat. Zenbakiez mintzatuz, zenbaki erreal negatibo baten erro karratua dena. Erro karratuak zenbaki irudikaria ematen duenean, errefrakzio-indizearen kontzeptuak ez du zentzurik; hau da, material hori opakua da.

Aztergaia: irudikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2000-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh51 2023-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

irudikari 10: J. Etxeberria ("Errepresenta dezagun a+bi zenbaki konplexua: bi zati irudikaria denez eta i-ren berretzailea 1 denez y ardatz positiboan kokatuta egongo da"); X. Arregi ("Bere poloetatik pasatzen den ardatz irudikari bati birak ematen dizkio etengabe"); J.M. Goñi ("Zenbaki irudikarien beharra ezaguna zen grekoen garaietatik bertatik"); LehenZikloEsper 1987 ("Zenbait zenbaki konplexu emanik, berauetariko bakoitzaren parte erreala eta parte irudikaria identifikatu"); J.M. Barandiaran ("Aldi berean konstante dielektrikoaren alde irudikari batez deskriba daitezkeen energi-zurgapena ageri da"); Kalkulua 5 (adib.: "Erroak irudikariak baldin badira, bigarren mailako eta koefiziente errealeko polinomio bihurtzen dira", "Polinomio baten erroak, errealak edo irudikariak izan daitezke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

irudikari : AB38 11 ('imaginario'), HiztEn (irudizkoa, irudimenezkoa), Euskalterm 6 ('imaginario') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

irudikari : ElhHizt (Mat.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LB: 51; ETC: 347

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: irudikari izond. (Mat.) imaginario, -a zenbaki irudikaria: número imaginario / Adorez: irudikari adj. (Mat.) imaginario/ria; espazio irudikaria: espacio imaginario; zenbaki irudikaria: número imaginario; ardatz irudikaria: eje imaginario; fragmento irudikaria: partícula imaginario / Labayru: irudikari adj. Mat. imaginario -ria. Ardatz irudikaria: Eje imaginario / NolaErran: 0 // Euskalterm: irudikari, zati irudikari, zenbaki irudikari, gainazal irudikari, erro irudikari, ardatz irudikari (Mat). // ZTHB-Mat: “irudikari adj. Zenbaki irudikaria. Ardatz irudikaria. Zati irudikaria”.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil: Mat. eremuan erabili da, eta, dirudienez, irudizko ere bai.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia matematikaren eremuan. ZTHBk ere jaso zuen.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat.

Kategoria

adj.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-08) Oraingoz ez da hiztegian aipatuko.

irudikatu, irudika, irudikatzen
1 du ad. Zerbait irudi baten bidez adierazi. Ik. irudiztatu. Jainkoa ez da gizonak irudikatzen duen bezalakoa. Agertokiak egongela bat irudikatzen du. Bizidunak gurutze batez irudikatuko ditugu, eta bizigabeak gezi batez. Inpresionismoa argiaren eta gauzen alderdi aldakorrak marra eta ukitu arinez irudikatzen saiatzen da.
2 du ad. Iruditu, irudimenean eratu edo sortu. Andregaiaren gurasoak ez ziren irudikatu nituen bezalakoak.

Aztergaia: irudikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

irudikatu, irudika, irudikatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

irudikatu, irudika, irudikatzen.

irudikatze
1 iz. Zerbait irudi baten bidez adieraztea. Ik. irudikapen. Goyak zezen festaren irudikatze ortodoxoa alde batera uzten du.
2 iz. Irudimenean eratzea edo sortzea. Ideietako asko jenialak iruditu zaizkit, irudikatze ariketa indartsuak.

Aztergaia: irudikatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-11-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1004 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

irudikatze 2, Alberto Barandiaran (“irudikatze historikoak”), Xabier Martin (“irudikatze arinak”) // irudikatze 54: Argia 4 (“Nolanahi ere, genero gatazkak bertsolari jakinetan gorpuzten ditu (gorpuztasunaren irudikatze sexistaren bat ere agertuz)”), Berria 27 (“Kontzeptu estetiko modura hartu zuen irudikatze hori, eta hala ekin zion disko berria izango zuenaren kantuen lanketari”), Aizu (“Borroken mundua eta haien irudikatzea, nazioarteko hogei argazkilari ospetsuren eskutik: Pieter Hugo, Maika Elan, Y. Almutawakel, Pha Lina, Emeric Lhuisset, Nyaba Léon Ouedraogo, Mikel Bastida... “), ElCorreo (“Mundua ez da beti guk irudikatzen duguna, baina irudikatze horrek laguntzen digu mundua bera ulertzen”), Elkar 8 (“Rousseauren basati onaren irudikatze garaikidea da, giza gorputza gehien humanizatu eta zibilizatzen duen ezaugarria falta zaiolako -eskuak- (...)”), Erlea 3 (“zure irudikatze gauza ezinetan trabatua“), Euskaltzaindia 3 (“Premisa honetatik abiatuz, no woman´s land baten topo egiten dugu Bordarekin, queerliteraturaren erakusle bakarretako bezala, Euskal Herri lesbianaren sorkuntza eta irudikatze lanean”), Jakin 6 (“Durkheimek 1911n zioenaren arabera, irakaskuntza tradizioa ordenatuz irudikatze kolektiboen transmisio bidea zen”), Karmel (“San Frantzisko Asiskoa dela uste da ohitura honi edo Jainkoaren Semearen gizon egitearen irudikatze honi hasiera eman ziona, 1200etik 1226ra bitartean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: irudikatze 12: Berria 4, Piarres Xarriton 2, Josu Zabaleta 2, Isabel Arrigain, Jon Muñoz, Pako Aristi 2. // irudikatze 23: Berria 4 (“Belgikan eta herbehereetan ikasitako teknika berriei esker, Carlos de Haes margolariak naturaren irudikatze errealistari bultzada esanguratsua eman zion xix. Mendean”), Josu Zabaleta 3 (“Zer eratakoa eta zeren bidezkoa da irudikatze hori, nola tratatzen ditu irudikatze horrek espazioa eta denbora, errealitateaz dugun ikusmoldearen kategoria nagusiak diren horiek?”), Piarres Xarriton 3 (“Eta, horrela, eguzkiari behatzen diogularik irudikatzen dugu gutarik nonbait han berrehun oinbetetan aurkitzen dela, baina gure errakuntza ez datza irudikizun huts horretan, baizik eta irudikatze hori egiten dugularik ez baitakigu zer den ez egiazko distantzia ez zer den gure irudikizunaren kausa”), Pako Aristi 2 (“Irudikatze hori kontzientea izan liteke, edo inkontzientea”), Jon Muñoz 2 (“Eta Ruche jaunak hunkituta egin zuen topo bere gaztaroko irudikatze grafikoarekin!”), Oskar Arana (“Ez dakit sinesten duen esaten dugun hitzetako bat ere, baina bizimodu berria irudikatze hutsak beste gizon bat bihurtu duela ematen du”), Isabel Arrigain (“testu bakoitzaren diskurtso elokutiboa ideiak adierazten dituzten ikur multzo bat da, ikur horiek irudikatze hori, denotazioaren aldetik baino gehiago, konnotazioaren aldetik egiten duten arren”), Jose Morales (“Elkarrekin bizi izandako uneak gogora ekarri eta banan-banan aztertzen zituen, eta izuz dardarka hasten zen Sergeiren eta gurasoen arteko topaketa irudikatze hutsarekin.”), Lourdes Oñederra (“Irudikatze horrekin jarraituz, esan daiteke B-k A ordezkatzen duela, zerbaitetan B Abaino hobea delako”)…

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu irudikatze formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze. Adierazkizun berezirik gabea, eta hedatu gabea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du eta jasotzekoa izan liteke, irudikapen araua bada ere.

irudikeria
iz. Irudipen funsgabea. Burubero baten irudikeriak.

Aztergaia: irudikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
irudiko
1 adj. Aipatzen denaren irudia edo antza duena. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Eta eman zidan kanabera bat zigorraren irudikoa. Bere aitaren irudikoa da. Aingeruen irudiko egin gaitezen. Hemengo etxeak ez dira horkoen irudikoak. Bere irudiko egin zuen gizona.
2 adb. -en ustez. (-en atzizkiaren eskuinean). Gehienen irudiko, hori ez dago ondo. Haren ikuspegiak, nire irudiko, balio berezia du.

Aztergaia: irudiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1: bere irudiko egin zuen gizona. 2: gehienen irudiko ('gehienen ustez').

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

cf. "nire irudiko" bezalakoak ere.

irudikor
adj. Besteren hitz eta egiteetan gaiztakeria edo asmo txarra ikusteko joera duena. Ik. gaitzikor. Badira zenbait, hain irudikorrak, non asko duten ikustea emaztea honekin edo harekin hitz egiten, barre egiten, irudipen gaiztoetan hasteko. Kontzientzia gaiztoa beti da irudikor.

Aztergaia: irudikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
irudikortasun
iz. Irudikorra denaren nolakotasuna. Irudikortasuna zahartzaroan nabarmentzen da.

Aztergaia: irudikortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
irudikortu, irudikor/irudikortu, irudikortzen
da/du ad. Irudikor bihurtu. Pertsona zaharra minberatzen, irudikortzen baita.

Aztergaia: irudikortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

irudikortu, irudikor(tu), irudikortzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

irudikortu, irudikor(tu), irudikortzen.

irudimen
iz. Gizakiak, gogoan, irudi edo ideia berriak sortzeko duen ahalmena. Idazlearen irudimenak sortutako izakiak. Bekar bakoitzak irudimenera bere herriko jaiegun nagusia. Irudimen aberatsa. Irudimen biziko mutila. Ibilaldi luzeak egina zen, irudimenez bederen.
Azpisarrerak

Aztergaia: irudimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

idurimen, irudimen

irudimenezko
adj. Irudimenak sortua. Ik. irudipenezko. Pertsona batek laurogeita bi urte dituenean zilegi du irudimenezko arriskuen aurrean beldur izatea.
Loturak
irudimentsu
adj. Irudimen handikoa; irudimen handia adierazten duena. Idazle irudimentsua. Irakaskuntza irudimentsua.

Aztergaia: irudimentsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

irudipean
adb. -en itxuraren azpian, -en itxurarekin. Ik. irudian. Ogi eta ardoaren irudipean.
Loturak

Aztergaia: irudipean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2000-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

irudi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ogi eta ardoaren irudipean.

irudipen
1 iz. Irudimenak sorturiko ustea. Ik. begitazio. Mamirik gabeko irudipena. Ez zela dena gorputzik gabeko ametsa eta irudipen hutsa baizik. Platon-en irudipenak. Zure irudipenak dira horiek.
2 iz. Susmoa. Baldin batzuek zutaz irudipen gaiztorik badute. Badira zenbait, hain irudikorrak, non asko duten ikustea emaztea honekin edo harekin hitz egiten, barre egiten, irudipen gaiztoetan hasteko. Irudipena daukat Hassanek ez zuela esandakoa benetan sinesten.
Azpisarrerak

Aztergaia: irudipen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: irudipenezko .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-men

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Nire irudipenez esaera sar liteke (Erronkarin ene urdupenean)'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): ''nire irudipenez' esaera gehitzea ez da onartu'.

irudipenezko
adj. Irudimenak sortua. Benetako jazoerak eta gezurrezkoak edo irudipenezkoak. Errealitate izeneko mundu irudipenezko hau. Bake lasaian bizi gintezen aurrerantzean irudipenezko lur ugarian.
Loturak

Aztergaia: irudipenezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

irudipen sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

irudizkoa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

benetako jazoerak eta gezurrezkoak edo irudipenezkoak.

irudira
adb. -en itxura eredutzat harturik. Gizonak bere irudira, poema epikoetan eta kontakizunetan, sortu dituen errainu iraunkorrak. Jainkoak bere irudira egin zuen gizona. || Bira-biraka goru ardatzaren irudira.
Loturak

Aztergaia: irudira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: -en irudira / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

irudi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gizonak bere irudira sortu dituen errainu iraunkorrak.

iruditegi
iz. Agertokia. Baserri bateko sala izango da iruditegia.

Aztergaia: iruditegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2000-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

iruditeria
iz. Irudi multzo egituratua. Mundua alemanez ikusten dutenen iruditerian, eguzkia andrazkoa da.

Aztergaia: iruditeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua, eta gaur beharrezkoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-teria.

iruditu1, irudi/iruditu, iruditzen
1 du ad. Aipatzen denaren itxura izan, hura izango balitz bezala azaldu. Ik. irudi izan; eman1 10. Zaharrak izan arren gazteak dirudite. Haren begiek tximistak ziruditen. Mingainez dirudizu gizon guztiz ona. Altubek arrazoi zuela dirudi horretan.
2 zaio ad. Norbaiten ikuspegitik, zerbaitek edo norbaitek halako itxura izan, itxuraz halakoa izan; itxuren arabera uste izan. Ederra iruditzen zait. Arrotz irudituko zaio zenbaiti Olabideren hizkera. Bestela jokatzetik datozen nahasketak barkatzekoak iruditzen zaizkit, osasungarri ez diren arren. Egoki iruditzen zaionean. Gezurra iruditzen bazaizu ere. Hala iruditzen zait niri. Zerbait nahi zuela iruditu zitzaidan. Etxetik kanpo zait iruditzen nonbait naizela galdua. Zer iruditzen zaizu Egan aldizkaria?
3 du ad. Adierazten denaren irudi izan. Ik. irudikatu. Ikurrinak aberria iruditzen du. Begi honetan ikusten zuen irudituta bere alaba maiteen arima ezin hobea.
4 du ad. Irudimenean eratu edo sortu. Ik. irudikatu 2. Irudi ahal litezkeen txarkeria guztiak. Ametsetan ere ezin iruditu zuena.

Esaera zaharrak

Hasiak egina dirudi. Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa.
iruditu2
1 iz. Irudipena, irudimenak sorturiko ustea. Jesusen piztuera haren ikasleen iruditua besterik ez zela izan.
2 iz. Irudipena, susmoa. Hemen agertzen dira Santa Kruzen irudituak Lizarragarengana. Ikusi orduko iruditu gaiztoak hartu zuen.
iruditze
iz. iruditu aditzari dagokion ekintza. Ik. uste. Gure iruditzeak eta usteak maiz engainatzen gaitu.

Aztergaia: iruditze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

irudiz
adb. Itxuraz, itxuren arabera. Atera zitzaion arrain ikaragarri bat, irudiz bederen, irentsi nahi zuena. Jainkoaren legea irudiz kordokatzera eta erortzera zihoanean.
Loturak

Aztergaia: irudiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

irudizko
1 adj. Irudi baten bidez gauzatua. Hitz baten berezko eta irudizko adierak.
2 adj. Irudimenak sortua. Ik. irudipenezko. Etengabeko joan-etorrian, mundu errealaren eta irudizkoaren artean.
Loturak

Aztergaia: irudizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: irudizko munduak.

irudiztatu, irudizta, irudiztatzen
du ad. Irudiz hornitu. Egileak berak irudiztatutako liburua.

Aztergaia: irudiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

irudiztatu, irudizta, irudiztatzen. du ad. 'irudiz hornitu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

irudiztatu, irudizta, irudiztatzen.

irudiztatze
iz. Irudiz hornitzea.

Aztergaia: irudiztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper