31 emaitza azal bilaketarentzat - [1 - 31] bistaratzen.

azal
1 iz. Zuhaitz eta zuhaixken enbor eta adarren kanpoko estalkia. Animaliak larruz eta ilez, hegaztiak lumaz, arrainak ezkataz eta zuhaitzak azalez.
2 iz. Fruituen eta kidekoen kanpoko estalkia, bereziki gogorra ez dena. Laranja, patata azalak.
3 iz. Zenbait janariren kanpoko estalkia. Ogi azalak. Urdai azala. Gaztaren azala. Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean azala egin artean.
4 iz. Gizakiaren eta zenbait animaliaren gorputzaren kanpoko estalkia. Ik. larru. Azal zuri, garbiko neskatxa. Aurpegiko azala. Azal mehea, leuna, lodia. Azal ederrekoa. Azal asko eta mamirik ez, hezurrak agertu nahirik. Oilaskoa azal eta guzti jan zuen. || Tratamenduak luzea izan behar badu, azalpean aparatu txiki bat jar daiteke, botika etengabe, modu konstantean, askatzeko. Azalpeko txertoak.
5 iz. Liburu baten gaineko eta azpiko orriak, gehienetan barrukoak baino gogorragoak direnak; batez ere, gaineko orria. Azala taxutu eta apaindu duena. Azala eta argazkiak, X-renak. || Guantanamoko argazkiak jarri dituzte diskoaren azalean.
6 iz. Aldizkari, egunkari eta kidekoetan, lehen orria. Berria egunkariaren azaleko argazki nagusia. Hurrengo egunean Tel Aviveko kazetek azalean, letra handiz, ipini zituzten adierazpenak.
7 iz. Zerbait biltzen duen zorroa. Eskutitzaren azala. Burkoaren azala.
8 iz. Zerbaiten gaineko eta kanpoko aldea; itxura. Ik. gainazal. Ur-azalean igerian. Ur azpitik azalera irten. Lurraren azalean (Ik. lurrazal). Bertutearen azala bai, baina mamirik ez duela. Itxuraren eta azalaren azpitik jatorrizko monoteismoaren aztarnak ageri dira. Azalera agertu. Euskarak azal nabar hori kaltegarri duenez gero. || Egungo egunean ere, ez da ogi bedeinkatua izengoiti horren azalpean eskaini zaigun guztia. Euri-urak gelditzen dira bi lurren artean, erran nahi da, azaleko lurraren eta azalpekoaren artean.
9 adj. Azalekoa, sakontasun gutxikoa. Ez liteke ito ur azaletan. Baserri hartan lur azalak direla esaten dute. Entzute handikoa, baina jakintza azalekoa. Nire munduko jakinduria izan da oso azala.

Esaera zaharrak

Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala.

Aztergaia: azal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: azaleko izlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

ik. oharra, s.u. azalera

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: azaletik, azaleti(ka)ko, azal-gorri .

Informazio lexikografikoa
Adiera(k) edo arlo semantikoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azalpean [azpisarrera gehitu], azalpeko izlag. [azpisarrera gehitu].

azala aldatu
du ad.-lok. Armiarma horiek noizbehinka azala aldatzen dute, beldarrek bezala. Sugeak aldatu nahi duenean azal zaharra.
Ohiko lexiak

Aztergaia: azala aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

azala izan (eduki)
du ad.-lok. Lotsa gutxi izan. Azala behar da, horregatik, honetarako! Honelako etxe ziztrin batengatik dirua eskatzeko, azala behar du, gero! Hori dun azala! || Ez hadi haserretu, baina hik daukak hik, azal lodia!
azala kendu
du ad.-lok. Ik. zuritu 4. Bakailao gezatuari azala kendu, eta lau xerra polit egin itzazu. Frutaontzitik banana bat hartzen du, azala kendu, eta kosk egiten dio.
Ohiko lexiak

Aztergaia: azala kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

azala urratu
du ad.-lok. Haren azazkalek azala urratu zioten. Liburuak azala urratuta zuen, baina zinta itsasgarriz konpondu zuen nola edo hala.
Ohiko lexiak

Aztergaia: azala urratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

azalak hartu
1 ad.-lok. (Ezezko esaldietan, norbait pozez gainezka dagoela adierazteko). Ik. kabitu 2. Ez du azalak hartzen. Nik, pozaren pozez azalak hartzen ez ninduela, baietz erantzun nion.
2 ad.-lok. (Ezezko esaldietan, norbait urduri eta kezkaturik dagoela adierazteko). Larriturik, azalak hartu ezinik, jan eta lorik ezin egin duzula.

Aztergaia: azalak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AZALAK HARTU (Empleado en frases negativas). a) (No) caber en sí (de inquietud). Eta alan, idoroten bazara gaixorik, mindurik, zauriturik, penaturik, larriturik, azalak artu ezinik, ezin jan ta lorik egin dozula. Añ NekeA 221. Agin bateko minak ain minberaturik ifinten zaitu ze ezin azalak artu zaitu, ez dozu sosegurik, ezin jan dozu. Añ GGero 371. Begira egiozu aserraturik, arerioturik dabillan bati zelan [...]; ezin azalak artu dau, lurra ostikoka joten dau. Ib. 210. b) (No) caber en sí (de orgullo, de vanidad). "Eztau azalak artzen (V-m-ple), no cabe en su pelleja; litm. no le recibe la piel" A EY III 255. Korridak daukezala ta azalak artu eziñik dagoz. A Ezale 1897, 285b

adib.: azal 1 iz. Zuhaitz eta zuhaixken enbor eta adarren kanpoko estalkia. Animaliak larruz eta ilez, hegaztiak lumaz, arrainak ezkataz eta zuhaitzak azalez. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala (esr. zah.). 2 iz. Fruituen eta kidekoen kanpoko estalkia, bereziki gogorra ez dena. Laranja, patata azalak. 3 iz. Zenbait janariren kanpoko estalkia. Ogi azalak. Urdai azala. Gaztaren azala. 4 iz. Gizakiaren eta zenbait animaliaren gorputzaren kanpoko estalkia. Ik. larru. Azal zuri, garbiko neskatxa. Aurpegiko azala. Azal mehea, leuna, lodia. Azal ederrekoa. Sugeak aldatu nahi duenean azal zaharra. Azal asko eta mamirik ez, hezurrak agertu nahirik. Arrainari azala kendu. Oilaskoa azal eta guzti jan zuen. Ez du azalak hartzen: pozez gainezka dago. Azal bete-betean egon: gizena egon. Azala izan, azal lodia eduki: lotsa gutxikoa izan. Hori dun azala!

Ez dugu aurkitu adiera horretako azalak hartu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu adiera horretako azalak hartu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa azal sarreran.

azalarazi, azalaraz, azalarazten
du ad. Azaltzera behartu. Makina bat galde-erantzun etorri dira jarraian, kontu interesgarriak azalarazi dituztenak.

Aztergaia: azalarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

azalaraz, azalarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta dio. du: agertzera behartu dio: esplikatzera behartu" (2001-11-02)

azalbide
iz. Azalpena. Azalbidez behar bezala argitzen badugu (...).

Aztergaia: azalbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

azalpena.

azaldu, azal/azaldu, azaltzen
1 du ad. Zerbaiti buruz hitz egin, hura ulertarazteko edo ezagutarazteko. Hauxe azaldu nahi nuke txosten honetan. Gauza beharra da hemen erakusten zaiguna behin eta berriz azaltzea. Soldadu zaharra zuen aita, berak ederki azaltzen duen bezala. Nola egin zuen ihes azaldu zigun. Entzunda nago, zuk amets bat entzun orduko azaltzen duzula. Orain arte ez da dinosauroak nola desagertu ziren azaltzen duen teoria egokirik sortu.
2 du ad. Agertu, adierazi. Ez zuen gurekin etortzeko asmorik azaldu. Hor, dirudienez, delako morrontza ez da bekatu, harro-harro eta lotsagabeki azaltzen baitute. Euskal esaldiari buruz aspaldi azaldu zituen iritzietan. Sartu zaizkigun kezkak eta katramilak artean azaldu gabe zeuden.
3 da ad. Agertu. Ez da etxera azaldu ere egiten. Gai horretan inor esker gaiztoko azaldu bada, ez gara gu izan. Egunkarian azaldu da bere artikulua. Hutsak ugariegi azaltzen dira haren orrialdeetan.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: azaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azaldu, azal(du), azaltzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditz-mota berrikusteko eskatuz.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

azaldu, azal(du), azaltzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "da, eta du (esplikatu)" (2001-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'bai, bistan da hor da eta du jarri behar direla'.

 - [E208]: 'azaldu: aditz honen adiera ezberdinak jarri beharko lirateke, hauek, gutxienez: 1azala kendu, 2. argitu, 3 agertu, azalez jantzi (agian honi h. azaleztatu erantsiz'.

 - [E116]: 'azalpenak ematen hasirik, arazoak izan ditzakegu: "hacer público, manifestar, presentar, expresar, explicar, comentar, declarar, exponer, glosar, aparecer, comparecer, presentarse, cubrir(se) de corteza, piel, capa, bañar, raer…" bezalakoak ikusten dira OEHn. Arriskua dugu bat eman eta besteak ahazteko. Baina, gainera, uste dut erabiltzaileek ongi ezagutzen dituztela erabilera hauek guztiak eta ez dela argitu beharrik gehiago. Nik aditz laguntzailea zehaztuko nuke, ez besterik'.

 - [E123]: 'nik ere oraingoz erregimena osatuko nuke, eta adieren auzia, "benetako" hiztegia osatzen denerako utzi'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'OK'.

azaleko
adj. Sakona ez dena, azalean dagoena. Azaleko azterketa. Zu ez zara azaleko apaindura zale; barrutik nahi duzu apaina izan. Azaleko edertasuna. Etsamina azaleko, arin eta behingo batekin konfesatzen diren bekatariak. Egin zuen aurkezpena nahiko azalekoa gertatu zen.
Loturak

Aztergaia: azaleko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: azaleko izlag.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "superficiel" (1995-01-13)

azalera
iz. mat. Irudi geometriko baten luze-zabalaren neurria. Triangeluaren azalera kalkulatzeko.
[Oharra: magnitudea adierazteko erabiltzen da soilik; bestetarako azal [leun, zakar...], gainazal, eremu [lurralde batena, adib.] eta abar daude].

Aztergaia: azalera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azalera Geom. (neurria adierazteko erabiltzen da soilik; bestetarako, azal [leun, zakar ...], gainazal, eremu [lurralde batena, adib.], etc. daude).

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Geom.

Forma baten adiera(k)

neurria adierazten du

Forma-adieren gurutzamenduak

neurria adierazteko erabiltzen da soilik; bestetarako, azal (leun, zakar...), gainazal, eremu (lurralde batena, adib.), etc. daude; ik. area

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): azalera iz. Mat. (magnitudea adierazteko erabiltzen da soilik; bestetarako, azal [leun, zakar...], gainazal, eremu [lurralde batena, adib.], etab. daude).

azaleratu, azalera/azaleratu, azaleratzen
da/du ad. Azalera agertu edo atera. Itsaso haserre honetan, behin murgildu, gero azaleratu. Geure sentimenduak azaleratzen lotsatu ohi gara.

Aztergaia: azaleratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azaleratu, azalera(tu), azaleratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

azaleratu, azalera, azaleratzen

azaleratze
1 iz. Azalera agertzea edo irtetea. Badirudi kritika bezala definitu dugun hori idazlearen barne-egonezinen azaleratze bat dela.
2 iz. geol. Lurpeko harria azalera irtetea; irteten den haitz zatia bera. Granitozkoa da Aiako harria-Bianditz mendigunea, Euskal Herriko granitozko azaleratze bakarra.

Aztergaia: azaleratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azaleratze

azaletik
adb. Kanpotik, itxuraz. Fariseuak azaletik zuzenak ziren, hau da, gauza agerikoetan on irudia egiten zuten. Hitz horiek gogor samarrak iduri dute azaletik begiratuz gero. Liburuxka hauxe dugu iturbururik ugariena egilea barrendik, eta ez azaletik, ezagutzeko. Geroago eta gogorrago egiten dira beren bizimodu azaletik prestuan.
Loturak

Aztergaia: azaletik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azal sarrerari dagokion azpisarrera.

azaletiko
adj. Azalekoa.
Loturak

Aztergaia: azaletiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan 'cutáneo/cutané' adierakorik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kutaneo : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 2 (kutaneo, larruazal, larruazaleko; muskulu kutaneo, larruazaleko muskulu); larru-x : AB38 1; larruazal : Euskalterm 4; larruazal-x : Euskalterm 8 (larruazal-arnasketa, larruazal-biopsia, larruazal-dentikulu, larruazal-narritatzaileak, larruazal-osotasunaren narriadura, larruazal-probak, larruazal-tolestura, larruazal-zelula); larruazaleko : Euskalterm 20 (adib. larruazaleko erasan, larruazaleko ezkabi, larruazaleko guruin, larruazaleko hoztasun, larruazal(eko) lesio, larruazaleko suminkortasun); larruazaletiko : Euskalterm 1 (larruazaletiko dosia 'dosis por vía cutánea').

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: HiruMila: larru-, larruko, azal-, azaleko. // ElhHizt: kutaneo, larruazaleko, azaleko, larruazal-, azal-. // Casve EF: axaleko. // Casve FE: larrüko, axaleko, axaletiko hatsa. // PMuj DCV: larruko, larrupeko, larru-.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

'cutáneo/cutané' adiera horretarako "markatuegia" gerta daiteke, eta askotan azal- edo azaleko formak egokiagoak suerta daitezke

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azal sarrerari dagokion azpisarrera.

azalez
adb. Azaletik. Olabideren hizkera, hain nabarra izanik azalez, gipuzkera soila da mami-mamiraino joz gero. Azalez eder, baina barrua ustela.
Loturak

Aztergaia: azalez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AZALEZ. Exteriormente, en apariencia, aparentemente. Cf. AXALEZ. Gaistoak guzurrez ta azalez dira alegreak; eta egiaz triste; onak barriz kontrara: egiaz dira alegreak, pozak ta guzurrez tristeak. Añ GGero 293. Azalez onezkero badakigu [Batxi] nor dan. Izatez... urrengo agerraldian berak beren barrua agertuko dau. A BGuzur 116. Gauzak [...], dituela berrogoi ta hamar mende bezala diraute. Ginharriz berdin, azalez bakarrik izpi bat aldatuak. JE Bur 176. Batzarre ortan, beraz, nork-gere lanbidearen arauz, begiak eusko-ikuskizunez inguratzen, ta gure bizierari, azalez baderik, eusko-usaia erasten ikas dezakegu. Ldi IL 127. Naiz-ta azalez eta soñekuoi begiratu ezkero besterik eretxi, etzaukodaz basatitzat, andra zurtzat eta jakintsutzat baño. Otx 123. Azalez dan bake osua. Laux AB 60. Ezagun dezu buru ariña zerala. / Azalez eder, baña barrua ustela. NEtx Antz 19. Kristau onak (azalez behintzat) izanik, hamazortzi urtean ezkondurik egonagatik ere, ohe berean lo egiten zuten. Arti Ipuin 83. Andre Otxandak Alostorrean jaun da jabe jarraitzen baitzun, azalez beñepein. Etxde AlosT 58. Platonek garai artan argi ta garbi ikusi zuen Sokrateren ederra, naiz ta azalez takarra iduri. Zait Plat 8. Mamiz ezezik, azalez ere bai frankotan. Vill Jaink 10. Baña azalez eta gorputzez bakarrik etzera aldatu, zentimentuz eta animaz ere bai. MAtx Gazt 37. Azalez eta barrutik, aldatu ta barrieztatu egin dau finlandiar olerkia. Alzola Atalak 96. Olabideren hizkera, hain nabarra izanik azalez, gipuzkera soila da mami mamiraino joz gero. MIH 348

adib.: azal 1 iz. Zuhaitz eta zuhaixken enbor eta adarren kanpoko estalkia. Animaliak larruz eta ilez, hegaztiak lumaz, arrainak ezkataz eta zuhaitzak azalez. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala (esr. zah.). 2 iz. Fruituen eta kidekoen kanpoko estalkia, bereziki gogorra ez dena. Laranja, patata azalak. 3 iz. Zenbait janariren kanpoko estalkia. Ogi azalak. Urdai azala. Gaztaren azala. 4 iz. Gizakiaren eta zenbait animaliaren gorputzaren kanpoko estalkia. Ik. larru. Azal zuri, garbiko neskatxa. Aurpegiko azala. Azal mehea, leuna, lodia. Azal ederrekoa. Sugeak aldatu nahi duenean azal zaharra. Azal asko eta mamirik ez, hezurrak agertu nahirik. Arrainari azala kendu. Oilaskoa azal eta guzti jan zuen. Ez du azalak hartzen: pozez gainezka dago. Azal bete-betean egon: gizena egon. Azala izan, azal lodia eduki: lotsa gutxikoa izan. Hori dun azala! 5 iz. Liburu baten gaineko eta azpiko orriak, gehienetan barrukoak baino gogorragoak direnak; batez ere, gaineko orria. Azala taxutu eta apaindu duena. Azala eta argazkiak, X-renak. || Guantanamoko argazkiak jarri dituzte diskoaren azalean. 6 iz. Aldizkari, egunkari eta kidekoetan, lehen orria. Berria egunkariaren azaleko argazki nagusia. Hurrengo egunean Tel Aviveko kazetek azalean, letra handiz, ipini zituzten adierazpenak. 7 iz. Zerbait biltzen duen zorroa. Eskutitzaren azala. Burkoaren azala. Ohe azalean. 8 iz. Zerbaiten gaineko eta kanpoko aldea; itxura. Ur-azalean igerian. Ur azpitik azalera irten. Lurraren azalean (Ik. lurrazal). Bertutearen azala bai, baina mamirik ez duela. Itxuraren eta azalaren azpitik jatorrizko monoteismoaren aztarnak ageri dira. Azalera agertu. Euskarak azal nabar hori kaltegarri duenez gero. Norbait, zerbait azalez soilik ezagutu: gaingiroki ezagutu (Ik. beherago azaletik).

azalez 9: Deia, Consumer 3, Berria 4, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu adiera horretako azalez formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa azal sarreran.

azaleztapen
iz. Azaleztatzea.

Aztergaia: azaleztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ø

OEHko datuak [laburduren azalpena]

azaleztu G 1 (JMB ELG: "Egiñaldi apaindua oialez azaleztua: 10 laurleko iru illabetean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira enkoadernatu 1 (Elhuyar: "Liburu klasikoak: josiak, enkoadernatuak, foliatuak"); enkuadernatu 2 (J. San Martin: "Izenbururik gabeko liburuxka (...) pergamino larruz enkuadernatua"); enkuadernazio 1 (Kezkak: "Enkuadernazio beltza, eta azalean urrezko hizki dotoreak"); koadernaketa 1 (R. Etxezarreta: "Bere lupa hartu eta koadernaketak aztertzen hasi zen"); koadernatu 1 (J. San Martin: "txukun koadernaturik gordetzen zen liburuxka eskuratu zidan"); koadernatzaile 1 (HAEE: "Gilotinak, dokumentuen plastifikatzaileak, koadernatzaileak, paper-tolestatzaileak, frankeatzaileak, etab "); foliatu 3 (V. Cortes 2: "Ematen diren lizentziak tomoaren azken aldera biltzen dira, orden kronologikorik eta foliatu gabe"; Elhuyar: "Liburu klasikoak: josiak, enkoadernatuak, foliatuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

azalezlatu : HiztEn; azaleztapen : Euskalterm 1; enkarpetatu : Euskalterm 1 (kiribileko sisteman enkarpetatu 'encuadernar con el sistema del gusanillo'); enkoadernatu : AB38 1, Euskalterm 1; enkoadernatzaile : Euskalterm 1 (enkoadernatzaile, liburu-josle 'encuadernador'); enkoadernazio : Euskalterm 1 (paper-azalezko enkoadernazio, paper-azalezko koadernaketa 'encuadernación en rústica'); koadernaketa : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3; koadernatu : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; liburu-josle : Euskalterm 1; liburujostegi : Euskalterm 1; liburu-orrazketa : AB50 1.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

koadernaketa, azaleztapen

Zerrenda osagarriak

Merkat / Katal: azaleztapen arrunta; a. holandesa; azaleztatugabeko orri solteak.

azaleztatu, azalezta, azaleztatzen
du ad. Liburuez eta kidekoez mintzatuz, azala jarri. Liburua azaleztatzera eraman zuten.

Aztergaia: azaleztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

azalezta, azaleztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'adibidea jarriko nuke, esanahia argitu nahian: liburua azaleztatzera eraman zuten'.

 - [I102]: 'Azaleztatu eta azaleztapen hitzen ondoan azaleztatzaile eta azaleztapen-lantegi eman beharko lirateke nire ustez, azkena bigarrenaren azpisarrera moduan'.

 - [E116]: 'ez dut eragozpenik'.

 - [E123]: 'nik ere egoki ikusten dut bi hitz horiek gehitzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'kendu'.

azalgai
iz. Gaia (idazlan, gogoeta eta kidekoetakoa).

Aztergaia: azalgai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

azalkai 2: Ag AL (""euskalduna nazan aldetik euskaldundu, kristiñaua nazan aldetik kristiñautu": ori da nire oinkada ta ibillera guztietarako daukatan azalkai [lema] ta gogo errimea"); ap. Laux AB ("1935'gko bagillan amattu zan Verdes-etxian. Sagi'ren azalkai ta ederkaiak") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, azalgai 'tema, materia': J. Artetxe Y 1933 ("Au da, bere idazkortzak ukitu zituala bakar bakarrik eta zoritxarrez inguruko gai eta azalgaiak, bere idazkortzak ez dituala abestu Euskalerri osuak bururatu ditzaizkion gaiak"), A. Emiliano Andre Mari ap. DRA ("Azken izendatu ditugun [Antigua-ko Ama] Ordarru-koa eta Orduña-koa bakarrik izango dira, liburu onen azalgai"), azalkai 'lema': JFlor ("Eta izkributxo azalkai ura bere kanpotik"), J. Larreta EE 1882 ("Naiz lan kaskar onen itz-azalkai jarri Azelaingo zubiyaren gañeko esaera, anitz zabalduba"), EEs 1912 ("Eresi-batzaldirako ta argidura batzaldirako lanak ere, azalkaiak, izenak eta itz guztiak euskeraz bear dituzte"), eta azalkaitu 'relucir': JFlor (RArt, 1886: "Ez baita urrea azalkaitzen dan dena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) azalgai (alaitasun a., atzalgai) 2: ADonostia ("Abestitxoren bat dezute aurreneko alaitasun azalgaia, bertsolariaren koplak datozkigu ondoren"), E.J. Zubillaga ("Atzalgai auek aitatzera aski da noski, ostatu uraxe ezagutzeko, bera ez zegoala, beartsuak etxaltzeko"); azalkai 1, P.L. Zaloña ("Euri hura zan Arantzazuko Ama Birjiñak euskaldunai egiten zien lendabiziko mesedea, eta gero egingo ziezten mesede ta ongien azalkai ta ezagungarria"); b)azalgai 1, Zeleta ("... geroago, azalgaitzat edo ikurritzat, "Jaungoikoa Eta Lagi-Zarra" artuaz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

azalgai : DRA (programa, tema), PMuj DVC (azal-gai: 1 punto de explicación; 2 argumento, materia, tema, asunto del discurso; 3 programa, asignatura); azalkai : DRA (lema) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azalgai iz.

azalgorri, azal-gorri
adj. Azal gorria duena.
Azpisarrerak
azalili
1 iz. Ipar. g. er. Azalorea.
2 adj. Ipar. g. er. Ergela. (Irain hitz gisa). Ik. baba lore 2.

Aztergaia: azalili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 azalorea. 2 (irain-hitza #mdash# cf. bestetako babalore irain-hitza).

azalkeria
1 iz. Azalekoa denaren nolakotasuna. Saiatu gara goi mailako ikasgai batek berez duen zailtasuna onartzen eta azalkerian ez erortzen. Zernahi izanik ere haren arinkeria eta azalkeria, gizonen bihotzaren ezagutzaile aditua zen Isabel.
2 iz. Itxurakeria, azaluskeria. Egiaz mintzatzen dira, azalkeriarik gabe.

Aztergaia: azalkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

azalki
iz. Gutun-azala.

Aztergaia: azalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Ik. IparKazet (Ekologia): emballage: azalki / estalgi / gainuntzi.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azalki iz.

azalmintz
iz. g. er. Larruazala. Ik. azalprintz.

Aztergaia: azalmintz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

larruazala.

azalore
iz. Aza barietatea, buru zuria eta jateko ona eratzen duen lore mordoa duena (Brassica oleracea var. botrytis subvar. cauliflora). Azalore guriak.

Aztergaia: azalore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: azalore (barazkia): Brassica oleracea var. Botrytis subvar. Cauliflora; (perretxikoak): azalore: Sparassis sp.; azalore belaki: Sparassis crispa; azalore orritsu: Sparassis laminosa.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azalore Brassica oleracea var. brotytis.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

taxonomi izena zuzenduz: botrytis.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azalore iz. Brassica oleracea var. botrytis [zuzendu].

azalpen
iz. Azaltzea, bereziki zerbait azaltzeko esaten edo idazten dena. Argi eta garbi dago, azalpen beharrik ez du. Hamar orrialdeko azalpena dago liburuaren hasieran. Hizlariak Balkanetako egoeraren azalpen luzea egin zuen. Atzoko hitz gurutzatuen azalpena. Kristau ikasbidearen azalpen bat idatzi zuen, bi liburukitan agertu zena. Bakoitzaren zer-nolakoa azalpen luze eta aspergarrien bitartez ematea. Maisuak bere azalpenetan esaten zuen bezala. Euskal hitzen erdal azalpenak. Argibidez eta azalpenez hornitua.
Azpisarrerak

Aztergaia: azalpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
azalpenak eman
1 du ad.-lok. Zerbait azaldu, hura ulertarazteko edo ezagutarazteko. Entzunaldien aurretik azalpenak ematen zizkien ikasleei. Ikasleak eurak izango dira azalpenak emango dituztenak, gaia hobeto ulertu eta errealitatea hurbilagotik ezagutu ahal izateko. || Diputatuak onartu berri den planaren azalpenak eman zituen atzo.
2 du ad.-lok. Ekintza bat edo jokaera bat azalpen bidez zuritu edo arrazoitu. Arrazoitu gabeko diru sarrera batzuei buruzko azalpenak eman ditzan. Defentsa ministroak azalpenak emateko eskatu du. Sentitzen dut, baina orain ez dut azalpenak emateko astirik. Ez daukat zuri azalpenak eman beharrik.

Aztergaia: azalpenak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AZALPENA (AZALPENAK, etc.) EMAN. Dar una explicación. Asieran Asteteren azalpena ematen asi nintzela. Inza Azalp 6. Museoetan edo harri zaharren artean Theresa seriosa, oroitzapen eta antze-lanei begira, hark ematen zizkion azalpenei beha. Mde HaurB 74. Ori duk nik ematen dudan azalpena. Txill Let 99. Ondorenean ematen ditugu gure azalpenak. Ib. 73. Berba labanak eta azalpen zeatzak emon deutsaz gudu-gizonak. Erkiag BatB 163. Liburua agertu da azkenean eta liburuan ageri den laburpena beste azalpenik emateko modurik ez dut aurkitu geroztik hona. MEIG VI 138

azalpenak eman 912; azalpena eman 76.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

azalpena eman 28; azalpenak eman 328.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta adibide gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Pluralean erabiltzen dela adierazi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azalpen eta eman sarreretan.

azalprintz
iz. g. er. Larruazala. Ik. azalmintz.

Aztergaia: azalprintz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

larruazala.

azaltze
iz. azaldu aditzari dagokion ekintza. Ik. azalpen.

Aztergaia: azaltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

azaluskeria
iz. Zurikeria, itxurazalekeria. Beraz, nirekin adiskidetzeko azaldu duen gogoa azaluskeria eta itxurakeria da. Kontuz ibil fariseuen azaluskeriarekin!

Aztergaia: azaluskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  azaluts edo azal-huts ez da ageri.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bigarren itzulirako uztea eskatu da.

azaluts
adj. jas. Itxurazalea, hipokrita. Azalutsok, gaurdaino, adiskide tankeran etorri zaizkigu.

Aztergaia: azaluts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-huts.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'oso literarioa da. Nik Lit jarriko nuke, eta azalpena eman: 'itxurazale''.

 - [E208]: 'azaluts: Ene ustez azaluts ez da itxurazale, zerbait gogorragoa baizik: 'hipokrita', hain zuzen, hitz hau onartua dugu eta'.

 - [E116]: 'XK-k arrazoia du, eta egokiena da bi adierak ematea, honela: azaluts izond. Lit 'itxurazalea, hipokrita''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-04-30): 'OK'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper