3 emaitza ekarri bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

ekarri1, ekar, ekartzen
1 du ad. Mintzatzen ari dena dagoen lekura zerbait edo norbait eraman. Bi alkandora ekarri ditut, bat eranztea ahaztuta. Bi liburu besterik ez zituen ekarri. Ekarri dizut eskatu zenidana. Mundura ekarri. Ekar dezatela alkatea! Preso zekartena.
2 du ad. (Gauza abstraktuez-edo mintzatuz). Parisko egunkariek ekarri digute haren hilberria. Egunkariak dakartzan berriak. Zer irain egin dizuet, zer zoritxar ekarri dizuet? Esanaren lekuko, Jainkoa ekarri. Zorigaitzak ekarri nau egoera tamalgarri honetara. Hitzak hizpidea ekarririk. Fede santura ekar itzazu sinesgabeak. Ez bedi ekar estakurutzat orain arteko ohitura. Argudio horren kontra ekar daitezkeen bi arrazoi.
3 du ad. Zerbait, aipatzen den zerbaiten ondorio izan. Ondorioz ekarri. Hazi-beharrak ekarri dizkion hazi-minak. Ekaitzak ekarri dizkien kalteak. Indarkeriak zapalketa mota berriak berekin ekarri ohi dituela. Jokaera horrekin zeure buruari ekarri diozun kaltea gogoratuaz.
4 du ad. Fruituez eta kidekoez mintzatuz, eman. Fruitu onak dakartzan zuhaitza. Horra nola agorra dirudien lurrak ekar dezakeen bazka ona. Begira orain zure ereintzak ekarri duen uztari. Untxiak bi hilabete guztiz ekar ditzake umeak.
5 du ad. Begiruneaz, obedientziaz eta kidekoez mintzatuz, gorde, agertu. Handia da Jainkoari ekarri behar zaion ohorea. Zeren ez diozun ekarri obedientzia Jainkoaren manuari. Ez ziezaiokeen orduan euskaldun berri batek begiramen handirik ekar euskaldun jator bati. Ez egin negarrik, ez ekar dolurik.

Esaera zaharrak

Atseginak atsegina dakarke. Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Ekaitzak dakar aro ona. Etxeak behar, eta bideak ekarri. Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra. Maiatz hotzak dakartza pozak. Urak dakarrena urak darama.
ekarri2
iz. Fruitua, emaitza, ekarpena. Honelaxe neurtuko nuke nik aita Manuelen ekarria lanbide honetan.
ekarritasun
iz. Ipar. g. er. Zaletasuna.

Aztergaia: ekarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zaletasuna.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper