31 emaitza begira bilaketarentzat - [1 - 31] bistaratzen.

begira
1 adb. So eginez, begiratuz. (Dagokion izen sintagmak -ra edo -i atzizkia hartzen duela). Ik. beha. Zerbaiti begira egon. Zuri begira gelditu da. Bata besteari begira. Elkarri begira jarrita. Euskaltzaindia aberastasunari begira dago beti, garbitasunari baino gehiago. Zerura begira. Gora begira zegoela. Leihotik begira dago. Begira eta begira.
2 adb. Zain. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Astirik ez delarik sendalariaren begira egoteko. Lurra eguzkiaren begira dago, ihintzez eta hozkirriz jantzirik. Azken egunaren begira egon gabe.
begira-
(Aginterako begirauk/n, begirauzu(e) formetan erabiltzen da, 'kontuz ibil, kontu eduki' adierarekin). Begirauk eriari erratetik xahu dela. Begirauzue nagikeria eta luzamenduetarik.
begira-begira
adb. begira-ren indargarria. Geldi-geldi egon zen aurreko harri bati begira-begira. Zerbait galdetzen zionean, berari begira-begira gelditzen zitzaion.
Loturak

Aztergaia: begira-begira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begira 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

begirada
1 iz. Begiratzea. Ik. begiratu3. Liburuei begirada bat emanez gero. Gorrotozko begirada bat bota zion. Begiradak hel zezakeen guztia. Ez hitz bat, ez begirada bat. Lehen begiradan. || Kontrolatzaile baten begiradapean lan egiten zuen. Pozik ibili ziren saltoka umeak gurasoen begiradapean.
2 iz. Begiratzeko era. Begirada tristea. Ez zuen inoiz halako begiradarik ikusi.

Aztergaia: begirada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begiragailu
iz. Ipar. Babesgarria. Zurezko begiragailu batzuez behar izan zuten inguratu beren tresora.

Aztergaia: begiragailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

babesgarria.

begiragarri
1 adj. Ikusgarria. Urre eta zilarrezko pitxerrak, harri begiragarriak.
2 adj. Agurgarria, begirunea merezi duena. Gizon begiragarria da egiazki Gandhi. Jaun guztiz maitagarri, agurgarri eta begiragarria.

Aztergaia: begiragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"izond." marka gehitzeko eskatuz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "begiratzen duena eta beraz español batuan 'preserbatibo'!" (1995-03-03)

begiraka
adb. Begira, begiratuz. Meza entzun beharrean, batera eta bestera begiraka.

Aztergaia: begiraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

begira, begiratuz.

begirakizun
iz. zah. Begirunea.

Aztergaia: begirakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

begirunea.

begirakor
adj. g. er. Begiratua, begiramena duena.

Aztergaia: begirakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "begirakor izond. g.er., begirakorki adlag. Ipar. g.er. 'begiratuki'. Bai?".

 - [E116]: "Duvoisinena da (gero Azkuek bildua). Iparraldekoek ikus dezatela zer egin)".

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "begirakor izond. g.er.".

begirakune
iz. bizk. Begiratzeko era, begirada. Begirakune samurra. Haren begirakune tristean ikusten ziren haren nahigabeak. Begirakune zantarrak.

Aztergaia: begirakune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'begirada'

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. ik. begirada

begiralari
iz. g. er. Begiraria, zaintzailea.

Aztergaia: begiralari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. begirari / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-lari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

begiraria, zaintzailea.

begiraldi
iz. Begiratzea. Ik. begiratu3. Zerbaiti begiraldi bat eman, egin. Aski dute begiraldi bat. Lehenengo begiraldian zorarazten duena. Ez da lehen begiraldian dirudien bezain harrigarria. Elkarren gainean metaturik baitaude aldizkariak eta egunkariak, inor gutik begiraldiren bat opa diela.

Aztergaia: begiraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begirale
1 iz. Zaintzailea. Begiraleak ipini zituzten, hobia gau eta egun zaintzen. Ohitura zaharren begirale zaharrak. Gazteluko begiraleak. || Begirale zeudenei.
2 iz. Udaleku eta kidekoetan, haur edo gazte talde baten ardura duen pertsona. Begirale batek errieta egin zion, udalekura dirurik ez ekartzeko esanez.
3 iz. Lege bat edo agindu bat gordetzen duen pertsona. Jainkoak laguntzen die Igandearen begiraleei, eta aldiz zigortzen ditu hausleak.
Azpisarrerak

Aztergaia: begirale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begiralego
iz. g. er. Zaintzailetza.

Aztergaia: begiralego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zaintzailetza.

begiraleku
iz. Begiratokia. Bizkaiko nahiz urrunagoko mendi asko ikusteko begiraleku apartak dira Bizkargi eta Arburu mendiak. Begiraleku bat ere badu, hain justu, karlisten gotorlekua zenaren magalean: ia Donostia osoa ikus daiteke handik.

Aztergaia: begiraleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “begiratoki iz. Toki garai eta ondo kokatutakoa, inguruak behatzeko egokia”.

LBeh (2016-10-26): begiraleku 26: Elkar 3 (adib.: “Egunkarian ez zuen idatzi baina negarra atera zitzaion gazteluko begiralekurik gorenean, hortxe zegoelako Sarari hainbestetan agindu zion hiria”), Consumer (“Camino Schmid eta La Fuenfría bailararen zati bat zeharkatzen ditu, Navarrulaqueko zelaian eta Poeten Begiralekua delakoan zehar”), Berria 19 (adib.: “Begiraleku bezala leku «aparta» dela nabarmentzeaz gain, leku sakratua dela azaldu du Mendizabalek”), Argia (“Portuondoko begiralekuak berbak osten dizkit, madarikatuak”), DiarioVasco 2 (adib.: “Aranatzeko harana bertan eta Belagoarainokoa urrunean, begiraleku bikaina da Izu”); begira leku 2: Berria (“Droga trafikoaren aurkako borrokak bozei begira leku egokian kokatu duten arren, Calderon kezkatuta dago munduan duten irudi txarrarekin”), Argia (“Hasieran ekimen birtuala izango da, webgune baten bitartez abiaraziko dute proiektua, aurrera begira leku fisikoa izatea baztertu ez arren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: begiraleku 11: Berria (“Haatik, arbolak zeuden tokietan begiralekuak eraiki dituzte”), Elizen arteko Biblia 2 (adib.: “Pisga mendi-gailurreko begiraleku batera eraman zuen”), Juan Kruz Igerabide 2 (adib.: “Oso samurai baldarra nintzen, jakina; samurai batek ez du begiralekua uzten, hilik ez baldin bada”), Rafa Egiguren (“Orduan, guardia zibilek beren begiralekutik ikusi gabe, errepidera hurbildu beharra geneukan”), Joan Mari Irigoien (“Taberna zoo txiki bat da, eta begiraleku aparta, gizakiaren jokabideak aztertzeko”), Xabier Mendiguren Elizegi (“ez dut jakin Larregi izandakoa zehatz kokatzen, bakarrik eserleku bat jarri dutela begiraleku eder batean”), Bernardo Atxaga 2 (adib.: “Miradorea, begiralekua, hotelaren aurreko 2.000 metro karratuko zabaltokia zen”), Pako Aristi (“behialako inbasoreentzat sarbidea, egungo kuxkuxeroentzat begiraleku”); begira-leku 1, Joxe Austin Arieta (“Banekien ikusten dudan guztia utzi egingo dudala, ahantziko ez, ordea: arkupeak gauean, nire kulunka – eta begira-lekua, edota entzun-lekua, zalgurdiko zaldiak irrintzi dagi, fatxada espainiarrak beren errezel hori koloredunez, eta hauek leiho beltzetatik kanporantz iharrosika ari, eta gero berriro nonbaiteko latorrizko sabai izurtu hura, beraren zarata, hezur-muinetaraino sartzen dena, eta nire umore ona, nire plazerra”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria, begiratoki arautuarekin batera jasotzekoa.

begiramen
1 iz. Pertsona begiratuaren edo neurritsuaren nolakotasuna edo jokabidea. Zahartzaroko begiramena ezintasunezkoa da, ez borondatezkoa.
2 iz. Begirunea. Bere anaiari begiramen txit handia ziolako. Gurasoei zor zaien begiramena. Genovevari begiramen handia agertzen zion. Merezi duen begiramenez. Begiramen itsu batek mututzen gintuelako.

Aztergaia: begiramen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begiramendu
iz. Begirunea. Begiramendu eta errespetu handiko eskutitz bat idatzi zion.

Aztergaia: begiramendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-men/mendu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

begiramena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'begiramendu iz. g.g.er. 'begiramena'. Bai?'.

 - [E116]: 'hau sartu behar da, adibide asko daudelako OEHn. Baina gaurko euskaran ere badira zenbait adibide (Izagirre, Olarra, Atxaga, etab.). Nik ez nuke jarriko 'g.g.er.' hori'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK'.

begirantza
iz. g. er. Begirunea.

Aztergaia: begirantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

ik. IparKazet (Justizia): contrôle judiciaire: jujearen begirantzan.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

begirunea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'begirantza iz. g.er. 'begirunea'. Begirantza: ez da begirunea, atenciόn ezpaita beti respeto'.

 - [E116]: 'ez dakit zer den 'atencion', baina OEHren arabera badirudi 'begirantza' bai dela 'begirunea'. Dagoen moduan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK'.

begirapen
iz. Begirunea. Ik. begiramendu. Batere begirapenik gabe, bertan aurkitu zutenetik jan zuten.

Aztergaia: begirapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-men/-mendu/-pen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

begiramena.

begirarazi, begiraraz, begirarazten
du/dio ad. Begiratzera behartu. Lurrera begirarazten zioten. Nahi izan zuelako ordena ona bere soldaduei begirarazi.

Aztergaia: begirarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

begirarazi, begiraraz, begirarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

begirarazi, begiraraz, begirarazten

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ra+arazi

begirari
iz. Batez ere zub. Begiralea. Zure handitasunaren begirari eta zerbitzari leial bat.

Aztergaia: begirari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

begiralea.

begirasun
iz. Begirada, begiratua. Begiak, lehengo malkoak lehortuta, begirasun galdu batek iluntzen zizkion. Begirasunez maitemindu ditudanak, hitzez ezetsi ditut.

Aztergaia: begirasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

begirasun G 5 (NEtx); begirazun G 3 (Tx B, MAtx Gazt, Berron Kijote); OEH argitaratuan, gainera, ager. banako begirasun (EE 1882c), begirazun (EEs 1919) eta begiratasun (Muj RIEV 1907).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

begirasun G 1 (NEtx); begirazun 3, G-EB (J.L. Iriarte; M. Altuna).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

begirasun : HiztEn; begirazun: DFrec 1; begiratasun : AB50 1.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

begirada, begiratua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

begiratoki
1 iz. Toki garai eta ondo kokatutakoa, inguruak behatzeko egokia.
2 iz. Leihoz itxitako balkoi aterpeduna. Ik. miradore. Gasteizko udaletxeko inguruetan, Plaza Berrian, neurri eta garai askotako begiratokiak ikus daitezke.

Aztergaia: begiratoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begiratu bat eman
ad.-lok. Begiraldi bat eman. Ik. so bat egin. Nahikoa da azkeneko mende hauei begiratu bat ematea. Utziko didazu begiratu bat ematen? Dendariak begiratu bat eman die bitxiei eta balioa kalkulatu du.

Aztergaia: begiratu bat eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta so bat egin forma aztertzean hau ere azpisarrera gisa jasotzekoa dela ikusi da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begiratu3 sarreran.

begiratu batean
adb. Lehen begiratuan. Begiratu batean, ez zen han ezer larririk ikusten. Horixe zen neskari, begiratu batean, hartzen zitzaion tankera.

Aztergaia: begiratu batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIRATU BATEAN. A simple vista, a primera vista. Begiratu batean idurin badute ere aldats oek, amiltzeko zorian daudela zinzilika erori naiean, aiñ irme ta sendo arkitzen dira alkarri laztandu ta itsatsiak, non, ez diran aspertzen beintxu ere, batak bestea naitasun andiarekin leialkiro maitatzeaz. Izt C 25. Gipuzkoako mendi goitituen babesa zenbaterañokoa dan ez da bear bezala ezagutzen begiratu batean. Ib. 32. Bertako barri ez dakien edozeñek begiratu batean esan leike, bi erriak bat dirala. Ib. 113. Begiratu batean badirudi, Rut-en joanera Booz-en oñetara irrisku andikoa zala [...]; baña [...] Jainkoaren bildur andikoak ziran, okerrik egiteko. Lard 162. Ongi dirudi, begiratu batean... Baña, galdegin ere badezakegu: ea noiz, euskal-yaietan, euskaldunen ta euskeltzaleen garaia yo bear duan. Ldi IL 64. Gomazko pistola bat neukala, begiratu baten egizkua emoten ebana. Gerrika 229.

begiratu batean 42: Deia, Elhuyar 6, Consumer 5, Berria 13, EiTB 5, Jakin 5, Laneki 4, Erlea, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiratu batean 27: Berria 10, Iñaki Segurola, Xanti Iruretagoiena, Patxi Zubizarreta, Xabier Mendiguren Elizegi, Joxemari Iturralde, Joserra Garzia, Iñaki Mendiguren, Jokin Muñoz, Mirentxu Larrañaga, Xabier Kintana, Pedro Alberdi, Piarres Xarriton, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begiratu 3 sarreran.

begiratu1, begira/begiratu, begiratzen
1 dio ad. Begiak zuzendu, so egin. (nor osagarririk gabe). Ik. behatu. Ahizpari begiratu zion. Zeri begiratzen diozu? Erlojuari begiratzen badio. Begira zure anaiari! Ezkerreko aldetik begiratzen badiozu. Hor duzu egunkaria: begira iezaiozu mesedez, ea zer dioen. Bere alabaren onari begiratu behar ziola. Begi onez begiratu bide zion. Eta bere ezkutaria ondoren ote zetorkion begiratzeke, puskatxo bat urrutiratu zen handik.
2 du ad. (nor osagarririk gabe). Leiho aldera begiratu zuenean.
3 du ad. Gogoan hartu, ikusi. Begira ezazu zer ari zaren. Ea inori kalterik egin dion begiratu behar du.
4 du ad. Babestu, zaindu. Begira iezadazu umea, kanpoan nagoen bitartean. Euskara begiratu eta zaintzeko erakundea. Begiratzen gaituen aingerua. Ongi begiratzen ditu bere diruak. Bere burua begiratzen duenak galdu egingo du, baina Niregatik galtzen duenak begiratu egingo du.
5 da/du ad. Gauza kaltegarri edo arriskutsuez mintzatuz, babestu. (Gehienetan, dagokion osagarriak -tik atzizkia hartzen du). Begira gaitzazu gaitzetik. Hala begiratu zituen Israelgo semeak etsaien erasoetatik. Jainkoak begira zaitzala ohitura gaiztoak zure baitan ostatu hartzetik. Ugazaba iraintzetik begira zaitez. Asmakeria horietatik begira gaitezen. Adiskideetatik begira nazazu: etsaietatik neu begiratuko naiz.
6 du ad. Aginduak eta kidekoak bete, gorde. Agindu erraza, debeku txikia ipini zion; eta guztiarekin ere ez zuen begiratu, hautsi egin zuen. Barauak begiratzea.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Lastozko buztana duenak, atzera begira. Orotan fida hadi, orotarik begira hadi.
begiratu2
adj. Gehiegikeriarik egiten ez duena, zuhurtasunez jokatzen duena. Emazte begiratua hartu zuen, eta bai behar ere, irabazi laburrekoa zelako senarra. Emakume maratz eta begiratua. Langilea eta begiratua. Guraso begiratuen semea zen. Apaiz lanetan oso begiratua izan arren. Edari kontuetan begiratua da oso. Gauza txikietan begiratua ez denak geldika joko du behea.
begiratu3
1 iz. Begiraldia, begirada. Lehen begiratuan.
2 iz. Begirada, begiratzeko era. Lehoi arre gosearen begiratuaz. Halako begiratu samurraz. Begiratu zorrotza.
begiratuki
adb. Arretaz, kontu handiz, gehiegikeriarik gabe. Ibil gaitezen zuhurki eta begiratuki. Hitzak begiratuki aukeratzen.

Aztergaia: begiratuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

begiratzaile
iz. Begiralea. Apaizgaitegian haren begiratzaile batek esanda. Begiratzailea ohartzen ez zen moduan.

Aztergaia: begiratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginda

begirale ere onartzekoa da; ikus, ordea, zein erabileremu eta adiera duen bakoitzak (eta ikuskatzaile bezalakoek): cf. erabilera sektorialak

begiratze
iz. Begiak zuzentzea. Ik. begirada; begiraldi. Begiratze goxo bat. Begiratze lizunak egiten dituzten mutilak.

Aztergaia: begiratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper