5 emaitza atzean bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

atzean
adb. Norbaiti edo zerbaiti jarraika, segika. Nahi bezalako mutil gazteak aukeran dauzkat atzean.
Loturak

Esaera zaharrak

Inusturien atzean euria.

Aztergaia: atzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

adib.: atze1 1 iz. Edozein gauzatan, aurreko alderdiaren edo alde nagusiaren kontrako aldea. Armairuaren atze, gain, azpi eta barrenak aztertu nituen. Gauzak aurretik eta atzetik begiratu behar dira; atzeak ere baditu zer ikusiak. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu. Zu zara nire aurre eta atze, nire goi eta behe. 2 (Singularreko leku-denborazko atzizkiekin; denborazko testuinguruetan, geroago datorren denbora adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta eskuinean adjektiborik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. atzera1. Harrizko etxe handiaren atzean. Ate atzean. Gizonaren atzetik dator emakumea. Pozik etorriko naiz zure atzean. Zubi atzetik. Hizkuntza dagoela hizketaren atzean, forma gaiaren atzean. Eliz atzeko baratzean. Txaluparen atzeko karelari oratuta. Bata bestearen atzean ezbeharrik handienak gertatu zitzaizkion. H-rik ez da idatziko itxitura osoa duten kontsonanteen ondoan, ezta ere bestelako kontsonanteen atzean.

atzean 8882: Ortzadar 90, ElCorreo 29, Deia 214, Elhuyar 168, Elkar 26, Consumer 112, HABE 35, Berria 4517, EiTB 2138, Euskaltzaindia 22, Eusko Legebiltzarra, Jakin 189, Karmel 32, Argia 837, Erlea 74, DiarioVasco 334.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atzean 4776: Berria, Herria, Lopez de Arana, Agustin Otsoa, Anjel Lertxundi, Karlos Zabala, Iñaki Mendiguren, Jose Morales, Josu Zabaleta, Anton Garikano, Urtzi Urrutikoetxea, Koldo Biguri…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-n leku-denborazkoetan.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. atze1 4 adierako adibideak gehitu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da atze sarreran.

atzean gelditu
1 da ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten atzean gelditu edo ilara, zerrenda edo kideko baten azken tokietan gelditu. Ik. atzean geratu 1. Hirugarren artzaina atzean gelditu diren ardiak hartu eta zaintzeaz arduratzen da. Atzean gelditu da Reala; lau puntura du igoerako azken postua.
2 da ad.-lok. Denboraren poderioz ahazturik edo zaharkiturik gelditu. Ik. atzean geratu 2. Garai zaharrak gogora ekarri eta atzean gelditu diren gauzak berreskuratu ahal izango dituzu. Arbasoen jakintzaren zati handi bat atzean gelditzen ari da. Teknologia batzuk atzean gelditu eta berriak garatzen diren heinean.
3 da ad.-lok. Zerbait esan edo egin gabe edo zerbaitetan nabarmendu gabe gelditu. (Ezezko esaldietan). Ik. atzean geratu 3. Ez zen atzean geldituko, beti baitzuen erantzuna mihian prest. Bilbao BBK Live eta Azkena Rock jaialdiek talde ezagunen kontzertuak ekarriko dituzte Bizkaira eta Arabara, baina Gipuzkoa ere ez da atzean geldituko.

Aztergaia: atzean gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Erabilera fisikoa eta irudizkoa bereizi.

atzean geratu
1 da ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten atzean gelditu edo ilara, zerrenda edo kideko baten azken tokietan gelditu. Ik. atzean gelditu 1. Abel ikustean, atzean geratzen da. Astiroago doazenak jarriko dira aurrean, erritmoa markatzen, inor ez dadin atzean geratu.
2 da ad.-lok. Denboraren poderioz ahazturik edo zaharkiturik gelditu. Ik. atzean gelditu 2. Garai berriak datoz eta gu ezin gara atzean geratu arlo horretan. Emakumea etxean eta gizona lanera ateratzen zen garaiak atzean geratu dira.
3 da ad.-lok. Zerbait esan edo egin gabe edo zerbaitetan nabarmendu gabe gelditu. (Ezezko esaldietan). Ik. atzean gelditu 3. Gu ere ez gara, ba, atzean geratuko!, tira, altxa kopa horiek!

Aztergaia: atzean geratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Erabilera fisikoa eta irudizkoa bereizi.

atzean ibili
1 da ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti jarraika, segika ibili. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Munduko atsegin kaltegarrien atzean dabil. Zure arrastoaren atzean nabil.
2 da ad.-lok. Norbaiti segika ibili, haren maitasuna lortzeko asmoz. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Mutil aberatsa balitz, ez litzateke zure atzean ibiliko.

Aztergaia: atzean ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzetik ibili formarekin egin den bezala. atzean azpisarrerako Mutil aberatsa balitz, ez litzateke zure atzean ibiliko. adibidea hona ekarri eta handik kendu.

atzean utzi
1 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek beste norbait edo zerbait bere atzean utzi. Lagunak atzean utzita, aurrerantz jo zuen. Taiwan atzean utzi ondoren, Txinako Fujiang probintziara abiatu da Morakot tifoia. Side River-ko autobidea hartu zuten eta laster atzean utzi zuten New York.
2 du ad.-lok. Jokabideez, ohiturez, oroitzapenez eta kidekoez mintzatuz, alde batera utzi, baztertu. Drogen eta gezurren mundua atzean utzi nahi dugu. Hura dena atzean uzten eta aurrera egiten saiatu naiz! Ez, garai hura atzean utzita daukat.

Aztergaia: atzean utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Erabilera fisikoa eta irudizkoa bereizi.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper