3 emaitza basamortu bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

basamortu
iz. Inor bizi ez den aurkintza; bereziki, ia landare eta animaliarik ez dagoen lurralde hareatsua. Basamortura bakartzen direnak. Afrikako basamortuan. Zelai zabal eta jolaslekuak gaur dira basamortuak. Nahiago dugu lagunartea basamortuko bakartasuna baino. Basamortu lurraldeak.

Aztergaia: basamortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

desertu, (basa)mortu

Informazio osagarria
Zerrendako forma hobetsiari dago(z)kion bigarren mailako forma(k)

desertu

basamortutu, basamortu/basamortutu, basamortutzen
da/du ad. (Lur emankorra zena) basamortu bilakatu. Mundua basamortutzeko bidean doala. Urtero 650.000 hektarea lur basamortutzen dira Argentinan.

Aztergaia: basamortutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

basamortutu, basamortu(tu), basamortutzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

basamortutze
iz. Lur emankorra zena basamortu bilakatzea. Ik. desertifikazio. Euria eginarazteko sistema hori bide baliagarria izan liteke, basamortutze prozesuaren aurkako borrokan aritzeko. Eta saihetsezinezko sorgin gurpila da hori: basamortutzeak berak dakar basamortutzea.

Aztergaia: basamortutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): basamortutze 27: Elhuyar 9 (adib.: “Saharan gertatutako aldaketa aztertzeko, gutxienez 6.000 urte egin beharko genituzke atzera, aldaketa azkar gertatu zela diotenek orain dela 5.500 urte inguru kokatzen baitute basamortutzea”), Consumer 3 (adib.: “Kontuan izan behar da basamortutzeak ingurumenarekin ez ezik, sistema sozial eta ekonomikoetan ere baduela eragina”), Berria 9 (adib.: “Eta saihestezinezko sorgin gurpila da hori: basamortutzeak berak dakar basamortutzea”), EiTB 2 (adib.: “Klima Aldaketak eragindako Chad lakuaren etengabeko basamortutzea”), Jakin (“lurraren erabileran izandako aldaketa batzuek (deforestazioak, esaterako) tokiko euria murriztu ohi dute eta basamortutzea eta uraren eskasia areagotzen dute”), Argia 3 (adib.: “Mundua basamortutzeko bidean doala-eta asmatu zuen Nendo Dango, funtsean zera dena: ahalik eta modu erraz eta merkeenean lortzea ahalik eta zuhaitz gehien erne eta haztea”); desertifikazio 14: Consumer 5, Berria 4, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: basamortutze 12: Berria 11 (adib.: “Lurraren basamortutzeak 25 milioi lagun beren bizilekua uztera derrigortu dituela salatu du NBEk”), Itxaro Borda (“Baiki, o, Sokrates, baina nik demagun hizkuntza galtzen baldin badut, ezin dut gehiago idatzi: mintzairaren basamortutzeak mututuko ninduke”); desertifikazio 16, Berria (adib.: “Errealitate gordina biluztu dute aste honetan Genevan (Suitza) desertifikazioaz mintzatzeko elkartu diren adituek”) || ZTH: basamortutze, desertifikazio.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: UNCCD. Basamortutzea Borrokatzeko Nazio Batuen Hitzarmena.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: basamortutze (3), desertifikazio (termino normalizatua).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desertización / fr désertification: Elhuyar: desertifikazio, basamortutze / NolaErran: desertifikazio - basamortutze / Zehazki: basamortutze, desertifikazio / Labayru: desertifikazio, (basa)mortu egite | bihurtze / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, automatikoa. Baina horrek eskatzen du basamortutu forma ere sartzea. Horrekin batera desertifikazio ere onartu da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper