14 emaitza gaixo bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

gaixo
1 iz./adj. Eria, gaixotasunen bat duena. Gaixo aurkitzen direnak. Gaixo jarri zenean. Gaixo dagoenari ogia ere nekagarri zaio. Ez dio sendagileak utzi nahi gaixo bati ura edaten, epelduta ez bada. || (Gorputzaz edo gorputzeko organoez mintzatuz). Giharretako zelulak erabiliz, bihotz gaixo bat indartzen saiatu dira. On egingo dizu oinez joateak, hezur gaixo horiek pixka bat berotzen hasteko. Baina zerk eman ziezaiokeen gozamena ia hilik zegoen gorputz gaixo hari?
2 adj. Bere zorigaitz edo dohakabetasunagatik errukarri gertatzen dena. Gaixo bekataria. Gaixo Piarres! A, Kattalin gaixoa! munduko berri oraindik ez dakizu. Langile gaixo edanak beretuak. Hasten da jendea neska gaixo hark zer oker egin duen galdezka. Eri gaixoa. Gure euskara gaixo hau. Nora zoaz, gaixo hori? Ez nekien ongi, gaixo honek, non sartzen nintzen! Gaixoak gu eta gaixoak gure liburuak!
[Oharra: bigarren adieran, Iparraldean, izenaren ezkerrean nahiz eskuinean erabil daiteke].

Aztergaia: gaixo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Bizkaiera / Besteak banaketa

gaixo da forma nagusia bai guztira, bai euskalkika, 330 ager.ekin (gainera horiei, 16 gaixu, 127 gaxo, 18 gaxu); gaiso 172 aldiz agertu da (B 16, G 20, IE ø, EB-EgAs 136); gaizo 43 aldiz (30etan IE); -e- dunak B dira ia bakarrik (gexo, geixo, geiso,... 51 ager. guztira)

Jatorrizko forma

gaixo, gaizo

Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. eta izond. 'eria'. 2 izond. 'errukarria'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaixorik .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

"gaizo. Ipar. ik. gaixo"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Egia da testuinguruak laguntzen duela gai x o hitzaren esanahi zehatza ulertzen, hots, 'gaisorik dagoena' eta 'koitadua dena'. Edozelan ere, grafiaz bereizteko aukera ontzat emango genuke askok. Beraz: gai s o 'gaisorik dagoena', gai x o 'koitadua, gajoa'. Nik uste, gainera, idazkera bateko eta besteko agerpen kopuruek zilegi egingo luketela erabilera bereizia" (1995-04-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: alderantziz eskatzen dut: 1 eria; 2 errukarria.

 - [E409]: Nire ustez gaixorik aditzondoak sarrera apartekoa eskatzen du. Baditu bere aditz lokuzioak ere: gaixorik egon, izan… Baita: gaixorik txarto, ‘gravemente enfermo’.

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gaixo-ri buruz eskatzen dena jadanik jasoa dago zerrendan'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (hau da, bere soilean aipatuko da oraingoz lantaldeak proposatu duen azpisarrera).

gaixo agiri, gaixo-agiri
iz. Sendagileak sinaturiko agiria, gaixo dagoen edo lesioren bat duen pertsona, denbora batez, lanean aritzeko gai ez dela adierazten duena. Ik. baja 1. Gaixo-agiria jasotakoan, lehen egunetik soldataren % 75 ordaintzea proposatu dute sindikatuek. Astean behin eraman behar zuen gaixo agiria lanera.

Aztergaia: gaixo-agiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-12-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

gaixo(-)agiri 26: Consumer 3 (“Gomendatzen dizugu zure aseguruaren baldintzak irakur ditzazula, eta dagokizun kalte-ordaina eska diezaiezula: gaixo-agiria hartu zenuenetik senda-agiria jaso arteko egunengatik, ospitalean egindako egunengatik...“), Berria 23 (“Ikasturtea hasi aurretik gaixo agiria eskatu dute 125 irakaslek”); ez dugu aurkitu gaixoagiri formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gaixo(-)agiri 58: Berria 57 (“Gaixo agiria legez kendu ahal izateko proposamena egin du Frantziako Gobernuak”), Aingeru Epaltza (“Batzuk datu hotzak dira, plantilla organikotik, nominetatik edo haien gaixo-agiri edo opor-orrietatik atereak”); gaixoagiri 1, Berria (“Gaur egun, Gipuzkoako eraikuntzako langileek ez dute ordainik izaten gaixotasun arruntagatik hartutako gaixoagiriaren lehen hiru egunetan”). // Osakidetza: [formularioak]: baja medikoa/alta medikoa; // Osasunbidea: [buletinetan] baja agiri, baja mediko.

Zerrenda osagarriak

BerriaEstiloLiburua: baja* e. gaixo agiri, gaixoaldi, gaixo baimen. Medikuak ez dio baja eman nahi*[e.] Medikuak ez dio gaixo agiria eman nahi // Hegoaldeko 160.000 autonomoek baja ordaindua izango dute*[e.] Hegoaldeko 160.000 autonomoei ordaindu egingo diete gaixoaldian.

Erdaretako formak

es baja, parte de baja; fr arrêt de travail, arrêt maladie: Elhuyar: baja // Adorez: cese en una ocupación: baja; baja de enfermedad: gaixo-agiria; baja laboral: laneko baja; estar de baja: bajan egon; situación de baja: baja-aldia; baja temeraria: ausarkeriazko baja; baja voluntaria: borondatezko baja // Labayru: s.f. Autorización médica baja; baja laboral laneko baja; baja por maternidad amatasun-baja // Nolaerran: arrêt gaixo agiri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta jasotzekoa.

gaixoaldi
iz. Erialdia. Luzea izan zen gaixoaldia.

Aztergaia: gaixoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o(tu)+a-

gaixobera
adj. Erikorra. Ume gaixobera eta tristeak.

Aztergaia: gaixobera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'erikorra'.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

erikorra

gaixoetxe
iz. Erietxea. Gaixoetxera eraman dute ama.

Aztergaia: gaixoetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

gaixondo
iz. Eriondoa. Susperraldirako edo gaixondorako ere erabiliko dira ohe horiek, orain arte ez bezala.

Aztergaia: gaixondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eriondoa.

gaixorik
adb. Gaixo, eri. Aspaldi honetan gaixorik dago. Gaixorik ohean geratzea. Gaixorik, hiltzeko arriskuan dagoena.
Loturak

Aztergaia: gaixorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: adib.

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gaixorik (egon) = (estar) enfermo".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaixo sarrerari dagokion azpisarrera.

gaixotasun
1 iz. Eritasuna. Gaixotasun hilgarria.
2 iz. Gaixoa denaren, errukarria denaren nolakotasuna. Gizonen flakezia eta gaixotasuna ezagutzen dituzun Jainkoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: gaixotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

eritasun

gaixotegi
iz. Eritegia. Gaixotegian erien artean dabilena.

Aztergaia: gaixotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

eritegi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "gaixo berez forma hipokoristikoa dela kontutan hartuta, 'sanatorio' esateko - ez ospitalea - eritegi proposatu beharko litzateke, eta ez gaixotegi" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: h. eritegi eranstea eskatzen du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gaixotegi-ri buruzkoa, berriz, batzordeak uste du ez dela behar. Oraingoz aski dela forma soila ematea, adieretan sartu gabe'.

gaixoti
adj. Erikorra, gaixobera. Gizona abere guztietan gaixotiena dela diote.

Aztergaia: gaixoti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'erikorra'.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

erikorra

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ti

gaixotu, gaixo/gaixotu, gaixotzen
1 da/du ad. Eritu, gaixo gertatu edo utzi. Egun berean gaixotu eta hil zen. Bularretik gaixotu zen zeharo. Gaixotzeraino larritzen gaituzte.
2 da/du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, ahuldu, hondatu. Ezkontza sustraian gaixotzen duten okerrak. Horrek gizartea gaixotzen du. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gure borondate argal gaixotua.

Aztergaia: gaixotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaixotu, gaixo(tu), gaixotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaixotu, gaixo(tu), gaixotzen

gaixotze
iz. Gaixotasun bat harrapatzea, gaixo gertatzea. Gehienetan, infekzio horiek arinak izaten dira, beste infekzio mota batzuk baino heriotza eta gaixotze gutxiago eragiten dituzte.

Aztergaia: gaixotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh153 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaixotze Enfermedad. Gaixotze andiakin daudenak artu bear dute sarri alimentua. Mg CC 228.

gaixotze 12: Aizu (“Protagonistaren gaixotze mentalaren kronika eginez”), Argia 3 (“Urak landarea gaixotze bidean jartzeaz gain, kilotan haziko ditu tomateak”), Berria 2 (“Bestalde, nabaria da bertsolarien gaixotze ratioa, migrainak, tripetako arazoak, Txapelketa uzteak...”), Elhuyar (“Minbiziaren gaixotze- eta sendatze-tasek gora egin dutelako, batetik, eta bikoteek guraso izateko erabakia gero eta beranduago hartzen dutelako, bestetik, gero eta garrantzitsuagoa da ugalkortasuna babestea”), Deia (“amaren gaixotzeaz eta heriotzari buruz ere hausnartzen du”), Elkar (“Infernurako joan etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka”), Consumer (“Berriro gaixotze eta larritzeei saihets egiteko komeni izaten da estresa kontrolatzea -meditazioak eta yogak emaitza onak agertu dituzte-, eguzkitara gehiegi ez egotea, labur bainatzea, igeriketa mugatzea, hazka ez egitea, arroparen igurtzitik babestea, alkohol gehiegi ez hartzea”), Laneki 2 (“Gehienetan, infekzio arinak izaten dira, beste infekzio mota batzuk baino heriotza eta gaixotze gutxiago eragiten dituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaixotze 3: Berria 2 (“Arafaten gaixotzeaz zera esan omen zuen Bushek: «Jainkoa bere lana egiten ari da”), Xabier Olarra (“Ziur aski, urtetakoa izango zen Virgilen gaixotze-prozesua; 1985etik aurrera, etengabe gizendua zen”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez dago ekintza adierazteko eratorririk, eta erabili da. Jaso liteke.

gaixozain
iz. Erizaina. Gaixoak eta gaixozainak elkarrekin eta arrastaka egin behar izan zuten, bonba artean, matxinoen postu baterainoko bidea.

Aztergaia: gaixozain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. erizain / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erizaina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  Gaixozain, erizaina da medikuntzaz zerbait ikasia, baina gaixojagolea izan daiteke ofizioz medikuntzazkoa ez dena. Gaixo jagole proposatzen dut (fr. garde-malade gaztelaniaz ez da bereizten).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena, eta forma berririk ez da aipatuko.

gaixozaintza
iz. Erizaintza.

Aztergaia: gaixozaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.3.d): "Loturik idaztekoak [dira (...)] bigarren osagaia (...) -zain (...) edota (...) -za(i)ntza duten elkarteak: (...) mugazain, diruzain, bidezain, atezain (...) gaixozaintza, ertzaintza, liburuzaintza".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zaintza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erizaintza.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper