14 emaitza falta bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

falta
1 iz. Hutsa, hobena. Eneak dira faltak, enea da hobena. Damu du, ezagutzen du bere falta. Zure faltak aitortzeko. Mila huts eta falta egingo dituela.
2 iz. Errua; akatsa. Nork du falta, eria sendatzen ez bada? Euskaldunek berek dute falta, eta ez euskarak. Asto horrek, daukan falta ez balu oinean.
3 iz. Gabezia, eza. Adimen falta. Obra onak egiteko nagitasuna edo gogo falta. Ezeren faltarik gabe.
4 iz. kirol. Arau haustea. Falta gehien egin duten jokalarien zerrendan lehenengoa da. 20-13koan, Belokik zer egingo, eta saketik falta.

Aztergaia: falta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: falta egin, falta gabe.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: faltan , falta nabaritu, faltaz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

falta egin; falta gabe

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "honen ondoan eta sinonimo gisa ments izan jarri beharko litzateke. Bestalde, faltagabe ontzat jotzekoa dela uste dut, adjektibo gisa jakina, ez ordea gaztelaniaren kopia hutsa den falta gabe hori, h.d., 'sin falta' delakoa" (1995-06-29)

 - [K201]:  falta gabe: Hau adierazteko agian egokiago hutsegin gabe (Sin falta!)" (1995-03-27)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Beharbada egoki izan daiteke horren esanahiak zehaztea, adierak emanez: 1 Sin. hutsegite. 2 'gabezia'. 3 Zuz. Heg. 'Arau-hauste penala': delituak eta faltak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Lantaldeak proposatu dituen hiru azpisarrerak jasoko dira; adierak zehaztea, berriz, H1.1 lantaldeak egingo du, eta orduan ikusiko da.

falta egin
dio ad.-lok. Behar izan, falta izan. Falta bat bakarra du hamaiketako honek, falta egiten dio bizigarri batek. Neure dirua edo hainbeste falta egiten didan gauza kendu didanari.

Aztergaia: falta egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

falta gabe
adb. Huts egin gabe. Guztiak falta gabe utziko zenituela. Lanari utzi eta ni jaten hastean, falta gabe han haukat zut aldamenean.

Aztergaia: falta gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

falta izan, falta izan, faltako
1 da ad.-lok. Izan edo egon beharko zuena ez izan edo ez egon. (nor osagarria 3. pertsonan). Ik. eskas izan. Zenbat arkume falta dira? Badu gogoa, indarra zaio falta. Borondatea franko badute, obratzea zaie soilik falta. Jainkoari eskerrak, ez zaigu falta ogia eta esnea. Zer izango da nitaz bertute hori falta bazait? Osasunak lagunduz gero, ez da faltako ogi puska bat. Hortaz ez zaio senargai aukerarik faltako. Falta diren egun, aste eta hilabeteen kontaketa.
2 du ad.-lok. Bi gauza horiek falta badituzu. Nire maitasun honek falta du ordaina. Eskuineko besoa falta zuen. Piperra franko eta gatza falta zuen.

Aztergaia: falta izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

falta izan, faltako. da eta du ad.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da eta du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  zure falta izan dut moduko zerbait gehitu beharko genuke, adibide moduan edo, erdaraz ‘echar en falta’, batzuek aspaldian faltan bota esaten dute eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, H1.1 lantaldearen esku utziz azalpen osoagoak.

falta nabaritu
ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten falta sumatu; zerbaiten edo norbaiten faltak uzten duen hutsuneagatik atsekabetu. Ik. mira egin 2. Ez nuen ezeren falta nabaritu. Hire falta nabarituko diat. Pozik nengoen, baina familiaren falta nabaritzen nuen.

Aztergaia: falta nabaritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Saio bat egin da falta nabaritu, faltan bota, falta sumatu, mira egin lematizatzeko.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

falta ikusi G 1 (Cb Just: "Anaiak diruaren falta ikusi, ta lapurra ill nai zuen"); falta nabaritu EB 1 (MEIG: "Bestetan sartzeke, gorago nabaritu dugun -n falta berbera seinalatuko dut huts-hutsik hemen ere"); mira egin 'falta nabaritu' adierarekin, EB 1 (MEIG: "ez nintzen luzaroan libre egon, gero mira egiteko adina ez, bederen") // Ik. horiez gain OEH argitaratuan AS gisa emandako eskas aurkitu (EZ Noel: "Arratsean direnean / urrun bidean bathu / Jesus haur mansoa dute / biak eskas aurkhitu"; Lg II: "Bere semea eskas aurkhitzean"; Daguerre in Brtc: "Irakurtzen baduzu lehiatu gabe (...) ez duzu deus ere eskas aurkhituko") eta eskas izan .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira falta nabaritu 5 (J.A. Arana M.: "Batek baino gehiagok nabarituko zuen eskualde baten falta: Gipuzkoa"; PGoen: "bereziki txosten hau gertatzerakoan, nabaritu nuen aipatzen dudan osotasun falta"; Oinarri/2: "aspertu egiten zen eta zerbaiten falta nabaritzen zuen"; A. Albisu: "Basoko otsoek nabaritu zuten Xikerren falta, baina ulertzen zuten bere desagerpena"; Hemen 1987: "Gainera, entrenamendu falta ikaragarria nabaritzen zen, bakarren bat salbu"); falta sumatu 1 (LingKonputaz: "Maila morfologikoan ez bezala, sintaxian horren falta nabaria sumatu dugu"); faltan bota 13 eta faltan sumatu 3 (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

falta ohartu : DFrec (Azurm: "egungo idazleak bait horren falta ohartu beharrik ere ez du"); mira egin : HiztEn ("zerbait edo norbaiten eza nabaritu"), LurE ("falta nabaritu") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: falta nabaritu ("penaz gogoratu norbaiten (edo zerbaiten) galera edo gabezia; ik. mira egin"), mira egin ("falta nabaritu") // ElhHizt: mira (mella, falta, vacío) // EskolaHE: mira egin ('falta nabaritu') // PMuj DVC: mira (1 mella; 2 mira egin: extrañarse de algo) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

esapide aski librea dirudi, baina hori eman du Euskaltzaindiak mira egin azpisarreraren definitzaile gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

falta sarrerari dagokion azpisarrera.

falta pertsonal
iz. Saskibaloian, jokalari batek aurkari bati egiten dion falta, arauz kontra oztopo egiten dionean gertatzen dena. Azken laurdenean kale egin du talde gipuzkoarrak; jokalariek falta pertsonal asko egin dizkiete aurkariei.
falta sumatu
du ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten falta antzeman edo sentitu; zerbaiten edo norbaiten faltak uzten duen hutsuneagatik atsekabetu. Ik. falta nabaritu. Argibideen falta sumatu zuten. Hondarra eta itsasoko ura sentitzea, horrexen falta sumatzen zuen. Nire amonaren falta sumatzen nuen. Zure falta sumatuko dut.

Aztergaia: falta sumatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definizio gisa jaso da EHn eta araututako falta nabarituren baliokidetzat jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa falta eta sumatu sarreretan.

faltadun
adj. g. g. er. Hobenduna, erruduna.

Aztergaia: faltadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun

faltaduri
adj. g. er. Faltaduna, erruduna.

Aztergaia: faltaduri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

faltadun 11: B 4 (Añ GGero 2, adib.: "falteari bai, baña faltadunari gorrotorik, malsintasunik euki bage"; AB AmaE 2: "Zergaitik Buruariñ zala jaiotzati, / Faltaduna puska bat munduak badaki", "Orretarako zoli egiñ eban bear; / Ganau paltadun asko nundik nora saldu, / Onaren prezioa ze modutan artu"), IE 3 (Ch: "Inozenta eta faltaduna nik iuiatuko ditut"; Monho: "Hil izan da gurutzean faltadun ez zelarik"; Arb Igand: "Hain bertze errespetu eskas, zeinetaz, ene arima errendatu baitut hinitzetan faltadun"), Zu-Am 4 (CatLan: "Nor dira bekatü huntaz faltadün errendatzen direnak?"); faltaduri ES 3 (adib.: "Ezin erran diteke hitzkuntza hobenduri eta faltaduri dela, ez eta ere bere garbitasuna galdu duela"), eta OEH argitaratuan gainera CatLav: "[Bekhatu bat] zeinaz gure lehenbiziko Aita Adamek egin baikaitu faltaduri"; faltaduru 1: Jaur ("Krima beraz faltaduru aurkhitzen dire haina hek guziak") faltiar L 3: Ch 2 (adib.: "Ezen deusetan ere faltiar neure burua kausitzen eztudalarik"), Lg II ("Hemen iduri du berehala hortan Yoseph eta Maria faltiar ahal zitezkela; ordean sobera zadukaten bere haur maitea bihotzean hutsik egitekotzat haren alderat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

faltadun : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

faltadun : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF (1 coupable; 2 défectueux, qui a quelque défaut, vice, défectuosité; SYN.: akasdun); faltaduri : EuskHizt (1712. Ipar. Zahar.; g. er.: hobenduna, erruduna); faltiar : Lh DBF (coupable); faltiarkiro : Lh DBF (défectueusement) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

faltaduna, erruduna.

faltan
1 postpos. -ik gabe. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia har dezake edo artikulurik eta kasu markarik gabe joan daiteke). Zer ote den lore eder baten faltan bizi izatea. Langile faltan alfer eta lo gelditzen badira lurrak.
2 postpos. (Partizipio burutuaren eskuinean). Ikasbide hori aditu faltan, inor ez dadin gal.
[Oharra: faltan bota, faltan sumatu eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak falta nabaritu, falta sumatu eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].
Loturak

Aztergaia: faltan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: adib.: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

falta sarrerari dagokion azpisarrera.

faltarazi, faltaraz, faltarazten
dio ad. Huts eginarazi. Meza ez entzutea deliberatzea eta nehor entzutetik gelditzea, nahiz eta faltatzeko eta faltarazteko okasio handirik ere ez izan, da bekatu mortala.

Aztergaia: faltarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

faltarazi, faltaraz, faltarazten. du ad.

faltatu, falta/faltatu, faltatzen
1 du ad. Huts egin. (nor osagarririk gabe). Behin edo gehiagotan duzularik faltatu, hutsak nahi dizkizu orain ere barkatu. Eta bestela esatea, fedean faltatzea edo huts egitea da. Zeruak eta lurrak lehenago faltatuko dute Jaun honen hitzak baino. Astero batzen dira, inoiz faltatu gabe.
2 da ad. Falta izan. Ik. eskastu. Oilorik inon faltatzen bada, ijitoentzat kartzela. Ez zaizkio ezkontzeko aukerak faltatu. Baserritarren poltsan askotan ez da faltatzen sosik.

Aztergaia: faltatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

faltatu, falta(tu), faltatzen. 1 du ad. 'huts egin'. 2 da ad. 'falta izan'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

faltatu, falta(tu), faltatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "egiazkoa da berba hau? Ez da berrikeria bat euskaldun berri berrien ahoetan bakarrik entzuten dena?" (1995-06-29)

faltatze
1 iz. Huts egitea.
2 iz. Falta izatea.

Aztergaia: faltatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

faltaz
1 postpos. Faltan. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia har dezake edo artikulurik eta kasu markarik gabe joan daiteke). Ik. ezean. Ontzia, haize faltaz, ezin zitekeen berriz bideari lot. Hitz hori erabiliko dut besteren faltaz.
2 postpos. -en faltagatik, -en erruagatik. (-en atzizkiaren eskuinean). Erratea gure faltaz dugula gerra, trufatzea da.
Loturak

Aztergaia: faltaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

falta sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper