36 emaitza beldur bilaketarentzat - [1 - 36] bistaratzen.

beldur
iz. Egiazko nahiz irudipenezko arriskuaren aurrean sortzen den urduritasunezko egoera. Ik. izu; ikara. Esker onez eta beldur gaiztoz beterik. Beldur handia. Huts egiteko beldurrik gabe. Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik. Beldurrik gabe esan. Haren beldur gaitza nuen. Deusen beharrik baduzue, deitu beldur gabe (Ik. beldurgabe). Jainkoaren beldurreko gizona zen. Zorionekoak Jainkoaren beldur santuan bizi diren guztiak. || (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Aitak jakingo zuelako beldurrak eraginda. Laster petroliorik egongo ez den beldurra.

Esaera zaharrak

Beldurra bera zaldi. Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik.

Aztergaia: beldur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma

EBak ez du bideraturiko batasunik hautsi, eta bidea egina du beldur formak, diziplinaren eta alfabetatuen aldetik.

Jatorrizko forma

beldur, bildur [beldur hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: beldur(-)damu Sin. atrizio, beldur-ikara, beldur izan, beldurrak ( egon batez ere)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: beldur eman , beldurrak airean , beldurrak akabatzen , beldurrarren , beldurrean , beldurretan , beldurrez, beldurrezko ; eta adib. gisa: beldurraren beldurrez.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

beldur-ikara, beldur izan, beldurrak (egon batez ere)

beldur damu, beldur-damu
iz. Atrizioa. Ez zuen izan maite-damurik, beldur-damua baizik.

Aztergaia: beldur damu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: beldur(-)damu. Sin. atrizio.

beldur egon
ad.-lok. Beldurrez egon. Ik. beldurrak egon. Horren beldur ez egon, behinik behin.

Aztergaia: beldur egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELDUR EGON. Estar de miedo, atemorizado. v. BELDUR IZAN. Bilboko Banko edo Españako Banko edo Caja de Ahorros eztago bildur, gizona. Kk Ab I 104. Beldur nago ez baitut nigarrik ixurtzen, / Beldur bihotza zapart eginik ez naizen / Penak salatu gabe, hemen flakatuko. Iratz 85. Ez ama, eztiogu esango. Orren bildur ez egon beñepein. Etxde JJ 218. Ontsa ager zure aintzindarien aintzinean. Ez beldur egon. JEtchep 94. Orain bi urte emen nitzan da / berriro emen nator gaur, / zertan egongo nazute emen / zuei itzegiteko bildur? Uzt Auspoa 67, 103.

beldur egon 30: Consumer 7 (adib.: “Adopzioak porrot egingo duen beldur dago“), Berria 9 (“Jaurlaritza berriarekin euskaltzaleek ez dugu noski beldur egon behar”), EiTB 10 (“Hala ere, Bermeo eta kostako beste herrialdeek arratsaldeko itsasgora arreta handiz espero dute, izan ere, atzoko uholdeak berriro izatearen beldur daude”), Jakin (“Orain, euroa denean dibisa merkatuetan balioa galtzen ari dena, lehiakortasunaren galeraren beldur egon daitezke AEBetako arduradun politiko zein ekonomikoak”), Argia 3 (“Solaskideen hitzetan lehenbiziko urtean espainoleria jinen zela uzkur zegoen baigorriar asko, Baigorri okupatua izanen ote zen beldur zegoen jendea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beldur egon 22: Jon Muñoz 5 (“Zure sentimenduetan sinestea, ez litzateke sentimendu horien beldur egoteko bertze arrazoi bat?”), Joxan Elosegi 6 (“Gar haien guztien, grina haien guztien beldur zegoen zalantzarik gabe, eta bridatzen saiatzen zen inolaz ere”), Fernando Rey 2 (“Alberto kolegiotik etortzen zenean oporretan, gure ama beti beldur egoten zen zerbait eramanen ote zuen bahitura-etxera”), Aingeru Epaltza 2 (“Ez nuen zertaz beldur egonik”), Txema Ramirez de la Piscina, Jon Alonso, Agustin Otsoa, Gotzon Garate, Juan Garzia, Jean Baptiste Etxarren, Unai Iturriaga.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beldur sarreran.

beldur eman
dio ad.-lok. Beldurra sentiarazi. Ik. beldurtu. Etxeko garbitasunak eta zuritasunak beldur ematen zioten mutikoari. || Askotan egiak beldurra ematen digu. Gerrak beti eman izan dit beldurra. Etorkizunak ematen dizu horrenbeste beldur? Gure aitari esan beharrak lotsa eta beldur handia ematen dit. Horregatik, niri beti beldur gutxiago eman dit plaza batean kantatzeak.

Aztergaia: beldur eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

beldur eman, beldurra eman eta beldurrik ez eman aditz-esapideak begiratu dira, alde batera utziz, adibidez, beldur + {adjektibo, determinatzaile} + eman kateak (cf. Mog: "korputzeko peligroak beldur geiago ematean animoak baño"; Ch: "beldur gehiago eman"; edo EEBSko X. Monasterio: "beldur handia ematen diete"; A. Ormaetxea: "txakurrek beldur handia ematen didate"). Ik. ondoan testuinguruak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan (s.u. beldur adibideetan) eta corpusean (bilaketa arin baten ondoren) jasotakoak BG-EB dira eta FIr, Mde: beldur eman 11 (eta ez bildur eman 1): Lard, Or 4, Kk, JAIraz, Bilbao, Mde 2, Anab, Vill ("Ertigille Aundiari desordenuak eztio bildur ematen"); beldurra eman 11: Ag, Astar, TAg 2, Etxab, MAtx, NEtx, Salav, Uzt 2, Berron; beldurrik ez eman 5: FIr, Ldi, Anab, Mde, MEIG; beldur-emaile : Mde.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beldur eman 6: Elizondo, E. Bustintza, Euzkadi 1931, S. Onaindia, A. M. Labaien eta X. Gereño; beldurra eman : 11: Hitz 1974, D. Izpizua, Baietz/2, J.M. Sarasola, X. Galarreta 2, I. Zubiri, X. Mendiguren E., A. Aizpuru, Gaur express 1989, Kezkak 1987; beldurrik ez eman 5: Zabal 1976, Herria 2000 Eliza 1988, El Día 1936, B. Latiegi, M. Arrieta.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beldurra eman : DFrec 1 ("horrek bildurra ematen dit"); beldurrik ez eman : DFrec 3 ("kapitainaren pistolak beldurrik ematen ez ziola adieraziz"; "arriskuak eta eragozpenak ez diote beldurrik ematen"; "ez zidaten bildurrik ematen"). Ez dugu aurkitu iturriotan: AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm. Cf. beldurra (...) eman kate ez-jarraikia, DFrec: "murriztasun horrek beldurra ere ematen du".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beldurra eman : EuskHizt (adib.: "Beldurra ematen dio"). // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.1.b): "bereiz idaztekoak [dira (...)] egin, eragin, eman eta hartu-rekin osatzen diren aditz-elkarteak: (...) beldur eman, hitz eman, kontu eman, su eman (...) Loturik idazten diren salbuespenetarako, ikus AAAren 6. atala".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beldur sarrerari dagokion azpisarrera.

beldur izan
1 da ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten beldurra izan. (-en atzizkiaren eskuinean). Zure beldur da. Ez zirela heriotzaren beldur. Izan zaitezte Jainkoaren beldur. Beldur nintzena gertatzen hasia da. || Bere buruaren beldurrago zelako.
2 dio ad.-lok. Zerbaiti edo norbaiti beldurra izan. (Osagarritzat -i atzizkia hartzen duela). Jainkoari beldur dionak ezergatik ez du zer beldurtu. || Beldurra dio bere anaiari.
3 du ad.-lok. Beldurra sentitu. Jauna, zu aditzean beldur izan dut. Beldur izan nuen, aitor dizut. || Beldurra izaten duzue horrelakoetan? Hiltzeko beldurra izango zuten segurutik, baina hiltzeko lotsarik ez.
4 da ad.-lok. (Gauza txar edo kaltegarri bat) gertatzera doalako ustea edo susmoa izan. (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Beldur naiz zahartzen hasia ote naizen. Beldur zen ez zutela horiekin gauza onik egingo. Hondamena gainera datorkiolako beldur da bera ere. Beldur naiz zure gogo beroak urrunegi eraman zaitzan. Hortik aterako ez naizen beldur naiz. Beren lana gal beldur dira.

Esaera zaharrak

Amukozko buztana duena, suaren beldur. Buztana lastozkoa duena, suaren beldur. Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur. Ez da zuhur ez dena eroaren beldur.

Aztergaia: beldur izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa agertzeko eskatuz: ez ziren heriotzaren beldur; beldur izateko(a) da.

beldur izateko(a) izan
da ad.-lok. (Singularreko hirugarren pertsonan, osagarritzat adierazpen-perpaus osagarri bat edo zehar-galdera bat hartzen duela). Oraintxe ontzen ez bazara, beldur izateko da ez zarela inoiz onduko. Beldur izatekoa da hizkuntzak ez ote duen, bide horretatik doala, zerbait ere galduko.
beldur-ikara
iz. Beldur-ikarak geldiarazten ditu.

Aztergaia: beldur-ikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

beldurbera
adj. g. er. Beldurtia.

Aztergaia: beldurbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bera/-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

beldurtia.

beldurgabe
adj. Beldurrik ez duena. Gudari beldurgabeak. Idazle bipil beldurgabea.
Azpisarrerak

Aztergaia: beldurgabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizki-aldaera hobestekoa darama

-gabe

beldurgabekeria
iz. Beldurgabetasun gaitzesgarria.

Aztergaia: beldurgabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

beldurgabeko
adj. Beldurgabea. Beldurgabeko menditar lerdenak.
Loturak
beldurgabetasun
iz. Beldurgabea denaren nolakotasuna.

Aztergaia: beldurgabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

beldurgarri
1 adj. Beldurra eragiten duena. Ik. izugarri; ikaragarri. Begirada gaizto eta beldurgarria. Trumoi hots beldurgarria. Hitz andana luze eta beldurgarria. Atso hauek beldurgarriak izaten dituk.
2 iz. Beldurra sortzen duen gauza. Ez dela inor zorionekoa, bihotzean beldurgarriren bat dagoen bitartean. Zigorrada, agiraka eta beldurgarri guztiak alferrak dira.
3 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Laster, hemen geldituko nauk hankaz gora, handi eta txikien beldurgarri.

Aztergaia: beldurgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beldurgarriro
adb. g. er. Era beldurgarrian.

Aztergaia: beldurgarriro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

beldurgarrizko
adj. Beldurgarria. Isilik geunden denok, beldurgarrizko isiltasunean.

Aztergaia: beldurgarrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: -garri-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

beldurkunde
iz. Ipar. Beldurra. Beldurkunde sosegu gabeko batez asaldatua.

Aztergaia: beldurkunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

beldurra.

beldurra galdu
du ad.-lok. Beldurra eragiten zuen zerbaiten aurrean beldurra izateari utzi. Beldurra galtzen duzunean askatasuna dator. Emakumeek protagonista izateari beldurra galdu diotela. Lehiakortasunari beldurra galtzeko. || Salaketa kopuruak gora egin du, salaketa jartzeko beldurra galtzen ari delako.

Aztergaia: beldurra galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

>Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adiera definitu ahal izateko.

beldurra hartu
ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten beldurra sentitzen hasi. Ez beldurrik zeuen bihotzetan hartu. Beldurra hartu dio itsasoari.

Aztergaia: beldurra hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELDURRA HARTU (bildurra a. V-gip; billurra a. V-gip). "Bildurra artu [...], tomar, cobrar [...] miedo" Etxba Eib. "Bildurra artu detsa itxasuari" Ib. "Billurra artu dotsat bolantiai" Elexp Berg. Ez bildurrik zeuren biotzetan artu. Lazarraga 1153r. Jainkoak dotrina, sermoi ta besteen ejenplo onakin abiso asko eman zion [...]. Ortik bildur puska bat artu orduko aztutzen zan. Cb Eg II 188. Lotsa ta bildur txit andia artu zuten. Cb Just 24. Bizi dira nasai ta ardura baga munduko atseginen ondoren arerijo donga oni bildurrik artu baga. Mg CO 99. Artu bildur andia Jangoikoaren justizia ta aserreari. Añ EL1 40. Artu billdur geijago, dalako benenua itxaaskorragua. JJMg BasEsc 102. Eta bildur aundia artu zuten guztiak. Oteiza Lc 7, 16 (Lç beldur batek hartu). Gero deüsetan ere ez beldürrik hartü, / Ama birjina saintiak lagüntüren gütü. Etch 666. Guziak Jaunari bildur andia artu zioten eta Jesusen izen santua altxatua zan. Lard 517. Apostoluak etzion Jesusen esanari bildurrik artzen. Ib. 442. Esaten eutsan, ezeiela euren bilddurrik artu. Echta Jos 46. Yainkoak emango digun zigorradaren beldurra ar dezagun. Ir YKBiz 287. Denbora dalik artu dezagun / beste artako beldurra. Yanzi 157. Oraingo gazteak Jaungoikoari baiño eguzkiari bildur geiago artzen diote. And AUzta 84. [Emakume] oiei bildur geiago artuko die [etsaiak]. NEtx LBB 173. Txakurrak barrurako / ez dira jaioak, / baiña bildurra artu / zuen arraioak. Zendoia 216.

adib: beldur iz. Egiazko nahiz irudipenezko arriskuaren aurrean sortzen den urduritasunezko egoera. Ik. izu; ikara. Esker onez eta beldur gaiztoz beterik. Beldur handia. Beldur izugarri batek hartu ninduen. Beldurra hartu dio itsasoari. Huts egiteko beldurrik gabe. Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik. Beldurrik gabe esan. Haren beldur gaitza nuen. Aitak jakingo zuelako beldurrak eraginda. Deusen beharrik baduzue, deitu beldur gabe (Ik. beldurgabe). Jainkoaren beldurreko gizona zen. || Esr. zah.: Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik. Beldurra bera zaldi.

beldurra hartu 11: Consumer, HABE, Berria 6, EiTB, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beldurra hartu 17: Bernardo Atxaga 3, Koldo Izagirre 3, Elizen arteko Biblia 2, Josu Zabaleta, Anjel Lertxundi, Xabier Etxabe, Joxan Elosegi, Aingeru Epaltza, Xabier Olarra, Patziku Perurena, Jon Muñoz, Xabier Mendiguren Elizegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, hedatua eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beldur sarreran.

beldurra sartu
du ad.-lok. Beldurtu. Ez apaiz jaun guztiak berdinak direlako, baizik eta batek beldurra sartu zidalako.

Aztergaia: beldurra sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELDURRA SARTU. "Bildurra sartu, (vb. trans.) meter miedo, atemorizar" Etxba Eib. "Bildurra sartuta dauka jendiari saskar arek" Ib. "Umiai billurra sartzen ibiltzen da" Elexp Berg. Zenbat ikara ta beldur sartuko dio Jangoiko berak bere begi berekin begiratzen diola oroitzen den edozein mundukori. Mb IArg I 382. Egunak eta hasteak joan ta epeldu zen S. Francisco Xabierren hitz mehatxariak Fernandez bekatariari sartu zion beldurra. Mb IArg II 332. Beldurra sartuaz gure animako etsaiai. Mg CC 223. Goian anbeste Egazti atzapardun, bean lau oñeko izugarri beldurra sartu bear zutenak. VMg 49. Euk sartzen deutsek guztiai bildurra. Zav Fab RIEV 1907, 543. Astoak sartu zien / alako beldurra, / non ez zuten ikusten / begiakin lurra. It Fab 125. Ez apaiz jaun guziak / igualak diralako, / baizik batek beldurra / sartu ziralako. Bil 125. Ari beldurra sartzeagatik asmatu zuten Herodek bizia kendu nai ziolako kontu ori. Ir YKBiz 292. Eta gero ni urruti, infernuari berari / beldurra sartu nion goitik-beiti. Berron Kijote 29. Oraingo ontan ezurretara / beldurra sartu digute. MMant 131.Uste det sartu ziola bizi guziko bildurra. BBarand 24. Ta, txarrena, bildurra sartzen eustana. Gerrika 283. (Aux. intrans.). Entrar miedo, atemorizarse. Sartu zitzaien beldurra inguru artako errietakoai. VMg 68. Ez zan motzagua izan Aragille eta onen emaztiari sartu jakuen bildurra. Etxba Ibilt 462. Sartu zaiote beldurra, / egiten baitu elurra. Xa Odol 97. Aizearen indarra somaturik, bildurra sartu yakon. Ker Mt 14, 30.

adib: sartu, sar, sartzen 2 da ad. Irud. Zerbait buruan sartzen zaizunean. Beldur handia sartu zitzaion bihotzean. Ekandu gaiztoetan sarturik daudenak. Aurrerabidean sartuak ginen Euskal Herrian. Xehetasunetan sartuz gero. Salerosi itsusietan sartu dena. Politika auzietan sartu. Ez nekien ongi, gaixo honek, non sartzen nintzen. Ez naiz orain etimologia kontuan sartuko. Baina erdalkeria sartu zaigu harrezkero musikan ere. Gaingiroki, nor eta zerekikoetan gehiegi sartu gabe. Erdaratik sartu diren hitzak. // zukurutz iz. Beldurra, izua; beldur aldia, izualdia. Herioari buruz ohi zuten izu-ikara, laborria eta zukurutza ezertarako ez zela adierazten zien bere ikasleei. Bazter guztietan sartu duzu zuk zukurutza edo beldurra.

beldurra sartu 60: Deia 2, Elhuyar, Berria 31, EiTB 16, Jakin 2, Argia 4, Erlea, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beldurra sartu 66: Herria 11, Berria 17, Elizen arteko Biblia 10, Josu Zabaleta 4, Xabier Mendiguren Elizegi 3, Esteban Antxustegi 2, Xabier Amuriza 2, Iñaki Iñurrieta 2, Juan Garzia, Koldo Biguri, Lourdes Oñederra, Jokin Urain, Patxi Ezkiaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, hedatua eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beldur sarreran.

beldurrak airean
adb. Erabat beldurturik. Beldurrak airean dago.

Aztergaia: beldurrak airean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beldurrak airean (eta b. aidean 3, b. aidian 1 // egon 2, eduki 2, jarri 1) 6: AA II ("zer kezkak, gauak gizonaren zai, ta noiz berri gaiztoren bat izango duen beldurrak aidean daudela?"), Tx B II ("zer izango dan iñork ez daki, / danak beldurrak aidian"), Lab SuEm 2 ("Ezin egon gindezke beti beldurrak aidean!", "Biedermann jauna beldurrak aidean jarri duk"), Berron Kijote 2 ("Ez zuan, Santxok aren ondotik alde-egiten, lepoa ta begiak luze-luze, Rozinanteren anka-tartetik begira, beldurrak airean euki zuana iñondik ere ikusten ote zuan", "argi ta garbi agertu zitzaien zerk iñolaz-ere egiten zuan aako zarata-ots izugarri ura, gau guzian beldurrak airean euki zituana") // Ik. OEH argitaratuan, ap. ELok jasoak: Auspoa 61 ("Eztakit bide abek nola egiñak diran / estropozoka nua bildurrak aidian"), Ib. 76 ("Allegatu zanian Sansonen parian / beriala jarri zan bildurrak aidian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beldurrak airean (eta b. aidean 4, bildurrak a. 2 // egon 4 eta ipini, jarri, joan bana) 10: I.M. de Lezea ("Behin baten zurrumurru beldurgarri bat zabaldu zen herrialdean eta jendeak hala esaten zuen beldurrak aidean, zazpi urtetako aldia zazpi bider igaro ondoren, Hiriburuko herensugea bere leizetik irten zela eta bidean harrapatzen zuen guztia suntsitzen ari zela"), X. Olarra ("Bildurrak aidean zegoen, bere laguna, berriro ere odoletan barrura sartu zutenean"), J.A. Mujika ("Itzultzailea, ordea, beldurrak airean zegoen"), PPer ("mundu guzia bildurrak aidean jartzen zuan"), M. Gorospe ("Ala, bear zituzten sokak eta gaiñontzeko trepetak artu eta an dijoaz, beldurrak aidean, baiña pozik, aitari laguntzeko asmo biziaz"), Eutsi/2 ("Hirikoek solturaz erabiltzen zuten aparatoa [telefonikoa, noski], ez ziren beldurrak aidean ipintzen txirrin zaratatsua entzutearekin"), Basarri ("Beldurrak aidean geundela oraintxe goizeroko egunekoa zabaltzeko, nion aurreko batean"), J. Muñoz ("Pablo, beldurrak airean, jaitsi eta korralera atzera bueltatzeko esaten ari zitzaidan behin eta berriro"), P. Zubizarreta ("Une honetan Naima te bat eskaintzera etorriko balitzait, ixua baino errazago izua aterako litzaidake, beldurrak airean bainago, lo egin ezinik"), X. Diaz (albo-ohar batean, "Dabid: [Beldurrak airean] Itxoin pixka bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beldurrak airean (egon) : HiztEn (beldurrak airean AS), LurE (adib. batean: "beldurrak airean dago: guztiz beldur da"); beldurrak airean (eta b. aidean): DFrec 1 (La Voz de España: "beldurrak aidean ibili behar gutxien uste dutenean"), HiztEn (AS) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beldurrak airean (egon) : EuskHizt (adib. batean: "beldurrak airean dago [beh.]: guztiz beldur da"), ElhHizt (beldurrak airean egon: hed. morirse de miedo, estar muerto de miedo), EskolaHE (adib. gisa: "beldurrak airean dago: guztiz beldur da") // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: AS: beldurrak airean egon / EskolaHE: adib.

[aire] airean 1 adb. Azkar, presaka. Zoaz hemendik airean. Airean bidali zuen. 2 adb. (eduki, egon... aditzekin). Ernai, urduri. Jaidurarik ahalkegarrienek airean daukate nire bihotza. || (Beldurrak airean, beldurrez airean eta kideko esapideetan). Ezin egon gaitezke beti beldurrak airean! Ainhoako ezkilak pozik airean dauzka baserri hurbilak. Horretan pentsatze hutsak beldurrez airean daukala? Pozak airean zegoen hura, Athletic-ek irabazi zuelako. [beldur] beldurrak airean adb. Guztiz beldur. Beldurrak airean dago.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa beldur sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beldur sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da aire sarreran ere.

beldurrak akabatzen
adb. Heg. Guztiz beldur. Beldurrak akabatzen dago.

Aztergaia: beldurrak akabatzen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu x-k / x-z akabatzen egon egiturakorik; cf. goseak / miñak akabatu bana: Noe ("Aurten ainbeste libra / izango zan iyaz, / gosiak akabatu / diyo miseriyaz"); Cb Just ("S. Francisco Sales suabeak dio, Estanislao Jainkoaren amorioz iltzala, edo amorezko miñak akabatu zuela"); penaz akabatu 1, Or Eus ("Lumazko bururkoan dauka deabrua, / penaz akabatzeko gure medikua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beldurrak akabatzen (egon) 3: J. Goikoetxea ("Lapurrak noiz irtengo, beldurrak akabatzen"), P. Zubizarreta ("Denak beldurrak akabatzen han edo hemen babesten"), M. Garmendia ("Beldurrak akabatzen nengoen"); beldurrez akabatzen (egon) 2: A. Letamendia ("Lenoir anderea beldurrez akabatzen zegoen"), M. Landa ("Hasieran beldurrez akabatzen egon ohi nintzen"); goseak akabatzen (egon) 2: J. Goikoetxea ("Goseak akabatzen eta egarriak itotzen egon naiz aldiz-aldiz"), K. Navarro ("Leamas goseak akabatzen zegoen"); gosez akabatzen 1, M. Landa ("Saguak gosez akabatzen"); hotzez akabatzen (egon) 1, M. Sarriegi ("Blai eginda eta hotzez akabatzen zegoen"); buruko minak akabatzen 1, A. Iturbe ("#mdash#Zer egiten duzu ohean etzanda? #mdash#Hementxe, buruko minak akabatzen"); minez akabatzen (egon) 1, P. Aristi ("Gisa honetako konsueloak benetan motz eta hotz gertatuko zaizkio minez akabatzen dagoenari"); cf. goseak/gosez akabatu bana: Egunk 1996 ("Goseak akabatutakoak"), M. Etxezarreta ("Gaztainarik ere ez dugu izango gaizkilen batek heldu / gabeak arbolatik amiltzen bait ditu gu gosez akabatzeko asmoz edo").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beldurrak akabatzen : LurE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beldurrak akabatzen : EuskHizt - EskolaHE (adib. gisa) // eta ElhHizt: gosez/goseak amorratzen/hiltzen/akabatzen egon (AS), hotzak akabatzen egon (AS) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ezaguna da ahozko erabileran, testuetan asko ageri ez bada ere, eta jasotzekoa da, Heg. marka duela (goseak akabatzen eta hotzak akabatzen bezala: hiru hauek dira erabilienak, lantaldearen ustez).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beldur sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

beldurrak egon
ad.-lok. Beldurrez egon. Beldurrak nengoen aurkintza hartan. Beldurrak nago ez naizela gauza izango egitekoa behar bezala betetzeko. Etorriko zen beldurrak nengoen. Biraolari gisa harrika emango ez didatelako beldurrak ez banengo. || Beldurrak hilik nengoen, baina haren esku utzi nuen neure bizia.

Aztergaia: beldurrak egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: beldurrak ( egon batez ere).

beldurrak hartu
ad.-lok. Beldurtu, beldurra sentitu. Handik atera, eta ihes egin zuten beldurrak harturik. Beldurrak hartu ninduen, eta zure dirua lurpean gorde nuen. Beldur izugarri batek hartu ninduen.

Aztergaia: beldurrak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELDURRAK (BELDUR HANDIAK, etc.) HARTU. Atemorizarse; entrar el miedo (de). Har zitzan guziak beldur batek, eta glorifikatzen zuten Iainkoa. Lç Lc 7, 16 (IBe beldurrak hartu, Ker bildurrak artu; He izialdurak sesitu,TB beldurrez ikharatu, Oteiza bildur aundia artu, Dv lazturak hartu, Ol izutu, Leon harritu). [Herodes] hartu zuan, Errege berriak Erreinua kenduko ziolako suspetxak, gogoan-beharrak eta bildurrak. Ub 63. Bereala artu zuan eriotzaren beldur andiak. Mg CC 182. Illteko billdurrak artu egizanian. JJMg BasEsc 83. Etsaien eskuetan eroriko zan bildurrak artu zuen. Lard 143. Mundu guzia bildurrak artu zuen. Ib. 462. Ostikuaz iltzeko / ez bildurrak artu. Noe 63. Halako beldur batek hartzen nau, zure itxurari behatu eta! Barb Sup 18. Andik atera ta iges egin zuten bildurrak arturik. Inza Azalp 76. Arriturik eta beldur-laborriak arturik. Ir YKBiz 188. Ura ikustean Zakaria izutu zan ta beldurrak artu zuen. Ib. 2s. Beldur aundiak arturik zeuden. Ib. 191. Nere etorreraz, bildur berriak artu dituala zuen arpegiak ba-dakusat. Zait Sof 126. Mayi, bildurrak artuta sukalde bazter batean ixil-ixilik zetzan. Etxde JJ 30. Bildurrak artu zun, gizonen aurrean Kristo aitor-bildur ba zan, Onek bere aingeruen aurrean uka zezakela. Or Aitork 187. Bildurrak artu nenduan, eta joanda, zure talentua lurpean gorde neban. Ker Mt 25, 25. Beldur batek hartua nago ni ere, orain artean idatzi ditudanak ikusita. Xa Odol 18

def: beldurtu, beldur/beldurtu, beldurtzen da/du ad. Beldurrak hartu; beldurra eragin, beldurra eman.

beldurrak hartu 12: Elhuyar, Berria 5, EiTB 3, Karmel, Argia, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beldurrak hartu 42: Berria, Elizen arteko Biblia 13, Asisko Frantzizko 4, Xipri Arbelbide 3, Alberto Ladron Arana 3, Matias Mugica 2, Iñaki Segurola, Josu Zabaleta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beldur sarreran.

beldurrak jo
ad.-lok. Beldurtu, beldurra sentitu. Ik. beldurrak hartu. Beldurrak jota zebilen gaixoa.

Aztergaia: beldurrak jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELDURRAK (BELDUR HANDIAK, etc.) JO. Atemorizarse; entrar miedo (de). "Bildurrak yota ebilen gaixoa (V)" A EY III 249. Beldur handiak jo ditu / Lurreko botereak, / Zeren Jaunak ganbiatu / Diotzoten zorteak. Monho 152. [Herbia] beldurrak yotzen du zenbait salatari nahasik / Erreporta dezan egiñ erregeren gorthean. Gy 68. Zerbaiten utsunea izango eukelako bildurrak joa zirudian. Erkiag Arran 125. "Bildur txarrak yo nau, me ha dado mala espina (V-ger)" A EY III 286.

beldurrak jo 24: Aizu, Deia, Consumer, Berria 9, EiTB 8, Argia 3, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beldurrak jo 25: Berria 4, Elizen arteko Biblia 7, Julen Gabiria 3, Asisko Frantzizko 2, Martin Anso, Iban Zaldua, Juan Garzia 2, Hasier Etxeberria, Daniel Landart, Joseba Sarrionandia, Harkaitz Cano, Fernando Morillo.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beldur sarreran.

beldurrarazi, beldurraraz, beldurrarazten
du ad. Norbaitengan beldurra sorrarazi. Beldurrarazten gaituen zigorra. Ez du bidaliko Jainkoak Natan profeta zu beldurrarazi eta begiak zuri irekiaraztera.

Aztergaia: beldurrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beldurrarazi, beldurraraz, beldurrarazten. du ad.

beldurraren beldurrez
adb. Beldur handiaren eraginez. Beldurraren beldurrez dardarka neukan gorputz guztia.
Loturak

Aztergaia: beldurraren beldurrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

beldur sarreran adib. gisa agertzekoa.

beldurrarren
adb. bizk. Beldurrez. Beldurrarren esan ditu Nikanorrek, esan dituenak.
Loturak

Aztergaia: beldurrarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-arren.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beldur sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

beldurrez.

beldurrean
adb. Beldurrez. (-en atzizkiaren eskuinean). Mutil hura, behar bezala, Jaungoikoaren beldurrean hazia izan balitz. Hamabost eta hamaseigarren mendeetan jendea deabruaren beldurrean bizi zen.
Loturak

Aztergaia: beldurrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beldur sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

beldurrez.

beldurretan
adb. Beldurrez. Errekari begira egon ziren, beldurretan.
Loturak

Aztergaia: beldurretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beldurretan (eta bildurretan 4, beldürretan 1 // izan 2, egon 3, eduki 2; eta hil b., akhit b.) 8: Lç (Erm 8,15: "Ezen eztuzue suiekzionetako spiritu bat rezebitu, berriz beldurretan izateko"), Bp I ("ihor erori baliz bekhatü mortaliala, laster kofesatü behar lüke, [...]; berhala eri denian, edo beste hil beldürretan"), AzpPr ("ez gerade metitu / enplio txarretan, / propinak partitzeko / kale baztarretan, / nago bildurretan, / ori indarretan, / ez dala zorretan / dabil gezurretan"), Arb Igand ("Nere solas goraitiarrez zuek akhit beldurretan nindagon"), Or QA ("Illunaren kate berak zeduzkan bildurretan denak"), Mde HaurB ("etsean zegoen espiritu berriak beldurretan zedukan ordea"), Etxde JJ ("bera ere erraiñaren bildurretan dago"), Etxba Ibilt ("asmau ebela etxeko-andria izutu eta alde eraittia andik sorgiñen bildurretan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beldurretan (eta bildurretan 3 // egon 2; eta -tzeko b. 1) 6: L. Unzueta ("itxasgoraren bildurretan itzartu nintzaneko lehorrean nengoan"), Ker ElizG ("Iñazio, Kristo'ren gudari zintzoa, Antiokia'ko Elizagaitik bildurretan, bere gogoz Trajano'gana aurkeztu zan"), IMuj AzBel ("Anaiei galdetzeko asmoak berriz, kilkerraren soinu errepikatua puskatzeko beldurretan ito zaizkit"), A. Eguzkitza ("... aitagaz Areatzeko Jondone Nikola elizara joan nintzen egokiera hura ez baitzait inoiz ahaztu, etxerantz beldurretan itzulita polizia jendea jotzen ikusten nuen lehen abagadunea izateagatik"), X. Kaltzakorta ("Ez dozu bildurretan egon behar"), A. Gabikagogeaskoa ("Horrelakoek, afer garrantzitsu baten emaitzaren beldurretan daudenean, erantzunaren zain daudela, etxeetako leihoak edo kaleko arbolak kontatzen dihardukete").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beldur sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

beldurrez.

beldurrez
1 adb. Beldurturik; beldurragatik. Beldurrez bizi ziren. Beldurrez hurbildu zen. Harriturik eta beldurrez jarraikitzen zitzaizkion. Hotzez ala beldurrez ez dakit, baina ikaran nago ni ere. Ez dugu lotsaz edo beldurrez aitortu gabe utzi behar bekatua.
2 adb. (Osagarri bat hartzen duela). Gaua motz egin zitzaion, egunaren beldurrez. Ihes egin du, erre zezaten beldurrez. Gose zen, baina ez zen ausartu hango basetxeetan jatekorik eskatzen ezagutuko zuten beldurrez. Baziren ezkontza hura legezkoa ez ote zen beldurrez bizi zirenak. Urrats gaiztorik egiteko beldurrez.
Loturak

Aztergaia: beldurrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beldur sarrerari dagokion azpisarrera.

beldurrez airean
adb. Erabat beldurturik. Horretan pentsatze hutsak beldurrez airean daukala?

Aztergaia: beldurrez airean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BELDURREZ AIREAN (Estar, etc.) atemorizado, con temor. v. BELDURRAK AIREAN. * Bere nortasuna desegitea nahi ote du? Saia bedi ahaleginean makina bat budista zintzoren antzera. Ez duela nahi, horretan pentsatze hutsak beldurrez airean daukala? Sasi-budista da orduan, ez budista. MIH 338.

LB: 2 “Pew bera abandonatu egin zuten, ez dakit nik beldurrez airean zeudelako edo haren hitz gaizto eta makilazoak mendekatzeko” (Elkar) ; EPG: 5 “Auzoren batek nire oihuak entzun eta gure arazoa ezagutuko ote zuen zeuden biak, beldurrez airean” (Anjel Lertxundi); ETC: 21 “Maiatzaren 27ko hauteskundeen ondoren beldurrez airean eduki gaituzue herritarrak” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: beldurrez airean atemorizado, -a, asustado, -a; muerto de miedo; en vilo zerbait gertatu ote zaion pentsatze hutsak beldurrez airean nauka: estoy temblando solo de pensar que le haya podido pasar algo zarata-hots izugarri hura, gau guztian beldurrak airean eduki zituena: aquel terrible ruido, que les tuvo muertos de miedo toda la noche horretan pentsatze hutsak beldurrez airean dauka: el mero hecho de pensar en ello le asusta muchísimo; Adorez: beldurrak/beldurrez airean egon, utzi: estar, dejar preocupado/da por el miedo; Labayru: 0

Bestelakoak

[aire] airean 1 adb. Azkar, presaka. Zoaz hemendik airean. Airean bidali zuen. 2 adb. (eduki, egon... aditzekin). Ernai, urduri. Jaidurarik ahalkegarrienek airean daukate nire bihotza. || (Beldurrak airean, beldurrez airean eta kideko esapideetan). Ezin egon gaitezke beti beldurrak airean! Ainhoako ezkilak pozik airean dauzka baserri hurbilak. Horretan pentsatze hutsak beldurrez airean daukala? Pozak airean zegoen hura, Athletic-ek irabazi zuelako.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, eta, beraz, azpiadieratik ezabatzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beldur eta aire sarreretan.

beldurrezko
adj. Beldurra eragiten duena; beldurrak eragina. Ik. beldurgarri. Beldurrezko istorioak. Beldurrezko Zinemaren Astea. Azken oreneko penitentzia hark badirudi bortxazkoa, ezinbestekoa edo beldurrezkoa dela, eta ez behar bezalakoa. Beldurrezko garrasiak. Maiz, amodiozko sentimenduen ondotik, beldurrezko sentimenduak heldu dira.
Loturak

Aztergaia: beldurrezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beldur sarrerari dagokion azpisarrera.

beldurtasun
iz. zah. Beldurra. Bizi zaitez, beraz, betiere beldurtasunean eta atzartasun handi batean. Jainkoaren beldurtasunaren dohaina.

Aztergaia: beldurtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

beldurti
adj. Erraz beldurtzen dena, beldurtzeko joera duena. Ik. izuti. Ume beldurtia. Basahuntz beldurtiaren zalaparta. Zalakain ausarta ez da noski Baroja beldurtia. Beldurtia izan. Bihotz beldurtiko gizona.

Esaera zaharrak

Beldurti dena, anker. Beldurti denaren ezpatak punta motz.

Aztergaia: beldurti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beldurtu, beldur/beldurtu, beldurtzen
da/du ad. Beldurrak hartu; beldurra eragin, beldurra eman. Ik. izutu; ikaratu. Ni, neure burua sekula baino larriago ikusita, beldurtu nintzen guztiz. Infernuko suak beldurtzen zaitu. Umeak beldurtzen. Beldurtu eta ikaratu zen. Ez zuten indartsuek askorik beldurtzen. Bekatua dela beldurtzeko dugun gauza bakarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: beldurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beldurtu, beldur(tu), beldurtzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: beldurtzeko .

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beldurtu, beldur(tu), beldurtzen

beldurtzeko
adj. Beldurgarria. Beldurtzeko gaitza.
Loturak

Aztergaia: beldurtzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beldurtu sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

beldurtzeko gaitza.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper