24 emaitza ezti bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

ezti1
iz. Gai likatsua, oso gozoa, erleek egin eta abarasketan biltzen dutena. Eztia bezain gozoa. Eztia baino eztiago. Ezti abaraska, ezti orrazea. Ezti gai bila dabilen erlea. Eztiz eztitu. Talo esneak eztiarekin. Ez da astoentzat eztia. Txilar-eztia. Erromero-eztia.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ahoan min duenari eztia karmin. Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Erle joanak eztirik ez. Erle joan-nahiak, ez ezti, ez abaraska.
ezti2
1 adj. Gozoa, emea, leuna. Ik. eztitsu. Janari ezti eta gozoa. Amaren esne eztia. Hitz eztiak. Irri ezti bat egiten ziolarik. Emakume ahots ezti bat. Usain eztiak. Zure abesti eztiak. Atsegin eztia. Zirrara ezti-mingotsa. Oi, Ama guztiz eztia. Bihotzez ezti eta apal izan. Eztia baino eztiago.
2 adj. Aldapez eta kidekoez mintzatuz, leuna, pendiz handiegia ez duena. Isil-isila bagoaz patar eztiari beheiti. Aldapa eztiko muino batean pausatua.

Esaera zaharrak

Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik.
ezti-ezti
adb. Eztiki. Euria ezti-ezti ari du.
Loturak
ezti-eztia
adb. Ipar. Eztiki. Apezpikuak ezti-eztia ihardetsi zion. Hona zer kantatu zuen, ezti-eztia. Handik berehala hil zen, ezti-eztia.
Loturak

Aztergaia: ezti-eztia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZTI-EZTIA (H). Dulcemente; suavemente; con calma, poco a poco. "Doucement, petit à petit, peu à peu" H. v. EXTI-EXTIA, eztiki. Aphezpikuak ezti-eztia ihardetsi zion. Hb Egia 29. Ezti-eztia erraiten dio. Laph 179. Huna zer kantatu zuen, ezti-eztia. Elzb PAd 13. Ezen handik berehala hil zen, ezti-eztia. Jnn SBi 67. Milikatu, ezti-eztia eta errespeturekin, [...] eskuak. Ib. 102. Liburu hori irakur diteke ezti eztia. In Dih GirLeg pról. Itsasoak lo zagoela iduri zuen, ezti-eztia [...] goibeldurarik gabe. Arb Igand 146. Ezti eztia mendiari behera jausten ari delarik gaua. JE Bur 32. Nigarrez ari ziren ezti eztia. Barb Sup 135. [Jauna] ezti eztia dago / [...] ezpainetarik irri on bat badario. Ox 76. Ezti eztia ihardetsi zion Ardoy SFran 232. Polliki eta ezti-eztia hasiz, hezten ginuen pilota, erreposki, hezten gure eskua ere denbora berean. Larre ArtzainE 144.

adib: ezti-ezti adb. Eztiki. Euria ezti-ezti ari du. || Ipar. Apezpikuak ezti-eztia ihardetsi zion. Hona zer kantatu zuen, ezti-eztia. Handik berehala hil zen, ezti-eztia.

Ez dugu aurkitu ezti-eztia adb. kategoriakorik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezti-eztia 22: Herria 8 (“Europako hautagaien bozkak iragan dira ezti-eztia; ez dut uste nehork buruko minik bildu duen aldi huntan”), Jon Muñoz 4 (“Besarkatzen zaitut ezti-eztia”), Michel Oronoz 3 (“Batzuetan bagoian sartzen da, ibiltzea dugun hilotzetan bere oparia ezti-eztia hautatzen du, hilkintzaren bozkaria eta plazerra begietan, bere errebolbera ateratzen du eta hurbiletik tirokatzen”), Marzel Etxehandi 2 (“Soldadoak zakurrari huxtu egin zion, eta bera ene gana jinik, ukurtu zen, eta ezti-eztia mintzatu zitzaidan alemanez”), Piarres Aintziart (“Bere buruaz goxa dadin bezala ari zait gaineko gizon korrokaduna: ezti eztia darama deabruzko "leitmotiv"-a”), Janbattitt Dirassar 2 (“Zenbait urrats egin ondoan, ezti-eztia mintzatu zitzaidan”), Eneko Bidegain (“Ezti eztia hasten zaio eleka”), Xipri Arbelbide (“Beraz holakorik zu-gana baletor, ez uko egin ez, bainan ezti-eztia erran”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da Ipar. markarekin.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapen indargarria.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezti 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

eztialdi
1 iz. Barealdia. Ekaitz osteko eztialdia. Eztialdi baketsua. Bere oinazearen eztialdietan.
2 iz. Erleek eztia egiten duten garaia. Eztialdia datorrenean erleak oso indartsu edukitzea komeni da.

Aztergaia: eztialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""eztialdiko jolasean"" (2005-10-10)

eztiarazi, eztiaraz, eztiarazten
du ad. Eztitzera edo baretzera behartu. Ihardeste amultsu batek eztiarazten du haserrea.

Aztergaia: eztiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eztiarazi, eztiaraz, eztiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eztiarazi, eztiaraz, eztiarazten

eztidura
iz. Ipar. Eztitzea, eztitasuna. Halako eztidura bat, halako zorion bat nabaritzen zuen bere baitan.

Aztergaia: eztidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

idatziz, bakarrak erabili du (Mde); baina ahozkoan ezagun-erabilia da Iparraldean, J-L. Davantek dioenez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

halako eztidura bat, halako zorion bat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak"] (1994-10-10)

eztigai
1 iz. Eztia egiteko gaia. Erleak eztigai bila, hara eta hona. Eztigai asko baititu ibar loretsuak.
2 iz. Eztigarria.

Aztergaia: eztigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 eztia egiteko gaia. 2 eztigarria.

eztigailu
iz. Ipar. Eztigarria. Eztigailutzat deus ez duela, baizik haizearen latza.

Aztergaia: eztigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztigarri
1 adj./iz. Eztitzen edo gozatzen duena; eztitzen, baretzen duena. Eguzkiaren muin bero eztigarria. Bere oinazeen eztigarria.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Irri bat akituaren eztigarri, etsiaren bihotz-altxagarri.

Aztergaia: eztigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.

eztigile
adj./iz. Eztia egiten duena.

Aztergaia: eztigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eztiginean B 1 (Eguzk GizAuz: "Erle-langilleak (...) eztigiñen aspertzeka, zoli ta bizkor ekiten dautse lanari"); eztigintza G 1 (Ibiñ Virgil: "Ain aundia baita (...) [erleak] eztigintzarako duten apeta"), eta OEH argitaratuan gainera: AB Ezale ("Burrundaraka erleak dabiltz lorarik lora / eztigintzako egoki diran gei-atzean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eztigille G 3 (JKort Erl II: "eztigille erlearen sorlekua eta edalekua, Europa erdian iotzen dute", "Eztierlea (eztigillea naiz eztiekarlea", "Okerraz iabetu zanean, Apis Mellifica 1761'gn urtean izena aldatu zion, eztigillea alegia"); eztiginerako G 1 (Lek: "Laboratoriorik onena baño obe bait-diteke beti ere erlauntza eztigiñarako"); eztigintza 2, G-EB (JKort Erl II: "Eztierletarikoetan, eztigintzarako gai diranetan, 5 endaki aukera genezazke"; M. Aizpurua: "eztigintzaren lehen urratsa nektarra biltzean ematen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eztigintza : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, DRA, PMuj DVC; eztigite , eztigile , eztigin : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

eztigintza
iz. Eztia egitea; eztigilearen lanbidea. Burrunbaka erleak dabiltza lorerik lore, eztigintzarako egoki diren gaien atzean. Irulegiko ardoaz, Itsasuko gereziez eta eztigintzaz mintzatu dira.

Aztergaia: eztigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

eztikeria
iz. Eztitasun gaitzesgarria; lausengua, losintxa. Ik. zurikeria; balaku. Emakumezko eztikeria eta liluragarri guztiak.

Aztergaia: eztikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztiki
adb. Eztitasunez, emeki. Ik. ezti-ezti; ezti-eztia. Eztiki esan, erantzun. Eztiki laztanduz. Eritasunak eztiki jasateko. Ezin eztikiago erantzun zion.

Aztergaia: eztiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztiro
adb. Eztiki. Denborak gauza guztiak emeki-emeki eta eztiro baitaramatza.

Aztergaia: eztiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

eztiki.

eztitan
adb. Oso pozik. Eztitan da, adurra dariola. Bi gazteak eztitan doaz. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik.
Loturak

Aztergaia: eztitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eztitan (izan...)

eztitasun
iz. Eztia denaren nolakotasuna. Ik. emetasun; gozotasun; leuntasun. Bihotzeko eztitasuna. Amodioaren eztitasuna. Eztitasun handiz hitz eginez. Agur, Erregina, miserikordiaren Ama, bizitza, eztitasuna eta gure esperantza. Oi, Maria, Ama eztitasunez betea!

Aztergaia: eztitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztitsu
1 adj. Eztia, gozoa. Hitz gozo eztitsuak. Amets eztitsuak.
2 (Adizlagun gisa). Eztitsu agintzen dizu.

Aztergaia: eztitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztitu1, ezti/eztitu, eztitzen
da/du ad. Gozatu, ematu. Ik. baretu. Ardoa zahartzearekin eztitzen da. Berak eztitzen ditu gure neke eta oinazeak. Zeruko Aitaren haserrea eztitzeko. Bihozmina eztitu zitzaion arte. Bere anaia apur bat eztitu zenean. Ezpainak irriz eztiturik. Uhinak eztitzen dira, hodeiak barreiatzen.

Aztergaia: eztitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eztitu, ezti(tu), eztitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eztitu, ezti(tu), eztitzen

eztitu2, ezti/eztitu, eztitzen
du ad. Txertatu. Fruitua ematen duten zuhaitz guztiak gazterik eztitu behar dira.

Aztergaia: eztitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eztitu, ezti(tu), eztitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eztitu, ezti(tu), eztitzen

eztitzaile
iz. Jakiak, edariak eta sendagaiak gozatzeko erabiltzen den gaia, bereziki azukrea edo eztia ez dena. Ik. gozagarri 2; edulkoratzaile. Kasu horretan hobe da azukreak saihestea eta kaloria gutxiko eztitzaileak hautatzea.

Aztergaia: eztitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh220 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): eztitzaile 32, Consumer (adib.: “Bederatzik kaloria gutxi dauzkate, eztitzaileak dituztelako azukrearen ordez”). // eztitzaile 224: Argia (“Eztitzaileak, enpeltazaleak, edaentzaileak edo txertatzaileak badu lana oraintxe. Urte askoan fruitua biltzeko aukera itsatsiko edo zapuztuko duen lana. Zorroztu labanak!“), Consumer 223 (“Eztitzaile artifizialak izaten dituzte, light erakoak edo arinagoak dira, eta kaloria gutxiago ematen dituzte, baina ez dira hain naturalak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eztitzaile , Herria (“Seme bat, anaia bat,lagun bat ala aita baten galtzea dorpea izaiten da, ez da hitzik ezkasa ordaintzen duenik, bainan gelditzen da Herri osoaren sustengua doluaren eztitzaile”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es edulcorante / fr édulcorant(e): Elhuyar: edulkoratzaile, gozagarri / Nolaerran: eztigarri / Zehazki: eztitzaile / Labayru: edulkoratzaile, gozagarri, edulkorante / Adorez5000: gozagarri, eztigarri, edulkoratzaile.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

eztitzaile "Enxeridor, txertatzallea, eztitzalle, edaentzalea" Lar.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

Forma lehiakidea du (edulkoratzaile) eta lantaldeak ez du garbi zein den egokiena.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa edulkoratzaile eta gozagarri formekin egin den bezala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. edulkoratzaile

eztitze1
iz. Gozatzea, ematzea. Haientzat ere bada, zenbait aldiz, jabaldura edo eztitze bat penetan.

Aztergaia: eztitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eztitze2
iz. Txertatzea.

Aztergaia: eztitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eztizko
1 adj. Eztiz egina. Eztizko opila.
2 adj. Eztia, gozoa. Ik. eztitsu. Eztizko hitzak. Eztizko irribarrea.
Loturak

Aztergaia: eztizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezti 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eztizko irribarrea.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper