19 emaitza auzo bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

auzo1
1 iz. Herri batean, kaletik bereizirik dagoen etxe multzoa. Ik. auzotegi. Oiartzungo auzo batean.
2 iz. Hiri bat edo hiri barruti bat banatzen den zati bakoitza. Bilboko auzoak.
3 iz. Ingurukoa, ondokoa. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Bai Frantzian, bai auzo erresumetan. Auzo hirietarik etorriak.
auzo2
1 iz. Norbaitentzat, inguruko etxeren batean bizi den pertsona. Ik. auzoko. Auzoak eta adiskideak. Auzoaren ondasunak.
2 iz. Herri edo hiri bateko biztanlea. Astigarragako seme eta Lekeitioko auzo zenak. Hiri bateko auzo guztiak.

Esaera zaharrak

Auzo on duenak begi lo on. Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo.
auzo alkate, auzo-alkate
iz. Auzo bateko alkatea. Lehenago, auzo honetan ez zen izaten auzo alkaterik; Ulibarrikoak agintzen zuen hemen. Lorentzo urte askoan izan zen Uberako auzo alkate.
auzo bide, auzo-bide
iz. Udalerri barruko errepidea, inguruko auzoak lotzen dituena. Auzo bideak konpontzeko premian daude.
auzo elkarte, auzo-elkarte
iz. Auzo bateko auzotarren elkartea. Gauza jakina da auzo elkarteek ez dituztela auzotar guztiak ordezkatzen. Oraingoan, udalak entzungor egin die auzo elkartearen proposamenei.

Aztergaia: auzo-elkarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): auzo-elkarte 9: Deia, Elhuyar, Consumer 2, EiTB 3, Argia 2; auzo elkarte 142: Berria 79, EiTB 8, Argia 12, DiarioVasco 43.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auzo-elkarte 118: Berria 111, Unai Iturriaga 5, Jokin Muñoz 2; auzo-elkarte 1, Iban Zaldua.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: FAVA. Arabako Auzo Elkarteen Federazioa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es asociación de vecinos / fr association: Elhuyar: auzo-elkarte / Nolaerran: - / Zehazki: auzo elkarte / Labayru: auzo-elkarte / Adorez5000: auzo-elkarte.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago. Oso hedatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa auzo sarreran

auzo herri, auzo-herri
iz. Inguruko herria. Israelen sortu zen gosete latz bat, jendea auzo herrietara zabaldu zuena. Auzo herrietako apezak han ziren, herrikoekin batean. Egun hartan auzo herrira, andrearen etxera, joan ginen bazkaltzera.
auzo lehen
iz. Ipar. Hurbileneko auzokidea. Ik. lehen auzo. 22 urtez bere auzo lehenetarik bat ukan duen J.-B. Bidartek lerro hunkigarri batzuk irakurri zizkion.

Aztergaia: auzo lehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: lehen auzo, auzo lehen / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

lehen auzo.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-lehen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

auzo lotsa, auzo-lotsa
iz. Beste norbaitek esan edo egin duenarengatik sentitzen den lotsa. Ik. inoren lotsa. Entzuten ditudan gauza askok ematen didate auzo-lotsa. Izua baino mingarriagoa egin zitzaidan egoerak eragindako auzo lotsa.

Aztergaia: auzo-lotsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh60 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 76; auzolotsa 5; ETC: 334; auzolotsa 40.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: auzo-lotsa; inoren lotsa vergüenza ajena; Adorez: 0; Labayru: auzo-lotsa; inoren lotsa vergüenza ajena; NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Horrekin batera, ahozkoan behintzat hedatua den inoren lotsa erabili den begiratuko da eta hurrengo bilerara eramango dira datuak.

auzoan
1 adb. Inguruan. Auzoan ditugun erdarak.
2 adb. Kanpoan, aparte. Ahuntza etxean, eta esnea auzoan. Auzoan du horrek zentzu ona!
Loturak

Aztergaia: auzoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzo 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 inguruan. 2 kanpoan, aparte.

auzoera
iz. Auzoa, ingurua.

Aztergaia: auzoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 'barrio, vecindad' adierakoak: auzoera : JJMg BasEsc; fB Ic; Mg CO; Urruz Zer; auzo era : fB Olg; fB Ic I; auzera : Apaol ("...tontor batera, nondikan agiri zan San Blas auzera").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EEBS corpusean ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

auzoera : HiztEn ("B. Auzoa, kaletik bereizitako etxe-multzoa"), LurE ("Auzoa"). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

auzoera : EuskHizt ("Auzoa"), ElhHizt ("Barrio, barriada; vecindad"), HiruMila ("1 barrio; 2 vecindad"), DRA ("I Barrio. (...) II B-m vecindad"), PMuj DVC ("barrio, barriada, arrabal"). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ikustekoa da zein erabilera duen "(zerbait) auzoeran egin" esapideak, 'konfiantzaz egin' adiera duela.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

auzoa.

auzokide
iz. Auzoa, auzo bereko pertsona. Auzokideen aurrean itxura txarra eman ez zezaten. Auzokideen bilera. Balkoietatik auzokideen zelatan dauden atsoak. Lehenengo solairuko auzokidea. Auzokide onak al dituk Shropshire alde horretan?

Aztergaia: auzokide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

auzoa, auzo berekoa.

auzoko
1 iz. Norbaitentzat, inguruko etxeren batean bizi den pertsona. Ik. auzo2. Auzoko batek ikusi omen zuen. Auzokoren bat ezkontzean denek hartuko zuten jai. Eibarren auzoko egin zen, etorri eta berehala.
2 adj. Ingurukoa, ondokoa; kanpokoa, inorena. Joan ziren kantariak irrintzi eginez auzoko etxera. Auzoko erdarak. Beti izan da gozoagoa auzoko janaria.

Aztergaia: auzoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

auzoko iz.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
auzolan
iz. Auzokoen arteko elkarlana. Etxekoek egin zuten dena, batere auzolanik gabe. Auzolanean egindako bidea. Etxe honetako guztiak auzolanean dira gaur.

Aztergaia: auzolan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): eta ez auzalan.

auzolandegi
iz. Auzolanean egiteko antolaturiko ekintza edo jarduera, eskuarki gizarte alorrekoa, helburu nagusien artean elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna eta kideko gizarte balioak sustatzea dituena. Gazte-auzolandegien gizarte balioa azpimarratu dute aurkezpenean parte hartu dutenek. Eusko Jaurlaritzak antolatutako auzolandegietan izena emateko epea zabaldu zuten atzo.

Aztergaia: auzolandegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): auzolandegi 63: Consumer 21 (adib.: “Hala ere, eskaintzak kudeatu eta argitaratzea autonomia erkidego bakoitzari dagokio, zenbaitetan irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek ere (GKEek batez ere) beren lanen artean auzolandegiak jartzen dituzten arren”), Berria 31 (adib.: “Auzolandegien balio soziala azpimarratu zuten aurkezpenean parte hartu zutenek”), EiTB 7 (adib.: “Gazteentzako bidaia eta aukera batzuk [brigadak, udako auzolandegiak, bidaia solidarioak...] eta lankidetzarako programak eta bekak aztertuko dituzte hitzaldi horretan”), Jakin (“Gure bulegoak hainbat diru-laguntza deialdi egiten zituen, auzolantegiak, GKEak...”), Argia (“Preso asko irteten dira egunero Langraizetik, baimenarekin, edo auzolandegietara edo beste, eta barruko berri jakiten da kanpoan”), DiarioVasco 2 (adib.: “Astelehenean hasiko da Lili burdinolaren ingurua berreskuratzeko auzolandegia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auzolandegi : Berria 27 (adib.: “Kutxako Gizarte Ekintzak aurkeztu du jada aurtengo udarako gazteentzako auzolandegietako eskaintza”), Xabier Mendiguren Elizegi 7 (adib.: “Gustura emango nuen beste hilabete bat han, baina auzolandegia amaitu egin zen, nahiz eta berez lana amaitu ez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es campo de trabajo / fr camp de travail: Elhuyar: - / Nolaerran: lan zerrategi / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gazte-auzolandegien balio soziala azpimarratu dute.

auzotar
iz. Auzo berean bizi den pertsona; auzo bateko biztanlea. Auzotarrei dei eginik. Orubea behin-behineko aparkaleku gisa erabili ahal izango dute Martuteneko auzotarrek.

Aztergaia: auzotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipa litezke: «iz. eta izond. edo izlag.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): auzotar iz. eta izond. edo izlag. [kategoriak gehitu dira]

auzotartasun
iz. Auzotasuna (erroldari dagokiona). Gauza bat da auzotartasun zibila eta bestea auzotartasun administratiboa, askotan batera joan badaitezke eta batera joaten badira ere.

Aztergaia: auzotartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: Auzotartasun administratibo: Vecindad administrativa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Egokiago iruditzen zait auzotasun. "auzotasun ederrean elkartuta bizi" (Julian Alustiza "Aztiri")" (2001-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): auzotartasun

auzotasun
1 iz. Elkarren auzo direnen nolakotasuna edo egoera. Ezagutzen ditugu auzotasun hurbilegia ezin jasana dutenak.
2 iz. Udalerri jakin bateko erroldan egoteak sortzen duen nolakotasuna eta egoera. Euskal herritartasuna dagokie Euskadiko Erkidegoko udalerrietakoren batean auzotasuna duten pertsona guztiei.

Aztergaia: auzotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

auzotasun 1, Etxde JJ ("Gizalegean auzotasunak artu-emana darakar berarekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

auzotasun (eta auzotasun lotura) 9: Zubk ("Beste orriko irukien elkartzeak bidea emanda, beste elkartasun batean ipiñi dira, lautuaren barruan, ertzen auzotasuna zainduta, eta beren arteko egal batzuen jarraipena lazatuz"), L. Etxezaharreta ("Badakik, beste ainitzek bezala, ene haurtasunak xerrien auzotasuna ukan duela"), J.B. Orpustan ("Izenen ezberdintasunarekin, badira bertzeak: ilen edo larruko kolorean [...], eta oraino gizarteko mailetan, edo auzotasunak onhartzen duen elhe ausartean"), Eusko Ikaskuntza ("hileta-errituei eta auzotasun loturei buruz B. Etxegarai ikerlariak egindako lanekin..."), Arrazakeria 4 (adib.: "Guraso edo guraso-ordeetarikoren baten azken auzotasuna", "Herritartasuna adierazpen bidez edo lege-ordezkariaren eskariz eskuratzen denean, baimen-erabakian dagokion auzotasun zibila zehaztuko da"), H. Etxeberria ("Lehenengo aldia zen ia bost urtetan emakume haren auzotasunik gabe geratzen nintzela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

auzotasun : HiztEn (herri edo hiri bateko biztanle izatearen nolakotasun eta egoera); auzotasuna hartu/eskuratu : Euskalterm (adquirir la vecindad) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

auzotasun : ElhHizt (vecindad); HiruMila (1 vecindad #mdash# cualidad de vecino; 2 vecindad #mdash# harremanak); DRA (1 vecindad _ cualidad de vecino; 2 relaciones de vecindad; 3 contribución vecinal); PMuj DVC (B 1 compañerismo entre vecinos; 2 vecindad, cal. de vecino; 3 B contribución vecinal) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

auzotegi
iz. Herri batean, kaletik bereizirik dagoen etxe multzoa. Ik. auzo1. Egin duzu ahalegina auzotegi guztia bakean bizi dadin. Auzotegiari betiko egiten dio agur.

Aztergaia: auzotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

auzo, auzotegi

Euskaltzaindiaren Arauak

auzotegi Sin. auzo 1.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. auzo

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper