12 emaitza ezkontza bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

ezkontza
1 iz. Bi pertsonaren arteko legezko elkartzea, ezkontideen elkarbizitza erabateko eta iraunkorrerako konpromisoa eskatzen duena. Ezkontza elkartasun bat da. Elizazko ezkontza. Legezko ezkontza. Sansonen bigarren ezkontza. Ahaideen arteko ezkontzak. Ezkontza hartatik sei ume jaio ziren. Diruagatik egiten diren ezkontzak. Kristau ezkontza. Ezkontzako sakramentua.
2 iz. Elkartze hori gauzatzen den ekitaldi edo zeremonia. Ezkontza batera joan ginen. Ezkontza egunean.
3 iz. Bi gauzaren elkartze edo bateratzea. Ez da gehienetan zorionekoa izaten euskal idazle eta euskalariaren arteko ezkontza.

Esaera zaharrak

Amorezko ezkontza, dolorezko bizitza. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea. Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako.

Aztergaia: ezkontza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezkontza egin , ezkontza galdu , ezkontza-hauste , ezkontza hautsi , ezkontzako hitz / berba , ezkontza-nahasle , ezkontzaz , ezkontzazko .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ezkontza hitzaren azpisarreren artean, ezkontzako itunak jaso daiteke, ezkontideek euren ondasunen araubidea ezartzeko agiri hori sinatzen baitute (hala nahi izanez gero).

 - [E116]: forma berria da ezkontzako itunak hori; hurrengo itzulian ikus dezakegu bere argibideekin, eta azaldu: adib., ea pluralean bakarrik erabiltzen den, zein diren ingurukoak (ondasunez gain, beste zer arautzen den; edo, gaur egiten ez bada ere, beste zer arautzen zen garai batean), etab.

 - Erabakia: (2009-06-26) Lantaldearen proposamenari azpisarrera bat gehituko zaio: ezkontza(-)agiri, eta Zuzenbidekoak lantzean ikusteko utzi da ezkontzako itun(ak) esapidea.

ezkontza agiri, ezkontza-agiri
iz. Norbait ezkondua dela erakusten duen agiria. Bikote homosexualei ezkontza-agiririk ez emateko agindu du Kaliforniako Auzitegi Gorenak.
ezkontza egin
ad.-lok. Ezkondu. Hamabostetik hamabi dira ezkontza egin zutenak; hiru bakarrik ikusten ditut orain ezkongai daudenak. || Semeek egiten dutenean gurasoek nahi ez luketen ezkontza. Mutilzahar geratu baino, ezkontza on bat egitea hobe dela. Ezkontza aberatsa egin zuen Luisa Agirrerekin.

Aztergaia: ezkontza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ezkondu.

ezkontza eraztun, ezkontza-eraztun
iz. Ezkontza-zeremonian ezkongaiek batak bestearekin trukatzen dituzten eraztunetako bakoitza, bien arteko batasunaren sinbolo dena. Ezkondua dagoela esatea eta behatzean ezkontza-eraztuna eramatea komeni zaio. Ezkondu aurreko azken eguna bi lagunekin ospatzen ari dela, emaztearentzako ezkontza eraztuna galdu du.

Aztergaia: ezkontza-eraztun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh52 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 32 (Elkar 20), ezkon(-)eraztun 13, ezkoneraztun 0 / ETC: 113, ezkon(-)eraztun 69, ezkoneraztun 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ezkontza-eraztun anillo nupcial, anillo de boda; anillo de compromiso, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: alliance bague ezkontza eraztun – ezkontza erhaztün (ZU) / Euskalterm: 0

Bestelakoak

eraztun 1 iz. Uztai txikia, gehienetan urrezkoa edo zilarrezkoa, hatzean apaingarri gisa jartzen dena. Hatzean daraman urrezko eraztun lodia. Ezkon-eraztuna.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Gardenagoa eta egokiagoa da forma hori ezkon-eraztun baino. Ezabatu ezkon-eraztun adibidea eraztun sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezkontza eta eraztun sarreretan.

ezkontza galdu
ad.-lok. Egin aurretik, ezkontza bat bertan behera utzi edo gelditu. Horrela izanez gero, ezkontza galdu beharko duzue. Antoni eta Anjelen arteko ezkontza galduko zela berriro. || Ezkontza hura galarazteko.

Aztergaia: ezkontza galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

galdu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

ezkontza hauste, ezkontza-hauste
1 iz. Dibortzioa. Jesusek, ordea, bere Lege Berrian kentzen du baimen hori; edozein ezkontza-hauste debekatzen du.
2 iz. Adulterioa.
ezkontza hautsi
ad.-lok. Dibortziatu; ezkontzatik sorturiko elkartzea hautsi. Jesusek esan du ezin daitekeela ezkontza hautsi.

Aztergaia: ezkontza hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hautsi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

ezkontza nahasle, ezkontza-nahasle
iz. Ezkontidea ez den pertsona batekin sexu harremanak dituen pertsona. Beste gizonak bezala, lapur eta ezkontza-nahasle ez naizelako.
ezkontzako berba
iz. Ezkontzeko promesa. Behin ezkontzako berba emanez gero (...).

Aztergaia: ezkontzako berba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

ezkontzako hitz
iz. Ezkontzeko promesa. Ezkontzako hitza eman.

Aztergaia: ezkontzako hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

ezkontzaz
adb. Ezkontzaren bidez; ezkontzaren ondorioz. Kainen ondorengoak hasi ziren ezkontzaz elkarganatzen, eta mundu guztia zikindu zen bekatuz. Bere alaba eman zion ezkontzaz. Ezkontzaz batu ziren. Jaiotzaz ez bazen handizki, ezkontzaz bihurtu zen.
Loturak

Aztergaia: ezkontzaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hasi ziren ezkontzaz elkarganatzen; jaiotzaz ez bazen handizki, ezkontzaz bihurtu zen.

ezkontzazko
adj. Ezkontzazko ahaidetasuna. Zenbat aldiz ez dira iturri bidean aipatu ezkontzazko lehen solasak!
Loturak

Aztergaia: ezkontzazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontzaz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ezkontzazko ahaidetasuna.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper