30 emaitza bertso bilaketarentzat - [1 - 30] bistaratzen.

bertso
1 iz. Ahapaldiko lerroa. Ik. bertso lerro. Sonetoaren hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banaturik.
2 iz. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. Bederatzi puntuko bertsoa. Hamabi bertso, zortziko txikian. Bertsoak ondu. Bertsoaren gaia. Ez dut uste Arresek, zein ere olerkari ugaria zen, bertso-sail miragarri hori baino gehiago egin zezakeenik. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika.

Aztergaia: bertso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Ber(t)so es la forma propia de la tradición meridional. Al Norte hay siempre -u; pertsu (...) lo emplean generalmente autores bajo-navarros. En DFrec hay 301 ejs. de bertso, 23 de bertsu, 9 de pertsu y uno de berso"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(forma soila eta eratorri-konposatuak bilduz) ber(t)so (1.060 ager.; B: 108; G: 355; IE: 15; EB: 409; sg: 174); ber(t)su (91 ager.; B: 3; G: 6; IE: 18; EB: 42; sg: 22); pertsu (33 ager., denak IEkoak)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

bertso, bertsu

Jatorrizko forma

bertso, bertsu

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bertso(-)jartzaile, bertso(-)saio, bertsotan

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

bertso da EBrako hobestekoa, B eta G denez.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, AS gisa, bertsoz ; eta adib. azaldu gisa, bertso berri, bertso jarri, bertso zahar.

Informazio osagarria
Zerrendako forma hobetsiari dago(z)kion bigarren mailako forma(k)

pertsu: Ipar. Ik. bertso

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bertso-jartzaile, bertso-paper, bertso-saio, bertsotan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Zuberoan ezta bertsu ezagutzen, berset Pettarrean eta kobla Basabürüan" (1993-02)

 - [A104]: "Aipatzekoak: "bertso-jaialdi", "bertsolari-eskola"" (1994-08-02)

bertso afari, bertso-afari
iz. Lagunartean egiten den afaria, bertsolarien saioekin girotua izaten dena. Bertso afaria antolatu dute gaurko Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe bertsolariekin. Antzoki Zaharrean, plazan ala bertso afarian, non gusturago?

Aztergaia: bertso-afari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bertso-afari 76: EiTB 13 (adib.: “Festa borobiltzeko Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin bertso-afaritan 170en bat lagun elkartu ziren”), Argia 4 (“Ez gara gu bertso-afari eta saio libre askotan elkarrekin egon orduan”), DiarioVasco 59 (adib.: “Sebastian Deunaren jaiek jarraipena izango dute gaur hasi eta asteburu osoan. Neska-Mutil Ardoak gaurko bertso-afaria antolatu dute”); bertso afari 218: Berria 36 (adib.: “bertso afari bat ere prestatuko dute”), EiTB 34 (adib.: “Durangoko finalerdia eta Urretxuko bertso afaria, 'Hitzetik Hortzera'n”), Argia 2 (adib.: “gozatzeko aukera gehiago ematen du bertso afari batek”), DiarioVasco 146 (adib.: “Atzo bertso afariaz gozatu bazuten, gaur, arratsaldean, puzgarriak izango dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bertso(-)afari 32: Berria 25 (“Bere azken bertso afarian kantatutako bertsoak jaso dituzte, argazkiz hornitutako liburuan”), Bat-bateko bertsolaritza 2 (adib.: “Taldearen partehartzea oraindik nabarmenagoa da otordu osteko saioetan,bertso-afari edo bertso-bazkarietan”), Andoni Egaña 2 (adib.: “Duela gutxi ipini zidaten gaia bertso-afari batean”), Jokin Urain (“Ederrak gaude gu, bertso afaritara joateko!”), Xabier Etxabe (“Ostirala da gaur, eta gauean bertso afaria da hementxe”), Koldo Zuazo (“Gipuzkoako bertsolariak, era berean, berean jardun dezake bere herrialdeko eta inguruetako plazetan eta bertso-afarietan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematekoa da bertso sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bertso-afaria.

bertso berri
iz. Idatziz ezagutaraziriko bertsoa. Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak.

Aztergaia: bertso berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-04-22 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa azaltzekoa, bertso sarreran.

Forma baten adiera(k)

idatziz ezagutarazitako bertsoa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak.

bertso jarri
iz. Bertso berria, idatziz ezagutarazia.

Aztergaia: bertso jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bertso jarri 6: Karmel 1979 4 ("Sasoe batez, lehengo mendean batez ere, eta azkenengo gerratera arte, indar aundia eukan bertso jarrien molde honek", "Xabier Amuritzaren asmoa, behar bada, asmo berbera izango da, bertso jarrien berbultzapena", "Bat bateko bertsoetan goi maillakoa dalarik, bertso jarrietan agertu dau nausitasuna", "Bestetik, bertso jarriekin agiriko saioak egiteak erreztasun baten jaustera bultzatu leikeala bertsolaria"), HizkLiter/BBB/1 ("Geroago ikusiko ditugun bertso jarrien bidez, idatziz ezaguterazi izan da hainbat bertsolari"), Bapatean/93 ("93. urtean bapatean kantatutako bertsoak ditu oinarri eta ez dira barne sartzen, Nafarroako Txapelketa edo Txapelketa Nagusiko bertsoak, ez eta eskolarteko edo bertso jarrien alorrekoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bertso jarri : DFrec 1 (Egin: "liburuaren bigarren partea bertso jarriak dira") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-jarri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa azaltzekoa, bertso sarreran.

Forma baten adiera(k)

bertso berria, idatziz ezagutarazia.

bertso jartzaile, bertso-jartzaile
iz. Euskal herri-literaturako bertsoak idazten dituen pertsona. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.

Aztergaia: bertso jartzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bertsojartzaile [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

bertso kantari, bertso-kantari
adb. Bertsoak kantatuz. Honelaxe hasi zen bertso kantari Xenpelar.

Aztergaia: bertso-kantari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERTSO-KANTARI. Cantando versos. Gure Txomin Txiki, ostera, ez dot uste inguruetako baserritarrak arratsalde aretan baño pozagorik iñoiz ikusi ebenik. Bertso-kantari ta guzti eldu zan etxera zitala alakoa. Bilbao IpuiB 34. Nik Uztapide ezautu neban / bertso kantari beñola, / bertsolari lez onena dala / erri guztiak diñola. BEnb NereA 153. Egondu ziren ordu erdi bat kontu-kontari, ta zerbait bertso-kantari ere bai. Auspoa 77-78, 42. Bertso kantari nator / gaur alaitasunez. MMant 147. Bertso kantari etxe aldean / lenengo aoa iriki. Insausti 208.

adib: kantari 3 adb. Kantatzen. Hiru gizon kantari Azpeitiko plazan. Baina dantzari eta kantari –eta zahatoari eragiten– hasi direino... Haurrek, artzain-jantzian eta kantari, etxerik etxe daramatzate jaiotzak. Ez zen karnaba bat besterik, leiho aurrean kantari. || Honelaxe hasi zen bertso kantari Xenpelar.

bertso kantari 9: Deia, EiTB 3, Karmel, Argia 3, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bertso kantari 3, Pablo Sastre, Patziku Perurena, Koldo Izagirre.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da kantari sarreran, eta gehitzekoa bertso sarreran.

bertso lan, bertso-lan
iz. Bertsogintza; bertsogintzaren emaitza. Bertso-lanari emanak gaude. Aita bera ere bertso lanean zerbait baduk. Askoz nahiago dut nik bat-bateko bertso-lana. Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana.

Aztergaia: bertso-lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERTSO-LAN. Trabajo poético; ejercicio de versificar. Ikusi diat jarri aizala / bertso lanean nagusi. In SM Zirik 96. Ni ez nauk iñor bertso lanian / irekin jarraitutzeko. Ib. 98. Beti urrats edo biharamun hobe baten peskizan lan eta lan bere bertso lanetan ari zaikun gizon hori. Larre in Xa Odol 14. Une onetan gu nola gauden / bertso-lanari emanak, / zerbait esan nai ta ezin degu, / badira naikua lanak. Uzt Sas 58. Bertso-lanian pasa giñuzen / ingurutako erriak. Ib. 147. Lau urte laste eldu dirade / nik bertso-lana utzirik. Ib. 279. Etorritzeko esan ziraten / onuntza bertso-lanera. Uzt LEG I 174. Ala ere askoz naiago det nik / bat-bateko bertso-lana. Insausti 181. Bere [Etxepareren] hizkera eta bertsolana euskalaririk gehienek ukitu behintzat egin dute, hala nola Stempfek. MIH 283. Obra poética. Otoi ta asperen, ertsa baititut / San Mikel eta Trintate, / nere bertsu-lan au egitean, / arren, datozkidala alde! Or Eus 252. Bertsolariak oitura baitu / esaten urtegarrena, / bertsu-lan oni jakin, zer urtez / eman diodan azkena. Ib. 425.

adib: esetsi1, esets, esesten 1 du/dio ad. Eraso. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ardiari esesten dion otsoa. Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana. Esetsi zion berriro lotsak.

bertso(-)lan 9: Berria, EiTB 2, Euskaltzaindia, Karmel 2, Argia, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bertso(-)lan 3: Bat-bateko bertsolaritza, Andoni Egaña.

LB: 9; EPG: 3; ETC: 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

bertso 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana. Ez dut uste Arresek, zein ere olerkari ugaria zen, bertso sail miragarri hori baino gehiago egin zezakeenik. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Gainera, bertso 3 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bertso sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bertso eta lan sarreretan.

bertso lerro, bertso-lerro
iz. Bertsoa, ahapaldiko lerroa. 1904 bertso-lerro, 222 ahapalditan.
bertso saio, bertso-saio
iz. Bat-bateko bertsoak botatzen diren saioa. Afalorduan bertso saio bat, kafetxo bana hartuta.

Aztergaia: bertso saio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bertsosaio [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

bertso saltzaile, bertso-saltzaile
iz. Bertsopaperak saltzen dituen pertsona. Besamotza bertso saltzailea zen; seguru asko, Euskal Herrian inoiz izan den bertso saltzailerik ezagunena.

Aztergaia: bertso-saltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 4 “Bertso saltzaile hauek dira umetan nik ikusi eta urteen buruan bidea erakutsi zidatenak” (Berria), “Aita Zavalaren Lexo bertsolarialiburuan ere, badago Abarrategiren gaineko aipamen interesgarri bat, bertso saltzailearen bizimodua iruzkintzen duena” (Karmel); EPG: 0; ETC: 10 (“Eskutitz batean ere horixe eskatu nien etxekoei Oñatik, Burgosko probintziatik: Tolosako merkatura bertso-saltzaileren bat azaltzen bazen, kanta-papera erosteko faborez, eta bidaltzeko”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bertso-saltzaile vendedor de versos ; Labayru: bertso-saltzaile vendedor de hojas de versos; Adorez: 0.

Bestelakoak

bertso 2 iz. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. Bederatzi puntuko bertsoa. Hamabi bertso, zortziko txikian. Bertsoak kantatu. Bertsoak moldatu, ondu. Bertsoaren gaia. Bertso-saltzailea: bertsopaperak saltzen dituena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da bertso sarreratik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

izozki(-)saltzaile aztertzean azpisarrera diren saltzaile osaerakoak ohiko lexia egitea proposatu da: arrain(-)saltzaile, bertso(-)saltzaile, erloju(-)saltzaile, esne(-)saltzaile eta fruta(-)saltzaile.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bertso eta saltzaile sarreretan.

bertsoak (bertso bat...) atera
1 ad.-lok. Bertsoak jarri. Bertso berri batzuk nahi nituzke atera.
2 ad.-lok. (bertsoak aterako dizkizute eta kideko esapideetan, egin dena edo egin asmo dena lotsagarria edo nabarmen geratzeko modukoa izan daitekeela adierazteko). Ez ezazu hori egin, bestela bertsoak aterako dizkigute.
bertsoak (bertso bat...) bota
ad.-lok. Jendaurrean bertsoak bat-batean osatu eta kantatu. Barra-barra bota zituen bere bertso eztendunak. Bertso bat botako nioke bai oraintxe Txirritari!
bertsoak (bertso bat...) eman
ad.-lok. Bertsoak jarri. Beste sei bertso hauek eman nituen, eta lehen bezala, Herria aldizkarian publikatu.
bertsoak (bertso bat...) ipini
ad.-lok. Bertsoak jarri. Ez da nekatu gabe bertsorik ipintzen.
bertsoak (bertso bat...) jarri
ad.-lok. Bat-batekoak ez diren bertso berriak idatziz eman. Ik. bertsoak atera; bertsoak eman; bertsoak paratu. Bertsolari batengana joaten ziren, istilu guztia kontatu, bertsolariak bertsoak jarri, moldiztegira eraman, inprimatu eta zabaldu. || Hori bertso zaharra da, honelako garaitan paperean jarria.
bertsoak (bertso bat...) paratu
ad.-lok. Bertsoak jarri. Paratu nahi nituzke bertso bat edo bi.
bertsoak kantatu
du ad.-lok. Uztapideren eta Xalbadorren bertsoak ere kantatzen zituen. Afalostean ekingo diote bertsoak kantatzeari. Udaletxeko balkoitik bertsoak kantatzen ari omen ziren.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bertsoak kantatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bertsoak moldatu
du ad.-lok. Horrela ikasi zituzten bertsoak moldatzeko arau nagusiak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bertsoak moldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERTSOAK (BERTSO BAT, etc.) MOLDATU. Componer versos. Ardien zaintzen, pertsu moldatzen. Etcham 225. Beste bertso bat moldatuko det / nik ezkongai oientzako. Basarri 119. Etxerakoan hiru pertsu hauk moldatu nituen delako gai hortaz. Xa Odol 347. Ori zala-ta, onoko bertso auek moldatu nituen. MMant 45. Bertso-pare au moldatu nuan 1984-eko abuztuaren 30-ean. AZink 145. Bertso auek moldatu nituala ez dira oraindik urte asko. Insausti 305. v. tbn. Olea 251.

adib: bertso 2 iz. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. Bederatzi puntuko bertsoa. Hamabi bertso, zortziko txikian. Bertsoak bota (bat-batean). Bertsoak jarri (paperean). Bertsoak paratu: bertsoak jarri. Bertsoak kantatu. Bertsoak moldatu, ondu. Bertsoaren gaia. Bertso-saltzailea: bertsopaperak saltzen dituena. Hori bertso zaharra da, honelako garaitan paperean jarria.

Ez dugu aurkitu bertsoak moldatu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu bertsoak moldatu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. OEHn azpisarrera gisa jasoa dago, baina corpusetan agerraldi gutxi ditu. Bide batez, moldatu sarrerako 2. adiera zabaldu, bertsoaren aipamena gehituta, ondu sarrerako 9. adieraren estilora.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bertso sarreran.

bertsoaldi
1 iz. Bertsolariak botatzen duen bertso sorta edo egiten duen bertso saioa. Txapelketetatik kanpora egiten diren saioetan, bertsolarien esku dago bertsoaldi bakoitza noiz bukatu.
2 iz. Bertso sorta.

Aztergaia: bertsoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bertso-sorta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bertsoaldi : definizioa ez da zehatza: bertsoaldia, ez dagokio, soilik, bertso-multzoari, bertsoak esateko edo kantatzeko denborari baizik'.

 - [E116]: nik ere uste dut hala dela, baina lekukoek 'bertso-sorta'rekin bakarrik lotzen dute esanahia. Salbuespen bakarra Izeta da: Denbora batez Uztapidekin sekulako bertsoaldiak egin zituen eta Baztan maite zuen. Esan dezakegu 'bertso-sorta, bertso-saioa'?'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'bertsoaldi'.

bertsogile
iz. Bertsoak (olerkiak) egiten dituen pertsona. Ik. olerkari; bertsolari. Bertsogileei zilegi zaizkien gehiegizko eskubideak.

Aztergaia: bertsogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsogintza
1 iz. Bertsoak egitea. Poesia edo bertsogintza. Poesia hutsa berez ez baldin bada ere, bertsogintza hau da, alde eta aldi oro, poesiaren izenpean onartzen den poesia antzeko edo poesia ordeko hura. Orduko poesia edo, hobeki baderitzazue, orduko bertsogintza landua.
2 iz. Bertsoak botatzea edo jartzea. Ik. bertsolaritza. Bat-bateko bertsogintzaren teknikak. Bertsogintzaren legeak. Bertsogintza arte bezala hartua. Pello Errotaren bertsogintza aztertzen.

Aztergaia: bertsogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsoka
adb. Ipar. eta naf. Bertsotan. Bertsoka ari zen.

Aztergaia: bertsoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bertsotan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bertsoka adlag. Ipar. 'bertsotan'. Naf. gehitu'.

 - [E116]: 'guztiz bat ni ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

bertsokera
iz. Bertsoak moldatzeko era. Ez da bertsolari ezaguna, baina bertsokera txukuna du hagitz. 60ko hamarkadako bertsokera gogoratuko du Bertso Egunak larunbatean.

Aztergaia: bertsokera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bertsokera 69: Berria 13 (adib.: “Gaur egungo bertsokeran baliabide paratestualek duten garrantziak baliabide teknologikoak erabiltzera behartu gaitu”), EiTB 4 (adib.: “Gaztezulo aldizkariaren festa eta beste bertsokera bat: bertsorap-a”), Argia 44 (adib.: “anorexiatik atera berri zen amaz aritu zirenean, elkarrengandik oso hurbil sentitu nituen bi bertsokerak. Arzallusek teknika perfektuz egindako margolanak eskaini zizkigun egun osoan, Lujanbiok ñabardura aberatsak”), DiarioVasco 8 (adib.: “Martxoaren 4an, Iruñeko Hizkuntz Eskolan, Jon Martin eta Estitxu Eizagirre bertso eskolei buruz ariko dira, eta Jon Ansa bertsokeraz eta sistemaz”); bertsoera 13, Berria (adib.: “Nik oraindik bizpahiru baino ez daramatzat, baina igartzen dut nire bertsoera zein den bila ari naizela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bertsokera 13: Berria 8 (adib.: “60ko hamarkadako bertsokera gogoratuko du Bertso Egunak larunbatean, Kursaaleko kubo handian”), Bat-bateko bertsolaritza 2 (adib.: “Bietatik apur bat izango da, ziur asko, ahaztu gabe bataren zein bestearen arrakastaren arrazoi nagusia bertsokera berri bat taxutzeko gaitasuna izan zuen bertsolari taldea dela”), Andoni Egaña 2 (adib.: “Entzuleekiko errespetu gehiegi bezala sumatzen zaie; beren bertsokera entzule desberdinei egokitu nahia”), Patxi Ezkiaga (“Liburuok, hiruok, - apaizak - gazteleraz guda bertsokeran idatzi diren hoberenak dira”); bertsoera 3, Berria (adib.: “Lehengo bertsoera belarrietatik sartu zitzaigun, entzutetik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: bertso, bertso jartzaile, bertso saio, bertsokera, bertsopaper, bertsozale.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Ondo osatua eta hedatua, bertsokera forman.

bertsolari
iz. Bertsoak jartzen edo, bereziki, bertsoak botatzen dituen pertsona. Bat-bateko bertsolariak eta bertsolari jartzaileak. Bertsolariak eta bertso-jartzaileak. Bertsolari eskolatu gabeak eta eskolatuak. Bertsolari txapelketa. Bertsolari gaztea. Xenpelar bertsolaria.

Aztergaia: bertsolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsolaritza
iz. Euskal herri-literaturaren adarra, bertsolariari eta bertsogintzari dagokiena. Bertsolaritzaren historia. Euskal bertsolaritzaren klasikoak. Gerra ondoko bertsolaritza. Jendaurreko bertsolaritza. Bertsolaritzari buruzko liburua.

Aztergaia: bertsolaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsopaper
iz. Jarritako bertsoak jasotzen dituen papera. Hiru orriko bertsopaper bat, Bertsolariya zeritzana.

Aztergaia: bertsopaper

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bertsopaper [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

bertsotan
1 adb. Bertsoak botaz. Bertsotan ari izan, jardun, hasi. Bertsotan hasiz gero, ez zuen ordurik.
2 adb. Bertso bidez, hitz neurtuz. Nahi nituzke denak bertsotan ezarri.
Loturak

Aztergaia: bertsotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bertsoz
adb. Bertsotan. Gu ere hasiko gara, bertsoz eta kantuz.
Loturak

Aztergaia: bertsoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bertso sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bertsotan.

bertsozale
adj./iz. Bertsoen zalea dena. Herri bertsozalea. Hor aurkituko duela irakurle bertsozaleak aurkitu nahi lukeen gehientsua. Gaztetatik zen oso bertsozalea. Igandean Donostian bildu ziren bertsolari eta bertsozaleentzat.

Aztergaia: bertsozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsozaletasun
iz. Bertsoetarako zaletasuna. Gure aita zena bertsotan aritzen zen eta niri ere oso gazterik sortu zitzaidan bertsozaletasuna.

Aztergaia: bertsozaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper