hartzi(tu), hartzi, hartzitzen
1 da/du ad. Gai organiko bat legamiak edo zenbait bakteriok eraginik eraldatu. Ik. irakin1 4. Orantzak hartzitzen du orea. Ogia hartzitu da. Hartzitzen utzitako muztioa. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Aza hartzituz osaturiko janaria. Esne hartzitua. 2 da/du ad. Ileaz-eta mintzatuz, laztu, harrotu; nahasi. Ilea hartzitu eta ilun duen idia. Oilalokak lumak hartzituak ditu. Holakorik entzuteaz ilea zait hartzitu.