8 emaitza eduki bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

eduki1, eduki, edukitzen
1 du ad. Norbaitek zerbait (bereziki besterendu daitekeen zerbait) halako atxikitze batez edo denbora jakin batez izan; egoera berean, edo bere hartan izan, iraunarazi edo gorde. Ik. izan2 16. Ez nauka, ez, besteren beldurrak ihes egina. Aztorea eskuan daukazunean. Bere mendean eta atzaparren artean edukiz. Zuk edukia naiz bataioan. Piru batek zeukala haren bizia. Norbait preso, gatibu eduki. Ezein jaunek ez du nahi mutil gaiztoa eduki, ez pagatu soldatarik zerbitzatu gaberik. Eduki dezala zenbait egunez bahi hura. Gizona, berehala hil beharrean, 30 urtez usteltzen edukitzea, badaezpadako urrikia iruditzen zaigula. Helburuak aldez aurretik begiz jota edukitzea. Gogoa beti hartan dauka. Jendeen esanak ezertan eduki gabe. Gau guztia lorik egin gabe edukitzen zaituen kezka. Hainbat denboraz estalirik eduki zuten gaiztakeria. Eltzeak luzaro edukitzen du berritan hartzen duen usaina eta kutsua. Jainkoak hazten, mantentzen eta bizirik edukitzen zaitu. Ezpata ere altxaturik zuelarik ukaldia emateko, aingeru batek eduki zion besoa. Hitza eduki. Hel dakigula eta bere eskutik eduki gaitzala. Gizon bati zeure mende guztian etsaigoa eduki diozunean. Zerbait jabearen borondatearen kontra eduki. Jainkoaren beldurrean eduki ditzan. Izatez, herabeak nauka hondartzara joatetik. Lehenbizian hartu zuen bidea dauka eta edukiko du sekulakotz.
2 du ad. Barnean izan. Ardoa edukitzeko zahagia. Limosnak edukitzeko ontzi bat. Kondenatu guztiak edukitzeko aski handia da infernua. Baina biziaren ukatze honek baietzik ederrena dauka barnean. Amak haurra bere sabelean dauka.
3 du ad. Batez ere Ipar. Uste izan. Gezurrez juramentu bat egitea, munduak hala ez badauka ere, bekatu handiagoa da lagunaren ondasuna ebastea baino. Daukat Jainkoak Migel zuela mendi hartan zinez deitu.
4 du ad. Norbait edo zerbait aipatzen dena dela uste izan. (Dagokion osagarriak -tzat atzizkia hartzen duela). Ik. hartu 24. Bere burua ezdeustzat daukana. Menditarra ezjakintzat, ergeltzat daukate.
[Oharra: aitaren antza zuen, hogei urte zituen edo egun ederra izan dugu bezalakoen lekuan, Hegoaldean, eduki aditza erabiltzeko joera dago: aitaren antza zeukan, hogei urte zeuzkan edo egun ederra eduki dugu ].
eduki2
1 iz. Zerbaitek barnean daukana. Ontzi handia, baina eduki gutxikoa.
2 iz. Idazki, lege edo kideko baten gaia edo mamia. Hitzarmenaren edukia. Filologiaren izen eta edukia zertxobait mugatzeko. Liburuaren garrantzia edukian datza.
edukiarazi, edukiaraz, edukiarazten
du ad. Edukitzera behartu. Munduko liluren artean Kasimiro gotor edukiarazi duzun Jainkoa.

Aztergaia: edukiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edukiarazi, edukiaraz, edukiarazten. dio ad.

edukiera
1 iz. Ontzi batek edo zerbaitek barruan eduki dezakeenaren neurria. Ontziaren edukiera. Edukiera handiko galdara. Litroa eta gainerako edukiera-neurriak.
2 iz. Ikuskizunak eta kidekoak egiten diren leku itxi batean sar daitekeen pertsona kopurua. Kafe Antzokiaren edukiera 420 lagunekoa da.

Aztergaia: edukiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
edukiontzi
1 iz. Hainbat forma eta edukieratako ontzia, gauzak garraiatzeko erabiltzen dena. Ergelkeria da edukiontziak kamioietan eramatea autobidean, bata bestearen atzetik eta trenbidearen albo-albotik, gainera.
2 iz. Kaleetan zaborrak eta hondakinak pilatzeko erabiltzen den tamaina handiko ontzia. Gazte batzuk hamabi urteko espetxealdia betetzera zigortuak izan dira zakarren edukiontzia erretzeagatik.

Aztergaia: edukiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-11-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edukiontzi (eta edukinontzi) 2: X. Mendiguren B. ("Aspaldi-aspalditik erabili izan ditu gizakiak landare-zuntz ehunduak hamaika gauza egiteko, gutxienez Neolitikoaz geroztik ezagutzen baitira era horretako edukinontzi anitzak, arrantzarako nasak, tabikeak, itxiturak, altzariak... baita oinetakoak ere"), J. Elberdin ("Trenbideari dagokionez, europear zabalera duena leihakide indartsua da produktu siderurgikoetan eta edukiontzietan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edukiontzi : HiztEn, Euskalterm 12 (hauetan 1 container sinonimoarekin; eta ibilgailu e.-garbitzaile; 1 kartoi-e., kartoi eta plastikoen e., paper-e., paper-kartoien e., pila-e., beira-e., egur hautsien e., hondakinentzako e., e-barku, edukiontzizko merkantzia) // eta 'container' itzulitako beste hauek: kontenedore : Euskalterm 2 (hauetan 1 zintarri eta jaurti-mugarri sinonimoekin eta 'contenedor, bordillo' itzulia; eta 1 merkantzi kontenedore: 'contenedor de mercancías' itzulia); container : AB38 1, Euskalterm 1 (roll-container 'roll-container') // eta 'contenedor' itzulitako ontzi : AB50 2 (hauetan 1 o.-garraio 'transporte de contenedores').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edükinontzi : Casve EF; edukiontzi : HiruMila (eta edukiontzi-eramaile), ElhHizt (eta edukiontzi-untzi: AS: portacontenedores) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal container, contenedor / container formen ordainak: HiztHand: edukiontzi, kontainer // HiruMila: ik. contenedor / 1 eusle; 2 (poseedor) edukitzaile; 3 (recipiente) euskailu, edukiontzi; 4 (c. de basuras) zaborrontzi, zaramontzi // ElhHizt: ik. contenedor / edukiontzi // Casve FE: edenkailü, edükailü // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "edukinontzia = contenedor"

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

hedatua da gaur, eta adierazle baten premia dago, dirudienez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: ik. oh. s.u. container. (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Erabili egiten da (batez ere prentsan erabiltzen da, baina baita literaturan ere), eta beharrezkoa denez, onartzea proposatzen dut lantaldeak zalantzan utzi duen sarrera hau".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

edukitza
iz. zuz. Norbaitek gauza bat bere esku izatea eta erabiltzea, horren jabea izango balitz bezala. Edukitza izan ohi da lehena eta luzaroan ere bakarra, gizakien egoera zibila frogatzeko.

Aztergaia: edukitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-11-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edukitza (eta edukitza-erregimen, edukitza-modu...) 27: UZEI ("Jainkoaren edukitzarekin ez da nahasi behar; esakune hau salbatuari buruz erabiltzen du Bibliak, ikuspen dohatsua adierazteko"), EHAA 1988 2 (adib.: "Urteroko indemnizazioa, lursailen edukitza duten eta nekazal hustiakuntzen titular direnen aldekoa"), EUEstat 1988-1998 4 ("Edukitza-erregimena: Nekazaria nekazal ustiategian aritzen den forma juridikoa da", "Nekazal ustiategien egiturari buruzko datuek, haien kopurua, tamaina, edukitza-modua eta lurzatiketa ukitzen dituzte"), Eskubide errealak 2 (adib.: "eskualdatzaileak edukitzarik ez izateak ez dio eskuratzaileari kalterik egiten"), MerkatZuzenb 5 (adib.: "Akzioaren gain eratutako bahiaren bidez, akziodunak akzioaren edukitza galtzen badu ere, berori izango da bazkide eskubideen titularra", "Alderdien arteko harremanei dagokienez, akzioen edukitza ematea nahikoa da betebehar nagusia beteko dela bermatzeko"), GAO 1993-1994 12 (adib.: "Zuzenbidezko titulartasun itxuraren baten onuraduna edo edukitza duena ere titularraren egoera juridikoarekin parekatu ahal izango dira espediente administratiboak tramitatzerakoan", "Ondarezko mendien preskripzio eskuratzailea bakar-bakarrik gertatuko da nagusi gisa edukitza, publikoa eta pakezkoa, hogeita hamar urtetan etenik gabe izatean"), I. Mendiguren ("Ondasun materialen artean, batzuen edukitza kriminala da; horietaz abstenitzeko ardura egoten da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edukitza : HiztEn, Euskalterm 32 (hauetan 5 edukitze sinonimoarekin, eta 1 posesio sinonimoarekin); edukitzagabetu : Euskalterm 2 (hauetan 1 edukitza kendu sinonimoarekin); edukitzagabetze : Euskalterm 1 (edukitza-kentze sinonimoarekin); edukitza hartu : Euskalterm 1; edukitza hartzeko baimen : Euskalterm 1; ko-edukitza : Euskalterm 1 (kidedukitza eta erkidetzeko edukitza sinonimoekin); edukitza eman : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edukitza : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Zuz. arlokoak landuko dituztenek argitzekoa (forma berria da eta edukitze du lehiakide).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra:Zuzenbide zibilaren arloan edukitzak adierazi nahi du norbaitek gauza bat eskuetan izan eta erabiltzen duela, horren jabe izango balitz bezala. Jabe-itxura sortzen du edukitzak, eta, horregatik, babestu egiten da akzio berezien bidez (interdiktuen bidez), nahiz eta zenbait kasutan benetako titulartasunarekin bat etorri ez. Horregatik, bai erakundearen beraren izena (edukitza), bai edukitzaren subjketuarena (edukitzaile) zerrendan Zuz. markarekin agertzea komeni da".

 - [E116]: "Forma berria izanik eta Zuzenbidean bakarrik erabiltzen denez, marka horixe duela eman liteke".

 - [E116]: "Proposamena: edukitza iz. Zuz.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

edukitzaile
1 iz. Zerbait daukan pertsona. Aita santua, lurrean Jainkoaren lekuaren edukitzailea eta haren egiazko Bikarioa. Hitzemanen edukitzailea.
2 iz. zuz. Zerbait barnean hartzen duen gauza. Edukitzailea eta edukia, biak aseguratu behar dira.

Aztergaia: edukitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra:Zuzenbide zibilaren arloan edukitzak adierazi nahi du norbaitek gauza bat eskuetan izan eta erabiltzen duela, horren jabe izango balitz bezala. Jabe-itxura sortzen du edukitzak, eta, horregatik, babestu egiten da akzio berezien bidez (interdiktuen bidez), nahiz eta zenbait kasutan benetako titulartasunarekin bat etorri ez. Horregatik, bai erakundearen beraren izena (edukitza), bai edukitzaren subjketuarena (edukitzaile) zerrendan Zuz. markarekin agertzea komeni da".

 - [E116]: "Hau ez da berria, baizik tradiziokoa, eta hori jaso behar da lehenik, eta gero espezialitatekoa".

 - [E116]: "Proposamena: edukitzaile iz. 1 'zerbait daukana'. 2 Zuz."

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

edukitze
iz. eduki aditzari dagokion ekintza. Zer zela uste duzue bere edukitze guztia?, etxetxo bat, behi bat eta hiru-lau oilo.

Aztergaia: edukitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: posesión.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper