atzoko
1 adj. Gauden egunaren aurreko egunekoa. Atzoko eguna. Andoni Iturzaeta da atzoko gaztearen izena.
2 adj. Iraganekoa. Atzoko gudariak.
3 adj. Duela gutxikoa, oraintsukoa. Ez da atzokoa nire malkoa. Noizkoa den "agur" euskal hitza?, gaurkoa ez behintzat; ezta atzokoa ere.
4 adb. Gauden egunaren aurreko egunerako. Atzoko bukatua behar genuena gaur bukatuko dugu.