6 emaitza hartu bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

hartu, har/hartu, hartzen
1 du ad. Norbaitek bere eskuan zerbait jarri, erabiltzeko, edukitzeko edo hartaz jabetzeko. Anton. utzi1. Hartuko dut esku batean gezia, bestean zuzi irazekia. Liburua mahaitik hartu. Bi eskuez hartu. Eskutada bat hartu. Ezpata biluzia eskuan harturik. Haren eskuak bere eskuetan hartuz. Nire arkatzak hartzen ditu beti nire anaiak. Kalera ateratzerakoan, aterkia hartu du. Aulki bat hartu esertzeko. Kutxatilatik dirua hartu.
2 du ad. Zerbait edo norbait nonbait jarri, edukitzeko edo garraiatzeko. Beldurra ematen dit halako ume txikia altzoan hartzeak. Lebitek hartu zuten arka sorbaldetan. Hartu ura balde batean eta txoko batera joan dira, lanera. Hiru bidaia egin ditu Istanbulera, ordenagailu eramangarria bizkar zorroan hartuta.
3 du ad. Norbait ibilgailu batean eraman. Hartzen ditu hiru anaiak gurdian eta badaramatza isil-isilik. Jaun batek bere karrozan hartzen du merkataria.
4 du ad. Norbaitek beste norbaitengandik zerbait bereganatu edo eskuratu. Ik. jaso1 3; errezibitu. Hartu dut zure eskutitza. Sari bat hartuko duzu. Hartzekoak hartzeko edo kobratzeko.
5 du ad. Uzta eta kidekoak jaso, bildu. Bada, hamarrenaren izenak berak dioen legez, hartzen denetik hamarretik bat zor zaio Jaungoikoaren Elizari. Zaldibiako bikario jaunak bere etxeko baratzean txila erdi bat txitxirio erein eta hartu izan dituela zazpi lakari. Izerdia ugari, soroetan hartzeko arto eta gari.
6 du ad. Ehizan, arrantzan eta kidekoetan, atxiki, harrapatu; pertsonez mintzatuz, atxiki, ihes ez egiteko moduan atzeman. Ik. ehizatu; arrantzan egin; preso hartu. Hartu ditudan arrainak dakartzat portura. Iaz ere ez genuen atun askorik hartu. Azeriak burdin lakio bat ipinirik hartzen ditu. Han sarritan ibilia zen Nikanor sugandilak hartzen. Gerran hartutako gatibuak. Nire herriaren kontra hasi zirenean, sutu nintzen eta prest nengoen edozeinekin borrokan hasteko; gero poliziek hartu ninduten. || Zure bihotza hartzeko botako dut sarea.
7 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz, aditz arin gisa). Ik. aintzat hartu; arnasa hartu;  + atseden hartu; atsegin hartu; damu hartu; esku hartu; min hartu; ontzat hartu; ostatu hartu; parte hartu; poz hartu; su hartu... Goitizen bat hartu. Indar berriak hartzeko. Argitaratze lana hartu zuenari. Euskarazko eskolak hartu. Hartu zuen aingeru hark gizon baten irudia. Autore zaharretarik hartutako aipuz egina. Erdaratik hartutako hitzak. Hartu duen jokabidea. Hil edo biziko erabakiak hartu beharrean aurkitzen garela. Neurriak hartu. Oraindik erabakia hartzeke dago.
8 du ad. Norbaiti, leku batean ostatu eman; harrera egin. Apopiloak hartzen dituen etxea. Bere etxean hartu zituen ihes zihoazenak. Ministroa errukitu egin zitzaion eta bere jauregian hartu zuen.
9 du ad. Norbaitek beste norbait, lan hitzarmen edo kideko baten bidez, lan baterako lotu. Beste morroi gazte bat hartu zuten eurei laguntzeko lan guztietan. Hartu dudan artzain berriak gauza onik ez dit egiten.
10 du ad. (senarra, emaztea, laguna eta kideko hitzekin 'ezkondu' adieran). Fidagaitz hutsa delako dabil andrerik hartu ezinda. Oraindik ez daukadala senarra hartzeko gogorik. Laster laguna hartzekoa du gure haurretan gazteenak, lehendik ere bi baditugu ezkondurik daudenak.
11 du ad. (Era adieraziz). Zerbait edo norbait ongi, gaizki, gogorki hartu. Nola hartuko ote nau, gauza den bezala esaten badiot? Esaldi bat hitzez hitz hartu. Erabat harturik, ongi dago. Txantxetan hartu. Onera, gaitzera hartu. Indarrez hartu.
12 du ad. Bereziki janariez mintzatuz, gorputzean barneratu. Zer hartuko duzu gosaltzeko? Hartzen dituen janariak eta edariak. Sendagai bat hartu.
13 du ad. (Kolpeez, gaitzez eta kidekoez mintzatuz). Ik. jaso1 3; jasan 3. Nahiago zukeen ukabilkada bat hartu. Zorionekoak zuzentasunagatik gorroto eta erasoak hartzen dituztenak. Nekeak, penak, tormentuak eta heriotza pozik eta zeruagatik hartu. Etxeak hartu dituen kalteak nolabait konpontzea.
14 du ad. Leku batez, bereziki hiri edo gotorleku batez, indarrez jabetu. Ik. okupatu; inbaditu. Hiri bat etsaiei hartu. Kartago ere hartuko zutela. Siriako errege batek hartu zuen Jerusalem. Pixkanaka beti aurrera zetozen, Donostia inguruko mendi eta herri denak hartuaz.
15 du ad. Kendu, lapurtu. Ugazabari isilik lukainka hartuta nator. Gezur txiki bat esatea, sagar gordin edo azaburu bat norbaiti hartzea, nahigabe bat besteri ematea. Hartzen edo kentzen dela besteren gauza jabearen borondatearen kontra. Zazpiko urrearekin bostekoa hartu dio.
16 du ad. Zerbitzuren bat emateko prestatua den ibilgailu, gela edo beste zenbait baliabide denbora-bitarte jakin batez baliatu. Ik. okupatu 3. Aulki guztiak hartuta daude, ehundik gora lagun. Taxiak hartuta zeudela ematen zuen, eta hartuta ez zeudenak ez ziren gelditzen. Telefono linea harturik zegoen. Mahai bat hartu eta menua arretaz irakurri zuen.
17 du ad. Gaitz, sentimendu edo kidekoek norbaitengan erabateko eragina izan; (gauak, ekaitzak...) ustekabean harrapatu. Loak hartu du (Ik. lokartu). Oinaze ikaragarri batek harturik. Egiteko batek hartzen zaituenean. Gaitz handi batek hartu eta, korde gabe, hilotza bezala erori zen. Dardara batek hartu nau, burutik hanketara. Ilunak hartu zituen Jakob eta Laban. Gauak etxera baino lehen hartu ninduen. Ekaitz beldurgarriak itsas handian hartzen dituenean. Beldurrak hartu zituen etsaiak eta izuturik gelditu ziren.
18 du ad. Tokiren baterantz joan. Ik. jo1 12; egin1 14. Hiri aldera hartu du. Egun hartan bertan Bordele aldera hartu zuen. Esan digute honantz hartu zutela. || Donostiarako bidea hartuz.
19 du ad. Ibilgailu batean sartu norabait joateko. Autobusa hartu. Ameriketara doan lehen itsasontzia hartuko nuke. Elkarrekin taxi bat hartuko dugu. Hamabietako trena hartu behar zuen. Autoa hartu eta ziztu bizian irten naiz harantz.
20 du ad. Alokatu, errentan hartu. Paristar horiek gure herrian bazuten hartua etxeño bat polita. Gela bat hartu dut Landetako hotel batean.
21 du ad. Tresnaren baten bidez (hotsak edo irudiak) jaso. Aski luke behin magnetofonoan hartzea gure kantaldia. National Geographic ekoiztetxeko kamerak Iruñean dira egunotan, sanferminetako irudiak hartzen. Telebista kamerek hartu zuten haren irudia, eta albistea mundu osoan barreiatu zen ordu gutxian.
22 du ad. Norbait zeregin baterako edo laguntzaile gisa onartu. (Artikulurik edo kasu markarik ez duen izen batekin). Ik. lagun hartu. Bera hartzen dut lekuko. Inazio hartu zuten buruzagi. Ararteko har dezala Ama Birjina. || (Izena ezabaturik). Joan zen Jauna dizipuluak harturik. Lehorrera denean, lagun bat hartzen du Frantziskok eta Talamora abiatzen da.
23 du ad. Norbaitek beste norbait aipatzen den mailakotzat onartu. (Dagokion osagarriak -tzat atzizkia hartzen duela). Alabatzat hartu zuen. Jesus erregetzat hartu behar zutela. Neska gazte bat hartu zuen andretzat. Antzinako liburuak eredutzat hartu. Gizonaren semea hartu behar duzue etsenplutzat.
24 du ad. Norbait edo zerbait aipatzen dena dela uste izan. (Dagokion osagarriak -tzat atzizkia hartzen duela). Ik. eduki1 4. Zorotzat hartzen zuten. Umetzat hartzen ninduen artean ez nintzen inora joango.
25 du ad. Ipar. Ulertu. Ik. hartze2. Ezin har dezaket nola daitekeen gauza hori.
26 du ad. Zerbait beste zerbaiten gainean hedatu, zabaldu, zerbaitek beste zerbait estali. Etxe guztia hartu zuen erre usainak. Mendi guztia hartua da kanaberazko sasi batez. Gure behe lainoak hartu ditu mendiak bazkalostean. Emeki-emeki gau beltzak hartzen ditu bazterrak.
27 du ad. Barnean hartu. Eguzkialdeko neurri batek gutxi gorabehera 40 litro hartzen zituen; beraz oso handiak ziren upel haiek. Hiru bat kilo baba hartzen zuen lakari batek. Poltsa sendoak dira, hainbat kilo har ditzakete apurtu gabe. || Gaitasunen bat gutxitua duten pertsonek gizartean normal parte hartu behar dute, eta, horretarako, denok barruan hartzen gaituen gizartea behar da.
28 du ad. Gorputzeko pisuaz edo kiloez mintzatuz, gehitu. 85 kilo ditut; bi kilo hartu ditut. Garai horretan irensten dituen esnearen eta elikagai osagarrien azukreek eta gantzak pisua hartzeko beharrezkoa den energia emango diote haurrari.
29 du ad. Norbait (elkarte, kongregazio edo kideko batean) onartu. San Frantziskok ez zuen bere ordenan inor hartzen, munduko gauzentzat zerbait amodio zuenik. Nekazariek elkarrekin bildu behar lukete, euretarikoa ez denik baltzu horretan hartu barik.
30 du ad. Landareez mintzatuz, sustraitu, sustraiak egin. (nor osagarririk gabe). Hiru pago landare sartu nituen eta batek bakarrik hartu du.
31 du ad. Ipar. Isurkari, ore eta kidekoez mintzatuz, gogortu. (nor osagarririk gabe). Zementuak ez du ongi hartu.
32 Maitatua, estimatua. (Partizipio burutua izenondo gisa). Emakume batzarretan ere bazituen Mariak lagun hartuak. Txakurra guztiz hartua zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen. Bere bizitzan bi debozio guztiz hartuak izan zituen.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Dakienak hartzen, dakike ematen. Ematea handizuren, hartzea mingarri. Ezezagunik ez har lagunik. Ez har besterena, ez galtzera utz hihaurena. Gaitz hartua, irakasgarri. Hartzen duena zorduntzen da.

Aztergaia: hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ikasgaia galdetu, ikasgaia hartu; izenak hartu; su hartu, suak hartu.

Jatorrizko forma

lohihartzekoak; taxi hartu.

Euskaltzaindiaren Arauak

hartu, har, hartzen. du ad. / AS: bere (neure...) buruaz hartu, elkar hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: -tzat hartu, bere (neure...) gain hartu, hartua egon .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bere (neure...) buruaz hartu, elkar hartu

hartu-eman
iz. Harremana.

Aztergaia: hartu-eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. harreman.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. harreman.

hartua egon
ad.-lok. Egiteko asko izan. Aste honetan ezin dut, oso hartua bainago.

Aztergaia: hartua egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hartu sarrerari dagokion azpisarrera.

hartualdi
1 iz. Zerbait hartzen den aldi bakoitza. Ik. harraldi. Denek ere oherako asmorik gabe jarraitzen zutenez, bigarren kafe hartualdia prestatzea erabaki zuten.
2 iz. Dosia. Medikuek azaldu dutenez, paziente askok ez dituzte hartualdiak errespetatzen, batez ere gazteek.
3 iz. zin. Kamera grabatzen hasten denetik grabazioa eteten den arteko zatia. Hurbiltzeko edo urruntzeko travellingak hartualdi berean planoz aldatzeko aukera ematen du.

Aztergaia: hartualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. harraldi.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

partizipio + iz. osaerako salbuespena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ik. oharra s.u. harraldi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko.

hartukizun
iz. Zerbaitetan parte izatea; zerbait kobratzeko edo hartzeko izatea. Gurasoen ondasunetan hartukizuna dugu.

Aztergaia: hartukizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artukizun 2: fB Ic III ("Orregaiti, gura ez dabenak, ez dauka areek artukizunik, gero esango dan legez"); Or QA ("Guziok yunagu ondasun guzietan artukizun, Ama orren seme geran ezkero"); ik. OEH argitaratuan autore beren beste adib. bana: fB Ic (ap. A Morf: "Kristinautzako siniskizunak, egikizunak, eskakizunak ta artukizunak dira Eleizagizonen lelengo erakuskizunak ta kristinauen ikasikizunak"); Or MB ("Zure izenaren bildur diraneri eman diezu artukizuna" 'Dedisti hereditatem timentibus nomen tuum').

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)artukizun a) 'parte izatea' adierako 3: Goazen Lourdes'a ("Kristauak ez ditzaketela jai oriek jator eta bikaiñago ospatu, Aitortza Santuaren bidez beren biotzak garbiturik Aldareko mai santura jaunartzera joanez eta egunero, odol ixurtzerik gabe, berritzen dan Gurutzeko Oparian artukizun izanez baño"); J. Gaztañaga ("Bestetik, guzia alkartearena izan eta, ala ere, alkarte ortako bakoitzak duan artukizuna, alkartetik eta beraren bidez artzen du"); S. Aranbarri ("Euskaldunak, fededunak ziranen aldetik, elizkizunetan beti artukizun aundia izan zutela"); b) 'hartzekoa' adierako 1: Lurgintza ("Garrantziarik haundiena hauek dute: Makineriaz hauzoan egindako lanak / Hartukizunen korrituak / Gurelesan jarria daukaten diruarena, e.b.").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. ap. Or MB, gainera: artukizun izan (27, 358 eta 363: partem habere; 630: "irabazietan ba dugu artukizun, edo erdikide gera"); artukizun (634: "emaiguzu artukizun eta lagunarte" 'partem et societatem donare'; 1223 'communicatio').

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diru-hartukizun : AB50 2 (derecho); hartukizun : DFrec 3 ("gizarte ta politika mailan hartukizun oro galerazterainoko zapalkuntzapean", "haren kondairan zehar hasera haseratik izan zuen hartukizuna aztertzea", "aitziti erreinuaren garaitzapenean duzuen hartukizunaz poztu zaitezte"); Euskalterm 5 (percepción) // Ez dugu aurkitu ap. AB38; HiztEn; LurE // 'percepción' itzulitako besteak: eskuraketa : AB50 2; kobrantza : Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: hartukizun : EurItune-AdminEL (participación) // Eta 'percepción' formaren ordainak hauetan: AgAld hitz-bilduma: eskurapen; diru-eskuraketa; jasotze; diru; EurItune: 483 eu kobrantza es percepción fr perception; 1213 eu zergagai- eta bilketa-moduak es modalidades de la base imponible y de percepción fr les conditions d'assiette et de perception; 1553 eu bilketa es percepción fr perception; 1733 eu dirubilketa-gastuak es gastos de percepción fr frais de perception; HezkAdmin: kobratze, hartze // Ez dugu aurkitu ap. AdmMila; AdmHizt; LurraldeAntol

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hartukizun : HiruMila (percepción); DRA (artukizun: 1 lo que se ha de recibir 2 parte, participación); PMuj DVC (artukizun: 1 participación, parte 2 herencia, legado, sucesión) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

percepción/perception formen ordainak: biltze : Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; eskuratze : ElhHizt; hartukizun : HiruMila; hartze : Casve FE; jasotze : ElhHizt; kobrantza : T-L LFB; zerga bilketa : Lur EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE; PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Hartukizun: Percepción".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

parte izatea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "hartukizun" sarrera soilik ematea, definiziorik eman gabe. || Lantaldearen txostena ikusita, beharbada hobe definizioa ematea Ibonen taldearen esku uztea. Agian adibideren bat eman?

 - [E210]: 1- Definizioa aldatu: 'parte edukitzea, zerbait kobratzeko edo hartzeko izatea'. 2- Adibidea ere eman: "Gurasoen ondasunetan hartukizuna daukagu".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Forma soila jasoko da oraingoz, adierak-eta zehaztea H1.1 lantaldearen esku utziz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-26): Onartu egin da ohargilearen proposamenaren zatirik handiena, honela: «hartukizun iz. 'zerbaitetan parte izatea; zerbait kobratzeko edo hartzeko izatea': gurasoen ondasunetan hartukizuna dugu».

harturen
iz. bizk. Hartzekoa. Zorrik onena baino, harturenik txarrena hobea da.

Aztergaia: harturen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. hartzeko (arautua aski delakoan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Sarrera berria. 2- Definizioa eman: 'hartzekoa'. 3- Gai-marka erantsi: Ekon. || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarria da, hartzeko-ren sinonimo gisa. 2- Idazle klasikoen testigantza du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Ohargileak proposatu bezala, onartu egin da forma: «harturen iz. Bizk. 'hartzekoa'».

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-18) Onartu egin da forma: "harturen iz. Bizk. 'hartzekoa'".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper