6 emaitza ikusi bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

ikusi1, ikus, ikusten
1 du ad. Ikusmenaren bidez gauzen irudiak hauteman, begien bidez sumatu. Begiratu zuen hara, baina ez zuen ezer ikusi. Ez ikusi eta ez entzun. Mikel ikusi dut. Bere burua ispiluan ikusi zuenean. Gaur ikusi zaitut lehendabiziko aldiz. Mikeli buruko zauria ikusi diot. Neskari belarri bat bakarrik ikusten zitzaion. Elkar ikusi zuten. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Bere begiez ikusia. Hurbildik ikusten. Jainkoak guztiak dakuski, guztiak dakizki. Ikus daitekeena (Ik. ikusgai). Ezin ikus daitekeena (Ik. ikusezin).
2 du ad. Zerbaiten ikusle izan, zerbaiten lekuko izan. Filma gogoz ikusi dugu. Estropadak ikusi. Hiria ikustera atera. Erortzen ikusi ditut. Ez nuen liburua ezkutatzen ikusi. Ikusiko duzu zer erantzungo dizun. Geure buruak galdurik ikusi genituen. Euskal Herria aske ikusi arte. Auzi gogorragoak ere ikusi izan dira.
3 du ad. Norbaitekin egon edo norbait bisitatu. Ea noiz ikusten dugun elkar. Hamalau urte pasatu nituen aita-amak ikusteke.
4 du ad. (Ontzat, txartzat...) eman, (ontzat, txartzat...) hartu. (ongi, gaizki, begi onez eta kidekoekin). Ez zuten hobetze hori begi onez ikusi. Munduan gorrotatua eta gaizki ikusia izateko. Berak egiten zituen salaketak guk eta beste askok ondo ikusten genituen. Gehiengoak ondo ikusten du oroigarriak kentzea. Gaizki ikusten dute negoziazioen epea luzatzea.
5 du ad. Pairatu, jasan. Kristau gaiztoetatik ikusi dituen txarkeria eta bidegabeak. Ederrak ikusi behar izan ditu han! Bizirik hainbeste ikusia zuenak hil ondoan ere bakerik ez.
6 du ad. Zerbaitez ohartu, zerbait egiaztatu. Orain ikusten dut ez nintzela harekin ongi jokatu. Ez du ikusten egitekoaren zailtasuna. Ikusten (duzu)? Berehala ikusi ziren erabakiaren ondorio onak. Jendea aspertuta zegoen beti ibilbide bera egiteaz, eta aldaketa baten beharra ikusi genuen.
7 du ad. Zerbaiti arretaz begiratu; aztertu, gogoan hartu. Eskuizkribua ikusi eta zuzentzeko. Ikus dezagun zer dioen txostenak. Zer esan duten ikusi ondoren. Gazteek ez dituzte ikusi nahi zaharrok izan genitzakeen alde onak. Lehenik ikus dezagun nola konpon daitekeen arazoa.
8 du ad. Munduaz, bizitzaz, egoerez eta kidekoez mintzatuz, ulertu. Ik. ikuskera. Biek mundua ikusteko antzeko modua dutela adierazi zuen: "Ez dugu bizitza idealizatzen eta egiara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen gara".

Esaera zaharrak

Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman. Besteren bartzak ikusten eta bere zorriak ez. Ez dakusan begik, ez ahalkerik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ttipian ikusia, betikoz ikasia. Zer ikusi, hura ikasi.
ikusi2
iz. Ikustaldia, bisita. Hilero ikusi bat egiten zien.
Azpisarrerak
ikusi arte
Norbaitengandik urruntzean agurtzeko erabiltzen den esapidea. Agur, ikusi arte. Ikusi arte, eta goraintziak Eiderri!

Aztergaia: ikusi arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: IKUSI ARTE (V, G, AN, L-côte-sar, artian V-ple, artio AN-ulz-erro-burg, BN-baig, R; -us arte L, BN, -us artio BN, -us artian BN-baig ap. EAEL 234). Hasta la vista (fórmula de despedida). "Ikhus artino, artio, arte, jusqu'au revoir" H. Milesker eta ikus artio. HU Aurp 186. Adios, ondo ibilli, ikusi arte! Moc Damu 8. Ikusi artian, ba, Bertoldin. Otx 132. Ikus arte, laguna. Xa Odol 128 (144 ikusi arte). v. tbn. Ag G 119. Tx B II 146. Enb 120. Salav 67. Ikus arte: Barb Sup 155. Ikus artio: Mattin 82. Agur, umetxo, ikusi arte ortxe zeruan. AB AmaE 137. Laster ikusarte. Mde Pr 55. Berriz ikus arte! Xa Odol 103. Ala partitu ziran, Azpeitira zijoaztela eta "berriz ikusi arte" esanda. BBarand 103. v. tbn. Etxde JJ 278

adib.: ikusi1, ikus, ikusten 3 du ad. (Esapideetan). Ezin du ikusi: gorroto handia dio. Gure artean gauza bat dago izugarri itsusia, begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Ezin dute elkar ikusi. Ezin du begiz ikusi. Ez zuten hobetze hori begi onez ikusi. Ea noiz ikusten dugun elkar. Agur, ikusi arte. Dakusagun orain nor datorren.

ikusi arte 223: Aizu 2, Deia 4, Elhuyar 8, Consumer 6, HABE, Berria 90, EiTB 73, Jakin, Karmel 3, Argia 22, Laneki 7, Erlea 2, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ikusi arte 145: Berria, Herria, Iñaki Mendiguren, Lopez de Arana, Elizen arteko Biblia, Agustin Otsoa, Fernando Rey, Xabier Olarra, Patziku Perurena, Joseba Sarrionandia, Aingeru Epaltza…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa ikusi sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ikusi sarreran.

ikusi-makusi
1 iz. Haur jolasa, lehen silaba edo letra esanda hitzak asmatzean datzana; jolas horretan aritzeko erabiltzen den formula edo esapidea. Has gaitezke "ikusi-makusi, zer ikusi?" galdezka.
2 (Adizlagun gisa). Ik. ikusi-makusika. Ikusi-makusi ibili.

Aztergaia: ikusi-makusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
ikusi-makusika
adb. Ikusi-makusi izeneko jolasean. Ba al dakizu ikusi-makusika egitea zer den? Ikusi-makusika jolasten ariko bagina bezala.

Aztergaia: ikusi-makusika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh 2015-09-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi horrela, baina jolastu aditzarekin adibide bat gehitu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): ikusi-makusika sarrera gehitu da.

ikusiezin
iz. Ezinikusia. Gorrotoa eta ikusiezina nonahi.

Aztergaia: ikusiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. Sin. ezinikusi.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin izengilea.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+e-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. Sin. ezinikusi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Eta ikustezina forman ezin al da erabili?" (1995-11-02)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper