3 emaitza elkartasun bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

elkartasun
1 iz. Helburu bera dutela edo gauza bera komeni zaiela ikusten duten lagunen artean elkarrekin aritzeko edo elkarri laguntzeko sortzen den batasuna. Ik. solidaritate. Elkartasuna gauza beharrezkoa da senideen artean. Langile elkartasuna. Estatuko herrien arteko elkartasuna. Hego Euskal Herriko anaiekiko elkartasuna sendotzeko. Erakunde publikoetako ordezkariek elkartasuna agertu diete auzipetuei. Keinu horrekin elkartasuna erakutsi nahi zion Boliviako presidenteari. Elkartasunaz ari gara eta ez ezinezko litzatekeen batasunaz; are hobeki elkarbideaz. Erleek soilik hazi ohi dituzte elkartasunean beren ondorengoak. Elkartasunezko harremanak. Elkartasun meza. Elkartasuna atxilotuekin!
2 iz. Bi lagun edo alderdiren artean elkarri laguntzeko egiten den hitzarmena. Jainkoak Abrahamekin egin zuen elkartasuna.

Aztergaia: elkartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elkartasun kutxa, elkartasun-kutxa
iz. Helburu bera duten elkarteek edo pertsonek emandako diruz hornitzen den kutxa, egoera jakin batean, beharra duenak bertatik har dezan sortzen dena. Ikastolen elkartasun kutxa nazionalaren berri eman zuten. Epaileak 5,8 milioi euroko bermea ezarri zien, eta, epea bukatuta, 3,7 milioi ordaindu dituzte elkartasun kutxa batetik.

Aztergaia: elkartasun-kutxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

elkartasun 1. (G, AN, L, BN ap. A ), alkartasun (Zam Voc). Alianza, pacto. (Se emplea sobre todo con egin). v. elkargo, elkarte (4), elkartze. * Elkartasuneko kutxa. Lard 82. / Eta zabaldu zan Jaungoikoaren tenploa zeruan, eta ikusi zan aien elkartasuneko utxa. Ur Apoc (G) 11, 19 (Ker alkartasun-kutxa; Lç alianzazko arkha, He alienziako arka, TB alientzako arkha, Echn testamentain arka, Ip patoko arka, Dv bat-tasuneko khutxa, Ur (V) testamentuko utxia, Ol Itun-kutxa, IBk elkargo-kutxa, IBe elkargoaren kutxa). Elkartasun kutxa. ArgiDL 115.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: elkartasuneko kutxa: el arca de la alianza.; Labayru: 0

Bestelakoak

elkartasun 1 iz. Bi lagun edo alderdiren artean elkarri laguntzeko egiten den hitzarmena. Jainkoak Abrahamekin egin zuen elkartasuna. Elkartasuneko kutxa: Jainkoaren legearen harlauzak gordetzen zituen kutxa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina EHko kontzeptua adierazteko gaur egokiagoa da Itunaren kutxa (hau ere EHn jasoa dagoena). Nolanahi ere, elkartasun(-)kutxa azpisarrera egitea komeni da egungo erabilera berrirako (sindikatuena eta).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elkartasun eta kutxa sarreretan, gaur egungo adierarekin.

elkartasuna adierazi
du ad.-lok. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu bahituak egon direnei eta haien senideei. Euskal Herritik kanpo ere hainbat ekimen egingo dira auzipetuei elkartasuna adierazteko. Ehunka kide bildu dira ospitalearen aurrean, presidenteari elkartasuna adierazteko.

Aztergaia: elkartasuna adierazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper