41 emaitza bero bilaketarentzat - [1 - 41] bistaratzen.

bero
1 iz. Materiaren egoera, tenperaturak gora egitean gauzatzen dena; egoera horretan dagoen zerbait ukitzeak eragiten duen sentipena. Ik. berotasun. Dirakien uraren beroa. Eguzkiaren, suaren beroa. Beroak landareak ihartzen ditu. Bero handia egiten ez badu. Bero zakarra. Kiskaltzeko, itotzeko beroa. Udako bero kiskalgarria. Indian azken egunetako bero-boladak normalean baino biktima gehiago eragin ditu. Lurretik halako bero sapa bat ateratzen zen. Beroaz erdi itoan. Beroa eman.
2 iz. fis. Beste energia moten eraldaketatik datorren energia, bere gehikuntzak tenperatura igotzea dakarrena, eta gorputzetan aldaketa ezaugarriak eragiten dituena. Zerbaitetarako behar den bero kantitatea. Garrantzitsua da hozkailuaren atzealdean airea ibiltzeko tokia uztea eta bero-iturrietatik edo eguzkiak zuzenean jotzen duten lekuetatik urrutiratzea.
3 iz. Arreske dagoen ugaztun emearen egoera. Ardiak beroan sartu dira.
4 adj. Gorputzarena baino tenperatura garaiagoa duena; bero sentipena eragiten duena. Ur, haize beroa. Burdina bero batez. Udako gau beroetan. Odol beroko animaliak. Bero samarra.
5 adj. Kartsua, gauzak gogoz hartzen edo egiten dituena. Batzuk bero omen ziren, eta besteak hotz, gehienez ere epel. Gogo beroz.
6 adj. (Ekintzez mintzatuz). Agur bero bat. Musu beroak. Txalo beroak. Gure zorionik beroenak.
7 adj. Pertsonez mintzatuz, erraz sutzen dena. Gizon beroa, odol berokoa.
8 (Adizlagun gisa). Ez nintzen batere bero hara joateko. Hasi lanean sutsu eta bero. Bero jokatu.

Esaera zaharrak

Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako. Urtarrila bero, zinkurinak gero.

Aztergaia: bero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.: beroan egon (Ipar. eta Naf.): 'berotan egon' / AS: bero-beroan, bero-bero egin, bero izan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: beroarena kendu, bero egin , bero egon ; eta adib. gisa, hala onartuz gero: beroaren beroaz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bero-beroan, bero izan

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. / izond.

Deklinabidea

bero(t)an egon

bero ahalmen, bero-ahalmen
iz. fis. Gorputz bati edo sistema bati prozesu batean transferitzen zaion bero energiaren eta prozesu horretan duen tenperatura aldaketaren arteko zatidura. Desberdintasun txiki horrek badu bere eragina bero-ahalmenean eta, ondorioz, erregai-kontsumoan.

Aztergaia: bero-ahalmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh76 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 84 (UEU 72); ETC: 362 (200 bat EHU).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bero-ahalmen (Fis.) capacidad calorífica; Adorez: bero-ahalmena: capacidad calorífica; Labayru: 0; NolaErran: 0.; Euskalterm: bero-ahalmen (es capacidad calorífica; fr capacité calorifique); ZTHB-Fis: bero-ahalmen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa azpisarrera gisa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bero eta ahalmen sarreretan, Fis. markarekin.

Jakite-arloak

Fis.

bero egin
ad.-lok. Eguraldiaz edo toki itxi bateko hozberoaz mintzatuz, tenperatura altua izan. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Ik. bero izan; bero egon. Hego-haizea badabil, bero egingo du. Bero egiten zuelako, ardi eta bildots guztiak pagadi bateko gerizpean etzanda aurkitu zituen. Leihatila zabaldu zuen; bero egiten zuen ibilgailuaren barnean.

Aztergaia: bero egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bero sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hegoaizea badabil, bero egingo du.

bero egon
ad.-lok. Bero egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Bero zegoen kalean, bero etxeetan.

Aztergaia: bero egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bero sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Bero zegoen kalean, bero etxeetan.

bero energia, bero-energia
iz. Bero moduan transmititzen den energia. Organismoko zelulek elikagaien mantenugai energetikoen oxidazio-erredukzioen bitartez askatzen den energia zati bat erabiltzen dute "lanak" egiteko, eta beste zatia bero-energia gisa askatzen da. Hala ez badirudi ere, bero energia handia du urak.

Aztergaia: bero-energia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 32; ETC: 102

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bero-energia energía calorífica / Adorez: bero-energia: energía calorífica / Labayru: bero-energia 1 iz. energía calorífica / NolaErran: 0 / Euskalterm: bero-energia (Fis.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bero eta energia sarreretan.

bero hodei, bero-hodei
iz. meteorol. Udan sortzen den hodei ekaiztsua, bat-bateko euri zaparrada bortitz eta laburrak ekartzen dituena. Arratsaldean bero-hodeiak sortuko dira eta ekaitz arriskua egongo da ilunabarrean.
bero izan
1 ad.-lok. Batez ere Ipar. Bero egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Bero zen han eta urik ez zen.
2 ad.-lok. Bero sentipena izan. Larrazkena izanagatik, zenbait urrats egin orduko bero nintzen.

Aztergaia: bero izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bero kolpe, bero-kolpe
iz. Inguruko tenperatura altuek eragindako ondoeza, buruko mina, zorabioa, goragalea eta arranpak ezaugarri dituena. Kontu handia eduki behar da bero kolpeekin. Gizonezko batek bero-kolpe bat izan zuen Aizkorrin eta bidean etzanda geratu zen.
bero ponpa, bero-ponpa
iz. Ingurune hotz batetik beroa hartu eta ingurune beroago batera tokialdatzen duen gailua, berogailu nahiz hozkailu gisa erabil daitekeena. Zerbait gehixeago gastatzeko prest bagaude, bero-ponpa instalatzeko aukera dugu.

Aztergaia: bero-ponpa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bero(-)ponpa : Elhuyar 15 (adib.: “Hala, bero-ponpak etxeko hodietako beroa lur azpiko hodietara eramango du. Horregatik esaten da bero-ponpak itzulgarriak direla, edozein etxebizitza edo eraikin berotzeko nahiz hozteko erabil daitezkeelako”), Consumer 12 (adib.: “Eguneko kontsumoa dela eta, duela pare bat urte arte bero-ponparen eragozpen latza energi kontsumo altuegia zen”), Berria 5 (adib.: “Bero ponpak argindarrarekin dabiltza”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu bero(-)ponpa formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bero-ponpa geotermiko (es bomba de calor geotérmica; fr pompe à chaleur géothermique).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu bero(-)ponpa formarik aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa bero sarreran.

bero trukagailu, bero-trukagailu
iz. teknol. Horma solido batek bereizitako bi fluidoren artean beroa trukatzeko erabiltzen den gailua, hozteko edo berotzeko prozesuetan erabiltzen dena. Hozkailuko bero-trukagailuak energia-sorgailuetako bero-soberakina erabiltzen du ur hotzena sortzeko, 5 gradutan dagoen ura hain zuzen.

Aztergaia: bero-trukagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh150 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 118; ETC: 112

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: bero-trukagailu (Teknol.) intercambiador de calor, cambiador de calor; Adorez: trukagailu: iz. (Teknol.) intercambiador/cambiador (de calor); Labayru: 0; NolaErran: 0. Euskalterm: bero-trukagailu (intercambiador de calor/cambiador de calor ; heat exchanger Industria). [hotz-trukagailu formarik ez dago, ioi-trukagailu bai].

Bestelakoak

trukagailu iz. Teknol. Fluido bat berotzeko edo hozteko erabiltzen den gailua. Aire girotuaren instalazioak bi bero-trukagailu ditu; bi trukagailuen artean presio alde handia sortzen da eta aireak presio handiko trukagailuan beroa uzten du eta presio txikiko trukagailua hoztu egiten da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Teknologia arlokoa dela adieraziko da. Adibidea azpisarrera berrira eraman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bero eta trukagailu sarreretan.

Jakite-arloak

Teknol.

bero-bero
1 adj. Oso beroa. Salda bero-beroa.
2 adb. Eta bera bero-bero zegoen bitartean, emazte gajoa kanpoan, hotzak dar-dar eduki zuen.
3 adj. Oso kartsua. Hitz bero-bero batzuekin bizkortu zituen. Bai, gaztearen bihotzak bero-beroa izaten daki.
4 adb. Oso animatuta; erabat suturik, oso haserre. Bero-bero etorri zen. Taberna ipintzeko bero-bero zegoen orduan.
Loturak

Aztergaia: bero-bero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:039 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bero-bero 67: EiTB.com 11, Onintza Irureta, Kike Diez de Ulzurrun, Mikel Asurmendi 2, Unai Zubeldia 5, Aitor Manterola 3, Andoni Urbistondo 14, Joan Canela, Galo Martinez de la Pera, Igor Susaeta 6, Agurtzane Ormatza, Arkaitz Mendoza, Xabier Lopetegi, Ane Muñoz, Ekaitz Goienetxea, Berria 2, Edorta Jimenez, Begoña del Teso, Haritz Gallastegi, Eneko Bidegain, Arantxa Elizegi, Edorta Agirre 2, Laurentzi Garmendia, Xabier Martin 2, J.B. Andueza, Xabier Lopetegi, Beñat Zamalloa, Aitziber Arzallus, Ekaitz Agirre.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bero-bero 560: Berria 90, Herria 94, Luis Elberdin 26, Juan Martin Elexpuru 14, Jon Muñoz 14, Txillardegi 12, Karlos Zabala 22, Elizen arteko Biblia 10, Urtzi Urrutikoetxea 10, Aitor Arana 10, Anjel Lertxundi 10, Ramuntxo Etxeberri 6, Joxu Zabaleta 6, etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: adib. / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

librea da, adibide gisa sartzekoa Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 8. adieran: adlag. bero-bero etorri zen.

bero-bero egin
1 ad.-lok. Berotu, sutu, haserretu. Azkeneko hitzak bero-bero eginda esan zituen.
2 ad.-lok. Jipoialdi ederra eman. Bizkarra bero-bero eginda bidali zuen. Hartu makila bat eta bizkarra bero-bero egin zion.

Aztergaia: bero-bero egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bero-beroan
adb. Kartsuki. Bero-beroan, su eta gar, mintzatzen da. Jokatzen dituzte, bero-beroan, aldean dituzten txanpon guztiak.
Loturak

Aztergaia: bero-beroan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

beroaldi
iz. Norbait edo zerbait bero dagoen edo berotzen den aldia. Udako beroaldietan. Gaztetango beroaldiak, neronen gisan, epelduxe dituenarentzat. Beroaldi batean esandakoak. Itsumustuaren beroaldian. Espiritu Santuak ematen zizkion beroaldietan.

Aztergaia: beroaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
beroan
1 adb. Tenperatura beroan, beroa dagoen artean. Ik. berotan. Beroan buzkantza, beroan ezkontza. Beroan edo hotzean ijezturiko burdin edo altzairu xaflak.
2 adb. Toki beroan, bero egiten duen tokian. Beroan egon.
3 adb. Sentimen biziek edo beroaldiak eraginik. Ik. bero-beroan. Beroan egindako adierazpenak. Ez genuen erabakia beroan hartu gura izan.
4 adb. Muskuluez mintzatuz, ondo beroturik. Beroan ez zuen horrenbeste min sumatu Errastik.
Loturak
beroan bero
adb. Ipar. Beroan, sentimen biziek edo beroaldiak eraginik. Beroan bero, zernahi gauza hitzeman du.
Loturak
beroarazi, beroaraz, beroarazten
du ad. Berotu, berotzera behartu. Ura luzaz beroaraziz. Barrena pixka bat beroarazteko. Hainbeste neskatori burua beroarazten. Lagun batek beroarazirik joan nintzen karta ateratzaile bat ikustera.

Aztergaia: beroarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beroarazi, beroaraz, beroarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beroarazi, beroaraz, beroarazten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Zerrendatik kenduko nuke] berotu (1994-07-29)

beroaren beroz
adb. Bero handiaren eraginez. Metalezko ahoari kea zerion eta Fionnen eskua, beroaren beroz, erretzen ari zen.
Loturak

Aztergaia: beroaren beroz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2016-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

adib. gisa ematekoa izan liteke; edo eraikuntza libretzat uztekoa (nahiz ez dirudien erabat librea).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: ik. oharra s.u. poz. (1996-07-30)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'beroaren beroaz | F: adib. gisa ematekoa izan liteke; edo eraikuntza libretzat uztekoa (nahiz ez dirudien erabat librea). Egia da eraikuntza libre samarra dela. Baina egia da horrelako egiturak galtzen ari direla. Sartu egingo nuke'.

 - [E116]: 'ni bat nator MArekin. Holakoak sartzeak ez dio kalterik egiten hiztegiari'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

 - Erabakia: (EH 2016-03-30): beroaren beroz forman sartzea erabaki du EHk azpisarrera hau.

beroarena kendu
ad.-lok. Gehiegikeriaz edo hanpaduraz esandakoa zuzendu. Horrek esaten duenari beroarena kendu behar zaio beti.

Aztergaia: beroarena kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

kendu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bero sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Horrek esaten duenari beroarena kendu behar zaio beti.

berodura
iz. zah. g. er. Karra, gogo bizia. Ezin aski mirets dezaket, nolako berodurarekin jarraiki zitzaion abisu horri San Luis Frantziako erregea.

Aztergaia: berodura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berogailu
1 iz. Berotzeko tresna. Berogailua piztu.
2 iz. Berogarria. Andre ongile horiek leku hormatu hauetako haurtxoei ematen dizkieten berogailuak.

Aztergaia: berogailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

berogailu, labexka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""Labexka" ala "labeska"?" (1994-08-02)

berogarri
1 adj./iz. Berotzen duena; berotzeko erabiltzen dena. Edari berogarriak. Jaka-gona bigun lodi berogarriak. Hain da distirant eta hain berogarria, zuk etxeari egin diozun argia. Gauerako ez estalki ez berogarri zuela. Haren jantzi mehe-urratuari adabaki lodi batzuk josi zizkioten barrengo aldetik, berogarri izan zitezen. Berogarria hartu beharko dugu, pattar pixka bat edo.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Haurraren berogarri, arkume larrua. Gogoen berogarri, ardoa ekarri zieten.

Aztergaia: berogarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. / izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berokeria
iz. g. er. Beroaldian esaten edo egiten den gauza, gaitzesgarritzat hartua. Haien berokerien ondorioak.

Aztergaia: berokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

beroketa
iz. Berotzea. 63 kiloko harri biribilarekin egin zituen beroketa lanak.

Aztergaia: beroketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

beroki
1 iz. Leku babesa; babesa. Karriketan ez zen inor ageri; gau hartan jendea berokira bildu izanen zen. Heriotzaren sega zorrotzak, nonahi babes eta beroki.
2 iz. Neguan, besteen gainean jartzen den jantzi luze eta lodia. Berokia jantzi.

Esaera zaharrak

Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi.

Aztergaia: beroki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'leku babesa'. 2 'arropa'.

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

'leku babesa'; 'arropa'

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: bigarren adieran hobeto legoke Sin. soinganeko ezartzea, zer nolako arropa den argitzeko.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bere horretan uztea erabaki da.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abrigo.

berokuntza
1 iz. Berotzea. Lurraren berokuntzak nola eragiten dion gure osasunari.
2 iz. Berotze tresnen multzoa edo sistema. Etxeetako berokuntzan ez da petroliorik erabiliko 2020. urterako.

Aztergaia: berokuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
berontzi
iz. g. er. Ohea berotzeko erabiltzen zen tresna, txingarrak barnean edukitzeko ontzi biribil batez eta kirten luze batez osatua.

Aztergaia: berontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

berori
1 izord. Heg. Bera; hori bera. (Pertsonez edo gauzez mintzatuz). Gehiena berorrek maite nau. Berori egin daiteke neurtitzetan ere. Etxegileek baztertutako harria, berori gertatu da giltzarria.
2 Heg. (hori-ren saileko erakusle baten eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz, indargarri gisa). Ik. bera1 4. Gauza hori berori. Jainkoarengan agertu den amodio hori berori kristauek beren egiteetan behar dutela. Bada, horixe berori da berak gura lukeena. Horregatik berorregatik.
3 izord. Heg. Euskal trataera begirunezkoenean erabiltzen den izenordaina. (Hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Berori baizen jaun apaindu batek oinak ipini ardanetxe honetan? Berori ez zetorrela ikustean. Berorrek ez badaki, inork ez daki. Berorri atsegin bazaio. Ez, berorren eskuetan balego.
[Oharra: hori-ren kasu-marken sistema berarekin erabiltzen da].

Aztergaia: berori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. 1 pronominala: iritzi hori berori. 2 izord. (ia bakarrik Heg.) / AS: berorika.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berorika (Heg.)

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 pronominala ("iritzi hori berori"); 2 izord. (ia bakarrik Heg.)

berorika
adb. berori trataera erabiliz. Norbaiti berorika hitz egin. Apaizari soilik egiten zion berorika. Berorika hasi nintzaion behin hizketan. Hika, zuka eta berorika.

Aztergaia: berorika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

beroriketa
iz. Berorikako trataera.

Aztergaia: beroriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

beroriztar
1 adj. Berorizekoa, Berorizeri dagokiona.
2 iz. Berorizeko herritarra.
berotan
1 adb. Tenperatura beroan, beroa dagoen artean. Burdina berotan jo behar da.
2 adb. Toki beroan, bero egiten duen tokian. Ik. beroan. Gorpuak berotan usteltzen ez uzteko. Azkar sendatzeko, etxean berotan egon eta likido asko edan.
3 adb. Sentimen biziek edo beroaldiak eraginik. Ik. bero-beroan. Berotan eginiko adierazpenak.
Loturak

Aztergaia: berotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEROTAN. a) Con calor, en el calor. Bere etxe torrean su andiaz berotan, / Zaldun bat familiaz egoan apaltzen, / Baita pobre bat larri etxe aren kanpotik, / Danba, danba, atea makilleaz joten. AB AmaE 388. Emen berotan eta gure errian elurra baztarrak zuritzen, agian. NEtx Antz 111. [Artoa] ereiten berotan. (V-gip). EZBB I 43. Oso ondo izan zan berotan edo beroarekin sufrituta etortzea. Albeniz 96. Urtero Elizondora jotzen zuten Uzta-aldean, eta Dagonilleko berotan Ondarribira aldatu oi-ziran. NEtx Antz 154. Izugarrizko berotan entrenatzen nintzan eguerdiero. Albeniz 96. b) En caliente, estando caliente. Artoak tenple bat bera bihar dau beti: ereiten berotan, aziten berotan, jaten be berotan. (V-gip). EZBB I 43. c) En caliente, en estado de entusiasmo. Salda eta ezkontza, berotan. EZBB II 98 (cf. supra (2)).

adib: bero 1 iz. Materiaren egoera, tenperaturak gora egitean gauzatzen dena; egoera horretan dagoen zerbait ukitzeak eragiten duen sentipena. Ik. berotasun. Dirakien uraren beroa. Eguzkiaren, suaren beroa. Beroak landareak ihartzen ditu. Bero handia egiten ez badu. Bero zakarra. Kiskaltzeko, itotzeko beroa. Udako bero kiskalgarria. Beroaz erdi itoan. Beroa eman. Berotan egon (Ipar. eta Naf. beroan egon).

berotan 90: Deia 2, Elhuyar, Consumer 19, HABE, Berria 22, EiTB 13, Argia 4, Laneki 25, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berotan : Berria (“Kontzertu haren berotan harrapatu eta biraren inguruko analisia egin zuen”), Pello Zabala (“Lur-zoruak zenbat jaso eta zenbat gorde dezake berotan?”), Patxi Zubizarreta (“esate baterako, ardoaren berotan konfidentzia batzuk egin eta gero, haien etxera itzuli, eta ohera sartutakoan”), Xabier Amuriza (“Gainera, zergatik dakusgu arrosa udaberrian, garia berotan”), Unai Iturriaga (“Hotzean, planteamendu horrek ez garamatza inora; baina epelean edo, zergatik ez, berotan aztertuko bagenu, eta Bilbon, Euskal Herriko hiriburuan kokatuko bagenu, ba bai”), Anton Garikano (“Emakume haurdun baten tankera hartu zuen, larrugorri eta irribarretsu, arratsaldeko eguzkiaren berotan”), Julen Gabiria (“Batzuetan ilun zegoen eta besteetan argi, eta orain hotzez zeuden eta segituan berotan”), Andoni Egaña (“Berotan luze utzi ezkero, bigundu egin liteke”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bero sarreran.

berotasun
1 iz. Beroa; beroa denaren nolakotasuna. Suaren, eguzkiaren berotasuna. Amaren berotasuna gabe hazitako umeak. Edariaren berotasunagatik. Zenbat ezkontza egin ohi da erromerietan, grina argalen berotasunean!
2 iz. Egitekoetan jartzen den karra, gogo bizia. Barneko berotasuna. Hasi ziren berotasun handiz, hagitz gogotik eta zin-zinez dorrea egiten. Euskal Herriaren alde sekula berotasunik agertu ez dutenak.
3 iz. Sukarra. Berotasuna du.

Esaera zaharrak

Aitaginarrebaren suhiekiko maitasuna, urriko eguzkiaren berotasuna.

Aztergaia: berotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
berote
iz. Bero egiten duen aldia. Euskalduna da, guztien artean, ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzutua.

Aztergaia: berote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-te.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bero egiten duen aldia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berotegi
iz. Beirazko edo plastikozko aterpea, askotan era artifizialean berotua, neguan landareak babesteko edo leku beroetako landareak lantzeko erabiltzen dena. Berotegiko tomateak.

Aztergaia: berotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
berotegi efektu, berotegi-efektu
iz. Lurra berotzea, lurrazalak kanpoalderantz itzultzen duen eguzki erradiazioaren parte bat atmosferako gasek xurgatzen dutenean gertatzen dena. Berotegi efektua eragiten duten gasen igorpena. Baso-mozketak, gainera, berotegi efektua nabarmen areagotu duela diote adituek.
berotegi gas, berotegi-gas
iz. Berotegi efektua eragiten duen gasa. Berotegi gasak % 60 eta % 70 artean gutxitu beharko lirateke, klima aldaketa gelditu ahal izateko.

Aztergaia: berotegi-gas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): berotegi-gas 31, Elhuyar 22 (adib.: “Baina, egia da, bestalde, giza jarduera berotegi-gas batzuen mailak aldatzen ari dela”), Berria (“Estatu Espainiarra omen da hitzarmenaren 1. erantsiaren 41 herrialdeen artean okerrena, berotegi-gasen jaurtitzean %49,5 igo baita 1990 urtetik hona”), EiTB 5 (adib.: “Gure gaurko mundua ezagutu ezin izateraino alda daitekeela, eguratseko berotegi-gasen kontzentrazioa igota bakarrik”), Jakin 2 (adib.: “atmosferan aerosol kopuruaren gehiegia gutxitu zen eta, berotegi-gasen ekoizpen gero eta handiagorekin batera, berokuntza berriro agertu zen”), Argia (“Egun, teknologia berrien erabileragatik Europako berotegi-gasen emisioak %2 dira gutxienez, eta esponentzialki hazten ari dira”); berotegi gas 6: EiTB (adib.: “berotegi gasen emisioari aurre egiteko”), Jakin 3 (“Bizitza-ziklo osoan berotegi gasen eta poluitzaileen emisioak zero edo ia zero dutenak kontsideratu dituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berotegi gas 5, Berria (adib.: “Beroketa azkarra 1975. urtetik aurrera gertatu dela dio Goddard Institutuak, eta erantzukizuna gizakiek ekoitzitako berotegi gasei egozten die”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

ZTH: berotegi-gas sin. berotegi-efektuko gas . Eguzki-erradiazioari Lurrera heltzen uzten dion baina lurrak itzultzen duen erradiazio infragorria xurgatzen duen gasa, atmosfera berotzea dakarren berotegi-efektuaren erantzule dena. Gas nagusiak ur-lurruna, karbono dioxidoa, metanoa, oxido nitrosoa, ozonoa, klorofluorokarburoak, hidrofluorokarburoak, perfluorokarburoak eta sufre-hexafluoruroa dira.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gas de efecto invernadero, gas invernadero / fr gaz à effet de serre, gaz de serre: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa berotegi sarreran

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

berotegi-efektuko gasa.

berotu, bero/berotu, berotzen
1 da/du ad. Zerbait bero jarri, beroago bihurtu. Labean, eguzkitan, uretan berotu. Ogia jateko, ura edateko eta sua berotzeko. Burdina goritasuneraino berotu. Gehiegi berotu. Berotuaren berotuz kiskaltzen. Sutondoan berotu ziren. Barrua ongi berotuta Nafarroako edari beltzaz.
2 du ad. Beroa eman. (nor osagarririk gabe). Neguko eguzkiak ez du berotzen. Arte egurrak asko berotzen du.
3 du ad. Edari alkoholdunak burua nahasi. Ardoak berotutako soinularia.
4 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Hego haize pixka batekin asko berotzen zuen eta gaizki ibiltzen ginen.
5 du ad. (Muskuluak edo gorputz atalak) ariketa fisikoa egiteko prestatu. Bidearen hasiera lasaia da, bailararen edertasunaz gozatu eta giharrak berotzen joateko aproposa. Zango eta besoak gehiegi berotu gabe ekin behar izan zioten lehiari. || Isil-isilik dago kantarekin hasi ziren eztarriak berotzen.
6 da ad. Ariketa fisikoa egin aurretik gorputza eta muskuluak prestatu. Hasi aurretik, ongi berotu behar da. Berotzen ari zela, ezkerreko hankan min sentitu zuen.
7 da/du ad. Norbaiten gogoa biziagotu. Maitasunak beroturik. Gogoa berotzeko. Ebanjelioko hitzak entzunda ere berotzen ez direnak. Eztabaidetan berehala berotzen den horietakoa.
8 da ad. Ugaztun emea arreske jarri.
9 du ad. lgart. Norbait jo, jipoitu. Denen artean ederki berotu zuten.

Esaera zaharrak

Zaharra eta labea ahotik berotu.

Aztergaia: berotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berotu, bero(tu), berotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

berotu, bero(tu), berotzen

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bero-bero egin

berotzaile
iz. Berotzen duen pertsona edo gauza. Buru-berotzaileak. Makina-berotzailea, aurpegia eta eskuak ikatzez belztuta. Inazio dena sua baitzen, bera zen ororen berotzaile. Zatoz, zeruko su, arimen berotzailea.

Aztergaia: berotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berotze
iz. Zerbait bero jartzea, beroago bihurtzea; norbaiten gogoa biziagotzea, sutzea. Su txikian ez da berotze handirik. Berotze ariketak. Alferrikako buru berotzeak.

Aztergaia: berotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

-tze

berotze sistema, berotze-sistema
iz. Zerbait, bereziki leku bat, berotzeko erabiltzen den tresna edo gailu berezien multzoa. Ibilgailuaren bateriaren egoera aztertu behar da eta berotze sistemak ondo funtzionatzen duen begiratu.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper