22 emaitza ihes bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

ihes
1 iz. Arrisku edo kalte bat, edo batere gogoko ez den zerbait saihesteko nonbaitetik urruntzea, gehienetan lasterka. Egizue otoitz, ez dadila zuen ihesa gerta neguan edo larunbatean. Daviden ihesa. Segoviako ihesa. Kusai Davidi bere ihesean jarraiki nahi izan zitzaion. Ihes nahia.
2 iz. Fluido bat dagoen lekutik ustekabean ateratzea. Ik. isuri2. Tokaimurako zentralean bizpahiru tona sodio likidoren ihesa izan zen. Gas ihes batek eragin du eztanda.
3 iz. kirol. Lasterketa batean, bereziki txirrindularitzan, gainerako lasterkariei aurrea hartu eta talde edo tropeletik urruntzea. Ik. ihesaldi 2. Iheserako asmoz zeuden txirrindulariei aurreko bi egunetan baino gehixeago kosta zitzaien tropelaren oreka haustea. Crosbie frantziarrak 190 kilometro egin ditu ihesean Paris-Nizan.
4 adb. Ihesi. Beste apostoluak joanak ziren ihes.
[Oharra: ihesari eman, Hegoaldean, dio aditza da (inor ohartu baino lehen ihesari eman zion) eta zaio, Iparraldean (harekin diren guztiak emanen zaizkio ihesari)].

Esaera zaharrak

Zer da mira, ardiak otsoari ihes ari badira?.

Aztergaia: ihes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. / AS: ihesari eman, ihesari lotu Ipar. zaio ad., ihes egin, ihes eragin, ihes(-)hodi.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ihes egin, ihesari eman, ihesari lotu (Ipar., zaio ad.), ihes eragin, iheska.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ihes egin
1 du ad.-lok. Arrisku eta kalte bat, edo batere gogoko ez den zerbait saihesteko nonbaitetik urrundu, gehienetan lasterka. Ik. itzuri; hanka egin. Espetxetik ihes egin du. Haurrek ihes egin zuten lasterka. Etsaiaren eskuetatik ihes egin. Ez daki nora ihes egin. Izuturik ihes egin zuen. Hegan ihes egin. Gaizkileak ihes egin ez zezan. Ihes egin dit txoriak. Baina, nola ihes egin? Nola ihes egiten da haragiagandik? Dagigun ihes, bihur gaitezen gibelera. Ez nauka, ez, besteren beldurrak ihes egina. Ez zuen inongo amets herritara ihes egin beharrik. Geure eginbeharrari ihes egiteko. Ihes egiezu solas alferrei. Bekatutik beti behar da ihes egin. Jaunaren hitza aditzetik ihes eginik.
2 dio ad.-lok. Garraiobideez mintzatuz, hartzeko garaiz ez iristeagatik, alde egin. Ik. huts egin 5. Autobusak ihes egin zidan.
3 du ad.-lok. kirol. Lasterketa batean, bereziki txirrindularitzan, gainerako lasterkariei aurrea hartu eta talde edo tropeletik urrundu. 38. kilometroan ihes egin zuen atzo Iñigo Landaluzek. Amateur mailan hamabi garaipen lortu ditut tropeletik ihes eginda.

Aztergaia: ihes egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ihes eragin
ad.-lok. Ihes eginarazi. Eta lotsaturik, etsaiari ihes eragin zion. Bekatutik niri ihes eragiteko.

Aztergaia: ihes eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ihes hodi, ihes-hodi
iz. Barne errekuntzako motorretan, errekuntzaren ondoriozko gasak kanporatzen dituen hodia.

Aztergaia: ihes hodi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'ihes-hodi. "Ihes"aren eratorrietan, interesgarria izan daiteke tubo de escape esateko'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-10-31): 'Ihes-hodi hitza sartzea onartu da'.

ihesaldi
1 iz. Ihes egitea, ihesa. Ihesaldi guztiak etxe zuloan bukatzen dira.
2 iz. kirol. Lasterketa batean, bereziki txirrindularitzan, gainerako lasterkariei aurrea hartu eta talde edo tropeletik urruntzea; horren ondorioa. Ik. ihes 3. Zortzi minutuko aldea izan zuen ihesaldiak. Mallorcako bide bihurriek ihesaldietarako aukera ederrak eskaintzen dituzte.

Aztergaia: ihesaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
ihesarazi, ihesaraz, ihesarazten
du/dio ad. Ihes eragin.

Aztergaia: ihesarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ihesarazi, ihesaraz, ihesarazten. dio ad. h. ihes eragin.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. ihes eragin.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ihesarazi, ihesaraz, ihesarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+a-

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arazi / eragin.

ihesari eman
zaio/dio ad.-lok. Ihes egin. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Eman zion ihesari, baina alferrik.

Aztergaia: ihesari eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ihesari lotu
zaio ad.-lok. Ipar. Ihesari eman, ihes egin.

Aztergaia: ihesari lotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. zaio ad.

ihesbide
iz. Ihes egiteko bidea; bereziki, gogoko ez den egoera bat saihesteko asmatzen edo erabiltzen den bide edo aitzakia. Ik. itzurbide. Iruditzen zitzaion gau minean murgiltzera zihoala, eta ihesbiderik ezin aurki. Ez du kristauak ihesbiderik, aitzakiarik, arerioari ez barkatzeko. Ez bila ihesbiderik, zure hutsa nabarmena da. Barrenak hala agintzen duenean, ez da haren deiei muzin egiterik, haren eskabideetatik ihesbiderik inondik ez.

Aztergaia: ihesbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-s+b-

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+b-

ihesdun
iz. g. er. Iheslaria.

Aztergaia: ihesdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

iheslaria.

ihesi1
adb. Ihes eginez. Etsaiaren ihesi dabilena. Absalom-en ihesi basora zihoala. Tentaldiaren ihesi ez dabiltzalako. Bekatuaren bideak ez uzteagatik ihesi ibili bazara Jaunaren hitzagandik. Ni zuri ihesi; zu nire bila. Iparraldera ihesi. Etxetik ihesi zihoazenean. Ihesi joan gabe. Sorterritik ihesi atera gara. Handik ihesi etorri direnak.

Esaera zaharrak

Otsoaren ihesi nenbilela, bat nendin hartzarekin.
ihesi2, ihes/ihesi, ihesten
1 da ad. Ihes egin. Ik. itzuri. Ihesten bazara, hilko zaitut.
2 du ad. Ihes egin. Hontzek eguna bezala ihesten dute askok Ebanjelioa.
3 dio ad. (nor osagarririk gabe). Heriotzari ihesiko dionik ez da. Konturatu gabe ihesi zidan.
iheska
adb. Ihes eginez, ihesi. Jainkoaren iheska dabilen arima. Nigandik iheska. Ehiztaria segika eta ehiza iheska. Iheska etorriak.

Aztergaia: iheska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

iheskari
1 adj. Iheskorra, erraz ihes egiten duena; zaputza. Ez zen gizon iheskaria.
2 iz. Iheslaria.

Aztergaia: iheskari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. iheslari / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

iheslaria.

iheskide
iz. kirol. Lasterketa batean, bereziki txirrindularitzan, norbaitek ihesean lagun duen lehiakidea. Sylvain Chavanelek irabazi du 19. etapa, Jeremy Roy herrikide eta iheskideari esprintean irabazi ostean. Iheskideak atzean utzi eta indartsu aritu zen De Gendt, baina helmugarako lau kilometro falta zirela irentsi zuen tropelak.

Aztergaia: iheskide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): iheskide 51: Berria 15 (adib.: “Iheskide gaiztoak zeuzkan Jeremy Royk”), EiTB 32 (adib.: “Errusiarrak eguneko ihesaldia harrapatu eta atzean utzi ditu beste hiru iheskideak Villatuertako helmugan irabazteko”), Argia (“Ihesbide: Iheskide”), DiarioVasco 3 (adib.: “Gorka Etxabek lasterketa itzela egin zuen; ihesi ibili zen baina iheskidearen lanerako gogo faltak eragotzi zion helmugara beste guztien aurretik heltzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: iheskide 22, Berria (adib.: “Bertan behera utzi zituen bi iheskideak, berehala lortu zituen lehenengo aldeak, eta bakar-bakarrik sartu zen Figeaceko helmugan”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

iheskide : K201: egokia iruditzen zait hemen jasotzeko (2006-12-20).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

beste gabe onartzekoa, ongi eratua baita.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

batez ere Kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: egokia iruditzen zait hemen jasotzeko (2006-12-20)

iheskor
1 adj. Erraz ihes egiten duena, atzitzeko zaila. Aingira bezala iheskorra.
2 adj. Berehala igarotzen edo desagertzen dena, bistatik behingoan aienatzen dena. Denbora iheskorra da. Hemengo gauzak, berriz, igarokorrak dira, iheskorrak, mementokoak, hutsalak. Mundua ez dela itxura iheskorra baizik. Barren bizitzaren jario iheskorra. Ez dute laino iheskor horiek inoren gogoan habia egiteko astirik izaten. Iheskorra da biziro mundu honetan irabaz daitekeen izena eta ospea.
Azpisarrerak

Aztergaia: iheskor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
iheskortasun
iz. Iheskorra denaren nolakotasuna. Bizitzaren iheskortasuna.

Aztergaia: iheskortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

iheslari
1 adj./iz. Ihes egiten duena, ihesi dabilena. Lapur iheslaria. Iheslaria atzeman, atxilotu. Iheslarien babesa eta aterpea.
2 adj./iz. Bere ideia politikoengatik beste herrialde batean babes hartu duena. Ik. aterpetu2; errefuxiatu. Lagun iheslarien mezuak. Iheslari gehienak itsasontzi bat hartzeko itxaropenaz iristen ziren. Sotoan gordetzen zuen iheslari talde bat.
3 iz. kirol. Lasterketa batean, bereziki txirrindularitzan, gainerako lasterkariei aurrea harturik, talde edo tropeletik urruntzen den lasterkaria. Ik. iheskide. Hamaika minutuko aldea lortu zuten iheslariek 117. kilometroan. Bi iheslarien atzetik sartu zen tropel nagusia, 25 segundora.

Aztergaia: iheslari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
ihesle
iz. g. er. Iheslaria.

Aztergaia: ihesle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2000-01-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

iheslaria.

ihesleku
iz. Ihesi doanaren gordeleku edo babeslekua. Besteek baztertzen zutenean, amandrearen altzoa ohi zuen ihesleku. Bere buruaz beste egiten duenak ez du heriotza maite, heriotza denez; baina ihesleku bezala bilatzen du. Zu zara bekatarien iheslekua. Munduaren harrabotsa maite ez dutenen iheslekua.

Aztergaia: ihesleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
ihespuntu
iz. arkit. Perspektiban, lerro paraleloak elkartzen diren puntua. Bi ihespuntuko perspektiba linealaren teknika.

Aztergaia: ihespuntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2000-01-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ihespuntu 3, HezkSaila 1984, "Horizonte-lerroaren gainean kokatutako ihespuntu batekin, puntu nagusia aldatuz, perspektiba frontalaren teknika eta erabilera ezagutu", "Horizonte-lerroaren gainean kokatutako bi ihespuntutako perspektiba linealaren teknika eta erabilera ezagutu", "Kale, etxe, eta abarren argazkiak bildu, berauetan kalkoz, horizonte-lerroa, ihespuntuak, ikuspuntuak, e.a. seinalatuz".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ihespuntu : Euskalterm 1 (punto de fuga) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Arkit.

iheste
iz. Ihesa, ihesaldia.

Aztergaia: iheste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper