10 emaitza bainu bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

bainu
1 iz. Gorputza uretan murgiltzea, garbitzeko edo atsegin hartzeko. Bainuak arimatik tristezia uxatzen omen du. Igandeetan, bainua, meza eta paseoa. Zarauzko hondartzan bainua debekatu dute.
2 iz. Gorputza eguzkiaren, airearen, lurrunaren edo beste kideko zerbaiten eraginpean jartzea. Eguzki bainua. Etxe bat, turkiar bainuak eskaintzen zituena.
3 iz. Zerbait gai batean murgiltzea, gai horren geruza batez estaltzeko; horren ondorioa. Berun bainua.

Aztergaia: bainu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berri(ago)a da, baina hedatu-nagusitu dena

ez da argia b- dagokion ala m-: erabilera zaharrak m-ren aldekoak dirateke. Baina:

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bainua hartu.

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua

"lehendiko erabakia berretsi" da, gaur nagusi-hedatuena baita.eta

Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

b-duna B eta G baita batera

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "42.121: izen horri dagokion aditza aipatzea komeniko litzateke: bainua hartu, bainatu ala biak?" (1995-01-09)

bainua eman
dio ad.-lok. Bainatu, bainua harrarazi. Ama semeari asteroko bainua ematen.

Aztergaia: bainua eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAINUA EMAN. "Mainhu bat ematea, faire prendre un bain" H. Zeña zetorren iturritik sulla bat urekiñ; sartu zion Porroti burutik bera sulla, eta eman zion mañu ederra. Urruz Urz 30. Baiñu beroa emateko eta manta jartzeko. Egin genduan eta beia bereala sendatu zan. BAyerbe 101. Behar zazko fite fitea egunean hiru aldiz mainuak eman. Etchebarne 58. Biurrikadaren bat egiten badu, idortzi ur beroarekin ta baiñoak eman. Ostolaiz 25.

bainua eman 4: Deia 3 (“kobrezko txanponak limatu eta axal axaletik zilarrezko bainua eman, balio faltsoa zortzikotuz”), Berria (“Ama semeari asteroko bainua ematen espaloian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bainua eman 1, Ramuntxo Etxeberri (“Mesedez... - ihardetsi zion bere aitak ogi xerra bati kafesnezko pizinatxoan bainua emanez”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bi adiera jasotzea komeni da beharbada: 1 orokorra, ‘bainatu’; eta 2 Teknol.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bainu sarreran.

bainua hartu
1 ad.-lok. Zaldibarrera noa bainua hartzera. Bainua hartu eta garbitu ondoren, mahaian eseri ziren. Orioko Oribarzar hondartzan bainua hartzea arriskutsua dela. || Bainuak hartzera etorri diren handizkiak.
2 ad.-lok. Goizeko eguzki bainua hartzen ari zen garaian.

Aztergaia: bainua hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bainuetxe
iz. Bainu sendagarriak hartzeko prestaturiko etxea. Udaldian leku askotako jendeak izaten ziren Lourdesen, bainuetxe sonatu asko inguruan zituelako. Zestoako bainuetxea.

Aztergaia: bainuetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bainu-etxe (1), bainuetxe (2), bañu-etxe (1)

bainugela
iz. Etxeetan, bainuontzia dagoen gela. Bainugelan ilea apaintzen ari nintzen.

Aztergaia: bainugela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

6 ager.

bainujantzi
iz. Jendaurrean bainua hartzeko edo igeri egiteko jantzia. Bazkide batzuk bainujantzian zeuden, harkaitz gainean eguzkia hartzen.

Aztergaia: bainujantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: bainu-jantzi / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jantzi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""Bainujantzi" ere aipatzekoa" (1994-08-02)

 - [A107]: [sar litekeen hitza; cf.]EOH [Euskararen Oinarrizko Hiztegia] p 2. 130" (1994-07-07)

bainulari
iz. Itsaso, ibai, aintzira edo igerileku bateko uretan bainua hartzen duen edo hartzen ari den pertsona. Uda guztietan bainulari bat edo beste itotzen zen hango uretan.

Aztergaia: bainulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bainulari 38: Consumer 17 (adib.: “Uretako salbamenduan espezialista diren sorosleak izan behar dituzte igerilekuek instalazioetan bertan, bainulariek igerilekua erabil dezaketen ordutegi osoan”), Berria 11 (adib.: “Bertzalde, Troitiñok argi dio hondartzan lehentasuna bainulariek dutela.”), EiTB 10 (adib.: “Azken asteetan pairatzen ari diren bero-bolada eta bainularien arduragabekeria dira hildako kopuru handi honen zergatia”").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bainulari 16: Berria 11 (adib.: “Bainulari batzuek «arduragabekeriaz» jokatzen dutela salatu dute”), Josu Zabaleta (“Zerbitzariek poliki-poliki hasi zuten zerbitzua, berandu zetozenei iristeko astia emateko, eta gero platerak berriro ekarri beharrik ez izateko; eta aspaldiko bainulariek, ohitura zutenek, beren egonaldia aurreratzen ari zitzaienek, interes biziz begiratzen zuten atera, hura zabaltzen zen bakoitzeko, aurpegi berriak azaltzen ikusteko gogoz”), Xanti Iruretagoiena (“Bainu-askak paretaren eta parapetoaren tartean daukan zabalerak ez du izan behar sei oin baino txikiagoa; sei oin horietatik, beheko harmailak eta bainularien eserlekuak bi oin hartuko dituzte”), Julen Gabiria (“Irlara heldutako bainulariren baten galtzerdia zen”), Anjel Lertxundi (“Hango urek zakar fama zuten, ur-laster askokoa baitzen, eta uda oro bainulari bat edo beste itotzen zen bertan”), Monika Etxebarria (“Orain bizkarraren gainean zetzan, lasaiturik, ezti eta sentsuala, eguzkitan berotzen ari den bainulari baten biluztasun utziarekin.”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bañista / fr baigneur: Elhuyar: bainulari, bainu-hartzaile / Nolaerran: bainatzaile, bainulari / Zehazki: bainulari / Labayru: bainulari, bainu-hartzaile / Adorez5000: bainulari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabili da.

bainuontzi
iz. Bainatzeko erabiltzen den ontzia. Bainugelan sartu eta bainuontziko txorrota ireki zuen.

Aztergaia: bainuontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bainu(-)ontzi sartzea onartu da. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): bainuontzi forma sartzea erabaki da.

bainutegi
iz. Bainua hartzeko edo garbitzeko prestaturiko etxea. Erromatarren garaiko bainutegi publiko bat aurkitu dute Irungo Oiasso museoaren atzealdean.

Aztergaia: bainutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bainutoki
iz. g. er. Bainutegia.

Aztergaia: bainutoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua, eta onartzekoa, nahiz bainutegi aski izan litekeen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper