15 emaitza deabru bilaketarentzat - [1 - 15] bistaratzen.

deabru
1 iz. Jainkoaren aurka altxatu ziren aingeruetako bakoitza; deabru horien burua, gaizkiaren espiritua. Ik. demonio; etsai 2. Ez al genituen zure izenean deabruak uxatu? Deabru madarikatuak. Nahiz betor Luzifer deabrua utzirik infernua. Basamortura joan zen, deabruak tentaldian jar zezan. Ez dira Jesusen eskolakoak, deabru beltz zikinaren morroiak dira. Deabru gaiztoa, galgarria. Deabruaren gauzak dira horiek. Deabrua baino bihurriagoa. Deabruz jantzirik. Deabru aurpegia.
2 interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. arraio2; demontre; kristo. Deabrua!, nik ere bazekiat hori. Nola deabru egiten da hori? Zer deabrutarako du agintaria? Deabru bat eta erdi! Zer deabru duk hau?
3 iz. Deabruarekin alderatzen den pertsona. Haur hori deabru bat da.
4 (Izenondo gisa). Infernuko txikia esaten genion eskolako bati, oso deabrua zelako. Oilar deabru batek. Lastaira deabru hark ez zuen barruan ezer ere.
5 iz. Ipar. (Dagokion izenaren ezkerrean). Deabru gizona! Deabru hiritarrak, zer gauzak asmatzen dituzten!

Aztergaia: deabru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: deabruak eraman, deabruak hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: deabruz egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

deabruak hartu, deabruak eraman

deabruak eraman
ad.-lok. Deabruak naramala, hau egia ez bada! Nor ari da ate joka?, deabruak eramango ahal dik datorrena! Gure gariak eta gauza guztiak deabruak eraman ditu.

Aztergaia: deabruak eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deabruak hartu
1 ad.-lok. Norbait deabruaren borondatearen mende gertatu. Erruki nazazu, alaba deabruak hartuta daukat.
2 ad.-lok. Sumindu, norbait bere onetik atera. Deabruak hartzen du, horrelakorik aipatzen diotenean.

Aztergaia: deabruak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deabrudun
adj./iz. Deabruak hartua dagoena. Deabrudunak eta elbarriak sendatu zituen. Gizon deabrudun mutu bat eraman zioten Jesusi.

Aztergaia: deabrudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

deabruen bisaia
interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. apo bisaia; mila deabru. Deabruen bisaia!, nahiago nuen bertze bat izan bazina!

Aztergaia: deabruen bisaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

DEABRUAREN, DEABRUEN, DEBRIEN, BRIEN. Del diablo. "Diabólica cosa, deabruan gauzea" Lcc. "Debruien bisaia! ¡por la cara del diablo! (Arch ms.)" DRA. "Debruen den, Diable (du Diable) soit" H. "Quelques jurons en S: [...] Debriaren arima!, -bizkarra!, -bisaia! Par l'âme, --le dos, --le visage du diable!" Lh. "Deabruaren asmoak, intenciones diabólicas" PMuj (que da tbn. con el mismo significado, deabruen asmoak). "(Jurons) [...] debrüen urde handia!" Casve. Cf. Deen II 151: "Debruen, diòfull, Teufel, diablo, debru". Las formas debrien, brien, parecen deberse a eufemismo. Cf. debrima. v. deabruzko, debrientxo. * Debruen bisaia!... --Zertako? --Nahiagoko bainuen bertze bat izan bazina! Barb Sup 182. Zer den? ...brien bisaia! Ez duzu ikusten gure Murtuts urean urtu zaikula. Murtuts 23.

LB: 0; EPG: “Segur aski Peter amerikar osabarengandik harrapaturiko burua erakusteko jaidura txarra zuen; egunak joan egunak etorri, amak ez zion besterik errepikatzen, deabruen bisaia!” (Itxaro Borda); ETC: “Deabruaren bisaia!” (Antton Luku), “Segur aski Peter amerikar osabarengandik harrapaturiko burua erakusteko jaidura txarra zuen; egunak joan egunak etorri, amak ez zion besterik errepikatzen, deabruen bisaia!” (Itxaro Borda).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: deabruaren bisaia (harridura edo haserrea adierazteko) ¡diablo(s)!, ¡demonio(s)!, ¡por la faz del diablo!; Adorez: deabruaren bisaia!: ¡por cara del diablo!; Labayru: bisaia 2 interj. ¡rayos!, ¡demontre!. Harridura-perpausetan. Deabruaren bisaia!

Bestelakoak

bisaia 2 iz. (Harridura edo haserrea adierazteko esapideetan). Deabruen bisaia! Apo bisaia!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Interj. markarekin. Ezabatu bisaia 2 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bisaia eta deabru sarreretan.

Mailak

Interj.

deabruetara joan
ad.-lok. (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Ik. pikutara joan. Ministro horiek doazela deabruetara!
deabrukeria
1 iz. Deabruari dagokion egitea. Sorginkeria eta deabrukeriak.
2 iz. Bihurrikeria. Zatirik hoberena neureganatzeko, deabrukeria batzuk egiten nizkion. Gizonak egin ez duen deabrukeriarik ez duzu aurkituko.

Aztergaia: deabrukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deabrutto
iz. adkor. Deabrua. Ik. deabrutxo.

Aztergaia: deabrutto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

Cf. debrientxo.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

deabrutxo 1, Or Eus ("Galtza-gorriak [deabrutxoak] dira Aldazkoak"); debrütto 1, Casve SGrazi ("Segür ederregi lükek / debrütto Xahakotarrek / Edireiten balie orai / lanbide hun zunbait berek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deabrutto (eta debrütto 1) 4: Casve SGrazi (OEHko testuinguru berean), J.E. Urrutia 3 ("eskuetan liburu mardula zuelarik, deabrutto bat Satanen ondora lasterraz zohala ohartu zen Markesa, halaber harritu ere, zeren deabrua Biarnoko akzentarekin mintzatua baitzen", "Bere nagusiaren keinu batera, deabrutto idazkaria zen aldetik, Txarrafer irakurtzen hasi zen", "Deabruttoak De Saderen erranetatik irakurtzen segitu zuen"); deabrutxo (eta debruentxo 1) 8: Larz ("[Maider eta Kattalin ihesi doatzi irri karkailaka]. Etxahun [Xutiturik].- Debruentxuak... Galtzak ere abantxu galdu ditiat... - Te... Ikhusten ditutzue Gaztelondoko neskak"), Altzate ("Au, berriz, Zuburu'ko Kaxi. Deabrutxoa, gona ta guzi. Artu-emanetan asi"), L. Iriondo 5 ("Arratsalde batez ikasten ari zenean, mahai gainean lotan gelditu zen, eta ixil ixilik deabrutxo bat sartu zen", eta besteak pertsonaia baten izen gisa adib., "Mateotxo: Nora? Deabrutxo: Inpernura. Mateotxo: Inpernura? Deabrutxo: Deabru Jaun Galtxagorrik zurekin hitzegitea nahi du"), Xirrixta 1996 ("Musika entzuten du... ba ote?... bai! zirkoa hor da! Aitak autoa aparkatzen du eta erraten: - Beraz, deabrutxo, bakea egiten dugu?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

debrutxo : PMuj DVC (diablejo, diablillo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tto / -txo / -xka.

deabrutu, deabru/deabrutu, deabrutzen
1 da/du ad. Deabru bihurtu; deabruak hartua gertatu. Ezagun zaizu deabruturik aurkitzen zarela. Deabruturik aurkitzen zen gizon batek. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Ik. deabrudun. Ekarri zizkioten deabrutu anitz.
2 da/du ad. Bihurritu, gaiztotu.

Aztergaia: deabrutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deabrutu, deabru(tu), deabrutzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

deabrutu, deabru(tu), deabrutzen

deabrutxo
iz. adkor. Deabrua. Deabrutxo bihurria, halakoa!

Aztergaia: deabrutxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

deabrutzar
iz. adkor. Deabru handia. Biak berdin-berdinak ziren, deabrutzarren batek asmatuak.

Aztergaia: deabrutzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

deabruxka
iz. adkor. Deabrua.

Aztergaia: deabruxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

deabruz egin
Deabruzkoa. (Partizipio burutua izenondo gisa). Gerla jin zen, gerla ikaragarria, deabruz egina!

Aztergaia: deabruz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

deabru sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Gerla ikaragarria, deabruz egina!

deabruzko
adj. Deabruari dagokiona; deabruaren tasunak dituena. Deabruzko mihia. Deabruzko asmaketak. Arrazoiaren kontrakoa eta deabruzkoa. Rousseau arima-galduak asmaturiko gezur deabruzkoak. Batzar deabruzkoetara joaten direnak. Mende honen deabruzko espiritua. Gure harrotasun deabruzkoaren kontra.

Aztergaia: deabruzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlag.

deabruztatu, deabruzta, deabruztatzen
da/du ad. g. er. Deabruak hartua gertatu edo gertarazi.

Aztergaia: deabruztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deabruzta, deabruztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper