20 emaitza haserre bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

haserre
1 iz. Batere atsegin edo gogoko ez denak eragiten duen pozgabetasunezko egoera edo sentimen ageria. Ik. haserrekuntza; hira. Euskararen batasuna dela-eta sortu diren eztabaida eta haserreak. Ez genuen behin ere haserrerik izan. Haserre bizia. Haserre biziko negarretara iritsi gabe. Zeure buruaren gainean duzu Jainkoaren haserrearen gogortasun guztia. Erregeren haserreari ihes egin zion. Piztuko da ene haserrea eta zaurituko zaituztet ezpataz. Bere aitaren haserretik bere burua begiratzeko. Haserrearen haserrez zarataka hasi zen. Haserrezko aurpegia ipiniaz. Haserreak hartu (norbait).
2 adj. Haserretua, haserreak hartua. Gizon haserrearen erokeriak. Baldin pertsona haserreak, haserre denean, ikus baleza bere burua. Beti ernai eta gure inguruan dabil gure etsai amorratua, lehoi haserre baten eran. || Ezti bekit zure behako haserrea. Bihotz minduak baretzen eta oihu haserreak isilarazten. Mundu gogor, haserre, odolez zirtatu horrek. Itsaso haserrea. Eztabaidaren haize haserreak berotzen duenean.
3 adb. Haserreturik. Haserre etorriko da. Haserre dabiltzala. Oso haserre esan zion. Sekula baino haserreago.

Esaera zaharrak

Indargabearen haserrea, hur errea.
haserre bizian
adb. Oso haserre. Ik. suminki. Maiz azkendu genituen gure ikustaldiak haserre bizian. Hau esan, eta haserre bizian alde egin zuen.

Aztergaia: haserre bizian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HASERRE BIZI(T)AN. Furiosamente, con ira. "Asarre bizixan jun, ir furioso. Asarre bizixan jun de, se ha ido con furia o se ha ido furioso" Etxabu Ond. v. HASERRE GORRIAN. Tr. Hay h. bizitan en Otxolua y, junto con h. bizian, en Orixe y Berrondo. Au esan, eta aserre bizian aldegin zien. Lard 88. Asarre bizian, neskamea biurtu zan, eta esan zion. Muj PAm 37. [Andria] asarre bixijan eguan, gizona ain berandu etxeratzen zalako ta apaiten be juan etzalako. Kk Ab II 8. Au ikusirik maixu arruak / Dirautse asarre bizian. Enb 163. Joxe Joakin asarre biziyan gelan sartu nairik dabil. Alz Burr 28. Aserre bizian, gizonak zezena eskuratu nai. Or Mi 50. Yasotzen du asarre bizitan bere eskutzarra, ta gabia bezala Bikendiren gañera egozten du. Ib. 58. Nork-eta, ingelesak? erantzun zun agureak asarre bizitan. Ib. 9. Asarre bizittan dettu otseñai ta leiuak zabalduteko diñotse. Otx 42. Senditartekoen batzuk ba-zitun an eta, Ikusten zuen guztietan, asarre bizian erasotzen zioten. TAg Uzt 202. Nagusiak oartuta ala dio asarre bizian. Anab Poli 118. Padre Varela asarre bizian zegoan. Osk Kurl 205. Eta bi eskuekin estuago elduaz ezpatari, eman zion euskaldunari goitik-bera aserre bizian. Berron Kijote 112. Latz-aldi auek guziak, arma-legeak bere-bereak dituala usteko ez banu [...] aserre bizitan ilko nitzake ementxe bertan. Ib. 166. Maiz azkendu genituen geure ikustaldiak haserre bizitan. MEIG IX 96. (Con reduplicación intensiva). Esan ta irten zan maizterra arras mindurik aserre bizi bizian. Izt C 165. Areik arrañak ugarasijuai ogija jan dautsenian, asarre bixi-bixittan jarri erazo dauste niri, bai, eta nik, asper egitteko, artu urun zorrua ta begi-begijetara jaurti dautset urun guztija. Otx 141. (Con jarri, sartu...) Encolerizarse. Orra zer dakarkion kolera gaiztoak aserre bizian sartzen danari berari. Gco II 52. Eskriba eta Fariseoak aserre bizian sartu ziran, eta gezurtatu naiez zebilzan. Lard 414. Uko onek Faraon aserre bizian sartu zuen. Ib. 64. Golok Kondea aserre bizian sartua eta beregandik irtena topatu uste zuen. Arr GB 98 (Con reduplicación intensiva). Arrebari gertatua aditu zutenean, aserre bizi-bizian sartu ziran. Lard 45.

adib: ikustaldi 2 iz. Elkar ikustea. Maiz azkendu genituen geure ikustaldiak haserre bizian.

haserre bizian 85: Aizu, Deia 4, Elkar, Consumer, Berria 19, EiTB 51, Jakin, Argia 6, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haserre bizian 152: Berria 16, Herria, Elizen arteko Biblia 13, Iñaki Mendiguren 7, Fernando Rey 12, Jose Morales 6, Jon Muñoz 5, Asisko Frantzizko, Agustin Otsoa, Josu Zabaleta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia, oso erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa haserre sarreran.

haserre egin
dio ad.-lok. Errieta egin. Haserre egin dio aitak.

Aztergaia: haserre egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dio ad. 'errieta egin'.

haserre egon
ad.-lok. Heg. Haserre izan. Haserre zaudenean ez hitzik egin. Haserre eta goseak nengoen. Sekula ez zen hain haserre egon. Itsasoa haserre dago.

Aztergaia: haserre egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "haserre (egon) = (estar) enfadado / a".

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

egon/izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haserre sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

haserre izan.

haserre gorrian
adb. Ipar. Haserre bizian. Jarririk zeuden hiruzpalau gazte zutitu ziren haserre gorrian. Haserre gorrian, senarraren lepoa tinkatu, eta oihu batean hasi zen.

Aztergaia: haserre gorrian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HASERRE GORRI(T)AN. Furiosamente, con ira. v. HASERRE BIZIAN. Tr. Hallamos a. gorritan en Otxolua y Zaiegi. Hasarre gorrian, errege-bidea ixtikatzen bezala du bere zangoekin. Barb Sup 94. Eta, nausia harritua hantxet ezarririk, badoa ixtudianta xahalki xafla ederra eskuetan, buxer tzarraren kontra hasarre gorrian. Barb Leg 144. Ba-dakit, ene jauna, esan dagitsudanian asarre gorrittan jarriko zareana. Otx 142. Asarre gorritan, benetan, sartuko nintzake, bestelakoetan ariz ikusiko ba'ziñut. Zait Sof 45. Eta hasarre gorrian mintzo zen letra batean Portugaleko Erregeari. Ardoy SFran 173. Goa-rat jo zuen Frantsesek, hasarre gorrian. Ib. 176. (Con sartu, eman... ). Encolerizarse. Alakorik batian aserre gorrian sarturik, ikaragarrizko oju bat egin zion zerri-taldeari. Bv AsL 85. Jon Doni Petri hasarre gorrian eman zen, ikusirik, ezker, eskuin, oro ohointzan ari zirela, nausi ala sehi, saltzaile ala erosle, langile eta deusere-ez egile. Barb Leg 70. Hasarre gorrian eman ere zen laster, putinka Jauregi aintzinean bethi ari ziren jende heien kontra. Ib. 137.

adib: hagun1 iz. Aparra, bereziki ahoari dariona. Ik. lerde; adur. Begiak sutan, haserre gorrian, haguna dariola. Itsasoko baga dorpeek egiten duten haguna.

haserre gorrian 6: Berria 5 (“Jean Grenet haserre gorrian da, eta mar-marrean ari da ikasleen aurka”), Argia (“Entzun ditut goi mailako abertzale garbi, bero, sutsu bezain suharrak, haserre gorrian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haserre gorrian 15: Herria (“Kaiku nafartar talde berria haserre gorrian agertu da, Oscar Guerrero bere kirol zuzendariak erakutsi duenez, Espainiako Vuelta edo itzulirako ez baita onartua izan.”), Berria (“Otsailaren 9an berrietan entzun genuelarik gauaren erdian bakar batzuen artean CPE bozkatu zutela Legebiltzar erdi huts batean (51 boz alde, 23 aurka), haserre gorrian jarri ginen”), Michel Oronoz 2 (“Haserre gorrian ginen ehun bat jende, zahar, emazte, haur, aleman bonba batek xehatuak ikusi ginituelarik baserri baten samutsan”), Ramuntxo Etxeberri 2 (“Haserre gorrian jarri zen Dong”), Marzel Etxehandi (“Teitgen aita, arima sutan, Europa berriaz mintzatzen zitzaidan Peguy-ren lagun bat, izena ahantzia baitut Julien Cain, haserre gorrian Büchenwalden egiten ziotenaz”), Itxaro Borda (“Haserre gorrian zeuden”), Elena Touyarou (“Amatxi Engraziak hitz berak erran zizkion Gehexan Jaureneaz mintzatzerakoan, eta ordu arte jasan errabia haserre gorrian jalgi zitzaion”), Daniel Landart (“Jarririk zeuden hiruzpalau gazte zutitu ziren haserre gorrian”), Patxi Zubizarreta (“Baina, haserre gorrian, senarraren lepoa tinkatu, eta oihu batean hasi zen”), Piarres Xarriton (“alabaina, gehienik gose direnek dute gehienik pairatzen, gutiziatzen duten ohoreraino ezin helduz etsitzen dutelarik, eta, haserre gorrian izanki-eta, prestu iduri nahiz lehiatzen direlarik”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da Ipar. markarekin haserre sarreran, eta adibide gisa gorri 3 adieran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa haserre sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

haserre izan
ad.-lok. Haserreak hartua izan. Bizilaguna haserre bada, ez zaio erantzun behar ezer. Ugazabarekin haserre ginen. || (Ezezko esaldietan, balio adierazkorrarekin). Bizibide hura aldatzeko aukera izan zuenean, ez zen haserre.

Aztergaia: haserre izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haserre sarrerari dagokion azpisarrera.

haserrealdi
iz. Norbait haserre den une edo denbora igarokorra. Ik. samurraldi. Ea haserrealdian edo odol hotzean egin zenuen. Haserrealdietan hitz gaiztoak esanaz. Zahartzearekin haserrealdiak ugaritu egin zitzaizkion.

Aztergaia: haserrealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) -e-dunak: asarre aldi : Gco II; Iraola; Otx; asarre-aldi : Etxde JJ; Erkiag BatB; hasarre-aldi : Mde HaurB (2); asarrealdi : TAg Uzt (2); Etxde Alos; Erkiag Arran; hasarrealdi : Dv; aserre aldi : EZ Eliç; Cb EBO; Gco II; haserre aldi : HE Phil, aserre-aldi :EL; Echta Jos, haserre-aldi : MIH; b) -e- gabeak: asarraldi : Or Tormes; Osk Kurl; aser-aldi : Mb IArg I (2); Mb IArg II; aserraldi :EL;LoraS; Ag Kr; Etxde JJ; haserraldi : SP Phil (2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-e- gabeak (asarraldi, (h)aserraldi, haserralditxo) 8tan jaso dira (B-G bana, eta 6 EB-EgAs); -e-dunak (asarrealdi, hasarrealdi, haserrealdi)5etan (B-G bana eta 3 EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: asarre-aldi (1); haserraldi (1); HiztEn-LurE-AB50: haserrealdi.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+a-.

haserrearazi, haserrearaz, haserrearazten
du ad. Norbaitengan haserrea sorrarazi. Ez zukeen, bada, ezinbestean izan ezik, inor haserrearaziko.

Aztergaia: haserrearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haserrearazi, haserrearaz, haserrearazten. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

cf. supra 2001-03-30eko erabakia.

haserrebide
iz. Haserretzeko zioa, haserretzeko bidea. Zeure Jaunari zeure bekatuekin eman izan diozun haserrebidea. Bion gurasoen artean haserrebidea gertatu baitzen.

Aztergaia: haserrebide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
haserreka
adb. g. er. Errietan.

Aztergaia: haserreka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

errietan.

haserrekeria
iz. adkor. Haserrea. Ez gaitezen oroitu gure artean izan ditugun liskar edo haserrekeriez.

Aztergaia: haserrekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-11-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

haserrekor
adj. Haserretzeko joera duena, erraz haserretzen dena. Ik. zital 3; erretxin;  + odolbero; ipurterre; odolerre; sukor; sukoi 2. Pertsona erreak eta haserrekorrak. Haserrekorra zen oso. Bere izaera haserrekorra ezaguturik. Gizonak kontatzen zion gero Teresari itsaso ezti eta haserrekor horren epopeia.

Aztergaia: haserrekor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
haserrekortasun
iz. Haserrekorra denaren nolakotasuna, erraz haserretzeko joera. Urduritasuna, haserrekortasuna eta estresa izan ohi dira zaratak gizakiongan sortzen dituen lehenengo erreakzioak.

Aztergaia: haserrekortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

haserrekortu, haserrekor/haserrekortu, haserrekortzen
da/du ad. Haserrekor bihurtu. Pertsona zaharra minberatzen, irudikortzen, haserrekortzen da.

Aztergaia: haserrekortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

ia ez da erabili (Ax baitan jasoa da OEHkoa), baina normal-egokia da osaeraz eta.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

haserrekor(tu), haserrekortzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

haserrekuntza
iz. bizk. Haserrea. Euren bihotzeko gorroto eta haserrekuntza.

Aztergaia: haserrekuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'haserrea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere

Forma baten adiera(k)

haserrea.

haserreti
adj. g. er. Haserrekorra. Atso zimurtsu, haserreti, zarpaila.

Aztergaia: haserreti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Baztertua (eta aski dira haserrekor arautua eta haserretsu proposatua).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  haserreti forma ere sartzea. || -ti atzizkia oraindik bizirik dago, eta haserreti ongi ulertzen da. Haserretzeko joaera duen haur bati egokiago datorkio haserreti forma (mainati, beldurti, kakati, txizati, goseti ezagunen bidetik), haserrekor edo haserretsu baino, horiek pertsona nagusiagoentzat izaten dira eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Jaso egingo da hiztegian, azalduz: «haserreti izond. g.er. 'haserrekorra'».

haserretsu
adj. g. er. Haserrekorra.

Aztergaia: haserretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

haserrekorra.

haserretu, haserre/haserretu, haserretzen
1 da ad. Haserreak hartu. Ik. samurtu 2. Zergatik haserretzen zara eta bekokia iluntzen duzu? Hau esan diodanean haserretu da. Jokoan haserretu ziren eta gaizki esaka hasi. Ez da ezergatik haserretzen. Ez zaitez haserre, egia esan dizudalako. Borondatea ere haserretua ibiliko da herra amorratu batekin. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gizon haserretua dirakien eltzea bezala da. Herri haserretuaren aurrean.
2 da ad. Itsasoaz mintzatuz, nahasi, baretasuna galdu. Ik. handitu1 4; amorratu1 2. Itsasoa haserretzen hasi zenean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Itsaso haserretuko uhinak.
3 da ad. Adiskidetasunezko harremanak hautsi. Bere anaiarekin haserretu da. Inoren kontra haserretzen ez direnak, egiten zaizkien bidegabeak barkatzen dituztenak. Jainko boteretsua nire kontra haserreturik, eta ni barrez edo lotan!
4 du ad. Haserrearazi. Hiria hondatzera goaz, zeren hemengo bekatuek zerua haserretu duten. Horiek zure zuzenbidea haserretu dutelako. Asaldaturik eta sumindurik jartzeraino haserretzen gaituen gauza.

Esaera zaharrak

Artzainak haserretu, gaztak agertu. Unaiak haserretu ziren, gaztak agertu ziren.

Aztergaia: haserretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haserretu, haserre(tu), haserretzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

haserretu, haserre(tu), haserretzen

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

haserretzaile
iz. Norbait haserrearazten duen pertsona. Haserretzailea eta haserretua, biak atzematen ditu deabruak.

Aztergaia: haserretzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

ia erabili gabea (Ax, Mb), baina -tzaile osaerako normala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: definizioa gehitu 'haserretzen duena'. || Haserretu aditzak erregimen bikoitza duenez, da/du ad., du aditzari bakarrik dagokio "haserretzaile". Nahiago bada, adibidea eman daiteke: "zeren haserretzailea eta haserretua, biak atzematen baititu", Axularrena.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Adibidea erantsiz eskainiko da: «haserretzaile iz.: haserretzailea eta haserretua, biak atzematen ditu deabruak».

haserrez
adb. Haserreturik. Apaiza altxatu zen berehala, haserrez. Haserrez, gogor die erantzuten.
Loturak

Aztergaia: haserrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HASERREZ (Estar, etc.) enfadado, con enfado. Eranzunak egiten badiotzagu emeki eta pausatuki, lehen haren urrikariz, ezen ez haserrez hura oneratzera atzartuz. SP Phil 238. Onek, aserrez, / zergaiti, dino, iges / eztozu beinguan? Mg PAb 101. Diotsa bada deadarrez, / biraoz, araoz eta aserrez. Mg in VMg 105 (Zav RIEV 1907, 543 asarrez). Au otsera esnatu, eta aserrez erantzun zion. Lard 177. Ala segitu zuten / alditxo batean, / asarrez apartatu / ziraden artean. Afrika 33. Asarrez ez dausku ak / bialtzen euririk. AB AmaE 358. Khexuz eta hasarrez hor lotzen da bera. Zby RIEV 1908, 767. Orrek astakeri galantak dira! otsuak, asarrez, esan eban. Altuna 89. Oneik asarrez lau aldetatik / astuai eltzen dautsie. Enb 167. Alako batez Petirik Pierres / asarrez il du kalika. Or Eus 207. Non lan egin eztaukela, aserrez dabiltz. Eguzk GizAuz 142. Jaunak ez ditzan hasarrez bota su-leizeeri behera. Iratz 126. Apaiza altzatu zen berehala hasarrez. Arti MaldanB 209. Asarrez gogor dautse erantzuten. BEnb NereA 59. Zer darabille eurok! esan eutsen asarrez [Martak]. Erkiag BatB 10. (Precedido de gen.). Jaunak berberak bere asarrez bengauko deutsu. AB AmaE.

adib: bihurrikeria iz. Bihurriari dagokion egite gaitzesgarria; bereziki, haurrek egindako gaiztakeria xehea. Ik. okerkeria. Habiak ebasten eta antzeko bihurrikerietan. Umetan hainbat bihurrikeria egindakoa zen. Haserrez irakiten, tresna batzuk hautsi eta bihurrikeria okerrak Paulari esanda, herrira jaitsi zen.

haserrez 16: Berria 9 (“Kristoforo burumakur geratu zen, Simeonen jokabideaz lotsatua eta haserrez sumindua, seme malapartatu hura nola zuzendu ez zekiela”), EiTB 3 (“Ohetik ihes egiten dutela imajinatzen dute, haserrez eta akatsez baina era berean maitasunez betetako oroitzapenen bila joateko”), Argia 3 (“William R. Polk ez da baikorra bere 86 urteekin: “Zoritxarrez, iruditzen zait abiatu garela beldurrez, haserrez, ezbeharrez eta oinarrizko askatasunen galeraz betetako hamarkada bat edo gehiagoren bidean”), DiarioVasco (“Jendea kexuka hurbiltzen zait, begiak haserrez gorrituak, badakitelako zutabe bat daukadala periodikoan (nik alderan-tziz esango nuke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haserrez : Elizen arteko Biblia 8 (“Zuk haserrez haize eman eta urak metatu dira; uhinak harresi gisa zutitu, itsas urak tinko gelditu”), Itxaro Borda 4 (“Gasna puska, zakar ontzira aurtiki nuen haserrez”), Karlos Zabala (“Ivan Ogareff, haserrez eta lotsaz zurbil, ezpata daramala oroitu da”), Edorta Jimenez (“Aingeru jagolerik gabe geratu haiz, Sebastian - haserrez esan zidan ontziburu berriak”), Josu Zabaleta (“Bi anaiak haserrez sutu ziren, eraso hori munstro haren harrokeriatzat, iraintzat, zuzeneko erronkatzat harturik”), Joxe Azurmendi (“euskararen aurkako erasoekin min emanez, hala, haserrez eta kontrakarrean, haiek, eginekin, euskara zientziaren zehaztasuna eta filosofi mintzabidearen xehetasunak oro adierazteko egiazki gai zela frogatzen ahalegin zitezen”), Urtzi Urrutikoetxea (“Azkenean, jendarmeak haserrez esan du”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, beldurrez bezala. Bide batez, pozez ere jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa haserre sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper