hori bai
Aurretik esan den zerbait zehazteko, hari nolabait kontrajarririk ezartzen den esaldi baten lagungarrizko esapidea. Marrurik ozenenak ez dira beti saminenak; hori bai, euskarak dituen gaitzak eta sendabideak gizonki azaltzen dituenari, gogoz entzungo diogu beti. Baina ordukoen barrunbeak nolakoak ziren ederki zekien, hori bai, eta baita besteri adierazten ere. Hori bai: Euskal Herriari zion atxikimenduaren oinarriak ez ziren osoro euskaldun askorenak.