hornitu, horni/hornitu, hornitzen
1 da/du ad. Zerbaitetarako behar diren gauzak eskuratu. Ik. zuzkitu. Urte guztirako janari eta edariz hornitu ziren. Dendariak astero hornitzen gaitu. Lurraldea haragiz hornitzeko. Txabola beti zuen ongi hornitua. Gerra irabazteko, jendez eta armaz behar dugu hornitu. || (Aditzak, osagarritzat, eskuratzen den gauza bera hartzen duela). Hornitu dizkigu laguntza suerte guztiak. 2 da/du ad. Norbaitek edo zerbaitek zerbait izan; norbaiti edo zerbaiti zerbait edukiarazi. Basoz ongi hornitutako herria da Ataun. Bulegoa hornitzeko tresnak. Hizkuntza aberasteko eta hornitzeko. Idazlan bat, ohar jakingarriz ederki hornitua. Euskalduntasunari hain loturik ez banengo, lasaiago biziko nintzatekeela eta nagoen baino diruz hornituago nengokeela. Fedearen, esperantzaren eta karitatearen bertuteez hornitu zintuen.