7 emaitza ehiza bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

ehiza
1 iz. Animaliak harrapatzea edo hiltzea helburu duen jarduera. Ehiza eta arrantza. Ehiza debekatua dagoen aldian. Ehiza laguna. Ehiza baimena. Basurdearen ehiza. Ehizara joan. Ehizatik itzultzean. Ehizako eskopeta.
2 iz. Ehizan atzeman den animalia. Ik. ehizaki. Ehiztaria segika eta ehiza iheska. Ehizaren zain dauden lehoien antzera. Ehizari larrua kentzen.

Aztergaia: ehiza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-03-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

e(h)iz- hasiak dira HMan nagusi, 417 ager.ekin (IEan 19 ager. ditu); i(h)iz- IEko forma da, 245 ager.ekin (HMan 16 ager. jaso dira); e(h)iza, e(h)ize, i(h)ize eta e(h)izi dira HMko formak eta e(h)iza horietan hedatuena (79 ager.); i(h)izi da IEkoa (142 ager.).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

HMan eta EBan nagusitu den forma ehiza da; IEan, berriz, i(h)izi da nagusi.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehiza, -i, ihizi

Jatorrizko forma

ehizarakoak, ehiza(rako) gaiak; ehiza-arrantza(rako) gaiak

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ehizan, ehiza(-)txakur.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

B-Gko ehiza forma da EBrako hobestekoa, ihizi bigarren mailan onartuz, Ipar. markarekin, baina eratorriak ehiza-tik abiatuz eginik

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ehizan (31.4: erregulartasuna dela kausa da hobestekoa, ehizean erabiliagoa izan arren)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "espainolez bereizten ez den arren, ene ustez euskaraz ditugun berba biok honela bereiztu behar dira: ehiza 'caza, chasse' eta ehizi '(pieza de) caza, gibier'. Adiera honexetan ezarri zen merkatalgo-hiztegian, eta ongi ezarri ere. Ehiza hegoaldean ekintza da, eta ez hartzen den pieza; horretarako, iparraldeko hitzak dauzkagu: ihizia eta ehizia alegia. Bide batez, kontutan eduki behar dugu hegoaldekoek eiza dugula, batasunagatik eta iparraldekoekin homologatzearren gaur ehiza idatzi arren, behialako lendakari edo abots, lehendakari eta ahots birmoldatu ditugun bezala. Ez al dago arrazoi berbera antzeko etorki garbia #mdash#ez ustezkoa#mdash# duten beste hitz askotan berdin jokatzeko?" (1995-01-25)

ehiza hegazkin, ehiza-hegazkin
iz. mil. Aireko borrokarako diseinaturiko hegazkin txiki lasterra. AEBko aireko armadan zela, ehiza-hegazkinak gidatu zituen 1970eko hamarkadan.

Aztergaia: ehiza-hegazkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh82 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LB: 107, ETC: 405.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ehiza-hegazkin (Mil.) avión de caza; ehiza-hegazkin bonbaketari (Mil.) (avión) cazabombardero; Adorez ehiza-hegazkin: iz. (Mil.) avión de caza; Labayru: ehiza-hegazkin iz. avión de caza. NolaErran: chasseur avion ehiza hegazkin – ihizteka hegazkin (ZU); Euskalterm: ehiza-hegazkin (Herrizaintza).

LB: 107, ETC: 405

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ehiza eta hegazkin sarreretan eta Mil. markarekin.

Jakite-arloak

Mil.

ehiza txakur, ehiza-txakur
iz. Ehizan laguntzeko erabiltzen den txakurra. Inguratuta nengoen, ehiza-txakurrek basurdea inguratzen duten lez.

Aztergaia: ehiza txakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

ehiza-txakur: EhiztEskulib (166: "badira Euskal Herrian bertako zenbait ehiza-txakur, esaterako, Gasteizko patxoia eta Enkarterrietako billanoa [...] Nafarroako patxoia Nafarroako ehiza-txakurren arraza autoktono bakarra da"; 172: "ehiza-txakur esesleak eta lasterkariak [...] Untxi-txakurra ehiza-txakur bikaina da"); EhizAzter 80-82 ("Ehiza-txakurrak [...] Hainbat txakur-mota daude; esaterako, txakur erakusleak, arrasto-txakurrak, txakur jarraikariak, kobratzaileak eta jasotzaileak, besteak beste [...] ingeles arrazakoak" eta batean eta bestean aipatuko dira: arrasto biziko txakur, arrasto-txakur kontinental, berezko ehiza-arraza, ehiza-txakur “integral”, eper-txakur, euste-txakur, ingeles arrazako, odol-txakur kontinental, txakur erakusle ingeles, txakur erakusle kontinental, txakur harrapari, txakur ingeles, txakur jarraikari, txakur jasotzaile, txakur kobratzaile, txakur untxari, untxari-arraza ingeles, zulo-txakur).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txakur.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txakur (ala ehiza?) sarrerari dagokion azpisarrera.

ehizaki
iz. Ehizan atzeman den animalia. Ik. ehiza 2. Hoa ehizara eta ekar iezadak maite dudan ehizaki zerbait.

Aztergaia: ehizaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ehizaldi
iz. Ehizatzeko ibilaldia. Ehizaldi bat antolatuko dugu.

Aztergaia: ehizaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Bi agerraldi jaso dira: bizkaieraz eiza-aldi eta IEko ihizta-aldi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hiru agerraldi, EBkoak: e(h)izaldi (2), ihizaldi (1).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ihizaldi, ehizaldi

ehizan
adb. Ehizatzen. Ehizan ibili. Semeak ehizan biltzen zuena janaz. Eguna ehizan igarotzeko asmotan.
Loturak

Aztergaia: ehizan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ehizatu, ehiza/ehizatu, ehizatzen
du ad. Animaliak, harrapatzeko edo hiltzeko, esetsi. Piztiak ehizatzera etortzen ziren.

Aztergaia: ehizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ehizatu, ehiza(tu), ehizatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ehizatu, ehiza(tu), ehizatzen

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper