12 emaitza ireki bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

ireki1, ireki, irekitzen
1 da/du ad. Sarrera edo irteera eragozten duen gauza higitu edo kendu. Ik. zabaldu 3. Leihoak ireki. Ireki iezadazu atea. Ezpainak ireki. Estalkia ireki. Atea irekia utzi. Ate hori irekitzen duen giltza. Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa.
2 da/du ad. Zerbaiten osagai higikor bat mugituz edo kenduz haren barnealdea irispidean jarri, edo barnealdea eta kanpoaldea komunikatu. Gela ireki. Giltza distiratsuz irekitzen den kutxa. Eskutitza ireki zuenean. Botila irekia utzi zuen. Hilen hilobiak ireki ziren. Ahoa ireki eta hortzik ez zuela erakutsi zuen (Ik. ahoa ireki). Ohean etzanda, baina begiak irekita (Ik. begiak ireki). Erori eta burua ireki zuen. Ganibet ukaldi batez sabela ireki zion.
3 du ad. (Denda, lantegi eta kidekoez mintzatuz). Denda bat goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostak arte ireki. Kiroldegia 8:00etan irekitzen dute.
4 da/du ad. Osagai higikorrak elkarrengandik urrundu. Errezelak ireki. Besoak, hegoak ireki. Aterkia irekitzeko. Liburua halako orrialdean ireki. Eta bet-betan urak ireki ziren, bide zabal bat uzten zutela.
5 da/du ad. Irekidura bat egin. Horma batean zulo bat ireki. Ildoa ireki.
6 du ad. (Bide bat) sortu edo erabiltzen utzi. Bide berri bat ireki. Olatuen erditik bideak irekiaz. Arnasbideren bat ireki behar da. Ihesbiderik irekitzen bazaio.
7 du ad. Negozioez, ikastetxeez edo kideko zerbitzuez mintzatuz, abian jarri. Ikastola berri bat ireki dute hirian. Ardandegi gehiago irekiko balira.
8 du ad. Negoziazioez eta kidekoez mintzatuz, abian jarri. Nafarroako Gobernuak langileen lan-baldintzen negoziazioa berriro irekitzeari uko egin izana salatu zuten Nafarroako osasungintza publikoko langileek. Bake prozesua irekitzeko aukerak ikusten ditu talde horrek.

Esaera zaharrak

Urre gakoaz ate guztiak ireki doaz.
ireki2
1 adj. Sarrera edo irteera eragozten duten gauzez mintzatuz, higitua edo kendua dena. Ate irekiaren ondotik igaro ginen.
2 adj. Barnealdea irispidean jarria duena, barnealdea eta kanpoaldea komunikatuak dituena. Hiri irekia izango da Jerusalem.
3 adj. Oztopo gertatzen zaion gauzarik ez duena. Zeru irekiaren puska zabala ikusten da. Etxe berri bat egiten ari zen, hiritik kanpo, toki eder eta ireki batean. Multzo irekia.
4 adj. Ideia berriei sentibera dena. Ez gara besteak baino irekiagoak eta gogo-zabalagoak. Alderdiak inori ateak itxi gabe eta jarrera irekiarekin jokatu du.
5 adj. hizkl. Bokalez mintzatuz, artikulatu ahal izateko aho bidea irekitzea eskatzen duena. /a/ bokal irekia da.
6 iz. Irekidura. Soinekoak lepo aldean atzetik eta aurretik ireki handia du.
7 iz. Maila guztietako kirolariak onartzen dituen kirol norgehiagoka. 11 torneo irabazi ditu, Australiako Irekia eta Wimbledon eta AEBko Irekia tartean. Lau eta erdiko Arabako irekia.
irekialdi
iz. Irekitzea; zerbait irekitzen den aldia. Ahoaren irekialdi batean.

Aztergaia: irekialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ki+a-

irekiarazi, irekiaraz, irekiarazten
du ad. Irekitzera behartu. Ate guztiak irekiaraziz. Hiru aldiz irekiarazi zioten apaizari meza-liburua. Langileei begiak irekiarazteko.

Aztergaia: irekiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

irekiarazi, irekiaraz, irekiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

irekiarazi, irekiaraz, irekiarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ki+a-

irekidura
iz. Harresi, horma edo kideko batean gertatzen den gune irekia. Ik. irekigune. Berinazko irekidura bat teilen artean zuen gelak. Etxeko irekidura guztiak ongi hetsiak izanagatik.

Aztergaia: irekidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ki+d-

irekiera
iz. Irekitzea. Hotsen artikulazio gunearen irekiera-maila. Saltoki handien irekiera eteteko eskatu dute Bizkaiko dendariek. Erakusketaren irekiera-ekitaldia.

Aztergaia: irekiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2000-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

idekitze 3: G 1 (Or QA: "Ziñ ori egiten baitute Irakasleak eskola idekitze egunean, Mezondoan"); IE 2 (JesBih, adib.: "Konfrarioaren idekitzea solenitate handitan eginen da"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Urt Gen 38,28: "Nolako idekitzea egin dioan heurorri!"; irikitze 1: NEtx LBB ("Barreko irikitze-jaia") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, edegiera Vin 591: "Batzar edo junta jeneralaren edegieraan"; eta irekipen testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-era osaerako 8 eta -tze osaerako 16; idekiera B-EB 5: SM, I. Aldabe 3, X. Amuriza; idikiera G 1: Vill; irekiera (eta berr-) EB 2: UZEI, G. Nazabal; edekitze 1: J. Haritschelhar; idekitze IE 2: Herr 1969 eta 1983; irekitze EB 12: J.J. Uranga, EHAA 1986, GAO 1990, Anait 1974 3, ZArg 1974, P. Aristi, I. Aldatz, Egunk 1992 2, Elhuyar; irikitze G 1: A. Arrinda.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

irekiera : AB38 1 (apertura), AB50 7 (apertura, inaguración), Euskalterm 24 (apertura); irekitze : DFrec 4, AB38 4 (apertura), AB50 9 (apertura), LurE, Euskalterm 20 (apertura, inicio; eta artekak i. 'hendimiento') // Ez ditugu aurkitu ap. HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

irekiera : HezkAdmin (apertura), AdminMila (i.-lizentzia: licencia de apertura); irekitze : HezkAdmin (apertura) // Ez ditugu aurkitu ap. LurraldeAntol, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

irekiera : HiruMila (1 escotadura; 2 abertura, apertura), PMuj DVC (abertura, apertura); irekitze : EuskHizt (ireki ad.-aren aditz izena; iz. 1715), HiruMila (apertura) // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: apertura.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-era/-tze.

irekigailu
iz. Ontziak edo botilak irekitzeko tresna. Ik. irekitzeko. Botila-irekigailua.

Aztergaia: irekigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2000-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu OEH.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

untzi idekitzeko 2, L. Etxezaharreta ("Galde egiten zuten beren buruari zergatik telefona deslotua zen, zer egiten zuen ote untzi idekitzekoak lehen artatzeetako zakuan eta zergatik ohe azpian altxatuak zituen lunetak", "Bainan untzi idekitzekoa, nora ote joana zen?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

irekigailu : AB38 1 (botoen irekigailu 'abrelatas'), HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

idekigailü : Casve EF; irekigailu : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, PMuj DVC (eta irekailu) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal abrelatas / ouvre-boîtes formen ordainak: HiztHand: ontzi/poto-irekitzeko // ElhHizt: lata-irekigailu, poto-irekigailu, lata-irekitzeko, poto-irekitzeko // HiruMila: irekigailu, lata-irekitzeko // HaizeG FB: lata idekitzeko, buata idekitzeko // Casve FE: idekailü, untzizabalkailü // PMuj DCV: lata-irikitzeko // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz: "irekigailua".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

adierazle egokia, eta gaur beharrezkoa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-08-24)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abrelata.

irekigune
iz. Irekidura, gune irekia. Hormako irekigunetik sartua.

Aztergaia: irekigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

irekigune , aho irekigune EBko bi testutan azaldu dira: Berriotxoa, I.A.: Euskal Herriko medusa, anemona eta koralak; Aierbe, M.: Xake; irekiune biologiari buruzko 4 testutan jaso da: Arantzadi/Jakin; UZEI; Unanua, M.A.; Kintana, X.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

irekigune : Euskalterm 1; irekiune : HiztEn; LurE; Euskalterm 6.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

sistemak eskatzen du hemengoa -gune forman egitea, leku-adiera duenez eta erabilerek besterik agintzen ez dutenez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une: tradizioak finkatu gabeko edo zalantzazko kasuetan, gaur nagusitua datekeen banaketaren arabera, -gune 'lekua'ri dagokio eta -une 'denbora'ri.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ki+g-.

irekitasun
iz. Irekia denaren nolakotasuna. Bihotzeko, espirituko irekitasuna. Huts egitekotan, nahiago dut irekitasunean huts egin hertsikerian baino.

Aztergaia: irekitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
irekitzaile
adj. Irekitzen duena. Gure herrian ez zaizkio faltako alfonbra-jartzaileak, ate-irekitzaileak eta buru-makurtzaileak.

Aztergaia: irekitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): irekitzaile 50 (Kirol.), Berria (adib.: “Dena ekainean hasi zen. Orduan, Miarritzek irekitzaile bat xerkatzen zuen”, “Peyrelonguek bere postua berreskuratuko du irekitzaile gisa”, “Godman irekitzaile eskoziarrak partida bukatzeko hamar minutu falta zirenean bueltatu zuen kolpe”); zabaltzaile 21, baina bakar bat ere ez da kiroletakoa.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: irekitzaile 15: Isabel Arrigain 14 (“Zentzu berean hots itxitzaileez eta hots irekitzaileez hitz egin dezakegu”), Ana Urkiza (“Gizartearen norabide berriekiko konprometitua, halaber, bide irekitzailea, oso aktiboa eta, era berean, intsumisoa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: errugbi, errugbilari (rugby*). Jokaldiak aipatzeko, kontuan izan hitz hauek: 'alboko sakea' (touche*), 'drop' edo 'punpa lasterra', 'entsegua emendatua', 'entsegu emendioa' (transformaketa*), 'entsegua', 'haga', 'multzoa' (poule*), 'plakatua', 'uztartzea', 'uztartze bildua', 'uztartze irekia', 'uztartze laxoa', 'uztartzea' (mele*), 'zigor kolpea' edo 'gaztigu ostikoa'. Errugbilariak 1., 2. edo 3. lerrokoak dira, atzelariak, gibelekoak, harroinak, hegalekoak, hiru laurdenetakoak, joko zabaltzaileak, orpokatzaileak edo ostikatzaileak edo aztalkariak, uztartze erdiak (mele erdikoa*). Zazpiko errugbia.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es apertura / fr démi d’ouverture: Elhuyar: - / Nolaerran: (joko) zabaltzaile, irekitzaile / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia. Lexikoaren Behatokiko agerraldi guztiak errugbiari dagozkio, baina badirudi Euskaltermen (joko-) zabaltzaile erabiltzea erabaki dela. Horregatik inolako markarik gabe onartu da.

irekitze
iz. ireki aditzari dagokion ekintza. Ik. irekiera. Atzo egin zuten eskola berriaren irekitze ekitaldia.

Aztergaia: irekitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2000-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: apertura.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-era.

irekitzeko
iz. Ontziak edo botilak irekitzeko tresna. Ik. irekigailu. Poto irekitzekoa. Gaur egun erabiltzen den lata-irekitzekoa William W. Lyman estatubatuarrak patentatu zuen 1870ean. || Gutunak irekitzekoa hartu zuen mahai gainetik.
Azpisarrerak

Aztergaia: irekitzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-01-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. irekigailu, eta lantaldearen ohar zaharra (1997-03-11): "abrelata* Saih. e. (lata-)irekitzeko, (poto-)irekitzeko. Hots, lantaldeak asmatu-proposa ditzake ordezkoak, aurrekoa onartezina iruditzen zaionean; normalean ez dira "izendapen deskribatzaileak" izango (hauek hala dira, baina baita erdarazko abrelatas eta ouvre-boîte ere)".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

(poto-)irekitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abrelata.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper