15 emaitza erraz bilaketarentzat - [1 - 15] bistaratzen.

erraz
1 adj. Neke edo lan gutxiz egiten edo lortzen dena. Ikasgai erraza. Egiteko erraza. Euskara errazean idatzia. Zerbait lortzeko biderik errazena.
2 (Predikatu-osagarri gisa, subjektuak -tzea edo -tzen hartzen duela). Ez da erraz guztien gogara aritzea. Batzuetan ez da erraz izango euskal ordaina asmatzea. Errazago zitzaien gipuzkoarrei Lapurdi aldera makurtzea. Huts egiten txit da erraz.
3 (Predikatu-osagarri gisa, dagokion aditzak -tzen edo -tzeko hartzen duela). Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Egia esan, ez da oso erraza irakurtzen. Karga arina dela, eta jasateko erraza. || Gogo urria eta aldatzen erraza.
4 adb. Neke edo lan gutxiz. Ik. errazki; aise. Erraz samurtzen den bihotza. Txit erraz irabazi zuen. Erraz eta egoki adierazia. Errazegi jotzen genuen erdarara. Gu errazago garaitzeko. || Guztiak erraz-erraz ikusteko moduan.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Gezurtia eta koxua, erraz harrapatu.

Aztergaia: erraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: errazenik .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errax: ene ustez, ez da hain automatikoa, eta daukan maiztasunagatik nik sartu egingo nuke.

 - [E116]: lehen itzulian ere izan zen forma adierazgarria jasotzeko eskabiderik, aztergai osoan ikusi dudanez; eta, E208k bezala, maiztasun handikoa dela esango nuke nik ere, baina aitortu behar dut ez dakidala nola neurtzen den hori. Gainera, hitz honek badu alderdi bat, irristakorra iruditzen zaidana neri behintzat: adierazgarria da batzuentzat -x- formakoa; besteentzat, ordea, hori da markagabea edo neutroa (ik. OEHn aldaeren banaketa zehatzaz ari den ohar luzea), eta ez dakit zein den irtenbide zuhurra. Bistan da errax aski erabilia dela, baina badirudi, azken batean, onartutako erraz hitzaren aldaera besterik ez dela: euskalki kontukoa, edo adierazgarria. Ez dut ikusten arrazoi nahiko, kasu bat izan nahiz bestea, gure zerrendan biltzeko. Proposamena: ez sartu.

 - Erabakia: (2008-02-29) ok lantaldearen proposamena: errazenik AS sartu. Ez sartu errax.

errazenik
1 Errazena. (Predikatu-osagarri gisa). Predikatzea da errazenik; obratzeak ematen digu lan.
2 adb. Erarik errazenean. Gailurretaraino errazenik igotzeko erak.
Loturak

Aztergaia: errazenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik: -en-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erraz sarrerari dagokion azpisarrera.

errazio
1 iz. Norbaiti ematen zaion janari edo edari kantitatea; norbaitentzat aski eta egokia izan daitekeen janari edo edari kantitatea. Ik. anoa. Hemendik aurrera bakoitzari bere patata-errazioa bereizirik emango zaio, eta egin dezala harekin nahi duena. Gabonetarako olio eta gozoki errazio berezi bat emango digute. Egunean, gutxienez ere, bost barazki eta fruta errazio jan behar dira. Ron errazio bikoitza.
2 iz. Jatetxe, taberna eta kidekoetan plater batean zerbitzatzen den jakia, aperitibo gisa edo bazkari edo afari arin bat egiteko hartzen dena. Ikusmina sortu du errazio bat euro baten truke jateko aukerak. Txanpiñoi errazioa eta ardo kopa bana.

Aztergaia: errazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errazi(ñ)o , erreziño 4: Xe ("Erraziyua bakandu, / bat eman eta bi kendu, / fameliya eziñ mantendu"), AB AmaE ("Muniziñotan ziran dollor ta zintzoak; / Erraziñotan barriz amarna jan arren, / Arpegi txarrik iñoiz ez ebela jarten"), JanEd II ("Igande baten pasiatzera / Igeldora abiatuta, / egun guziko erraziyuak / ustez berekin artuta"), Akes Ipiña ("Emeti bere lagunek erreziñoak edaten yoaten bazirean be, berak basorantza eiten oan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errazio (eta arrazio, arrazio eredu, herio errazio) 9: Medikuntza 7 (adib.: "Pertsona heldu baten arrazio eredu edo dieta orekatua honela definitu daiteke [...] Eguneroko arrazioan, gizon heldu batek talde bakoitzeko janari bat edo bi jan behar luke"), P. Ezkiaga ("Hildako bakoitzaren gibela / bere medailero plateran / herio errazio, whisky tanta zolinak"), M. Lasarte ("Ogei ta amar baxoerdi egun bakoitzean, gutxi gora-bera, ongi osatzeko [...] Errazio polita ez al da ori, irakurle?"); (er)razionamentu 4: J. Zubia ("Transporte falta, jateko gauzan falta ta aien razionamentua, pasatu da"), Ibai-Ertz ("Francoren diktadura garaian, jarri zigun errazionamentuarekin, etzan gaur ainbat tripaundi ikusten"), Azurm ("Hor bere buruari razionamentua ezarri zion"), K. Ibarguren ("Jatekoa ere urte mordo baten / razionamentuan ogi beltzakin"); (ar)razionatu 3: P. Aristi ("Gainontzekoek soldata neurtu beharra daukate, pentsioa zatikatu, eta gaztetasunaren iturriko ura arrazionatuta iritsiko zaie"), A. Kortajarena 2 ("Gasolina eta erre-belarra edo tabakoa ere, jatekoak bezela, razionatuak zeuden [...] Olioa, "razionatua" leenago pezta bat eta larogei xentimo balio izaten zuana, ofizialki, zortzi peztan ematen zuten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrazionamentu : AB38 (racionamiento) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errazio (ración), errazionamendu (racionamiento), errazionatu (racionar): ElhHizt // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari; baita errazionamendu eta errazionatu ere. // IdOh: sarrerako forma aipatua du Euskaltzaindiak 130. arauan (2003-07/09): "arrazio* e. errazio".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errazio: Azken orduko erdarakada honen ordez, ez ote genuke bultzatu behar, lastaira, erkidego eta beste hitz batzuekin egin dugun bezala, euskara jatorreko anoa klasikoa, gaur ia ezertarako ez darabilguna?

 - [E116]: forma honen aldean hobetsi nahi duguna aipa genezake, gehienez ere, baina ez "honen ordez" eman; besteak beste, geuk aipatua dugulako errazio hau (ik. lantaldearen oharra). Ez zait okerra iruditzen E208ren proposamena, baina a) gorago emana dugu anoa, adibide argigarriarekin (biderako anoa edo jana prestaturik, biak abiatu ziren) eta ez dirudi 'errazioa' aipatu nahi genuenik hor; b) gaur erabili egiten dute batzuek anoa hau (ziklismoaz ari direnek, adibidez), eta c) bere garaian ikusiko dugu itzuli honetan ageri den "jan-neurri 'janari-kopuru neurtua'". Bat aukeratzekotan, azken hau aukeratuko nuke nik, baina erabaki gabe daukagu forma (eta eremua ere zehaztekoa izan liteke: medikuntza edo dietetika izan litezke ohikoenak edo). Laburtuz: puntu askotxo dira lotu beharrekoak, eta forma soila ematea dugu erosoena, adierak-eta geroko utziz. Proposamena: hitza azalpenik eman gabe sartu.

 - Erabakia: (2008-02-29) OK, forma soila.

errazional
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errazional-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazional].

Aztergaia: errazional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-08-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errazional* e. arrazional.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

r-/er- (razional mantentzearen alde mintzatu da batzordea)

errazionamendu
iz. Errazionatzea. Francoren diktadura-garaiko errazionamenduarekin, ez zen gaur adinbat tripaundi ikusten.

Aztergaia: errazionamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-01-15 Lantaldeak besterik gabe onartua
errazionatu, erraziona, errazionatzen
du ad. Gauzen banaketa edo salmenta, bereziki janari, erregai eta kidekoena, murriztu eta kontrolatu. Europako bigarren gerratea hasi zenean, kanpotik ezer ekartzerik ez zegoelarik, gasolina eta tabakoa ere, jatekoak bezala, errazionatuak zeuden.

Aztergaia: errazionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erraziona, errazionatzen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

du ad.

errazkeria
1 iz. Egitekoak behar adina neke hartu gabe betetzea. Baziren zenbait alfer, errazkeriari on iritzita, gutxik nekatzen zituenak.
2 iz. Errazegia denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua. Ik. erosokeria. Horregatik, zientzia oso era erakargarri eta ulerterrazean agertzen saiatu naiz, errazkerian erori gabe.

Aztergaia: errazkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

errazki
adb. Erraz, erraztasunez. Ik. aise. Errazki barkatzen delako. Errazkiago erretzeko.

Aztergaia: errazki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erraztasun
iz. Erraza denaren nolakotasuna; zerbait erraz egiteko ahalmena; zerbait errazten duen gauza. Erraztasun handiz irabazi zuen. Erraztasun handia du jendaurrean hitz egiteko. Ohiturak dakarren erraztasuna. Behartsuek eragozpen gutxiago eta erraztasun gehiago dutela zerua irabazteko. Bekaturako erraztasunak desegitea.
Ohiko lexiak

Aztergaia: erraztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erraztasunak eman
du ad.-lok. Ik. erraztu. Ordainketa egiteko erraztasunak eman zizkion. Erabilera urriko hizkuntzak ikasteko erraztasunak emango zituztela.

Aztergaia: erraztasunak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

erraztatu, errazta, erraztatzen
du ad. Erratzaz garbitu. Ik. eskobatu. Larraina erraztatu ondoan.

Aztergaia: erraztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errazta, erraztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

erratzarekin garbitu.

erraztatzaile
iz. g. er. Kale-garbitzailea.

Aztergaia: erraztatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

errazte
iz. g. er. Erraz edo errazago bihurtzea.

Aztergaia: errazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

errazago bihurtzea.

errazto
adb. bizk. Erraz, errazki. Errazto garbituko duzu.

Aztergaia: errazto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-to.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

errazki.

erraztu, erraz/erraztu, errazten
du ad. Erraz edo errazago bihurtu, nekea edo eragozpenak arindu. Irakurlearen lana erraztuko duten oharrak. Zerurako bidea errazteko. Egitekoak errazteko lanabesak. Trebatzeak lehen gaitz zena erraztu zion.

Aztergaia: erraztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erraztu, erraz(tu), errazten. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erraztu, erraz(tu), errazten

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper