25 emaitza ehun bilaketarentzat - [1 - 25] bistaratzen.

ehun1
1 zenbtz. Hamar bider hamar, 100. Ehun eta berrogeita hamar. Ehun mila. Ehun metro. Ehun urtez. Ehun egunen barkamena. Gidaria eta beste ehun lagunak. Ehunak etorri ziren. Berrogeita hamar adreilurekin ala ehunekin? Ehunetik gora egiten zituen binakoak neskatxa eder hark. Zer axola zait nik hitz bakar baten bitartez adierazten dudana, erdaraz, batez, biz ala ehunez ematen den aditzera? Ehun hamarri, zuen hizketa zertaz zen asmatu baietz.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan ehungarrena. Ehun zenbakia. Ehun eta ehun berrehun dira.

Esaera zaharrak

Ehun zaldik ehun zaltoki behar. Oren gaitz bati itzur dadina, ehuni. Urkatu baten hobian ehun gaiztagin ehorzten dira.
ehun2
1 iz. Edozein hari edo zuntz mota ehunduz egiten den ekaia. Ik. oihal 1. Artilezko, lihozko ehuna. Ehun lodia, mehea. Ehun latzezko zatia. Ehun fabrika baten jabe zen. Kapak ez dira, dakidanez, ehunez egiten, oihalez baizik.
2 iz. biol. Morfologia eta egiteko bera duten zelulen multzoa. Ehun biziak. Gihar ehuna.
ehun adiposo
iz. Gantz-zelulaz osaturiko ehun konektiboa. Gantz gehienak ehun adiposoan metatzen dira. Erraietako ehun adiposoak organoak kolpeetatik babesten ditu.

Aztergaia: ehun adiposo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gantz(-)ehun forma aztertzean, azpisarrera gisa proposatua. adiposo sarrerako adibide bakarra hori denez, han beste adibide bat jaso beharko da.

ehun landare, ehun-landare
iz. Ehungintzan erabiltzen den landarea.

Aztergaia: ehun landare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-11-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ehunlandare [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ehun(-)landare: marra parentesi artean behar du, eta ehun hitzaren esangura bada-ezpadakoarekin, gainera, ene ustez nahitaez jartzekoa litzateke, argitasunerako".

 - [E116]: "elkarketa libretzat eman du lantaldeak; OEHn ez dator, eta ez dut aurkitu XX. mendeko eta gaurko corpusetan (eta mordoxka dira horietan ehun-x osaerako elkarketak). I. Sarasolak adibide gisa eman du bere hiztegian, beste batzuen ondoan (eta definizioren batean erabili: ik. "lino [...] Lihoa, ehun landarea"). Landareen sailkapen bati dagokio (ez sailkapen botanikoari, jakina) eta, azpisarrera gisa ematekotan, besteak ere ematea komeniko litzateke; adibide gisa ematea da beste irtenbidea".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "Kendu lerroa".

ehuna
banatz. Bakoitzari ehun, bakoitzak ehun. Ik. bana 2. Ehuna pezetako akzioak. || Bertsoak ehuna biltzen zituen kantuetan, eta kantuak hamarna liburuetan.

Aztergaia: ehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'bakoitzari ehun, bakoitzak ehun'.

ehunaka
adb. Ehunako multzoetan. Ik. ehunka. Guztiak eserarazi zituzten ehunaka.

Aztergaia: ehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-07-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

ehundaka
adb. herr. Ehunka. Ehundaka lagun atera dira kalera gertakari horrengatik protesta egiteko. Ehundaka izan ditu deiak, honi edo hari euskaraz nola deritzan jakin nahiz.

Aztergaia: ehundaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh266 2020-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ehundaka adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ehundaka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ehunka].

ehundaka 267; ehunka 5088.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ehundaka 109; ehunka 1411.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ehundaka* e. ehunka.

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Orotariko Euskal Hiztegian badago, tradizioan ere erabili izan da. Onartzekoa izan liteke Herr. markarekin eta ‘ehunka’ definitzailearekin.

ehundar
adj. mat. Zenbaketa-sistemez mintzatuz, ehunaka zenbatzen edo zatitzen duena. Sistema ehundarrean, angelu zuzenaren neurria 100 gradu ehundarrekoa da.
Azpisarrerak

Aztergaia: ehundar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

ehundar: ZTC 11: G. Astigarraga (“eskala ehundarrean”, “Jardueren balioespen-eskalarik erabilienak erritmo normalean 100, 60 edo 75 balioak dituztenak dira eta arrunki, Ehundarra, Bedaux eta 75-100 deitzen zaie”, “Bedaux eskalako 75 jarduera ehundarreko 125 da”, “zatiketa nagusia, zatiketa hamartarra eta zatiketa ehundarra egiten duten eskalak ezagutu eta horiekiko erabakiak hartu beharra”); Elhuyar (“Mikrometro ehundarra”, “zati ehundarra”, “Erloju konparatzaile ehundarra”, “zati ehundarrak”), M.T. Benitez (“konposizio ehundar ezaguna duten substantziak edo gatz puruak erabil daitezke”, “komenigarriagoa da analizatu nahi den materialen antz gehien duen lagina prestatu eta horren osaketa ehundarra neurtu beste analisi independenteen bidez”).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

zenb. + -tar: Onartzekoa da ehundar, lantaldearen ustez, bitar edo hamartar bezala, eta «izond.» marka duela (ez baita izenlagun-banaketan erabiltzen).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

ehundegi
1 iz. Ehunak ehotzeko tresna. Ik. ehungailu. Ehundegi ardatza hautsi da. Etxebizitza batean ehundegi sail bat zegoen, eta haietan neska batzuek trebetasun handiz korapilatzen zituzten hariak.
2 iz. Ehulearen lantegia, ehuntzen den lantegia. Eskola amaitzean, neskak ehundegietan hasten ziren lanean.

Aztergaia: ehundegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ehundu, ehun/ehundu, ehuntzen
1 du ad. Irazkiko harien artetik bilbekoak pasaraziz, ehuna moldatu. Ik. eho 3. Bere eskuz ehundutako soinekoa.
2 du ad. Kontakizun bat edo kideko bat ondu; kontakizun bat osatzen duten elementuak bata bestearekin lotu. Arrazakeriaren inguruko zenbait istorio ehundu ditu filmean. Hitzak ehundu bata bestearekin.

Aztergaia: ehundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ehundu, ehun(du), ehuntzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau".

 - [E116]: "lehen itzulian erabakia da, eta bere horretan uztekoa, hortaz. Bestela, ez dugu inoiz ere bukatuko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "OK".

ehundura
1 iz. g. er. Ehuntzeko era. Ehulearen eskua eta ehunduraren ederra uztartzerik ez balego bezala. Nire atorraren ehundura.
2 iz. Testura, egitura. Masustaren ehundura leuna. Laharraren usain eta ehundura zakarra.
3 iz. Elkarrekin erlazionaturik dauden elementuen multzo homogeneoa, gehienetan zerbaiten oinarri izaten dena. Azken urteotan, gure herriak industria-ehundura defendatzeko ahalegin garrantzitsuak eta eraginkorrak egin ditu. Gizarte ehundura sendoa eta aberatsa duen udalerria.

Aztergaia: ehundura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: ehundura (es textura).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ehuneko
1 iz. Ehunek osaturiko gauza; ehun unitate dituen multzoa. Hamarrekoak eta ehunekoak.
2 iz. (Zenbatzaile baten ezkerrean). Ehuneko hamar ematen dio. Ehuneko hainbestean mailegatu. Ehuneko hogeita bosten irabaziarekin. Ehuneko hirurogeita hamarrek baino gehiagok badakite galesez.
3 iz. Ehun zenbakia erreferentziatzat hartzen duen proportzioa. Heriotzen ehunekoa. Ehuneko hori ez da beti berdina. Ehunekoa kalkulatu.

Aztergaia: ehuneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdara/euskara hiztegietako datuak

ehuneko ap. Zehazki: centén (moneda) ehun errealeko, ehuneko.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. portzentaje. (1996-08-20)

ehunen
iz. Ehun zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Bost ehunen. Bi segundo eta hirurogei ehunen. Bost segundo-ehunen. Litro baten ehunena. Urtean 441.095 pezeta eta 73 ehunen.

Aztergaia: ehunen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdara/euskara hiztegietako datuak

ehunen ap. Zehazki: céntimo, ehunen.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

ehunetan
adb. Ipar. Ehun aldiz. Ehunetan gehiago.
Loturak

Aztergaia: ehunetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ehun sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ehun aldiz.

ehunetatik
Ehunen artetik. Ik. ehunetik. Ez dira asko, ehunetatik bat gehienez ere.
Loturak

Aztergaia: ehunetatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik: -etatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ehun sarrerari dagokion azpisarrera.

ehunetik
Ehunen artetik. Ik. ehunetatik. 1968an ehunetik 95 ziren euskaldunak.
Loturak

Aztergaia: ehunetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-11-03 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. ehunetatik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ehunetik: Zer dela eta baztertu behar da hitz hau? Ehunetik eta ehunetatik ez dira berdinak. Ehunetik bat eta ehunetatik bat bereizten segitu beharko dugu, ez da?".

 - [E116]: ""forma bakarra eskaini da, erabiliena, bat aski delakoan" dio lantaldearen oharrak, aztergai osoan (ahaztu egin zaie, nonbait, zerrenda laburtuan jasotzea); OEHk elkarren ondoan eman ditu forma biak, azpisarrera beraren aldaera gisa, eta horietako bat hautatu du lantaldeak. Jakina "ehunetik" ere erabil daitekeela, baina hori metahizkuntza da: paper batean "100" eta "200" zenbakiak idazten badituzu esan daiteke "ehunetik berrehunera 5 cmko aldea dago", baina bestela ez da inolako desberdintasunik ehunetik eta ehunetatik hitzen esanahiaren artean. Hobestekotan, bigarrena hobetsi behar da".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "Kendu lerroa".

ehunezko
adj. Ehunez egina. Ehunezko jantzia. Ehunezko praka zaharrak, urratuz beterik.
Loturak

Aztergaia: ehunezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EHUNEZKO. De tela. Ez dot ez eunezko ez miesazko izararik biar. Mg PAb 66. Yanziten daben eunezko amituak adierazoten dau yudeguak Yesukristori aurpegia estalduteko imini eutsen zapia. Añ EL2 98. Buruan geienetan ez dakar txapelik, / eunezko praka zarrak, urratuz beterik. AB AmaE 217. Eunezko polainak. "De tela". EAEg 8-1-1937, 756. Uda-atzenean eunezko manta bat eta jipoia (eunezko txaketia) jantzita garo ebaiten. And AUzta 65. Oia eunezko tapa / edo mantarekin. FEtxeb 185.

adib: ehun2 1 iz. Edozein hari edo zuntz mota ehunduz egiten den ekaia. Ik. oihal. Artilezko, lihozko ehuna. Ehun lodia, mehea. Ehun latzezko zatia. Ehunezko jantzia. Ehun fabrika baten jabe zen. Kapak ez dira, dakidanez, ehunez egiten, oihalez baizik.

ehunezko 14: Consumer (“ehunezko janzkera”), Berria 11 (“ehunezko poltsak”), EiTB (“ehunezko luxuzko formatuan kaleratuko da lana”), Laneki (“ehunezko euskarria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ehunezko 9: Irene Aldasoro 5, Ibon Uribarri, Iñaki Iñurrieta, Gotzon Garate, Irene Aldasoro.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-zko bukaera duten orain arte araututako guztiei tratamendu bera emateko berraztertzeko eskatuko zaio erredakzio-taldeari. Orain beirazko, berinazko, kristalezko, urrezko, zilarrezko… sarrera dira EHn, altzairuzko, metalezko… azpisarrera; eta brontzezko, burdinazko, aluminiozko, zurezko, egurrezko… adibide. EHLk urrezko eta zilarrezko sarrera gisa jasotzekoak direla uste du (adiera automatikoa baino gehiago jasotzen dituelako), baina besteek maila berean joan beharko luketela.

ehungailu
iz. Ehunak ehotzeko tresna. Ik. ehundegi.

Aztergaia: ehungailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ehungailu 5, GAO 1999 (zerrenda batean: "Trigamo Mg-3 Ehungailua / Exacta Remallosak 118937 eta 98053 / Rigual Ehungailua 1519 / Galgako Dubied Ehungailua 296786 eta 443766").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ehungailu : AB38 2 (telar), HiztEn (ehunak ehotzeko tresna) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ehungailu : ElhHizt ([máquina] tejedora), HiruMila (máquina tejedora) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik laurogeita hemeretzi dituena (100.). Lurrikararen ehungarren urteurrena. Oraindik ez naiz ehungarren orrialdera iritsi.

Aztergaia: ehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

ehungintza
iz. Ehunak egitea; ehun industria. Ehungintzan ari da. Ehungintzan lan egiten du.

Aztergaia: ehungintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ehun(gintzarako) kalamu; zuntzetarako kalamu: Cannabis sativa var.; ehun(gintzarako) linu; zuntz-linu: Linum ussitatissimum var. Vulgare.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehungintza, ehun-fabrika

ehunka
1 adb. Hainbat ehuneko dituzten kopuruetan, kopuru handietan. Ik. milaka; milioika;  + dozenaka; zientoka; alehunka; ehunaka. Herodesek hilarazten zituela haurrak ehunka eta milaka. Izanagatik ehunka behiak eta milaka ardiak. Ehunka izan dira eskariak.
2 adb. (Izen bati dagokiola; izena mugagabean). Euskarazko hitz bat aurkitzeko ehunka hitz irakurri behar dira. Geroztik ehunka eskaera izan dira. Ehunka emakumek eta gizonek egin zioten aurre giro hotzari.

Aztergaia: ehunka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

e(h)unka da formarik zahar, hedatu (euskalki guztietan agertu da) eta erabiliena, 61 ager.ekin: B 3 (Añ GGero, Azc PB); G 25 (Lar SAgust, Mb IArg I-II, Sor Bar, Tx, Or Eus, Goñi, Ldi IL, Or Mi, Or SCruz, Basarri, JAIraz Bizia, Or QA, Lek SClar, Munita); IE-ZuAM 25 (Dh, Gy, Hb Esk, Dv LEd, Jnn SBi, Laph, HU Zez, Dv Lab, Elsb Fram, JE Bur, Zub, Mde Pr, Zerb Azk, Casve SGrazi); EB 8 (MEIG); e(h)undaka 22 aldiz jaso da, berriagoa da, eta Hegoaldekoa: B 9 (AB AmaE, Ag Kr, Kk Ab II, Alzola Atalak); G 11 (Ldi BB, SMitx Aranz, Ldi IL, Or Mi, Vill Jaink, Etxde JJ); (IE-ZuAM 0); EB 2 (MEIG)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

e(h)undaka nagusitu da, 46 ager.ekin, batez ere EB-EgAs-etan (38 ager.); Bko 3 eta Gko 5 dira besteak; e(h)unka 20 aldiz agertu da (B: 0; G: 3; IE: 3; EB: 8; EgAs: 6)

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

-ka soila da sistemaz erregularra (cf. dozenaka, milaka, etab.); baina ikus ehunka/ehundaka formen erabilerak

Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak

-ka zenb.ekin

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ehun(da)ka mila pezeta

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ehunka/ehundaka: ez da azaltzen zergatik biak ez diren utzi behar. Lehenengo-ren parean badugu lehendabiziko ere. Ez al dira espainolez quizá/quizás, de súbito eta súbitamente? Zergatik izan behar dugu, batasuna hausten ez duten honelako txikikerietan, hain hertsiak?" (1995-01-25)

 - [K104]:  ehunka hobesteko arazorik ez dut ikusten, bietako bat behar baldin bada, erregularra eta ipar-ekialdean erabilia delako" (1994-11-04)

ehuntari
iz. Erromatar armadan, ehun soldaduren buru zena. Jesus Kafarnaumen sartu zelarik, ehuntari bat hurbildu zitzaion otoizka. Erromatar ehuntariaren sinesmena.

Aztergaia: ehuntari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

ehunzango
iz. Gorputza bina zango dituzten hainbat eraztunez osatua duen artropodoa (Chilopoda ord.).

Aztergaia: ehunzango

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ord. Chilopoda.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper