18 emaitza harro bilaketarentzat - [1 - 18] bistaratzen.

harro
1 adj. Barnea hutsik duena edo barnean hutsuneak dituena, trinkotasunik ez duena. Ik. arol. Lur harroan hobeki ernatzen da hazia. Luma bigun harro artean lo. Ile harroak. Janzki eta soineko harroak. Ogi harroa. Pago harro batean gorde behar izan dut. || Gogoeta harroak.
2 adj. Haizeaz mintzatuz, hautsak eta bazterrak harrotzen dituena. Eskualde hartan tramontana esaten diote ipar-mendebaldeko haize harroari.
3 adj. Itsasoaz mintzatuz, nahasia, zakarra. Zure haurtzaroko itsasoa miretsi nahiko zenuke, Zokoa edo Donibane aldeko itsaso harro bizia. || Zenbat arrantzale irentsi ote ditu Kantauri itsasoak bere olatu harro eta kizkurren artean.
4 adj. Hantustez betea. Ik. harroputz. Harro bezain lotsagabe zelako. Gizonik harroena apaltzeko. Gazte buru-harro ondasunzalea. Gure mende harro honek. || Medikua ere, hego haizea baino harroagoa bera, azken egunetan lore sorta batekin etorri zitzaion.
5 Harrokeriaz, hantustez. (Adizlagun gisa). Ik. harroki. Hain harro eta oparo dabiltzan aberatsok. Jakin nahi nikek, horren harro ibiltzeko, oroitzen ote haizen hire izenaz. || Dirudienez, delako handikeria ez da bekatu, harro-harro eta lotsagabeki azaltzen baitute.
6 Bidezko harrotasunez. (Adizlagun gisa). Euskaldun izateaz harro agertzen direla.

Aztergaia: harro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
harro-harro egin
ad.-lok. Erabat harrotu. Ez nabil harro-harro eginda horregatik.

Aztergaia: harro-harro egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HARRO-HARRO EGIN (Intens. de harrotu). a) Enorgullecer(se). "Burua arro arro egin ta goi goitik begiratu zidan (AN-gip)" Gte Erd 139s. Au esaten dozu, gurasuak, arro arro eginda, zeuben umiak gaiti edade atan. fB Ic I app. 21. Esan zuen sorgiñak arro arro egiñik eta eroturik bezala. Or Mi 72. Igitariek inguruan zoraturik itzulinguruka, buruak arro arro egiñik yostatzen ziren. Ib. 95. Osaba zitalak azken itz oek entzun zitunean, bere illobak asmatutako dollorkeriaz, ari gizontasun txalogarri iduri, arro-arro egin zen. Etxde JJ 118. b) Hincharse. An irutxurrian lekua eitxeko, bertan daren txatarrak mazpil-mazpil eixak, ze, arro-arro einda dauaz leku asko artzen dabiela. SM EiTec2 s.v. mazpil.

Ez dugu aurkitu harro-harro egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

harro-harro egin 7: Lopez de Arana 2 (“Ellen korrika zebilen alde batetik bestera gelan zehar, kapela berdea atzerantz erorita eta kobre-koloreko ile kiribilak harro-harro eginda”), Iñaki Segurola (“Harro-harro eginda ez dabiltza ba!”), Anjel Lertxundi (“Aldizkariari gehien iraun ziona izan zen hura eta nik harro-harro egiten nuen oihu metroko sarreretan”), Karlos Zabala 2 (“Baina ez nabil harro-harro egina horregatik, apal eta umil baizik”), Josetxo Azkona (“Segidan, Santxo, harro-harro eginda eta behin Tzaleren zorrotik ateratako orrazia bere eginez, joan zen bigarren sariaren bila; hots, antolatzaileek lehenagoko mahaian baina beste erretilu batean berrikitan paratua zuten Alacanteko turroi barra gogor baten bila”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta komeni da jasotzea asper-asper egin, astin-astin egin… formak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa harrotu sarreran.

harroaldi
1 iz. Astinaldia. Belar honek, ongi idortzeko, harroaldi bat behar du oraino. Emaiezue harroaldi bat ene oheko maindireei.
2 iz. Harrokeriazko unea. Harroaldi batean egin zuenaz damuturik.

Aztergaia: harroaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o(tu)+a-.

harrobi
1 iz. Harria, bereziki eraikuntzarako, ateratzen den tokia. Bertako harrobitik ateratako harriaz. Lezoko harrobi hareatsuetan. Nabarria ugari ematen duen harrobia.
2 iz. Zerbaitetatik ugari duen gauza, zerbaitetan aberatsa den gauza, behar denaz hornitzeko edo behar dena lortzeko baliatzen dena. Axular, euskal harrobi joria. Herri kopla zaharren harrobitik.
3 iz. Jarduera jakin baterako dohain bereziak dituzten pertsonak ematen dituen edo prestatzen diren tokia; bereziki, jarduera jakin baterako dohain bereziak dituzten pertsonen multzoa, bere jaioterriko edo herrialdeko jendearekiko. Ik. haztegi 2. Euskal aktore harrobi emankorra ere izan da Goenkale telesaila. Realak beti eduki du argi filosofia hori: lehenengo etxean begiratu, eta, hor behar dena egon ezean, beste nonbait bilatu; beti atera dira jokalariak harrobitik. Harrobia bultzatzeko eta kanpoan dauden ikertzaile gazteak berreskuratzeko programa berri bat martxan jartzeko asmoa dugu.

Aztergaia: harrobi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
harrogarri
1 iz. Zerbaitez harro sentiarazten duen gauza. Izan ere badirudi gure herrian harrogarritzat hartzekoa dela beste inon lotsagarri litzatekeena.
2 adj. Zerbaitez harro sentiarazten duena. Esparru osoan gurea zen berogailua zuen gela bakarra, arrunt gauza harrogarria baitzen guretzat.

Aztergaia: harrogarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-18
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: JJMg Mayatz ("Baña ontzat emon daigun esan diran lurreko arrogarrijaak irauten deutseela nor baiti bizi dan arte guztijan"), Ldi IL ("Izan ere badirudi gure errian arrogarritzat artzekoa ote-dan beste iñon lotsagarri litzakena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

harrogarri 1, J. Irigaray ("Satanek dastatzerat eman zakon orduan kuka-orsto harrogarria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

harrogarri : DFrec 1, HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

harrogarri : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (arrogarri) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

formak ez du aitzakiarik; baina gutxitan erabili da, eta bi kategoria-adieratan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-18) Jaso egingo da hiztegian, gaurko idazlanetan maiz ageri denez: "harrogarri 1 iz. 2 izond."

harroin
1 iz. Harrizko zutabea. Ik. zutarri; pilare. Harroinean zigor ukaldiz larrutu zuten. || Gure biziaren bi harroinak.
2 iz. Harrizko oina, oinarria. Maite ditut gure euskal mendiak, gurutzearen harroinak direlako.

Aztergaia: harroin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harrokeria
1 iz. Harrotasun gaitzesgarria. Ik. hantuste; harropuzkeria. Harrokeriaren aurka, apaltasuna. Gehiegizko harrokeria. Harrokeriak bihotza betetzen duenean. Harrokeriak itsuturik. Haien harrokeria beheratu nahiz. Harrokeria badirudi ere. Asko gabiltza harrokerian Elizagandik ihesi. Harrokeriaz horiek kontatzen hor zebilen jai eta aste. Harrokeriazko hitz haizetsuak.
2 iz. Harroari dagokion egite edo esan gaitzesgarria. Harrokeriak esan. Plaza, ostatu eta bazterretan harrokeriak botatzen dituztenak.

Aztergaia: harrokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harroketa
iz. g. er. Harrokeria.

Aztergaia: harroketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

harroki
adb. Harrotasunez; harrokeriaz. Ikus, bestela, edonon, Nafarroako kateak, harroki erakutsiak. Harroki hitz eginez.

Aztergaia: harroki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

nola adlag.

harroputz
adj. Pertsonez mintzatuz, harroa, handiustea. (Irain hitza). Harroputzak halakoak, mundu baztergabe honi sustraia bilatu nahi diotenak. Nor zen harroputz hori?

Aztergaia: harroputz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harropuzkeria
iz. Harroputzari dagokion egitea. Jauntxoen harropuzkeria.

Aztergaia: harropuzkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harropuztu, harroputz/harropuztu, harropuzten
da ad. Harrokeriaz, harropuzkeriaz bete. Ik. harrotu 5. Bere buruari argi eta zoli iritzita harropuzturik. Aberastu zen eta harropuztu zen.

Aztergaia: harropuztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harropuztu, harroputz/harropuztu, harropuzten. da ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

harropuztu, harroputz, harropuzten.

harrotasun
1 iz. Harroaren nolakotasuna edo izaera. Ik. handiuste; harrokeria. Harrotasunak galtzen ditu, azkenean, handiki guztiak. Beren buruari ederretsiz, harrotasunean igeri dabiltza, zerriak lokatzetan bezala.
2 iz. Norbaitek, goresgarritzat edo aipagarritzat hartzen duen zerbaitez, sentitzen duen gogobetetasun bidezkoa. Bere seme nagusiaz agertzen duen harrotasuna. Gay harrotasunaren eguna.
3 iz. Harroa edo trinkotasunik gabea denaren nolakotasuna. Harrotasunik gabeko soinekoekin. Belakia eta, bere harrotasunagatik, gutxi pisatzen duten beste gauzak.

Aztergaia: harrotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harroti
adj. g. er. Harroa.

Aztergaia: harroti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harroa.

harrotu, harro/harrotu, harrotzen
1 da/du ad. Zerbait harro bihurtu, harrotasuna eman. Ik. hanpatu. Goldeaz lurra harrotu. Lastaira harrotzen. Janzten eta ileak harrotzen otoitz egiten baino denbora gehiago igarotzen dutenak. Ogi orea labean harrotu. Haizeak gonak harrotu zizkion. Bitsa bezala harrotua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gerri estuak, bular harrotuak, berna lirainak.
2 da/du ad. Ibaiez, olatuez eta kidekoez mintzatuz, hazi, bolumen handiagoa hartu. Goiak bota zituen bota ahalak; errekak harrotu ziren. Ibaien urak oso harrotuta jaisten direnean. Olatuak harrotu egin ziren, eta uhartea bitsez inguratu zuten.
3 du ad. (Gai bat, puntu bat...) argira atera, aztertzeko. Ahazturik zeuden hainbat arazo harrotu ditu. Harrotzea merezi duen puntua.
4 da/du ad. Harrokeriaz, hantustez bete. Ik. harropuztu. Zure jakinduriak harrotu eta puztu zaituelako. Hain apala zinen hori harrotu zara. Bere edertasunaz harroturik. Erregek maite zuela jakin zuenean, ezin gehiago harrotu zen.
5 da/du ad. Bidezko harrotasunez bete. Zintzotasunez jokatu izan dut beti; horretaz harrotzen naiz.

Aztergaia: harrotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harrotu, harro(tu), harrotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

harrotu, harro(tu), harrotzen.

harrotxo
adj. Harroxkoa. Ez zait bihotzera sartu neskatila hori, harrotxoa dela uste dut.

Aztergaia: harrotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-txo izond.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

harroxkoa.

harrotzar
adj. adkor. Harroa. Lehoi harrotzarra.

Aztergaia: harrotzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar izond.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

harroxko
1 adj. adkor. Harroa. Gizon harroxko eta borrokazalea. Harroxko samarra. Solas harroxkoak.
2 (Adizlagun gisa). Oilarrak bezala burua harroxko jasoz.

Aztergaia: harroxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-sko/-xko.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper