14 emaitza gurutze bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

gurutze
1 iz. Lurrean tinkatzen den habe batez eta zeharka ezartzen zaion ohol batez osatutako urkabea, bertan lotu edo iltzatutako gaizkileak hilarazteko erabiltzen zena; bereziki, Jesu Kristo hil zena. Gurutzean hil. Gurutzean josi, iltzatu. Gurutzeko heriotza. Gurutzean eman zuen bere bizia.
2 iz. Jesu Kristo hil zen gurutzea edo beste gurutzeren bat irudikatzen duen oroitarri edo apaingarria. Hernio mendiko gurutzeak. Zurezko gurutze handi bat zegoen horman. Gurutzearen besoak. San Andresen gurutzea. Gurutze grekoa.
3 iz. Nekeak eta nahigabeak. Ik. nekaldi. Mundu honetako neke eta gurutzeak pairatu. Ezkontzako gurutze astuna eramateko.
4 iz. Bi marra elkarzutek elkar ebakitzen dutelarik osatzen duten irudia. Gurutze batez markatu.
5 (Besoak, eskuak...) bata bestearen gainean gurutzaturik. (Adizlagun gisa). Besoak gurutze jarri. Eskuak gurutze zegoen. Hantxe eseri zen Willen, leihoaren parez pare eta hankak gurutze.

Aztergaia: gurutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ahoan gurutze, eskuak (besoak...) gurutze, gurutze-bide, gurutze-ganga, gurutzetara .

gurutze bide, gurutze-bide
1 iz. Jesu Kristoren nekaldia irudikatzen duten hamalau gurutze edo irudiz seinalaturiko bidea edo ibilbidea. Arantzazura erromes, gurutze bide den harbidez.
2 iz. Oinazealdi gogor eta luzea. Bizirik atera zen istriputik, baina gurutze bidea ez zen han bukatu.
gurutze ganga, gurutze-ganga
iz. arkit. Diagonalean gurutzatzen diren arku edo nerbioez eratutako egitura duen ganga. Elizak gurutze-gangaz estaliriko nabe bakarra dauka.
Gurutze Gorri
iz. Nazioarteko erakundea, gerran zaurituei edo hondamendiek kaltetuei laguntzea eta bestelako gizarte laguntzan aritzea helburu duena. Gurutze Gorriko erizainek lanean segitu zuten.

Aztergaia: gurutze gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau B3
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: gurutze gorria / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "Gurutze gorria = Cruz roja" / Prestas: 11 lek. (B 7 / G 4) / EEgunk: "gurutze, gurutzefika (gurutze kristoduna), gurutzefikatu (=gurutziltzatu). Gurutze Gorria".

Lantaldearen irizpideak
Marka-, pertsona- edo leku-izena

erakunde-izena, izen propioaren mugakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: mundu zabalean ari den erakunde baten izena denez gero, sartu eta, behingoz euskaraz finkatzea komeniko litzateke, adibide moduan emanez besterik ez bada. Izan ere, gurutz gorria moduko ez gutxi ikusiak gara orain arte.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Gurutze Gorria forman aipatuko da, gurutze sarrerako adibide gisa.

gurutze santuaren egin
ad.-lok. Hiru aldiz gurutzearen seinalea egin, lehenengoa bekokian, bigarrena aho inguruan eta hirugarrena bularraldean. Larritasunean edozeinek du gurutze santuaren eginez bataiatzeko ahaltasuna.
gurutzearen seinale
iz. Kristau erlijioan, gurutzea irudikatuz egiten den keinua. Gurutzearen seinalea hiru aldiz egin zuen.

Aztergaia: gurutzearen seinale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gurutze (Ref. a la señal de la Cruz). "Signarse, kurutze santearena egin" Añ. "Gurutze-egin (G-to), hacer la (señal) de la cruz (signarse)" AEF 1924, 49. "Esan netsanian zelan ziran gauzak, kurutziak eitten geldittu zan" Etxba Eib. Cf. GURUTZE SANTU. * Bigarren gurutzearen señalea egiten du agoan. ntzearen seinalea egin. Laph 85. Egin zuen beraz gurutzearen seinalea, eta hila piztua zen. Ib. 101. Gurutzearen seinalea hiru aldiz egin. Barb Sup 139. seinale 1. Signo, símbolo; signo, señal distintiva; señal. "Signe, marque, cedulle" SP. "Señal" Lar y Añ. "Signo" Añ. "Signos sensibles, se- o siñale sentigarriak" Ib. "Signe, marque particulière" VocBN. "Marque", "signal" Gèze. "Kurutxiaren zeñhare, signe de croix" Dv. "Laneko, barazkariko, su hiltzera ioaiteko, etsaiari bihurtzeko seinalea, signal pour [...]. Untzietako seinaleak, les signaux dont on use sur les vaiseaux. [...] Gurutzearen seinalea, giristinoaren seinalea da, [...]" H. "Siñelé bat, una señal" Iz Ulz. * Kruze santearen señaleagaiti. Bet 3. Zeren gatik egiten da Gurutzearen señale hau? Ber Doc 97r. Nulaz khürütxiaren zeinharia da khiristiaren seiñalia? Gurutze santuaren señaleagatik. KIkG 4.

LB: 8 “Parte hartzaileak, adiskideak, hilkutxaren aurrera hurbiltzera gonbidatzen ditugu, azken keinu bat egin nahi badute, bakoitzak bere sinesteen arabera. Ez du zertan gurutzearen seinalea izan” (EiTB) / EPG: 1 “Urka-bilurrak Wardwellen lepoa inguratu zuenean, Hathorne epaileak gurutzearen seinale azkarra egin zuen eguerdi hartan hamabigarren aldiz” (Anjel Lertxundi) / ETC: 152 “Zaldunak gurutzearen seinalea egin zuen kalea zapaldu orduko” (Joseba Lozano).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: gurutzearen seinale (Erl.) señal de la cruz; Adorez: gurutzearen seinalea: la señal de la cruz; gurutzearen seinalea egin: signarse, hacer la señal de la cruz.; Labayru: gurutze santuaren egin 1 ad. lok., ad. dau persignarse, hacer la señal de la cruz;

Bestelakoak

gurutze 1 iz. Lurrean tinkatzen den habe batez eta zeharka ezartzen zaion ohol batez osatutako urkabea, bertan lotu edo iltzatutako gaizkileak hilarazteko erabiltzen zena; bereziki, Jesu Kristo hil zena. Gurutzean hil. Gurutzean josi, iltzatu. Gurutzeko heriotza. Gurutzean eman zuen bere bizia. Gurutzearen seinalea: gurutzea irudikatuz egiten den keinua. seinale 1 iz. Zerbait adierazten, ezagutarazten edo nabarmentzen duen ikurra. Ik. marka1 1. Nahasiak badabiltza ere onak eta gaiztoak, badituzte euren marka eta seinaleak, norenak diren eta norentzat dauden aditzera ematen dutenak. Xingola bat seinale zuelarik. Errespetuzko seinale xume bat. Udaberriaren seinale dira loreak eta ezkontza. Ezin duk eraman santutasunaren seinale den jantzi bat. Okosiasek, seinale hauetarik ezagutu zuen gizon hura Elias zela. Jainkoak erakusten zuen, kanpoko seinale hartaz, onesten zuela harentzat apainarazi zuen lekua. Utz ezazue herioak eraman dezan, inork eskurik zikindu gabe, herioak odolezko seinalez markaturik daukana. Gertari larri horren aurretik zeru-lurretan agertuko diren seinale harrigarriak. Gurutzearen seinalea egin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gurutze eta seinale sarreretan.

gurutzedun
adj. Gurutzea duena. Ikurrin gurutzeduna.

Aztergaia: gurutzedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

gurutzefika
iz. Ipar. Jesu Kristo gurutziltzatuaren irudia duen gurutzea. Hormako gurutzefika handia.

Aztergaia: gurutzefika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz. 'Kristoren irudia duen gurutzea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gurutze kristoduna

gurutzefikatu, gurutzefika/gurutzefikatu, gurutzefikatzen
du ad. Ipar. Gurutziltzatu. Jesus gurutzefikatua.

Aztergaia: gurutzefikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gurutzefikatu, gurutzefika(tu), gurutzefikatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gurutzefikatu, gurutzefika(tu), gurutzefikatzen

gurutzefikatzaile
iz. g. er. Norbait gurutziltzatzen duen pertsona.

Aztergaia: gurutzefikatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gurutzegrama
iz. Hitz gurutzatuak.

Aztergaia: gurutzegrama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gurutzegrama h. hitz gurutzatuak.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. hitz gurutzatuak

gurutzeratu, gurutzera/gurutzeratu, gurutzeratzen
du ad. g. er. Gurutziltzatu.

Aztergaia: gurutzeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gurutzeratu (eta k-) 3 ager.: a) 'gurutzean josi' adierako 2: B 1 (A BeinB: "Iaungoikozko irudi kurutzeratua ez ikustearren"), IE 1 (EZ Man II: "Sextan hameka orenetan zinen gurutzeratu, / eta saihetseko ohoiñ bien pare juiatu"); b) 'gurutzatu' adierako G 1: Or Eus ("Ortakoz iztarrak estu, / bat bestez gurutzeratu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gurutzeratu (eta k-, krutzeratu) 6 ager.: a) 'gurutzean josi' adierako 5: B 4 (Meza Deuna: "Gurutzeratu zaitu inpernuak"; Ker ElizG 2: "Pontzio Pilato'ren menpean gurutzeratua izan zan", "Iñazio, Gurutzeratua bere barruan daroala diñoana, katez lotuta"; F. Beobide: "zenbat gizon eta emakume kurutzeratu"), EB 1 (J. Kalzada: "gurutzeratuaren alde predikatzera"); b) 'gurutzatu' adierako B 1: B. Otazua ("Loratxuak poliki-poliki krutzeratuta").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gurutzeratu : IrakBa 1 (Lk 24,7); Or MB 326, 353, 372, 623 (crucifixus), 908 (crucificare).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurutzeratu : DFrec 2, AB38 1 (crucificar), AB50 1 (crucificar) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurutzekatu : HaizeG BF (entrelacer); gurutzeratu : PMuj DVC (aspar, crucificar, clavar en una cruz) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gurutzera(tu), gurutzeratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gurutziltzatu.

gurutzeria
iz. arkit. Gangaren egitura indartzen eta apaintzen duen nerbioen multzoa. Barruan zutabeak, gurutzeriako sabaia eta erretaula nagusia nabarmentzen dira. Tenpluaren barruko estaldurak hainbat gurutzeria-ganga gotiko ditu.

Aztergaia: gurutzeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gurutzeria (eta gurutzeria-ganga) 5: SEIE ("Gurutzeriaren angeluetan ikus daitezke lau ebanjelariak beren tetramorfoekin"), I. Aldabe ("Katedraleak bere oinplanoan hiru nabe, gurutzeria eta XVI. mendean buruturiko burualdea girolarekin dauzka", "Estaldura-sistema nabean, gurutzeria sinpleaz baliatzen da, burualdean diseinua konplikatu egiten duelarik"), Bitez ("Absideak gurutzeriazko ganga dauka oraindik"), Markina-Xemein ("Oinplano karratua dauka, eta Iturretako San Kristobalen dagoan ganaldea bera dago baseliza honetan be: zurezko gurutzeria-gangea, bardin-bardina be izan ez arren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurutzeria : HiztEn (Arkit.), Euskalterm (crucería) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

cf. supra gurtzeru.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurutzeria : ElhHizt (Arkit. crucería, crucero de la iglesia), HiruMila (Arkit. crucería), PMuj DVC (crucero) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal crucería, crucero / transept, croisée formen ordainak: HiztHand: Ø; transeptu, gurutzadura // ElhHizt: gurutzeria; gurutzadura // HiruMila: gurutzeria; gurutzadura, gurutzeria // HaizeG FB: kurutze; bide-kurutze // Casve FE: elizabeso, elizakürütxüne // PMuj DCV: Ø; eliz-gurutze, elizbeso, aien // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gurutzeria cf. gurutzadura.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

cf. gurutzadura

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Arte eta Arkitektura alorretan erabiltzen da; Euskaltermek jasoa du. Sartu egingo nuke”

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko.

gurutzetara
adb. Gurutzea eratuz. Bi lantza gurutzetara josirik.
Loturak

Aztergaia: gurutzetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gurutze sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gurutzea eratuz.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper