1 emaitza deklaratu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

deklaratu, deklara, deklaratzen
1 du ad. zuz. Epailearen aurrean adierazi. Epaiketan deklaratu behar izan zuen.
2 du ad. Adierazi; aitortu. Ik. agertu1; azaldu; gerra deklaratu.

Aztergaia: deklaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deklaratu, deklara, deklaratzen. du ad. 1 (epaiketaren inguruko adierarekin batez ere). 2 h. adierazi, agertu, aitortu, azaldu, etab.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deklaratu, deklara, deklaratzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremuen araberako adierak

gaur epaiketaren inguruko adiera bakarrik du; besteetarako badago ordezko hoberik: adierazi, agertu, aitortu (cf. errentaren aitorpena), azaldu, etc.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Deklaratu aditzaren lehenengo adieran hauxe dator: 1 (epaiketaren inguruko adierarekin batez ere). Zuz. arloan zerbait epaiketaren ingurukoa dela esateak ez ditu arazoak bat ere argitzen. Izan ere, epaiketaren ingurukoak dira, bai epaileak egiten dituenak, bai epaileari beste gizabanako batzuek (alderdiek, lekukoek...) egiten dizkiotenak. Ulerbidez, epaileak egiten dituen horien adibidea: Ezkontza egiteko forma eta garaia edozein izanda ere, ezkontza desegiten da, ezkontide baten heriotza edo heriotza-adierazpenaren ondorioz, eta dibortzioaren ondorioz... (Kode Zibilaren 76. artikulua). Epaileari egindakoen adibidea: Auziaren gaineko ardura duten epaileak edo auzitegi-magistratuak bertan egongo dira, alderdi eta lekukoen adierazpenetan... (Prozedura Zibilaren Legea, 137.1 artikulua). Are gehiago, zuzenbidearen munduan badira beste "deklarazio" batzuk, epaiketaren ingurukoak ez direnak, esate baterako, notarioek eurek agiri publikoetan jasotzen dituzten jaraunsle-adierazpenak. Hori guztia dela medio, "epaiketaren inguruko adierarekin batez ere" esaldia kendu beharko litzateke, ez baitu ezer argitzen. Beharbada, Zuz. jarrita, nahikoa izan daiteke. Bestalde, zuzenbidearen munduan ere, 2, adierarekin gertatzen den bezala, adierazi eta adierazpen hitzekin molda daiteke euskarazko diskurtsoa, deklaratu/deklarazio maileguetara jo barik. Hortaz, proposamena hauxe izango litzateke: deklaratu, deklara, deklaratzen. du ad. h. adierazi (batez ere, Zuz.); deklaratzaile h. adierazle; deklarazio h. adierazpen"

 - [E116]: "AUk nik ez bezala ezagutzen du zuzenbidearen mundua, eta ez dut eragozpenik proposatzen duena onartzeko; baina baditut bi zalantza, oso elkarri lotuak: a) osorik kendu behar al da arauak jaso zuen eta gure tradizioa biltzen duen bigarren sailekoa ("2 h. adierazi, agertu, aitortu, azaldu, etab.")? b) gerra, adibidez, adierazi egiten da, ala deklaratu (eta gerra-adierazpena egiten da, ala gerra-deklarazioa)? Hau da: Zuz. eremua bakarrik onartuko al zaie deklaratu, deklaratzaile eta deklarazio formei?"

 - [E123]: "agian lehen itzulian araututakoa ez da egokiena izango. Baina, PSk bezala uste dut deklaratu aditzak izan dezakeela lekua, gerra-ren adibidea aski argia da. Ez dakidana horri zein marka eman beharko zaion".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "deklaratu, deklara, deklaratzen. du ad. 1 Zuz. (epaiketaren inguruko adierarekin batez ere) h. adierazpena(k) egin. 2 h. adierazi, agertu, aitortu, azaldu, etab.; deklaratzaile (Zuz. iz. h. adierazle, adierazpen egile...); deklarazio (Zuz. h. adierazpen)".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper