41 emaitza euskal bilaketarentzat - [1 - 41] bistaratzen.

euskal
1 Euskarari dagokiona. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Euskal idazleak. Euskal liburuak. Euskal hitzak eta erdarazkoak. Euskal literatura, kultura. Euskal kantak, olerkiak. Euskal gramatika.
2 Euskal Herriari dagokiona. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Euskal dantzak, jaiak, ohiturak. Euskal gaietan. Euskal mendiak.

Aztergaia: euskal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Euskal Autonomia Erkidego: Euskal Autonomia Erkidegoaren baliabide ekonomikoak, Euskal Herri: Euskal Herriaren adiskideak, euskal herritar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: euskal gaizto .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Euskal Herria, euskal herritar

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ez hemen, baizik gorago argitu beharko da, nik uste, I202k aipatu nahi duen Eskual Herri hori (egina dugu hizkuntzari dagokiona: "eskuara* e. euskara"). Gainera, Herri gabeko eskual izan liteke argitzekoa, nahiz ez den hitz osoa; adib., "eskual* e. euskal".

 - [I202]: Eskual Herri e. Euskal Herri.

 - Erabakia: (2009-04-24) Lantaldeak proposaturiko azpisarrera (euskal gaizto) jasoko da (eta euskal etxea ere jasoko da, adibide gisa); eskual gaitzestekoa, berriz, bere lekuan aipatuko da, baina Eskual Herri sintagma osoan: Eskual Herri* e. Euskal Herri.

euskal amerikar
adj./iz. Amerikako euskalduna. Euskal izena duten amerikar guztiak ez dira euskaldun, ez dira euskal amerikar sentitzen. Western Basque Festival hura mugarria izan zen euskal amerikarren historian.

Aztergaia: euskal amerikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

euskal-amerikar 11 (eta euskal amerikano 1): M.A. Elustondo (“lehenengo euskal-amerikarrek”, “ugaritu ziren euskal-amerikarrak”; “euskal-amerikar emakumezkoa”, “euskal-amerikar familia”, “euskal-amerikar etnia”, “euskal-amerikar komunitate” 3); E. Arozena (“eskerrik asko Euskal Amerikanoei”).

LBeh (2016-10-26): euskal(-)amerikar 47: Aizu, Berria 9, EiTB 8, Argia 28, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: euskal(-)amerikar 22, Berria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu euskal(-)amerikar formarik.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

euskal herritar arautua bere horretan utziz, libretzat eman ditu lantaldeak [euskal x-tar] moduko beste osatu eta garatu guztiak, nahiz ez diren denak berdinak, adieraren aldetik (hemengoa, adib., 'Ameriketan bizi den euskaldunen ondokoa' izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilgarria izan liteke, azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa euskal sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Isildua.

euskal antzara
iz. Euskal Herriko antzara-arraza; arraza horretako antzara, kokospe eta mototsik gabea, lumadi gris ugaria duena.

Aztergaia: euskal antzara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

euskal antzara: EHAA 2004-01-13 ("AGINDUA, 2003ko abenduaren 9koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, «euskal antzara» hegazti-arrazaren arauketa zehatza onesten duena").

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Eraikuntza librea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: euskal antzara [AS s.u. antzara]

euskal arrazako kapoi
iz. Euskal Herriko kapoi arraza; arraza horretako kapoia.

Aztergaia: euskal arrazako kapoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ez OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet, ez ap. NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euskal arrazako kapoi: Karkara.com (“Nekane Gonzalezen euskal arrazako kapoia txapeldun”). // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: euskal arrazako kapoi [AS s.u. kapoi]

euskal artzain-txakur
iz. Euskal Herriko artzain-txakur arraza; arraza horretako txakurra, artaldeak gidatzeko eta zaintzeko erabili ohi dena.

Aztergaia: euskal artzain-txakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. infra mastin.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: artzain-(t)xakur (mastín, perro de pastor): Elsb Fram (“heien lan bera eta zeremonia berekin egiten zuten Libertateko arbolaren kontra gure herriko etxe-xakhur, artzain xakhur, hora handi, xakhur-alano eta xakhur xarlango guziek”), Basarri (“Artzai zakurren pesta”), NEtx LBB (“Artzai txakurra ere, Nabar, oitua zegoen lagunarte artara”); artzakur (mastín): Izt C (“Ataungo plazan bertako mutil batek esku utsik egin izan omen zion borroka, artzakur andi bati”), Or Mi (“Artzakur aundi ta lilia bezain zuriek etzanda zeuden artegiaren luzeran”), Or Eus (“Ara, kiketan Gorritikotik / odei gorriren adarra; / lênik illargi, gero ateraz / artzakur buru-zakarra”); artzanor (perro de pastor): Cb Just (“Deabruak aren anima garbian parte edo lekurik etzuela ikusi, eta arzanora edo zakur amorratu itsusi baten figuran etorri”), LE Urt (“Guardatzen dituela bere Artzai mutilakin […] eta bere artzanorakin”), LE-Ir (“Neuronek dut kulpa; il al nue oroat nola zakur artzanora nobleak”), Mg PAb (“Arzaien txakurrei esaten zaie artzanora”), It Fab (“Otsoak, zijoala bein mendia gora / topoz-topo arkitu zuen artzanora”), Etch (“Artzañ-hor gaixua gida eman”), Izt C ("Deitu omen zion zakur jabeari, bota zekiola bere artzanora andia”), Etxeg EE (“Artzanora-talde baten iges dijoan otso baten moduan”), Echve Dev (“utzi artzanorai edo mastin txakur oriei illargiaren kontra zanga egiten”), Ag Al (“Ni txakurra izan banintz, artzanora izango nintzan”), Ag G (“Txautu ta zukutu zuan etsai likitsa, artzanorak mendean daukan otsoa zukutzen duan bezela”), Eskual 1913 (“Pete eta haren artzain-hor ‘Pekart’ handia erne zagotzan”), Barb Sup (“Ardiak ondotik mee eta mee marrakaz, artzain-or zakurra sahetsetik erausika”), etab.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artzai(n)-txakur eta -zakur: A. Albisu (“Laguntzaillerik onena, artzai-txakurra du”), E. Larre ("artzain zakur primak"), Egin 1986 (“Nafarroako artzai zakurren txapelketa”, “Nafarroako artzai zakurren txapelketa lurralde edota zonaldeen sistemaren arabera ospatuko da”, “Jakina denez, herri honek antolatu ohi du egun horretan Euskal Herriko mailako artzai zakurren txapelketa bat”), DNoticias 1994 (“artzai-txakurren leyaketak”), Artistas 1995 (“Pirinioetako artzain-zakur bat zen”); artzain zakur lehiaketa: Aiako udala, Aiurri, Berria, Tolosaldeko hitza, Ttipi-ttapa, etab.; artzain txakur txapelketa: adib., Goierritarra 1998 ("Gipuzkoako artzain txakur txapelketa"), Ttipi-ttapa 1994 ("Artzai Zakur Txapelketa"); artzakur: Egin 1983 (“Euskal Herriko artzakurren Txapelketa”, “Artzakurrik onenak zein diren jakiteko, aukera bikaina izango da”, “Gipuzkoako artzakurren lehiaketa probintziala jokatuko da”), J. Arretxe (“Artzakur alemana zeraman uhaletik oratuta”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artzakur: LurE (txakur mota, handia eta sendoa, ileluzea, adoretsua eta leiala, abereak zaintzeko txit ona), Harluxet, artzanor: LurE (artzakurra, artzain txakurra), Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

artzakur: EhiztEskulib, 172 ("artzakurren eta untxi-txakurren arteko nahasketaz —ia finkatuta dago— sortutako artzakur arinak"); euskal artzain-txakur: NekHizt; EHAA 2004-01-15 ("Agindua, 2003ko abenduaren 9koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, «Euskal Artzain-txakurra» txakur-arrazaren arauketa zehatza onesten duena").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Euskal Artzain Txakur: pastorvasco.com (“Euskal Artzain Txakurraren paperak nola eskuratu daitezken askok galdetzen didazutenez, hemen laburtzen dizuet prozedura”); cf. "euskal artzain arrazako txakur lehiaketa" (DV); cf. aleman ardizakur: G. Garate (“doberman, siberiar husky, setter, aleman ardizakur, Yorkshire terrier, dalmata, sanbernardo, boxer, collie”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ardi(-)txakur, artzain-txakur, artzanor.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua euskal artzain-txakur [AS s.u. artzain]

euskal asto
iz. Euskal Herriko asto arraza; arraza horretako astoa.

Aztergaia: euskal asto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: euskal asto [AS s.u. asto]

Euskal Autonomia Erkidego
iz. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen duten autonomia-erkidegoaren izena. Euskal Autonomia Erkidegoaren baliabide ekonomikoak.
euskal etxe
iz. Atzerrian bizi diren euskaldunak biltzen diren etxea edo elkartea. Munduan barrena zabalduta dauden euskal etxeekin harremana izatea da zuzendari horren zeregin nagusia.

Aztergaia: euskal etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:043 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

EUSKAL-ETXE Casa vasca (lugar de reunión de los vascos fuera del país). Cf. euskaletxe 'casa vasca, casa del País Vasco' en Ag Serm 419. * Buenos Airesetako lur gorian izan bedi gure gizaldearentzat. Eskual-etxea bigarren ohantze bat. JE Bur 212.

LB: “OTSAILAREN 28ra arte, euskal ekoizpen ugari ikusteko aukera eskainiko du Bartzelonako Euskal Etxearen 13. Zinemaldiak” (Aizu); EPG: “Erakusketa, ikusgarri eta beste, Erramun Martikorena-ren kantaldi eder batekin, aste on bat iraun dute Parisen Euskal-Etxe berriaren estreinaldiko ekitaldiek.” (Herria);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: euskal etxe casa vasca [casa de reunión de los vascos en el extranjero]; Adorez: euskal etxe: iz. casa vasca; Montevideoko euskal etxea: casa vasca de Montevideo; Labayru: Buenos Aireseko Euskal-etxean ezagutu genduan alkar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: -

etxe 3 iz. Erabilera jakin bat duen etxea, askotan jendartekoa. Herriko etxea: udaletxea. Fraide, moja etxea. Auzi etxea: auzitegia. Salgai dago Euskaltzaindiaren etxean, Bilbon. Euskal etxea: atzerrian, euskaldunak biltzen diren etxea. Kultur etxea. Gaua igarotzera emakume galduen etxe batera. Bilboko Ellakuria etxean.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa euskal eta etxe sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Euskal etxe, euskal pilota: biak sartzeko, gure kulturako kontzeptu aski bereziak adierazten dituztelako.

 - [E116]: zein dira "kontzeptu bereziak", eta zein ez?, eta nola erabakitzen dira batzuk eta besteak? Gehixeago zehazteko, zein adieratakoa jaso nahi du E208k: arkitektura jakin batekoa, edo Parisen edo Asuncionen daudenak bezalakoa, edo besteren bat? Aparteko arazorik ez dut ikusten adibide gisa eskaintzeko (ezpada oreka zaindu beharra, nahiz adibideetan ez dugun aukerak agortzeko asmorik); baina nekez egingo nuke hortik aurrera, hau da: ez nuke oraingoz azpisarrera bihurtuko. Zuek esan.

 - Erabakia: (2009-04-24) Adibide gisa aipatuko da, euskal sarreran: Montevideoko euskal etxea.

euskal gaizto
iz. Euskara gaiztoa, mordoiloa. Gaurko umeek dena euskal gaizto egiten dute.

Aztergaia: euskal gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: euskal-gaizto - AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gaizto.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

euskal sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

euskara gaiztoa.

Euskal Herri
iz. Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak, Lapurdik, Nafarroak, Nafarroa Behereak eta Zuberoak osatzen duten lurraldea. Euskal Herriaren adiskideak.
Euskal Herriko mendiko zaldi
iz. Euskal Herriko mendietan bizi den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, tamaina ertain edo txikikoa, gorpuzkera gihartsu eta trinkoa duena, haragitarako hazten dena.
euskal herritar
iz. Euskal Herriko herritarra. Euskal herritar abertzaleak.

Aztergaia: euskal herritar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

tradiziorik gabeko forma da; baina arazo larri bati erantzuteko proposatu da (inoiz euskotar proposatu zen bezala), Euskal Herriko biztanle guztiak, euskaldun nahiz ez-euskaldunak, izendatzeko

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

euskal izendegi
iz. Euskal pertsona-izenak biltzen dituen izendegia. Egun euskal izendegiko izenak dira Euskal Herrian erabilienak.

Aztergaia: euskal izendegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izendegi * Gure Herriko udalen euskal izendegia. MEIG VIII 114. En DFrec hay 22 ejs.

LB: 42 “Badirudi egun kexatu den jendea ez dela hain gutxi, pasa den urtarrilean Euskaltzaindiak Justizia Ministerioari euskal izendegiarekin malguago joka dezala eskatuko dio eta, euskararen ezaugarri propioak kontuan izan ditzan” (Argia) / EPG: “Onomastika, Euskal Izendegia eta guzietakoak ere hor dira besteak beste.” (Herria) / ETC: 119 “Esan bezala, Satrustegiren lanak irauli egin zuen euskal izendegia eta handik geroko euskal izengintza osoa.” (UEU)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

izendegi 1 iz. Pertsona-izenak edo toki izenak biltzen dituen zerrenda. Euskal izendegia: euskal pertsona-izenak biltzen dituena. Euskal Herriko udalen izendegia. Arabako herri eta hirien izendegia. XX. mendeko euskal idazleen izendegia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, hobeto definitu ahal izateko, adibideko azalpena eta adieraren definizioa ez baitatoz bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa euskal eta izendegi sarreretan.

euskal oilo
iz. Euskal Herriko oilo arraza; arraza horretako oiloa, kanpoan bizitzeko hazia izanik, zainketa gutxi behar duena, gandor soila, belarritxo labur gorriak eta hanka horiak dituena, bai arrautzak erruteko eta bai haragitarako egokia dena.

Aztergaia: euskal oilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

euskal oilo: NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euskal oilo: Elhuyar (“arraza hauek oso larri daude: Enkarterriko astoa, ahuntz azpigorria, euskal txerria eta oiloa...”); Euskal Oilo arraza: Goierriko hitza (“Euskal Oilo arrazako aleak subastan erakusten, Pello Olariaga oilo-hazle gabiriarra”); euskal oiloa arraza: Santalutzi ("euskal oiloa arrazako kapoiak"); Euskal Oiloak arraza: amurrio ("«Euskal Oiloak» arrazako oilo"). // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: euskal oilo [AS s.u. oilo]

euskal txerri
iz. Euskal Herriko txerri arraza; arraza horretako txerria, orban beltzak dituena eta jatorria Ipar Euskal Herrian, Bearnon eta Nafarroa Garaiko iparraldean duena.

Aztergaia: euskal txerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet, ez ap. NekHizt.

Sektore jakin bateko informazioa

euskal txerri: EHAA 2004-01-16 ("AGINDUA, 2003ko abenduaren 9koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, «euskal txerria» txerri-arrazaren arauketa zehatza onesten duena").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euskal txerri: Berria (“'Euskal Txerria' ikerketa lana saritu dute”, “proiektu horrekin euskal txerriaren etorkizuna bermaturik geratuko da”, “Euskal txerria jateko erabiliko denez, bere iraupena ere bermatuko da”; “Aurreko urteetan 30etik gora animalia espezie ikusteko abagunea izan zuten hara bildu zirenek: Pirinioetako eta Enkarterrietako astoak, ahuntz azpigorriak, euskal txerriak, Baztango txerriak, ardi latxak, Akitaniako behi gorriak...”), Elhuyar (“arraza hauek oso larri daude: Enkarterriko astoa, ahuntz azpigorria, euskal txerria eta oiloa...”); euskal xerri: Porc Basque ("Hazten ditugu Manex buru beltz arrazako ardiak, Blondes d’Aquitaine arrazako behiak eta euskal xerriak"); euskal txerri arraza: Berria (“Mariano Gomezek ia desagertzear egon den azken euskal txerri arraza aztertu du”); Herria ("garai hartan euskal xerri arrazako 50 urde baizik ez zeuden"); cf. supra euskal arrazako txerri.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua euskal txerri [AS s.u. txerri]

euskal untxari
iz. Euskal Herriko untxari mota.

Aztergaia: euskal untxari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

euskal untxari: EhiztEskulib, 171 ("Bada bertako arraza bat ere, arraza moduan garrantzia handirik ez duena: Euskal untxariak edo iparraldekoak"); EhizAzter 81 ("539. Euskal untxaria edo Iparraldeko untxaria arrasto-txakurra da").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: euskal untxari [AS s.u. untxari]

euskalari
iz. Euskara aztertzen edo ikertzen duen hizkuntzalaria. Euskaltzaleak eta euskalariak. Euskalari jakintsuenak. Schuchardt euskalari handia izan zen. Euskalarien Nazioarteko Jardunaldiak.

Aztergaia: euskalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskalaritza
iz. Euskara aztertzen duen jakintza. Ik. hizkuntzalaritza. Euskalaritzaren zutabe eta ardatz izan zen Mitxelena.

Aztergaia: euskalaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

euskalaritza EB 4: K. Zuazo 3 ("Bi lan nagusi hauetaz landa, makinatxo bat testu eta izkribu zahar eman da argitara Euskalaritzaz diharduten aldizkarietan", "1960-90 bitarteko Euskalaritzaz dihardugula, behin eta berriro azaldu zaigu K. Mitxelenaren izena", "Euskalaritzaren zutabe eta ardatz izan zen Mitxelena"); R. Gomez ("Aipu luze honetan aurreko euskalaritzaren kritika eta ikerketa berriek jarraitu behar duten bidearen proposamena kausitzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm), ez hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza: -lari-tza.

euskaldun
adj./iz. Euskaraz dakiena, euskaraz mintzatzen dena. Irakasle euskaldunak. Hitz bi nire anaia euskaldunei. Ingeles euskalduna. Euskaldunen artean. Kristau euskaldunei edo euskaldun kristauei hainbeste doakien arazo horretan. Euskaldunik baizik ez zen lekuan nengoela. Euskaldun baserritarrak. Euskaldun jatorra. Euskaldun ikasia, alfabetatua. Euskaldun euskaltzaleak. Euskaldun axolagabeak. Gauden euskaldun.

Aztergaia: euskaldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euskaldun berri, euskaldun garbi, euskaldun zahar.

euskaldun berri
iz. Haurtzaroa igaroz gero euskaldundu dena. Euskaldun berria da. Euskaldun berrien arazoak. Bidarteko erretore euskaldun berria.

Aztergaia: euskaldun berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskualdun berri (1: Zub); euskaldun berri (14: MEIG); euskaldun zahar (4: Vill Jaink 1; MEIG 3)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

euskaldun barri (1: Maitena, in: Zer); euskaldun berri 29 aldiz jaso da (G 1: S. Onaindia; IE 2: JA Irigarai eta Artxeroa, in: Herria; EB 26: horietan 8 Elhuyar-ko art. batekoak eta 5 Bittor Kapanagaren beste batekoak); euskaldunberri 11 aldiz (Eb-EgAs: horietan 5 Felix Ibargutxi, in: DV Zabalik); euskaldun zahar (+ euskaldun zaar, euskaldun zar) 15 aldiz, 9 obratan; euskaldunzahar 14 aldiz, 4 obratan (horietan 7 A. Lasarte, eta 4 F. Ibargutxi)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: euskaldun berri 10, euskaldun-berri 3, euskaldunberri 8; euskaldun za(h)r 6 (eta behin "euskaldun zahar-berriak"); AB50: euskaldun berri 8, euskaldun-berri 1, euskaldunberri 9; LurE: euskaldun berri, euskaldun zahar (s.u. euskaldun); HiztEn: euskaldunberri, euskaldunzahar; Euskalterm: euskaldunberri, euskaldunzahar

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

hitz-andana ihartutzat harturik ("euskaldun berri" guztiak ez baitira 'euskaldunberri', "euskaldun zahar" guztiak 'euskaldunzahar' ez diren bezala; eta alderantziz, "euskaldunzahar" guztiak ez dira 'euskaldun zahar'; cf. mutilzahar, etc.), loturik ematearen aldeko dira kide batzuk; besteek, berriz, ez dute bereizketa horren inolako premiarik ikusten.

euskaldun garbi
iz. Erabateko euskalduna. Herri bertsoak ez ditu behar bezala ulertuko euskaldun garbia ez denak. Izan, euskaldun garbia izan naiz beti, hots, edozein hizkuntzatan izan naitekeen bezain hiztun garbia.

Aztergaia: euskaldun garbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

euskaldun huts
iz. Euskara baizik ez dakien pertsona. Euskaldun hutsa zen, ez zekien erdaraz.

Aztergaia: euskaldun huts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

huts (Con euskaldun, erdaldun). "Liburu au euskaldun utsentzat egina da (Mb), ce libre est fait pour les purs basques" Dv. * Euskaldun utsak ezin aitu eikeezala berba oneek. Mg PAb 163. Euskaldun / uts ta garbia. AB AmaE 117. Euskaldun utsak izan zirean / beste guztien aurreti. Azc PB 43. Guziak ziran euskaldun uts. Mok 6. Euzkeldun utsa zan, ezekiyan erderaz. Kk Ab II 183. Euskararen ortkoiak, moldeak, uskaldun utsen baitan ditugu. FIr 161.

LB: 36 “Are gutxiago segregazio sozialik , Eduardo Landetak, garai bateko euskaldun hutsak gogoan, ondo asko deskribatu zuen egoera lazgarri hartan bezala. Gaur egun euskaldun gutxi dago euskaldun ezin izanaren minak erasanda: lautik bat edo, azken ikerketen arabera” (Berria) / EPG: 5 “Bai, gogaiderik apenas sumatzen dudan giro batean bizi naiz, esan dezadan garbi: kasik euskaldun huts naizen aldetik, nazkatuxea naukaten euskalkeria guzion erdi erditik atera behar izaten dut nire eguneroko poza.” (Patziku Perurena) / ETC: 89 “Garai batean bakar batzuk ziren gazteleraz bakarrik aritzen zirenak, elebidunak berriz euskal noblezia; euskaldun hutsak gehienak, herri xehe osoa.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: euskaldun hutsa: vasco neto (que solo habla euskera); Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

huts2 3 adj. (Izenondo baten eskuinean). Pertsonez edo animaliez mintzatuz, aipatzen den ezaugarria edo nolakotasuna nagusi duena. Bata zen egiazalea eta bestea gezurti hutsa. Hi, buruharro hutsa, oroit hadi hautsa haizela. Gizon on eta kartsua zen segurki Heli, baina ahul hutsa bere haurrekin. Eskuzabala eta behargin hutsa zen. Euskaldun hutsa: euskara baizik ez dakiena. || Labanek ikusi zuen ardi zuri huts edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azalpeneko definizioa egokia bada, ez dirudi bat datorrenik adierarekin. Azpisarrera egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa euskaldun eta huts sarreretan.

euskaldun zahar
iz. Haurtzarotik euskalduna dena. Agian ez dira euskaldun zaharrak bezain jatorki mintzatuko.

Aztergaia: euskaldun zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

euskaldundu, euskaldun/euskaldundu, euskalduntzen
da/du ad. Euskaldun bihurtu, euskaraz ikasi. Hogeiren bat urterekin euskaldundu zen. Maisu-maistrak euskalduntzeko. Eskola behar dugu geure esku izan, herria euskaldunduko badugu. || Hainbat esapide arrunt euskalduntzeko. Latinetik zuzenean hartutako hitza, eta aspaldidanik euskaldundua.

Aztergaia: euskaldundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

euskaldundu, euskaldun(du), euskalduntzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

euskaldundu, euskaldun(du), euskalduntzen

euskaldungo
iz. Euskalduntasuna. Gutxi aipatzen zuten orduan euskara eta euskaldungoa gure Uztaritzeko irakasleek.

Aztergaia: euskaldungo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'euskalduntasuna'.

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

'euskalduntasuna' adierazten du, eta ez 'euskaldunen multzoa'

euskalduntasun
iz. Euskalduna denaren nolakotasuna, euskaldunaren izatea. Gure euskalduntasuna galdu gabe. Barojaren euskalduntasuna.

Aztergaia: euskalduntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskalduntze
iz. Euskaldun bihurtzea, euskaraz ikastea. Euskalduntze eta alfabetatze ekitaldiak.

Aztergaia: euskalduntze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskalgintza
iz. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko lana; lan hori egiten duen jende multzoa. Euskalgintzak, lan zaratatsuak baino gehiago, lan iraunkorrak behar ditu. Euskalgintzan dihardutenak. Dirulaguntzak murriztu dituztela salatu du Nafarroako euskalgintzak.

Aztergaia: euskalgintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

euskalki
iz. Euskararen dialektoa. Euskararen euskalkiak eta hizkerak. Euskalkien arteko bereizkuntzak. Bizkaiko euskalkian. Euskalki formak. Euskalki hitzak. Literatura euskalkiak. Aho euskalkiak.

Aztergaia: euskalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskaltasun
iz. Euskalduntasuna. Euskaldun izaten jarraitzea edo ez jarraitzea, euskaltasuna gordetzea edo galtzea.

Aztergaia: euskaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskaltegi
iz. Euskara ikasteko ikastetxea, bereziki helduen euskalduntze-alfabetatze lanetan aritzen dena. Ez zuen euskara eskolan ikasterik izan, eta euskaltegi batean ikasi zuen.

Aztergaia: euskaltegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskaltzain
iz. Euskaltzaindiko kidea. Gorostiaga euskaltzain jauna. Euskaltzain izendatu.

Aztergaia: euskaltzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euskaltzain oso, euskaltzain ohorezko, euskaltzain urgazle.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

euskaltzain oso, euskaltzain ohorezko, euskaltzain urgazle

euskaltzain ohorezko
iz. Euskararen alde eginiko lana aitortuz, erabakiak hartzeko ahalmenik ez badu ere, Euskaltzaindiko kide izendatu den pertsona. 2002ko azaroaren 29an euskaltzain ohorezko izendatu zuten.

Aztergaia: euskaltzain ohorezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

euskaltzain oso
iz. Euskaltzaindiaren osoko bilkuretan parte hartzeko eta botoa emateko ahalmena duen euskaltzaina. Euskaltzaindia sortu zenean, Azkue euskaltzain oso eta lehendakari izan zen, 1918tik 1951 arte.

Aztergaia: euskaltzain oso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

euskaltzain urgazle
iz. Euskaltzaindiaren bilera batzuetara joateko eta haietan hitz egiteko eskubidea bai, baina botorik ez duen euskaltzaina. 1983. urtetik hona, euskaltzain urgazle izan da.

Aztergaia: euskaltzain urgazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

euskaltzainburu
iz. Euskaltzaindiko buru edo lehendakaria. Azkue jauna euskaltzainburu zela.

Aztergaia: euskaltzainburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskaltzainburuorde
iz. Euskaltzainburuaren hurrengoa, zenbait eginkizunetan haren ordez jarduten duena. Bordeleko Unibertsitatean irakaslea izateaz gain, euskaltzain osoa eta euskaltzainburuordea da egun.

Aztergaia: euskaltzainburuorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzaindiaren webgunean euskaltzainburuorde darabilte.

LBeh (2016-10-26): euskaltzainburuorde 22: Deia 3, Berria 9, Jakin 6, DiarioVasco 4; euskaltzainburu orde 2, Elkar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: euskaltzainburuorde 3, Berria; euskaltzainburu(-)orde : Berria 3, Herria 2.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu euskaltzainburuorde formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta jasotzekoa.

Euskaltzaindi
iz. Euskararen akademia. Euskaltzaindiaren sailak eta batzordeak. Euskaltzaindiaren batzarrak, lanak. Euskaltzaindiaren ardurapean. Euskera, Euskaltzaindiaren aldizkaria. Euskaltzaindiko kideak, burua. Eleizalde-tar Koldobika, Euskaltzaindikoa. Euskaltzainditik iritsi zaigun gomendioa.
euskaltzale
adj./iz. Euskararen zalea dena, euskararekiko atxikimendua erakusten duena. Apaiz euskaltzalea. Norbert Tauer euskaltzalea. Baserritarrak direla euskaltzaleenak. Euskaltzale ez diren abertzaleak. Erdaldun euskaltzaleak. Euskalaria izateaz gain, euskaltzalea ere bazen. Euskaltzaleen Biltzarra.

Aztergaia: euskaltzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskaltzaletasun
iz. Euskaltzalearen nolakotasuna, euskararekiko atxikimendu eta zaletasuna. Emakumeen euskaltzaletasuna. Haurrengan euskaltzaletasuna sustatzeko. Nik ez dut uste euskaltzaletasuna eta zentzua elkarren etsai direnik. Ea zertan datzan gure euskaltzaletasuna. Euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna ez datoz beti bat.

Aztergaia: euskaltzaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskaltzaletu, euskaltzale/euskaltzaletu, euskaltzaletzen
da/du ad. Euskaltzale bihurtu. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Bere emaztea euskaltzaletu nahiz. Ipar Euskal Herria euskaltzaletzen eta abertzaletzen ari den heinean.

Aztergaia: euskaltzaletu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

euskaltzaletu, euskaltzale(tu), euskaltzaletzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

euskaltzaletu, euskaltzale(tu), euskaltzaletzen

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper