22 emaitza fede bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

fede
1 iz. Erlijioko egiei eta dogmei buruzko sinestea; bertute teologala, Elizak irakasten duena egia ziurtzat sinestean datzana. Jesu Kristoren fedea duena. Kristori buruzko fede zuzena iluntzen denean. Fede handiko apaiza. Fede gutxiko gizonak! Fede hila baita obra onik gabeko fedea. Fede osoz. Fede bizia, suharra. Fedearen argitan. Fedearen begiz. Fedea galdu duena. Fede aitormena. Bada Erroman fedea zaintzen duenik.
2 iz. Erlijio baten sinesgaien multzoa. Fedearen kontrako bekatua. Fede katolikoaren egiak. Gure fede santuak erakusten digunez. Egiazko fedea mundu guztian zabaltzeko. Fedeko egia guztiak. Fedeaz arnegatu zuelako.
3 iz. Konfiantza, uste ona. Izan fedea nigan; ezinbestekoa duk egia jakiteko! Jainkoak beti izaten du fedea gizakiarengan, baina guk etengabe huts egiten diogu. Baina fedea du hartutako bidean. Badirudi jendeak fede handiagoa duela formula magikoetan.

Aztergaia: fede

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: fede on, fede eman, ene fedea.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: fede-hausle , fedezko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

fede on; fede eman; ene fedea

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarreren artean, gehitzeko modukoa izan daiteke fede publiko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Jaso egingo dira lantaldeak proposatu dituen azpisarrera biak; fede publiko, berriz, Zuz. eta Admin. arloko forma berezietan aztertuko dute.

fede emaile, fede-emaile
iz. Zerbaiten fede ematen duen pertsona, bereziki notario edo funtzionarioa. Atzerriko behatzaile eta fede emaileek osatutako taldea. Fede emaileen lana prozesua babestea eta berrestea, fede ematea eta nazioartean horren berri ofizialki ematea izango da.
fede eman
du ad.-lok. Zerbait egia edo egiazkoa dela ziurtatu, zerbaiten egiazkotasunaren lekukotasuna eman. Ik. eskuetsi. Fede emateko behar ditut luma eta tintontzia. Fede ematen dut jaun honek ez duela ordaindu. Horren bidez, notarioak fede ematen du testamentugilea ezagutzen duela. Idazkariari dagokio bilkurako aktak idaztea eta akta horien fede ematea.

Aztergaia: fede eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

fede gaizto
iz. Asmo txarra. Ik. fede txar. Fede gaiztoz dabilena.
fede hausle, fede-hausle
iz. Heretikoa. Fede-hauslez betea daukagu mundua.

Aztergaia: fede hausle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-07-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEH eta EEBSko corpusetan ez da agertu (Orixeren Meza-Bezperak-en ageri da), baina

Bestelakoak
Jatorrizko forma

herexe, fede hausle, heretiko

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, onartu ez denez

ez du harrera handirik izan, eta baztertzekoa da

fede on
iz. Asmo ona. Egin denaren fede ona erakusteko. Beren ezjakinak edo fede onak bultzaturik. Fede ona eta leialtasuna. Fede onean.

Aztergaia: fede on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

fede txar
iz. Fede gaiztoa, asmo txarra. Ez genuen fede txarrez egin.
fede-emaile
adj. Zerbaiten fede ematen duena. Agiri fede-emaileak.

Aztergaia: fede-emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): fede-emaile 4 ager.: Urko Apaolaza (“Gero talde eragile bat sortu behar da, Eusko Legebiltzarreko mahaian aurkeztu, hauteskunde batzordeari eman, aurrekari penalik ez dugula egiaztatu, sinadurak errebisatzeko fede-emaile egin...”), Mikel Aramendi (“Erregulatzaile ofizialen eta fede-emaile pribatuen utzikeria, ezgaitasuna edo konplizitatea aipatzen dute batzuek”), EiTB.com 2 (“ziurtagiri eta sinadura digitalek, ohiko edozein fede-emailek baino hobeto bermatzen dute gizabanakoaren nortasuna”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: fede(-)emaile 14: Ainhoa Sarasola 3 (adib.: “Atzerriko begirale eta fede emaileek osatutako taldea”, “Irlandako bake prozesuan eskarmentu handiko Alec Reid apaiz katolikoak ere fede emaile gisa jardungo du taldean”), Irene Arrizurieta 2 (adib.: “Prozesuan egiten diren aktak, bileren emaitzak eta akordioak beraien esku geldituko dira fede emaile funtzioa betetzeko”), Aitziber Laskibar 2 (“Martin Aranburu eta Itziar Fernandez Hitzarmenerako Mahaiaren bozeramaileak, Karmelo Landa Nazioarteko Batzordeko kideak eta Israel Arkonada Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa (OHD) sinatu duten eragileen ordezkariak parte hartuko dute hitzaldian, konponbiderako prozesua sustatu nahian fede emaile lanean ari den Alec Reid apaiz irlandarrarekin batera”, “Reidek fede emaile gisa duen eginbeharra azalduko du; «mahaia demokrazia oinarrietan eratzen dela ziurtatzeko dudan lana»”), Asier Azpilikueta 2 (“Santamariak azpimarratu zuen nazioarteko behatzaileek eta fede emaileek lan eskerga egin dutela prozesua jarraitzen eta nazioartean ezagutarazten”, “Alec Reid apaiz irlandarrak fede emaile lana egiten du OHDren barnean“), JL. Laka (“Aita VILLASANTE eta LAFITTE, biak beti lehengo apez guziek bezalako soinekoetan, dauzkat gure euskaltzalegoan fede emaile izan zirela”), Patxi Ezkiaga (“eta honela, hain grina gaiztoko taldearen fede-emailea izanik, nire ustez sutara kondenatu behar dugu ezeren aitzakiarik gabe”), Joan Mari Lekuona (“Horrek, bere aldetik, argudio fede-emailetara jotzen du eta derrigor lotzen du iragartzen duenaren egia, baina hark jardun dihardu eta Jainkoagan itsasoratzen da irakaskuntzaren gai ez den hasiera-emate batekin”), Aingeru Epaltza (“Nire arropak, nire ezpata eta nire sastagaia ziren erraten ari nintzenaren fede-emaile”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

sartzekoa, ongi eratua baita; Zuzenbidekoek zehaztuko dute adiera.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Zuzenbidea lantzen dutenek argitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitu beharrekoa da, fede publikoa ematen duen funtzionarioari (eta, batez ere, notarioari) hala deitzen zaiolako. Bide batez, zuzenbidearen arloan hainbeste erabiltzen den hitz horren grafia argi geratuko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerroa oraingoz; eta aztertuko dute Zuz. eta Admin. arloko besteekin batera.

fededun
adj./iz. Fedea duena; kristauentzat, bereziki, kristau fedea duena. Ik. sinestedun. Anton. fedegabe. Kristau fededun leial guztien bilera. Sarrazeno fedegabeak eta kristau fededunak. Herri fededunaren salbatzailea. Fernando errege fededunak. Sinetsi zuten eta fededun egin ziren. Bai, euskaldunek hemen hitzeman dezagun, beti zinez izanen garela fededun! Gure esan zaharra, "euskaldun fededun", bere esan beharraz gabetu da egun. Aita santua, apezpikuak, apaizak eta fededunak. Fededun, jentil eta turkoak. Fededun osoa zen erlijio gaietan; fededun osoa abertzaletasunean.

Aztergaia: fededun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
fedegabe
adj./iz. Federik ez duena; kristauentzat, bereziki, kristau federik ez duena. Ik. sinesgabe. Anton. fededun. Sarrazeno fedegabeak eta kristau fededunak. Judu, jentil eta fedegabe guztiak. Jainko egiazkoa ezagutzen ez duten fedegabeak. Fedegabearen eran, eta askoz gaizkiago bizi izan naiz. Bekatari handia izan zen, baina ez fedegabea.
Azpisarrerak

Aztergaia: fedegabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. / AS: fedegabeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

fedegabeko

Atzizki-aldaera hobestekoa darama

-gabe(ko)

fedegabeko
adj. Fedegabea.
Loturak

Aztergaia: fedegabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

fedegabetasun
iz. Federik eza, fedegabearen nolakotasuna edo egoera. Fedegabetasunaren gau ilunean.

Aztergaia: fedegabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
fedegabetu, fedegabe/fedegabetu, fedegabetzen
da/du ad. Fedea galdu, fedegabe bihurtu.

Aztergaia: fedegabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

fedegabe(tu), fedegabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

fedekide
iz. Norbaitentzat, fede berekoa den pertsona. Joana Albretekoa ez zen besoak gurutzaturik gelditu fedekideak nola sarraskitzen zituzten begira. Itsasoa eta lehorra inguratzen dituzue, zuen fedekide bakar bat biltzeko.

Aztergaia: fedekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

fedeko artikulu
iz. Kristau erlijioan eta islamean, zalantzan jarri ezin den sinesgaia. Fedeko artikuluak dira fedeko sinesgairik handienak.

Aztergaia: fedeko artikulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARTIKULU FEDE(Z)KO (V-gip ap. Elexp Berg), FEDE(Z)KO A. (SP), FEDEAREN A. Artículo de fe. "Fedezko artikulua, article de foi" SP s.v. artikulu. Tr. Hay fedezko en los autores septentrionales y alto-navarros (salvo Leiçarraga que escribe fedeko) y fedeko en los guipuzcoanos y vizcaínos (hay además fedeko en CatB). El único ej. de fedearen artikuluak es de Aguirre de Asteasu. Zeren gure fedeko artikulu hemen asko luzaki iarriék punktu haur baitakarkeite guziék. Lç Ins F 7r. Artikulu Fedekoak dira amalau. Bet 8. Gaitezin minza Kredoaz, zeiñetan baitaude artikulu fedezkoak gure fedearen zimenduak. Mat 49. Zer dirade Artikulo fedeskoak? Fedesko misterio prinzipalenak. Ber Doc 102r. Jakinaz kredoa eta fedeko amalau artikuluak. Arz 29. Seigarren gauza edo fedeko artikuloa da: Eriotzaren ondoren, Jaunaren juizioa ta bizitzaren betikoa sentenzia dala. Cb Eg III 318. Segur dea Jandone Petri izan dela establitia Jesu-Kristoz Apostolien Buruzagi? Fedezko artikulu bat da. CatLan 53. Herejiako bekatua dago ukatzen ezagueraz ta temaz bezela Fedeko artikulo edo Elizako dotrina erabaki bat. Mg CC 124. Fedeko artikuluak edo sinesmenak. Añ CatAN 8. Eta ori bera fedeko artikulua bezela erakutsi ziguen Apostolu santuak. Gco I 431. Zein gauza bearra dan Kredoa ta fedearen artikuluak ongi jakitea. AA III 402. Uso errazoezkora elduta, Kredo edo Artikulu fedekuak ondo ikasita. JJMg BasEsc 43. Pedeko artikulubetati bat da, etorriko dala Jesu Kristo geure Jauna juizijoko egunian. fB Ic I 20. Etzaitekez beste errazoe billa ibili, zerbait fedeko artikulutzat eukiteko. Elexiak esan dau? Asko da. Astar II 4. Zer dire artikulo fedekoak? Fedearen misterio prinzipalenak. CatB 24. Zer dira artikulo Fedekuak? CatBus 13 (ib. 7 artikulu fedekoak, ib. 12 fedeko artikuluak). Bena ez zien egin fedezko artikülü bat, sinhestiaz izan dela konzebitürik bekhatü gabe. Ip Hil 17s. Horrela dio Trenteko kontzilioak; fedezko artikulua da. Arb Igand 97. Baiño... sinistu... um! Kredo ta artikulu pedekoak... bai... Urruz Zer 63. Zonbait urthe zuen doi-doia bertze fedezko artikulu bat Elizak munduari jakin arazia zuela. Zerb IxtS 112. Artikulu Fedezkoak ez dira horraino luzatzen. MEIG I 226. v. tbn. Artikulu fedezko: Harb 5. CatLuz 10. Artikulu fedeko: ConTAV 5.2.11, 146. CatLlo 14. Itz Azald 12. Artikulo fedezko: El 10. CatUt 6. CatUlz 8. CatAe 10. CatSal 11. Legaz 12. Artikulo fezko: CatR 11. Fedezko artikulu: Jnn SBi 118. Lap 136 (V 63). Fedeko artikulu: Cap 9. CatLuz 8.

artikulu fedezko 2, Euskaltzaindia; Ez dugu aurkitu fede(z)ko artikulu, fedearen artikulu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fedeko artikulu 2: Joan Mari Lekuona, Koro Navarro; fedezko artikulu 3, Piarres Xarriton; fedearen artikulu 2:Iñaki Mendiguren, Jon Alonso. Ez dugu aurkitu artikulu fede(z)ko formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa fedeko artikulu forman.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa fede eta artikulu sarreretan.

federal
1 adj. Estatu federazio bati dagokiona; federazio egitura duena. Alemaniako Errepublika Federala. Estatu federala. Europa federal baten barruan bere nortasuna begiratuko duen Euskal Herria.
2 adj. Estatu federal batean, gobernu zentralari dagokiona. Polizia federala.

Aztergaia: federal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Alemaniako Errepublika Federala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

federalismo
iz. Federazio egituran oinarritzen den politika-sistema; sistema horren aldeko doktrina. Federalismoan, gobernu zentralaren esku gelditzen da kanpo arazoetako politika.

Aztergaia: federalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
federalista
1 adj. Federalismoarena, federalismoari dagokiona. Doktrina federalistak.
2 iz. Federalismoaren aldekoa. Donostiako liberalak foruzale edo federalista bihurtzen hasi zirenean.

Aztergaia: federalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
federatu, federa/federatu, federatzen
1 da ad. Federazio batean bildu. ADSL sarea lurralde osoan hedatzea eskatzen duten taldeak indarrak batzeko asmoz federatu dira. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mikronesiako Estatu Federatuak.
2 da ad. Federazio bateko kide egin. Lehen aldiz parte hartu nuenean lasterketan, federatu gabe egoteagatik ez zidaten Euskal Herriko txapela eman.

Aztergaia: federatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

federatu, federa, federatzen. da ad.: Mikronesiako Estatu Federatuak.

federazio
1 iz. Estatu edo lurralde autonomoak elkartzea, guztien intereseko gaiak agintze zentral baten ardurapean utziz; elkarte horretatik sortzen den estatua.
2 iz. Elkarte, sindikatu edo kirol taldeak aginpide komun baten azpian batzea; batze horretatik sortzen den erakundea. Nazioarteko Kirol Federazioen Elkartea. Ikastolen federazioa.

Aztergaia: federazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

fedetsu
adj. g. er. Fededuna; fededun kartsua.

Aztergaia: fedetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

fedezko
adj. Fedezko misterio nagusiak. Fedezko otoitza.
Loturak

Aztergaia: fedezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: adib.: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fede sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper