11 emaitza froga bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

froga
iz. Zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duen gauza. Ik. frogantza; proba. Euskararen antzinatasunaren frogarik ez dute aurkitu han. Delituaren froga nabariak daude. Frogaren argudioak. Zeharbidezko frogak. Hona egia horren froga bat! Damuaren frogatzat. Frogak izan, eman, eskatu. Salomonek bere zuhurtziaren froga handi bat laster eman zuen.
[Oharra: Euskaltzaindiak, liburuaren lehen frogak esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, liburuaren lehen probak eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: froga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1) 'demostrazio / demostratu' gisa: aproba : 1 (EB); froga : 68 (IE: 8; EB-EgAs: 60); proba : 8 (B 1, G 1, IE 2, EB-EgAs 4); prueba : 2 (G); borogatu : 1 (IE); forogatu : 1 (IE); frogatu : 204 (G 5, IE 9, EB-EgAs 190); porogatu : 1 (G); probatu : 10 (G 5, EB 5); progatu : 1 (G); b) 'saio / saiatu' adieran: aproba : 11 (EB-EgAs); froga : 38 (IE 1, EB-EgAs 37); proba : 65 (B 1, G 5, EB-EgAs 59); prueba : 7 (B 1, G 3, IE 3); borogatu : 1 (IE); frogatu : 15 (IE 1, EB 14); probatu : 42 (B 2, G 14, IE 1, EB 18, EgAs 7)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

frogantza, froga

Euskaltzaindiaren Arauak

'zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena': euskararen antzinatasunaren frogarik ez dute aurkitu han; *liburuaren lehen frogak e. liburuaren lehen probak.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

'demostrazio, demostratzeko balio duena' da froga; proba, berriz, 'saio' da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Nik beti proba proposatuko nuke (bide batez: aproba espreski gaitzets)" (1993-02)

 - [E124]: "froga da 'demostrazio' gisa darabilguna. Proba egin, aldiz, 'saio edo ahalegin egitea' da. Dena den, bien arteko mugak ez dira beti oso argi. Cfr. Unibertsitatera sartzeko hautaprobak 'selektibitatea'. Aproba baztertzekoa bada ere, aproban egin, edo zerbait aproban hartu esaldiak behintzat ontzat eman beharko lirateke" (1995-06-16)

 - [I102]: "froga/proba bikote horri errendimendu funtzionala ateratzeari oso ondo deritzot, nahiz eta proba bakarrik ontzat joz gero, froga-ren ordez frogantza daukagun hor. Argi dagoena zera da, idi-frogak egon ez dagoena, idiprobak baino" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zuzenbidearen arloan ere berebiziko garrantzia dauka hitz honek. Beraz, adibideren bat ematea, txarto ez: delituaren froga nabariak daude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Aipatu egingo da ohargileak proposatu duen adibidea, lehen itzulikoaren ondoren: «... ez dute aurkitu han; delituaren froga nabariak daude; *liburuaren...».

frogabide
iz. Zerbait frogatzeko erabiltzen den bidea. Ab absurdo frogabidea.

Aztergaia: frogabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
frogaezin
adj. Ezin frogatuzkoa. Frogaezinak diren axiomak.

Aztergaia: frogaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. 'ezin frogatuzkoa'.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-a(tu)+e-

frogagaitz
adj. Frogatzen zaila, ia frogaezina.

Aztergaia: frogagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Gastu frogagaitzak: Gastos de difícil justificación".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gaitz.

frogagarri
1 adj./iz. Zerbait frogatzen duena. Argudio frogagarriak. Herriaren nahiaren frogagarri bikaina.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bazuen zuhaitzak fruiturik aski, nire gutiziaren pizgarri eta nire abileziaren frogagarri.
3 adj. Froga daitekeena.

Aztergaia: frogagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
frogagiri
iz. Sinestamendua, egiaztagiria. Bete beharreko baldintza ekonomikoak ere badaude: 2009. urteari dagozkion diru sarreren frogagiriak aurkeztu beharko dira. Sendagilearen frogagiririk baduzu?

Aztergaia: frogagiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

frogagiri EB 11: J.M. Agirre ("a eta b ataletan lorturiko gaitasunaren frogagiritzat har daitekeena"); H. Cano ("keari eta hautsari zien alergia adierazten zuen frogagiria"); BEO 1990 4 (adib.: "espedientearen zenbakia adierazi eta sarreraren frogagiriaren bikoizkina Garraio Zuzendaritza Nagusiari bidaliko zaiolarik"); BAO 1993-1994 3 (adib.: "Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ziozko aitorpenari, nahitaez, kuotatikako kenkari, atxekipen, konturako sarrera eta zatikako ordainketen frogagiriak erantsiko zaizkio", "frogagiriak zein erregistroak jaulki, zaindu edo egin behar dira"); GAO 1993 2 (adib.: "Gordailatutako fidantzaren ordainagiria edo frogagiria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

frogagiri : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 12 (hauetan pasaguneko f., frogagiritzat eta egiaztapen gisa, frogagiriak aurkeztu) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: documento justificativo; documentación justificativa // PFGZ: "Sarrera frogagiri: Justificante de ingreso".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

frogagiri : HiruMila ('justificante'), ElhHizt ('justificante; documento / comprobante justificativo'); frog-agiri : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: documento justificativo; documentación justificativa / PFGZ: "Sarrera frogagiri: Justificante de ingreso".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-agiri.

frogaldi
iz. Epaiketa zibiletako fasea, prozesuko alderdietako bakoitzak, epailearen aurrean frogak aurkeztuz, aurkako alderdiak ezeztatu edo zalantzan jarritako adierazpenak egiaztatzeko aukera duena. Alderdiek prozesua frogaldira igaro dadin eskatuko dute, eta epaileak halaxe egingo du.
frogantza
iz. Froga. Egiaz edo gezurrez frogantzak eginik. Frogantza beharrik ez duten puntuak frogatzen.

Aztergaia: frogantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

frogantza, froga

frogapen
1 iz. mat. Proposizio matematiko baten egiazkotasuna bermatzen duen prozesua. Ikasleek ez dute frogapenak egiteko praktikarik eta ez dute ikusten erabilitako prozedura matematikoa justifikatzeko beharrik. Tradizioz, propietate geometriko baten frogapen formala arbelean egiten da, pausoz pauso.
2 iz. fil., log. Teoria bat edo printzipio bat benetako egintzekin edo esperimentu jarraituekin frogatzea. Proposamenak ez du inolako frogapenik, oinarririk, ez fidagarritasunik.
3 iz. fil., log. Zerbait egia unibertsal eta nabarien bidez frogatzea. Mundu fisikoaren existentziaren frogapena.

Aztergaia: frogapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh102 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 102 (84 UEU); ETC: 643

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: frogapen 1 iz. prueba, comprobación 2 iz. (Log.) (Mat.) prueba, demostración / Adorez: frogapen iz. prueba, comprobación, comprobante / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

frogantza iz. Froga. Egiaz edo gezurrez frogantzak eginik. Frogantza beharrik ez duten puntuak frogatzen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

cf. frogantza.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Zenbait testuingurutan (matematikan eta logikan, esaterako) behar denez, sartzea erabaki da.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-keta/-antza.

frogarazi, frogaraz, frogarazten
du ad. Frogatzera behartu. Frogaraz iezaguzu zeure bertute ederra.

Aztergaia: frogarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

frogarazi, frogaraz, frogarazten. dio ad.

frogatu, froga/frogatu, frogatzen
du ad. Froga bidez zerbait egiatzat edo ziurtzat agerrarazi edo ezagutarazi. Ik. probatu. Argudio egokiak erabili zituen, haurraren aita zela frogatzeko. Anitz arrazoiz froga ahal daitekeen gauza. Hona adibide bat, egia hau argi frogatuko duena. Bereizkuntza hori nolakoa den igarri diodala uste dut, baina igartzea ez da frogatzea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ni gauza frogatuen gainean aitzinatzen naiz.
[Oharra: Euskaltzaindiak, lagunak frogatzeko esan zuen hori esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, lagunak probatzeko esan zuen hori eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: frogatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

frogatu, froga(tu), frogatzen. du ad.: argudio egokiak erabili zituen haurraren aita zela frogatzeko; *lagunak frogatzeko esan zuen hori e. lagunak probatzeko esan zuen hori.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

frogatu, froga(tu), frogatzen

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper