34 emaitza huts bilaketarentzat - [1 - 34] bistaratzen.

huts1
1 iz. Lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; horren ondorioa. Ik. hutsegite. Zure hutsa izan da. Euskaraz mintzo ziren huts bat egin gabe. Laborariak huts handia egiten du belarra usteltzera utziz. Huts larriak, bi ditu itzulpen honek. Badakit nire lanak huts handiak izango dituela. Beteko ahal dute lerro hauek nire hutsa! Beti huts berean erortzen da.
2 iz. Lortu edo egin behar edo nahi dena ez lortzea edo egitea. Huts asko egiten ditu pilotari horrek. Huts bat ere egin gabe erantzun zituen galdera guztiak.
3 iz. Zerbaitek beharrezko duen zerbait ez izatea edo behar adina ez izatea. Ez ditu bere hutsak gehiegi gorde: berekoia eta ausardia gutxikoa agertzen zaigu. Badu euskarak huts nabarmen bat, bederen aldameneko hizkuntzen ondoan: ez dugu aurrizkirik latinezko ad-, ab-, de-, ex- eta gainerakoen indarra bihur dezakeenik. Hutsak bete, gaitzak senda eta urratuak konpon daitezkeela.
4 iz. Materia-gabezia; ezer ez dagoen bitartea. Ik. ezerez. Izadiak berak hutsera bultzatzen ote gaitu? Ez ikusi, ez entzun, ez sumatu, hutsa, hutsa, hondorik gabeko zulo handi bat. Hutsa besterik ez dugu aurkitzen gure inguruan. Hutsetik sortu zituen gauza guztiak. || Halako huts bat sentitzen nuen bihotzean. || Helburu eder horiek hauts eta huts bihurtu zitzaizkion. Hutsera bihurtu eta ezereztu. Gizonik handienen izen eta entzutea laster asko hutsera etortzen den era berean.
5 iz. Gauza gutxi, ezer gutxi, ezer ez. Ik. hutsa izan. Hutsa behar izaten zuten haserretzeko. Hutsagatik ostikoka erabiltzen ninduen. Lana franko egin eta hutsa irabazi. Honelako arrazoibideek hutsa balio dute. Zer doakit Euskal Herrira bihurtzeaz edo ez bihurtzeaz?, hutsa; ez dit axola hemen edo han bizi.
huts2
1 adj. Ikusmenaz nabari daitekeen ezer ez duena; ohi duenaz, daukanaz edo dagokionaz gabetua. Poltsa huts bat eman zion. Etxe hutsak barrunbea irauli zion. Kutxa huts horretan gorde dezakezu. Gorputza ederra, baina burua hutsa. Tarte huts bat (Ik. hutsune).
2 adj. Aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena. Ik. soil; garbi 4. Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango. Zuri hutsak edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela. Baina horretarako nahi hutsa ez da aski izango. Gure indar hutsez ezer ez genezakeela. Espiritu huts nahasgabea. Gizona abere hutsa da. Euskara hutsezko egunkari bat. Hogei eguneko ur eta ogi hutseko baraua. Eta antzerkian hitzak ez dira eranskin huts; hitzak dira azal eta mami. Egiazko poesia, poesia huts, garbi, gorengo hura. || Ur huts-hutsak edateko balio ez duen bezala, ezta euskal joskera huts-huts horrek ere gogoz irakurtzeko edo entzuteko. || (Partizipio burutuaren edo aditz izenaren eskuinean). Eta berari begiratu hutsarekin zauritu guztiak sendatzen ziren. Beren izena aditze hutsez, errukia agertzen zuen. Horretan pentsatze hutsak beldurrez airean dauka.
3 adj. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, aipatzen den ezaugarria edo nolakotasuna nagusi duena. (Izenondo baten eskuinean). Bata zen egiazalea eta bestea gezurti hutsa. Hi, buruharro hutsa, oroit hadi hautsa haizela. Gizon on eta kartsua zen segurki Heli, baina ahul hutsa bere haurrekin. Eskuzabala eta behargin hutsa zen. || Labanek ikusi zuen ardi zuri huts edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela.
4 adj. Inongo axola edo gorabeherarik, edo mamirik ez duena. Ik. hutsal. Neurtitza, polita baina... hutsa.

Esaera zaharrak

Barrika hutsak azantza handiena. Etxe hutsa, aharra hutsa. Hobe da zahi hutsa, ezen ez aho hutsa. Urte gaiztoa, berri hutsa.
huts3
1 iz. Joko, kirol eta kidekoetan, puntuazio minimoa. Bost eta huts irabazi zuen atzo Osasunak. Huts eta huts bukatu dute.
2 iz. Eskala, kontagailu eta kidekoetan, zenbaketaren abiapuntua. Ik. zero 5. Hamar gradu hutsaren azpitik.
3 iz. Zeroa (zenbakia).
huts ala kausi
Nolanahi. Ik. huts edo bete. Ahal bezala, huts ala kausi, entsea zaitezte, gazteak.

Aztergaia: huts ala kausi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

huts edo bete
Nolanahi. Ik. huts ala kausi. Sendagile hori bizi da inori odola atereaz; huts edo bete ematen ditu osagarri izenekoak.

Aztergaia: huts edo bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

uts ala asma 1 (Anab Poli: "Artan arkituko zuan ba lanaren saria, antxen oker ala zuzen, arekin bai ala ez, galdu ala irabazi, uts ala asma"); uts ala bete 1 (Erkiag BatB: "Ala, tranpa-zulotik bertatik tiro-egin, uts ala bete? Bai, orixe egingo dau, zuurrago jokatuaz"); uts edo bete 1 (Mg PAb: "Bizi zara iñoren gatxaz, iñori miñ emonaz, iñori odola ateriaz. Uts edo bete emoten dituzu osagarri izenekuak"); huts edo kausi IE 2 (Barb Leg: "Huts edo kausi, zer nahi gertha, Ellandek errana egin zuten beraz hiru egunez, eta hirugarren eguneko, Erregeren alaba sendatua zen, sendatua osoki!"; Xa EzinB: "Lan hunek ere berekin dauzka bere gisako nekeak, denbora ta lan galdegiten du edozointan ikasteak; ez pentsa ere arras perfetak garela beti besteak, ahal bezala, huts edo kausi, entsea zaizte, gazteak!)".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

uts edo bete 1 (A. Zubikarai: "Egun sentiagaz sareak jaso ta uts edo bete, portura goizean, illuntzean barriro urteteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

huts ala (edo) kausi : HiztEn; LurE; huts edo bete : HiztEn; LurE. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec; AB38; AB50; Euskalterm.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: EskolaHE: huts ala (edo) kausi , huts edo bete : nolanahi. // EuskHizt: huts ala (edo) kausi (Ipar.), huts edo bete : nolanahi. // ElhHizt: huts ala/edo kausi : "De cualquier manera, al buen tuntún, a tontas y a locas, a la buena ventura"; huts edo bete : "De cualquier manera, al buen tuntún, a tontas y a locas, a la buena ventura". // DRA: huts-ala-kausi : "Salga lo que saliere, dé donde diere, a la buena ventura. Bazeraman (Aita Gimon'ek) airez-aire bere saila, hemen balentia espantagarriak, hantxet araberako behaztopada larriak, eta jo bethi aintzina, huts ala kausi , zonbeit ziztako goiti beheiti. J. B. Etcheberry, Gure Herria, 1959, 313. Bizkitartean, Indiano khartsuari agortzerat baitziohakon xurruta, murde Saguxurik menturatu zion, huts-ala-kausi . Gazteen Almanaka, 1934, 30. Zer malurra, bet-betan, itsurat, huts-ala-kausi , igortzen badituzte gazte gaixo hoik, ofiziorik gabe, aintzineko dirurik gabe... J. Errekart, Herria, 7-7-1960"; huts edo kausi : "Var. de huts ala kausi. Baztertu dute buruzagi nausia, bere gogorat zabilana bethi, huts edo kausi , nehortaz axolarik gabe. L. A., GH, 1922, 668". // PMuj DVC: uts ala bete (c), uts ala kausi : "Sin tino, a tontas y a locas, al buen tuntún, a la buena de Dios". // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila; Lur EF/FE; Lur EG/CE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

huts egin
1 du ad.-lok. Lege, arau edo eginbide bat ez bete. Aita, huts egin dut zeruaren kontra. Zertan egin dut huts? Huts egitea erraz da. Nork egiten du huts lehen agintearen kontra?
2 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek bere jardunean behar zuen edo espero zen ondorioa ez eman. Erdiz erdi huts egin dute askotan gizonik jakintsuenek. Neronek dakit zenbat bider egin dudan huts hartu nuen bidean. Etorriko zela agindu, eta gero huts egin. Ez dio huts egingo bere hitzari. Bere usteak huts egin dio. Batak besteari zerbaitetan huts eginagatik, elkarri barkatzen diote.
3 du ad.-lok. Eginbehar, betebehar edo kideko bat ez bete. (nor osagarria hartzen duela). Meza behin ere huts egin gabe. Eskola huts egitea. Ez du jai bat huts egiten. || (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Lanera huts egitearen arrazoia. Eskolara huts egin.
4 du ad.-lok. Nolabaiteko zehaztasuna eskatzen duen zerbaitetan ez asmatu. (nor osagarria hartzen duela). Ik. erratu. Tiroa huts egin. Aurrelariak huts egin zuen pilota, eta tantoa galdu zuten.
5 du ad.-lok. Garraiobideez mintzatuz, hartzeko garaiz ez iritsi. (nor osagarria hartzen duela). Ik. ihes egin 2. Trena huts egin nuelako.
6 du ad.-lok. Aukerez eta kidekoez mintzatuz, galdu, ez baliatu. (nor osagarria hartzen duela). Hainbat aukera huts egin izan ditugu, puntuek ihes egin dute. Herritarrak erabiltzen ditu sektore publikoaren kontra, ez du aukera bakarra huts egiten. Abagune argia huts egin zuen Levanteko jokalariak.

Esaera zaharrak

Huts eginean tink egotea da birritan huts egitea.

Aztergaia: huts egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) aditza (aldi eta alde guztietakoa da, 538 ager.): huts egin (+ huts egiñ, huts in, uts egin, uts egiñ, uts ein, uts in) bereiz idatzia 411 aldiz azaldu da: B-G-IE-ZuAm; EB 18 (MEIG, Mde HaurB, Osk Kurl); huts-egin (+ huts-egiñ, uts-egin, uts-egiñ) marratxoz lotuak 26 ager. ditu, B-G-IE; (h)utsegin 101 aldiz ageri da: B 4, G 92, IE 4, EB 1 (MEIG); b) izena (ZuAm izan ezik, beste euskalki guztietan azaldu da); 41 ager.tatik 23 (h)utsegin formakoak dira, B-G-IE eta EB 1 (MEIG); 16 (h)uts egin formakoak, B-IE <1900 epean; huts-egin , uts-egiñ formek ager. bana dute, IE-B; c) aditz-izena: (h)uts egite 57 aldiz azaldu da, B 52, G 2, IE 2; hutsegite 3 aldiz: IE 1 (SP Imit) eta EB 2 (MEIG); d) eratorriak: huts egile: IE 1; huts-egile: IE 2; hutsegile, utsegille bana, IE-B; hutsegingaitz G 1.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) aditza: huts egin (hux egin, uts egin, uts ein, utz egin...) 108 aldiz azaldu da: B 13, G 18, IE 8, EB 42 eta EgAs 26; (h)uts-egin 5 aldiz: B 3, IE 1, EgAs 1; utsegin 2 aldiz, G; b) izena: (h)utsegin 7 aldiz agertu da: G 6, EB 1; huts egin (uts-eiñ) 2 aldiz: B, EgAs; c) aditz-izena: huts egite (uts egite, utz egite) 6 aldiz azaldu da: G 2, EB 1, EgAs 3; huts-egite behin, EB; (h)utsegite (utseite...) 78 aldiz: B 10, G 20, IE 2, EB 28, EgAs 18.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

huts egin (AB38 8; AB50 17; Euskalterm 10; HiztEn, LurE); huts egite (Euskalterm 1); huts-egin (Euskalterm 2); huts-egite (AB38 1); huts-egite (Euskalterm 2); hutsegin (DFrec 8; AB38 1; AB50 7; Euskalterm 15; HiztEn, LurE); hutsegile (HiztEn, LurE); hutseginkor (Euskalterm 1; HiztEn); hutseginkortasun (Euskalterm 1, HiztEn); hutsegintxo (DFrec 1); hutsegite (DFrec 9; AB38 3; AB50 12; Euskalterm 63; HiztEn, LurE).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

egin.

huts eman
ad.-lok. g. er. Huts egin. Gure zentzumenek huts ematen dute gauza askotan.

Aztergaia: huts eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

huts 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

huts egin.

huts eragin
ad.-lok. Huts eginarazi. Deabruak kristauari huts eragiten badio bizibidea aukeratzean.

Aztergaia: huts eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

huts-hutsik
1 adb. Erabat hutsik. Ik. hutsik. Etxea huts-hutsik aurkitu zuen.
2 adb. Soil-soilik. Beharrezkoa dugu, bederen, hiztegitxo bat, ia ortografiarekikoa huts-hutsik. Lege horiek ez dira literatura-hizkuntzarenak: herri hizkuntzarenak dira huts-hutsik.
Loturak

Aztergaia: huts-hutsik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hutsa izan
da ad.-lok. Ezer ez izan. Baina akats hori, akatsa baldin bada, hutsa da besteen aldean. || Zerbait bazelakoan, eta azkenean hutsa. Zer dira gure aldean Parisko Lido eta New Yorkeko Metropol?: hutsa, ezer ez!

Aztergaia: hutsa izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: akats hori, akatsa baldin bada, hutsa da besteen aldean.

hutsal
adj. Garrantzirik, baliorik edo funtsik gabea. Ik. alfer. Kezka hutsalak. Giza jakituria hutsala dela.

Aztergaia: hutsal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10
hutsaldi
1 iz. Hutsegitea. Lagun hurkoaren hutsaldiak ez esatea. Emadazu, Jauna, itxaropen irmo bat eta maitasun bat hutsaldirik gabea.
2 iz. Gabezia. Gari hutsaldi batez Egiptora jaitsi ziren ale eske.
3 iz. Hustea. Zin-zinetako poesia ez beste guztia kiskaltzen hasiko balira, ez lukete hutsaldi txarra hartuko liburutegiek.

Aztergaia: hutsaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 hutsaldi forma (uts-aldi, utsaldi) 'hutsegitea' adierarekin 11 aldiz azaldu da; agerraldi guztiak Gkoak dira (Izt C, Sor Bar, Bv AsL, Arr May, Muj PAm, Or QA); 2 'hustea' adierarekin, hutsaldi (uts-aldi, utsaldi) 8 aldiz azaldu da: G 8 (Mb IArg I, Izt C, Lard, Or QA) eta EB 2 (MEIG), eta ustualdi bitan (Etxde JJ).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hutsaldi (uts-aldi, utsaldigabe) forma 'hustea' adierarekin 3 aldiz azaldu da: B (2) eta G (1).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hutsaldi 'hustea' (1); Euskalterm: hutsaldi (2); HiztEn: hutsaldi: hutsegitea; gabezi garaia, hustea; LurE: hutsaldi: hutsegitea; gabezia; hustea.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(tu)+a-.

hutsaldu, hutsal/hutsaldu, hutsaltzen
1 da/du ad. Hutsal bihurtu. Ik. banalizatu. Emakumeen kontrako indarkeria justifikatzen, hutsaltzen edota bultzatzen duten irudiak.
2 du ad. Ezeztatu. Kontratua hutsaldu.

Aztergaia: hutsaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

hutsaldu, hutsalgarri, hutsalkor begiratu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)utsaldu (eta ütsaltü 1) 5 aldiz ageri da, IE-Zu eta Or: Gy ("Piñu zahar baten trunko hutsaldua / Zen laur animale motez hantatua: Zoiñek berdiñ turnatua / Baitzuten izpiritua"); Dv Lab ("Agerian dagoen ongarriak hainitz galtzen du; hutsaltzen da"); Ip Hil ("Maria da odei txipi hura, Elia Profetak ikhusi ziana; zelü orotara gero hedatü beitzen eta lürra, idortiaz ütsaltürik zena, euri gizen batez busti beitzian"); Or Aitork 2 ("Ark utsaltzen ditu beren buruan poz diranak, naiz besteri ez atsegiñ, naiz atsekabe eman, naiz atsegiñ nairik ez ukan", "Badugu agindua. Nork utsaldu?"); ez dugu hutsalgarri, hutsalkor formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu hutsalgarri, hutsalkor formarik aurkitu; (h)utsaldu 4 aldiz, G-EB: Or MB ("Kristok, bataiatzera ez-baña Berri Ona zabaltzera bialdu nau: ta ez itz jakintsuz, Kristoren Gurutzea utsaldu ez dedin"); Egoeraren definizioa ("Euskarak mendetan zehar pairatu behar izan dituen era guztietako presioen ondorioz gaur egun erakusten digun egoera diglosikoak, hutsaldu egiten du, nolabait, euskararen aldeko zenbait jarrera argi eta garbi adieraztea"); UZEI ("Beharrezkoa da, baita ere, kontutan hartzea matematiken erabilpenak oinarrizko aldagaiei buruzko suposamenduak sinpletu beharrera eraman dezakeela, errealitatearen analisirako duten baliagarritasun guztia utsaltzerarte"); Bitez ("Datu guzti hauek, Bolibarreko antzinako elizak mendeen iraganean hainbat transformazio jasan zituela ematen dute ondorio gisa, konponketa eta zabalkuntza hauek astiro jatorrizko egitura hutsaldu zutelarik erabat ezagutezin bihurtu arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hutsaldu : AB50 1 (desvirtuar); HiztEn (batez ere Ipar. hutsal bihurtu; ezeztatu, ezereztatu); LurE (hutsal bihurtu; ezeztatu, ezereztatu) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec; AB38; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hutsaldu : EuskHizt (Batez ere ipar. hutsal bihurtu; ezeztatu, ezereztatu); ElhHizt (Ipar. 1 anular, invalidar, derogar 2 desvanecerse; desvirtutarse, perder consistencia); HiruMila (1 desvirtuarse, perder consistencia 2 desvanecerse 3 rescindir); EskolaHE (hutsal bihurtu; ezeztu, ezereztatu); Casve EF (1 devenir aride 2 s'affaiblir; eta hütsaltü: s'assécher, devenir aride); Lh DBF (s'affaiblir, s'épuiser); DRA (1 anular 2 desvanecerse 3 perder consistencia, desvirtuarse; eta utsaltu: 1 volverse vano 2 abatir); PMuj DVC (1 BNL anular, invalidar, rescindir, derogar 2 desvirtuarse 3 BN acobardarse, desanimarse, acoquinarse 4 enhuerar, volverse huero 5 AN secarse el pan 6 hacer desaparecer, desvanecer; eta utsaltu: abatir); hutsalgarri : HiruMila (rescindible); PMuj DVC (utsalgarri: anulable, invalidable, rescindible) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hutsal(du), hutsaltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

hutsal bihurtu; ezeztatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'hutsal(du), hutsalgarri, hutsalkor. Rescindir aditzaren ingurukari hori asko erabiltzen da Zuzenbidearen esparruan eta ez dator zerrendan (I. Sarasola)'.

 - [E210]: 1- Adierak bereizi, beste bat erantsi: 'ezeztatu'. 2- Zuzenbidea (Zuz.) espezialitate-markarekin. 3- Adibidea ere eman: "Kontratua hutsaldu".

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Urrutia jaunaren oharretan ematen diren [...] hutsal(du / hutsalgarri / hutsalkor [...] bigarren itzulirako uztea proposatu du batzordeak eta hala onartu euskaltzainek'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-26): Argiago bereiziko dira adierak, eta jaso egingo da ohargileak proposatu duen adibidea: «hutsaldu, hutsal(du), hutsaltzen. 1 da/du ad. 'hutsal bihurtu'. 2 du ad. 'ezeztatu': Kontratua hutsaldu».

hutsalkeria
iz. Ezerezkeria, ezdeuskeria. Munduko hutsalkerietara bihotza lerraturik.

Aztergaia: hutsalkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hutsaltasun
iz. Hutsala denaren nolakotasuna. Hil osteko ospearen hutsaltasuna.

Aztergaia: hutsaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hutsaltze
1 iz. Zerbait hutsal bihurtzea. Kontua da musikaren hutsaltze izugarria dagoela; egun, musika gehiegi entzuten da.
2 iz. Hitzarmen, epai edo kideko bat ezeztatzea, indargabetzea. Kreditu erakundeak oinarrizko ordainketa-kontu baten kontratua suntsiarazten duenean, hutsaltze horren arrazoiak jakinaraziko dizkio bezeroari. 262. artikuluak kontratu tipo horren hutsaltze-kasu zehatzak aipatzen ditu. Epai irmoaren hutsaltze eta berrikuste kasuetan (...).

Aztergaia: hutsaltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh80 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hutsaldu 1 da/du ad. Hutsal bihurtu. Ik. banalizatu. 2 du ad. Ezeztatu. Kontratua hutsaldu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hutsaltze formarik.

hutsaltze 7: Aizu (“Kontua da musikaren hutsaltze izugarria dagoela”), Argia (“Ez naiz purista paratuko eta artearen hutsaltzeaz arituko”), Deustuko Unibertsitatea (“Epai irmoaren hutsaltze eta berrikuste kasuetan, betearazpena etetea, largestea eta horrek aurrera egitea”), EiTB 2 (“Europako Banku Zentraleko zuzendaritza batzordean dagoen espainiar bakarrak baieztatu duenez, interes tipoak egokiak dira eta erantsi du itxaropena daukala laster banketxeen maileguen hutsaltzea jaisteko, izan ere, horren zeinuak daude”), Espainiako Gobernua (“Kreditu erakundeak, aurreko artikuluko b), d) eta e) letretan azaldutako arrazoietakoren batengatik, oinarrizko ordainketa kontu baten kontratua suntsiarazten duenean, hutsaltze horren arrazoiak eta justifikazioa jakinaraziko dizkio bezeroari, doan eta idatziz, suntsiarazpenak ondorioak sortu baino bi hilabete lehenago, gutxienez”), Gomylex (“Gainerakoan, hutsaltze akzioari arau orokorrak aplikatzen zaizkio; ulerbidez, legebideztaketa eta epeen inguruko kontuei KZren 1299. artikulua aplikatzen zaie”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu izen kategoriako hutsaltze formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

hutsalketa aztertzean lantaldeak jasotzea proposatua, hori baita dabilena.

hutsarazi, hutsaraz, hutsarazten
du ad. Hutsik uztera behartu. Barrikak ireki eta hutsarazi zituzten. Eskualdeko komentu guztiak hutsarazi zituen.

Aztergaia: hutsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hutsarazi formak 7 agerraldi ditu, IEan (Laph, Elsb Fram, Zerb IxtS, Zerb Azk).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hutsarazi, hutsaraz, hutsarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hutsarazi, hutsaraz, hutsarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(tu)+a-.

hutsaren hurrengo
adj. Batere baliorik edo garrantzirik ez duena. Ik. hutsal. Zerbait hobe da hutsa edo hutsaren hurrengoa baino. Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrengo hitz merke horiek? Hutsune hori hutsaren hurrengo da bestetan eskas dugunaren aldean.

Aztergaia: hutsaren hurrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

huts 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zerbait hobe da hutsa edo hutsaren hurrengoa baino.

hutsaren truke
adb. Doan. Ik. musu truk. Nola sinetsiko du jendea hutsaren truke dabilela lanean? Hau eta horrelakorik hartu bazuen guregandik, ez zen hutsaren truke izan.

Aztergaia: hutsaren truke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HUTSAREN TRUKE. A cambio de nada, gratis. Egañak erosi omen zitun beñola sail oek utsaren truke bezela. TAg Uzt 37. Ondo dakigu utsaren truka / asko nekatzen giñala. Auspoa 127, 119. Eta ez uste zauzkadanikan / utsaren truke saltzeko. Olea 155. Nola sinistuko du jendea badabillela utsaren truke lanean? Insausti 159. Hau eta horrelakorik hartu bazuen guregandik ez zen hutsaren truk izan. MEIG VIII 87

adib: balio 1 iz. Zerbait edo norbait aintzat hartzekoa egiten duen ezaugarria edo ezaugarri multzoa. Balio handiko, txikiko, urriko gauza. Ez dut uste aspaldiko urteetan liburu honen baliokorik asko izan dugunik. Literatura lan baten balioa. Baliorik gabekoa (Ik. baliogabe). Egin den lanaren balioa aitortuz. Agiri baten balioa. Hutsaren truke erosi zuen sailak urrearen balioa du gaur. Horri ere bere balioa eman behar zaio.

hutsaren truke 12: Berria 9, EiTB, Argia, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hutsaren truke 26: Berria (“Nabarmendu zuen, duela zortzi urte EAJk «hutsaren truke» babestu zuela Aznarren gobernua, hainbatetan EAJk eta PPk bat egin dutela «politika antisozialak aurrera ateratzerakoan» eta «orain ez dagoela oso argi EAJk zer egingo duen martxoaren 14aren ostean»”), Elizen arteko Biblia (“Labanek esan zion Jakobi: "Nire ahaidea zarela eta, hutsaren truke egin behar al duzu lan niretzat? Esadazu zer ordaindu behar dizudan”), Joxan Elosegi 3 (“Hutsaren truke ematen dute beren existentzia”), Patxi Zubizarreta (“Eta bazkaritan kasik hutsaren truke jan eta, batez ere, edan ahal izan dugu”), Jose Morales 2 (“Hutsaren trukeko hain ardura handiak jende guztia txunditu zuen ezinbestean, eta agintarien belarrietara iritsi zen noizbait”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa huts sarreran.

hutsarte
iz. Tarte edo bitarte hutsa. (Denborazko nahiz lekuzko testuinguruetan erabiltzen da). Ik. hutsune. Erlauntz batetik bestera uzten da hiru urratseko hutsarte bat. Bost minutuko hutsarteak. Handikiek maite-joko korapilatuen bidez bete nahi omen dute ez dituzten eginkizunen hutsartea.

Aztergaia: hutsarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hutsean
1 adb. Doan. Lana hutsean eginez. Hutsean eman zaizue, hutsean eman ezazue. || Tira, hutsean emango diat: bost ogerleko.
2 adb. Ezer gabe. Asko guran irten eta hutsean bihurtu.
Loturak

Aztergaia: hutsean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hutsean 'airerik... gabe' adierako 2 ager. jaso dira, EB (Trancho, A. Fisika Orokorra (II); Suarez Barrutia, J. Esperientzi. Gizarte Natura 4 OHO); hutsean (+ hutseango) zalantzazko adierako 7, EB.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hutsegile
adj./iz. Huts bat edo hutsegite bat egin duena. Baina nola hutsegilea judua baitzen, juduen aldeko egunkari guztiak berehala isildu ziren.

Aztergaia: hutsegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

oinarria/eratorriak.

hutsegin
iz. Hutsegitea, hutsa. Denok dakigu Adamek eta Evak izan zuten hutsegina. Zenbat hutsegin egin ditugu morrontza santu honetan? Hutseginak zuzendu.

Aztergaia: hutsegin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

izenak bakarrik landu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

hutsegin [iz.] gisa lematizatuak 38: huts(-)egin 16: Mat 2 ("bere huts eginak ezaguturik eta utzirik, zure gana itzul badadi, etzarela gehiago haren huts eginez orhoituko"), EZ ("Azken iuiamendurako denbora anartean / Huts egiñen rekonpensa alegia finean"), Ax 2 ("zahartasuneko faltak eta huts eginak", "bere kargukoen kontra, huts eginak dohazinean iaikitzeko, eta haserretzeko"), SP 2 ("lagunaren huts eginak", "enseia zaite zure huts egin haren erremediatzera"), Arb Igand ("Huts-eginen zuzenbidea"), Añ 5 (adib.: "egun atako zeure uts eginak guztiak", "euren uts egiñak ta bekatuak"), JJMg BasEsc 2 (adib.: "Uts egiñeen zuzen bidia"), Enb ("beren uts-egiña zuzentzeko ustean"); (h)utsegin 22: Lar SAgust ("itxutu ta erori ez zan Manikeo zitalen utsegin likitsetan"), Mg 3 (adib.: "askok uste daben baño utsegin geijago dago", "igarririk utsegina lagunaren kaltean dagoala"), Añ ("Utseginen artezbidea"), Legaz 2 ("Utsegin arteztuak"), Bv AsL ("Zenbat utsegin egiten ditugu morrontza santu onetan?"), Itz Azald ("bere utseginik ez esan ez entzutea"), Inza Azalp 9 (adib.: "Zenbat egin zuan, egiazko utsegin bat berenik arkitzeko!", "Lapur onari bere utsegin guztiak batean barkaturik"), Or BM ("Gizonik ez mingaina / eziko duenik; / on guzizkoa da, artan / ez ba du utseginik"), Ibiñ Virgil ("utsegin aundiak ari zera garbitzen"), MEIG ("aspaldiko eta oraintsuko hutseginez funtseraino jabetu arte"), Mde Pr ("Baina hutsegin hori zela zio, hainbateko etsiak hartu zituen guziak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hutsegin [iz.] gisa lematizatuak 9: (h)utsegin (eta utsegiñ) 7: Ejercicio santuac ("orien kontrako zure utsegiñ, palta eta bizioak beren parean ipiñiaz") Inza Azalp (OEHko agerraldi bera), Lore-illa ("ezagutu zuan bere utsegiña ta egizko aitorpen batez Jaunaren serbikintzara biurtu zan"), JAg 2 ("gure utsegiñak osatu, gure zorrak ordaindu ta gure okerrak zuzentzearren", "ta barkatuak geldi bitez oraindañoko nere utsegiñak"), Elizondo loretegi ("Utsegiñak aitortu ta Jaun-aundia artu, elizan ere"), Txill ("ez ote lezake denbora bikaina irabaz, beharrezko ez den anitz hutsegin bidenabar baztertuz?"); huts egin (eta uts-egiñ) 2: Bizi OEO/5 ("elkarren uts-egiñak maitasunez eramanik"), BerTxapel 1982 ("entzule onak parka zazute / egin dedan huts egina").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hutsegin : DFrec 1 (utsegintxo: E. Bozas Urrutia: "beste utsegintxo bat lerratu da gertaera hoiei buruz"), AB50 2 (fallido), HiztEn - LurE (hutsa, hutsegitea), Euskalterm 11 ('fallido' adierako 8, 'omisión' 1, 'error' 2) // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hutsegin : EuskHizt (iz. hutsa, hutsegitea), ElhHizt (error, falta, equivocación), HiruMila (fallido), EskolaHE (hutsa, hutsegitea), HaizeG BF (manquer, ne pas réussir), Lur EF/FE (erreur), Casve EF (hütsegin: 1 manquer son but; 2 manquer, ne pas assister; 3 se tromper; 4 manquer, faire défaut), Lh DBF (1 manquer, ne pas atteindre un but; 2 manquer, ne pas réussir; 3 manquer quelqu'un que l'on cherche; 4 manquer, ne pas arriver à temps; 5 manquer, ne pas assister; 6 ne pas observer; 7 se tromper de; 8 manquer, faire défaut; 9 manquer, défaillir; 10 manquer, se dérober, s'affaisser; 11 manquer, ne pas se rendre en un lieu; 12 se tromper), DRA (utsegin[a]: falta, defecto, error, desacierto, equivocación), PMuj DVC (utsegin: 1 yerro, falta, defecto, culpa; 2 error, equivocación, desacierto; 3 error de imprenta, errata; 4 tanto perdido, pifia, fallo, marro, falta; 5 omisión, olvido) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hutsegitea, hutsa.

hutsegite
1 iz. Lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; horren ondorioa. Ik. huts1 1. Hutsegite asko eta handiak. Beren hutsegitea ezagutzen ez badute. Lagun hurkoaren hutsegiteei errukiz begiratzea.
2 iz. Norbaitek edo zerbaitek bere jardunean behar zuen edo espero zen ondorioa ez ematea. Oroimenaren hutsegiteak.

Aztergaia: hutsegite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. huts egin.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

oinarria/eratorriak.

hutsera bota
ad.-lok. bizk. Arbuiatu.

Aztergaia: hutsera bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

huts 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

arbuiatu.

hutseratu, hutsera/hutseratu, hutseratzen
da/du ad. Hutsera etorri, hutsera bihurtu. Aurtengo lehortearekin hutseratu da ibaia. Izaki oro ihartu egin ohi da, zimeldu eta hutseratu.

Aztergaia: hutseratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hutsera(tu), hutseratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

hutsera etorri, bihurtu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lehortearekin hutseratu da ibaia.

hutsetik abiatu
da ad.-lok. Ezerezetik abiatu; hasiera-hasieratik abiatu. Gizon handiak ez al ziren hutsetik abiatu? || Ez gaitezen beti, hainbeste aldiz egin dugunez, huts-hutsetik abia.
Loturak

Aztergaia: hutsetik abiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Gizon handiak ez al ziren hutsetik abiatu? adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa huts eta abiatu sarreretan.

hutsetik hasi
da ad.-lok. Ezerezetik hasi; hasiera-hasieratik hasi. Hutsetik hasi nahiko nuke, esan dudan guztia esan ez banu bezala egin.
Loturak

Aztergaia: hutsetik hasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Hutsetik hasi nahiko nuke, esan dudan guztia esan ez banu bezala egin. || Ez gaitezen beti, hainbeste aldiz egin dugunez, huts-hutsetik abia. adibidea eta azpiadiera hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa huts eta hasi sarreretan.

hutsezin
1 adj. Pertsonez mintzatuz, bere iritzietan ezin huts egin dezakeena. Zertan da hutsezina Erromako Aita?
2 adj. Gauzez mintzatuz, ondorio edo eragin ziurrak dituena. Hemen dugu bide bat jatorra eta hutsezina, gure senak zer bilatzen duen asmatzeko. Erremedio hutsezina.

Aztergaia: hutsezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

huts ezin eta uts-ezin formak 5 aldiz agertu dira: G 4 (Zait Sof, Zait Plat) eta EBan 1 (MEIG I).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hutsezin forma, aldaerak eta eratorriak (huts-etik eratorriak: uts eziñ, utseziñ, utsezintasun, utsezintza...) 15 aldiz azaldu dira: B 5, G 6, EB-EgAs 4.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: hutsezin (6), hutsezintasun (3); HiztEn: hutsezin(ezko): pertsonez hitz eginez, bere iritzietan ezin huts egin dezakeena; hutsezintasun; LurE: hutsezin:pertsonez hitz eginez, bere iritzietan ezin huts egin dezakeena.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'hutsik ezin egin duena'.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

(egin)+e-

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

hutsik ezin egin duena (cf. hustuezin).

hutsezintasun
iz. Hutsezina denaren nolakotasuna. Aita santuaren hutsezintasuna.

Aztergaia: hutsezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hutsik
adb. Dagokiona, ohi duena edo behar duena ez duela; ezer gabe. Ik. esku-hutsik. Aretoa hutsik zegoen heldu ginenean. Hutsik dauka urdaila. Kutxa hutsik aurkitu zuten. Ontzia erdi hutsik zegoen. Kafea hutsik hartu.

Aztergaia: hutsik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

hutsik gabe
adb. Hutsik egin gabe. Egunero ipintzea, hutsik gabe, arrautza.

Aztergaia: hutsik gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HUTSIK GABE(RIK). Sin fallar. v. HUTSIK EGIN GABE. Begir'ezak iei-egunak / elizak derakutskunak / eta, hutsik gabe, meza / hetan enzun albaiheza. O Po 54. Behinere hutsik gabe goiz arratsez Jinkoa othoitü. Bp I 124. Egunoro ipintzea / utsik gabe arrautzea. Mg in VMg 92 (v. tbn. el mismo ej. en Zav Fab RIEV 1907, 97). Zer phentsatü behar da hun thenporalak hütsik gabe ükhenen dütiela ustekeria dien jentez. CatS 66. [Esnie eroan] iñoz utsik barik, euri nai aterri, edur nai txingor. Gerrika 3

adib: urtekal adb. Zub. Urtero. Urtekal, urte baten ere hutsik gabe, igortzen zizkigun gauza beharrenen guztiak // bihozti adj. Sentibera, bihozbera; bihotzak eragina. Tarascondarra zen, mardul eta gizandia, baina bihozti eta adiskide on. Hutsik gabeko bertso doietan behin eta berriro itzuri zaion deiadar bihoztia.

hutsik gabe 39: Deia, Elhuyar, Consumer 2, Berria 25, EiTB 8, Laneki, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hutsik gabe 56: Berria 10, Herria, Matias Mugica 3, Ramon Saizarbitoria 3, Aingeru Epaltza 3, Elizen arteko Biblia 2, Andres Urrutia 2, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Piarres Xarriton 2, Xabier Montoia, Juan Garzia, Bernardo Atxaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa huts sarreran.

hutsune
1 iz. Tarte edo gune hutsa. Ik. hutsarte. Harresiak zituen hutsuneetan. Burdinen arteko hutsuneetatik. Bazen jende franko plazan, baina bazterretan hutsuneak nabari ziren.
2 iz. Gabezia. Hutsune hori betetzera dator nire lehenengo liburu hau. Haren heriotzak utzi digun hutsunea. Horrek guztiak ez du Jainkoaren hutsunea betetzen.
Azpisarrerak

Aztergaia: hutsune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hutsunea bete
1 du ad.-lok. Hutsik dagoen gune bat osatu. Ezerk ezin du bete haren hutsunea. Euskaltzain emerituak utzitako hutsunea beteko du bizkaieraz mintzo den akademikoak. Elementu horrek hutsune bat bete du taula periodikoan. Bideojoko honetan, umeek hitzak eta irudiak erlazionatu eta hutsuneak bete beharko dituzte.
2 du ad.-lok. Gabezia bat zerbaitekin osatu. Liburu hauek hutsune hori betetzera datoz? Lan horrek Zuberoako literaturan XVIII. eta XIX. mendeetan zegoen hutsunea betetzen du.

Aztergaia: hutsunea bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Komeni da adierak bereiztea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hutsune eta bete sarreretan.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper