bukatu, buka, bukatzen
1 du ad. Amaitu, zerbaiti azkena eman. Ik. burutu1 3. Anton. hasi. Otoitza bukatzean. Hemengo lanak bukatu ditut. Denak aipatzen hasiz gero, ez genuke inoiz bukatuko. Hizketan bukatu arte ez bedi joan. 2 da ad. Amaitu, zerbaiten azkena gertatu. Jaialdia bukatu arte. Zazpi urte on haiek bukatutakoan. Han bukatzen da bidea. Indarrak bukatu arte. Haren ezbeharrak ez dira inoiz bukatuko. Infernua bukatuko al da?
3 da/du ad. (Osagarritzat modua adierazten duen sintagma bat hartzen duela). Ongi bukatu. Gaizki bukatuko du. Onez bukatzen bada. Tabernetako jan-edan gehiegiak borroka gaiztoekin bukatu ohi dira. Honela bukatu zen orduko auzia. Kontsonantez bukatzen diren hitzak.
4 da/du ad. Amaitu, kopuru batetik dena hartu edo erabili. Ik. ahitu; agortu. 20 urtean petrolioa bukatuko da. Batak zein besteak aspaldian bukatu dituzte euren kafeak. 5 du ad. adkor. Hil. Uholdeak Noe eta bere etxekoak ez beste guztiak bukatu zituen.