10 emaitza busti bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

busti1, busti, bustitzen
1 da/du ad. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalean itsatsi edo barnera sartu. Ogia ardotan busti. Uretan bustia. Zatar bat gasolinaz busti. Zeharo busti naiz etxerako bidean. Euriak ez du ia kalea busti. Dena busti zara ihintzez. Busti bezain laster lehortua.
2 da/du ad. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihia ahosabaira hurbilduz ahoskatu. Ik. palatalizatu. "i" ondoren bustitzen diren kontsonanteak.
3 du ad. (Ardoa-edo) edanez ospatu. Elkarrekin busti behar dugu gure indianoaren etorrera.
busti2
1 adj. Bustirik dagoena. Egur bustian ez du suak ezer egiten. Zahi bustia ale batzuekin nahasirik. Arropa bustia eranzten, lehorra janzteko. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia.
2 adj. hizkl. Sabaikaria. Kontsonante bustiak.
busti3
iz. Hezetasuna. Bustia da abereentzat, guretzat bezala, etsairik handiena.
busti-busti egin
ad.-lok. Erabat busti, blai egin. Euri jasa batek busti-busti egin zaitu eta bazatoz etxera hotzak dar-dar. Lubakietatik etorri berri diren soldaduak busti-busti eginda daude.

Aztergaia: busti-busti egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

busti-busti egin 2: Munita ("Euri-jasa batek busti-busti egin zaitu ta bazatoz etxera otzak dardar"), Anab Aprika ("Begiak busti-busti egin zitzaizkidan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

busti(-)busti egin 7: Erkiag ("Urrategiko basetxe bateko atartera busti busti eginda heldu ziran mutikoak"), E. Berazubi ("Azaroko arratsalde euritsu batez Mariok zebrabidea korrika zeharkatzen lagundu zion bere eskaratzeraino, biak busti-busti eginik"), F. Beobide ("biotza maitasunean busti-busti eginda"), BidaiaZient ("Gure botak elur-uraz busti-busti eginda zeuden"), J. Muguruza 2 ("neskaren larruzko galtzak busti-busti eginda utziz", "lehendik ere busti-busti eginda nengoen"), A. Aldekoa ("goitik behera busti-busti eginda presaka nindoala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

busti-busti egin : ElhHizt (adib. gisa), PMuj DVC (rehumedecer) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

busti 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

bustialdi
1 iz. Norbait edo zerbait bustitzea, edo bustitzen den aldia. Bustialdi ederra hartu zuen ustekabean.
2 iz. Bainua. Bustialdiak guztiz onak dira askotan urdaileko minentzat.

Aztergaia: bustialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bustiarazi, bustiaraz, bustiarazten
du ad. Bustitzera behartu. Jordan ibaiko uretan bustiarazten zituela.

Aztergaia: bustiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bustiarazi, bustiaraz, bustiarazten. du ad.

bustidura
iz. Bustitzea, bereziki bokal edo kontsonante batena. Ik. palatalizazio. Bustidura letra bikoitzez adierazi.

Aztergaia: bustidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bustigune
iz. Gune bustia edo hezea.

Aztergaia: bustigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

tradizioko oinarri handirik gabea da (Etxba, Or) eta berezi samarra osaeraz; zingira edo istingadien adierazle gisa ageri da gaur, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, hezegune parekoa bezala.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gune bustia edo hezea.

bustitasun
iz. Hezetasuna. Egur bustian ez du suak ezer egiten; su hartzeko, utzi behar du duen bustitasuna.

Aztergaia: bustitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bustitze
iz. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalera itsastea edo barnera sartzea.

Aztergaia: bustitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper