5 emaitza eutsi bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

eutsi1, euts, eusten
dio ad. Helduta, oratuta eduki; bere egoeran, mugitu, erori, galdu edo suntsitu gabe, iraunarazi. (nor osagarririk gabe). Ik. irozo; kontu2. Zezenari adarretatik irmo eutsiz. Malkarretako lurrari arbolak eusten dio. Nork eusten dio, bada, airean eguzkiari? Loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz. Teilape horri eusten dion horma. Ongiak eta eginbideak elkarri eusten diote, bata bestearen habea eta euskarria delarik. Emandako hitzari eustea. Neureari eusten nion, ernai eta gogor. Nork bere grina eta joerari eusten jakitea. Beren eskubideei eusteko. Ametsezko lilurak eusten dio gizonaren ekintzari. Hilko ez bada, euskarak eutsi behar dio Euskal Herriari eta euskalduntasunari. Galzorian zegoen hizkuntzari eutsi nahia. Gobernuari eusten dioten alderdiak.
eutsi2
adj. Zekena, xuhurra. Behartsuentzat emankorra, etxekoentzat eutsia. Gizon aberatsa, baina inori on egiteko eutsia. Guraso gutiziatsu, eutsi, zekenak. || Gizon esku-eutsia.
eutsiezin
adj. Ezin eutsizkoa. Norbaitengana bultzatzen gaituen indar eutsiezina. Elkarrenganako irrits eutsiezina. Mundua ezagutzeko grina eutsiezina izan du beti.

Aztergaia: eutsiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-04-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: LMuj BideG ("Udazken onen argaltasunean alako ibilnai eutsiezin bat sentitzen dut").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eutsezin 1, LMuj ("Haien bultzada eta inbasioaldia eutsezinak ziren"); eutsi-ezin 1, Larrak ("Onen seme Sesta'k, lizunkeri-lera eutsi-ezinak bultzauta, Lukertze emakume on-maratz eta sendi urtenekoa ta eskondua, indarrez eta gabaz, laidotu ei eban"); eutsiezin (eta eutsieziñ) 3: Muxika ("Eta au dana egi gerta dedin, guztion onaren eta zeruratzearen maitale Jesus! zure grazi eutsieziñaren indar ori betor beti goitik"), D. Martiartu ("Gaisotasunaren sintomatologian usuak dira zorabioak, aluzinazioak eta aldizkako sukarraldiak, hala nola eldarnioak, kakexia eta gaitza garatu heinean bortitzenagotzen doazen barrealdi eutsiezinak, harik eta gaisoa bere goitikinean itotzen den arte"), Danok senide ("Eutsiezinezko indarrez egin dot putz, pentsatzea eragozten eustien hodei-horma lodi baltzak garbitzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eutsiezin : ElhHizt (inaguantable, irrefenable, irreprimible, incontenible), DRA (incontrolable, inaguantable); eutsezin : PMuj DVC (incontenible, insostenible, irresistible); eutsi-ezin : PMuj DVC (insostenible) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

eutsezin beharko luke, formaz; osaeraz, berriz, zalantzazkoa da, nori argumentuari baitagokio eratorria.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Eutsiezin: Gauza jakina da material foniko urriko hitzek ez dutela elkartzean beren azken bokala galtzen (Cf. Bizk. baltzitu, gazitu, hasiera, etsipena (baina onespena)...). Beraz, alde horretatik erabat zuzena da. Adierazten duen kontzeptua, bestalde, erabat gardena da. Gainera, eutsiezin-i eskatzen zaion nori argumentuaren kontua ez zaio euskarri eta eutsigarriri egozten, eta berauek ere hortxe daude, euskaraz era horretako kasuak gertatzen dira eta.

 - [E123]:  Nori argumentua izatea ez da garrantzitsua, nire ustez, eutsi aditzaren barne-argumentuak nori kasua hartzen duelako. Formari dagokionez, egia da eutsezin beharko lukeela, baina hitz honen txostenean ikusten denez, erabili denean batez ere eutsiezin erabili da.

 - [E116]:  eutsi-ren eratorri -i- gabeak dira gure hiztegiko besteak (euskailu, euskarri, eusle, euspen), baina salbuespenak zilegi dira (zilegi dira, jakina, salbuespen gisa edo salbuespentzat hartuz, eta arau edo jokabide orokor bihurtu gabe); eta, osaeraz aparteko arazorik ez duten hitzetan (eta honek ez du apartekorik, E123k eta E208k diotenez), idazleek erabili duten forma da hiztegi batuan onartzekoa, eta eutsiezin franko gehiago hedatuagoa da -i- gabea baino. Lantaldearen txostenekoez gain, ik. oraingo prosaren corpusekoak, are adierazgarriagoak baitira: eutsezin 2 idazlek erabili dute (J.M. Irigoien eta I. Mendiguren) eta Berria-ko artikulu batek; eutsiezin, berriz, 15 idazlek (O. Arana, J.M. Elexpuru, A. Garikano, I. Iñurrieta, P. Iturritegi, E. Jimenez, A. Ladron Arana, A. Lertxundi, K. Linazasoro, X. Montoia, A. Olano, I. Unzurrunzaga, U. Urrutikoetxea, J.L. Zabala, J. Zabaleta) eta Berria-ko 8 artikuluk. Proposamena: "eutsiezin izond.".

 - Erabakia: (2009-04-24) OK, eutsiezin izond.

eutsigarri
1 adj. Zerbaiti eusten diona. Jausteko dagoen hormari ostiko eutsigarria ipini.
2 iz. Euskarria.

Aztergaia: eutsigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-04-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. euskarri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Eutsigarri: euskarri eta eutsigarri bi gauza ezberdin dira. Lehena izena da eta bigarrena, aldiz, izenlaguna. OEH-an ere adibideak argi daude: Eta jausteko dagoan etxe bati estribo eutsi-garria baina urrezko euskarriak zeuzkan kaja txit preziotsua.

 - [E116]: egia izan daiteke euskarri eta eutsigarri "bi gauza ezberdin" direlakoa, baina ez dakit egia osoa den. OEHko datuei dagokienez, a) euskarri guztiak izenak dira, noski (edo atributu gisa ageri dira, baina ez izenondo argi gisa); b) izenondo argia da eutsigarri E208k aipatu duen Añibarroren adibidean (izenondoaren adibide hori bakarrik aurkitu dut), baina izena da idazle beraren beste batean (GGero 248: "Abe ta eutsigarri asko, grazia ta zeruko laguntza ta eskua bear da ez jausteko [bizio madarikatu onetan]" #mdash# Ax: Anhitz habe, fabore, eta sostengu) eta Otxoluaren eta Lizardiren testuetan ("Bertoldinen txaldankerijak [...] Markolberen zurtasunaren eutsigarrijaz, atsegin ixango yatzuz"; "Irakur-arian yaso-oar ugarietatik auexek bederen aldatu ditzaizudan esanaren eutsigarri"). XX. mendeko corpusean argixeagoa dirudi idazleen jokaerak: izenondoa da eutsigarri 3 testutan (eta eusgarri beste 4tan; batez ere "garapen eutsigarri" eta "garapen eusgarri" sintagmetan ageri dira), baina izena da eutsigarri 2 testutan (eta eusgarri beste 5etan); euskarri formako guztiak begiratzerik ez dut izan, asko baitira, baina izenak direla esango nuke. Alderantzizkoa ere kontuan hartu beharrekoa da, eta susmoa dut pasatuxea izan daitekeela (garapen) eutsigarri horren garaia, eta bestela adierazten dela gaur horko adierazkizuna: cf. sostenga(ga)rri bezalakoak (edo geuk indartu nahi izan dugun iraunkor, nahiz honek bestelako erreferentzia duen oinarri); baina, esan bezala, hau ez da susmoa besterik. Laburtuz, eta neure iritzia argitzeko: a) oinarri ahulegia dugu tradizioan eta idazleengan euskarri iz. / eutsigarri izond. banaketa egiteko, hau da: osaera bereko bi forma (edo hitz beraren bi aldaera) bi kategoriatan banatzeko; b) inoiz edo behin egin daiteke E208k proposatzen duena bezalako banaketa bat edo beste (salbuespena izango da, baina salbuespenak beti egin daitezke, hartako arrazoia izanez gero); c) idazleek ez dute, orain arte behintzat, hala egiteko premia argirik izan edo nabarmendu, eta ez dagokio Euskaltzaindiari aurrea hartzea; d) ondorioa eta proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2009-04-24) eutsigarri izond.: jausteko dagoen hormari estilo eutsigarria ipini. 2 iz. h. euskarri.

eutsika
adb. Eutsiz. Txerriari hanketatik eutsika. Negar egiten nuen zotinei eutsika.

Aztergaia: eutsika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka ad.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

eutsiz.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper