1 emaitza
bakarrik bilaketarentzat -
[1 - 1] bistaratzen.
bakarrik
1adb.Lagunik gabe, kiderik gabe. Ik. bakarka. Bakarrik etorri da. Santa Kruz ez zegoen bakarrik. Mintzo hura isildu bezain laster, Jesus bakarrik aurkitu zen. Gizona ez da bakarrik bizi; gizartean bizitzeko egina izan da. Bakarrik edo konpainian.
2adb.Eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan. (Dagokion hitz edo esaldiaren ondo-ondotik; ezezkoetan, ezkerrean ere ezar daiteke). Ik. soilik. Hauxe bakarrik esan nahi dizut. Gure artean bakarrik gertatzen diren gauzak. Berak bakarrik egin dezakeen lana. Sinestean dago bestela, sinestean bakarrik, bihotzeko gozoa. Bi aldetarik eta bi aldetarik bakarrik zetozen erasoak. Huts bat du bakarrik. Ez bakarrik aldeko zirenei, baita gainerako guztiei ere.