10 emaitza atzapar bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

atzapar
1 iz. Zenbait animaliatan, azazkal kakotu zorrotz eta gogorrak dituen esku edo oina. Lehoi gosearen atzaparretan. Arranoaren atzapar sendoak. Miruak txioari atzaparra ezartzeko. Atzaparretatik kendu. Atzaparrez urratu. Utzi zerbait ondo gorde gabe, eta segituan erantsiko dio atzaparra!
2 iz. (Batez ere atzaparra bota, -en atzaparretan erori eta kideko esapideetan, indarkeriaren edo harrapakeriaren irudi bezala). Eta, ez dun modurik aurkitzen hire nagusi horri atzaparra botatzeko? Kezka bainuen daniarraren ordez ez ote ziren beste haiek etorriko niri atzaparra eranstera. Erori ziren infernuko etsaiaren eta herioaren atzapar gaiztoetan. Menderatzailearen atzaparra. Atzapar zapaltzailea pixkaren bat jaso orduko, hor agertu ziren, gero eta ugariago, euskal liburuak. Satanen atzaparretan. || Hiru herriak daude ingelesen atzaparpean azpiraturik.

Aztergaia: atzapar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

atzapar, aztapar [atzapar hobestekoa da]

Jatorrizko forma

atzapar, (aztapar), erpe

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: atzaparra bota, atzaparra erantsi.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita
atzapardun
adj. Atzaparrak dituena. Hegazti atzaparduna.

Aztergaia: atzapardun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

atzaparka
1 adb. Atzapar eginez, atzapar kolpeka. Atzaparka daramate. Atzaparka lurrean zuloa egin. Atzaparka batu, bildu.
2 iz. Atzaparkada.
Azpisarrerak

Aztergaia: atzaparka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atzaparka egin .

atzaparka egin
ad.-lok. Atzaparkatu. Atzaparka egiten du katuak. Elkarri ileetatik tiraka eta atzaparka egiten hasi ziren.

Aztergaia: atzaparka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atzaparka sarrerari dagokion azpisarrera.

atzaparkada
iz. Atzapar kolpea. Katuaren atzaparkadaren beldur.

Aztergaia: atzaparkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atzaparkari
adj. Atzaparka egiten duena.

Aztergaia: atzaparkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

atzaparkatu, atzaparka/atzaparkatu, atzaparkatzen
1 du ad. Atzaparra ezarri, atzaparrez jo. Beren buruak atzaparkatzen hasiko dira. Goseak atzaparkatzen digu barnea.
2 du ad. Lurrean edo, atzaparrez arakatu.

Aztergaia: atzaparkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzaparkatu, atzaparka(tu), atzaparkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atzaparkatu, atzaparka, atzaparkatzen

atzaparretatik ihes egin
du ad.-lok. Mendeko edo indarkeria egoera batetik, norbaiten edo zerbaiten eraginpetik ihes egin; kalte bat saihestu. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Kostako zaizu nire atzaparretatik ihes egitea. Gizon batzuk heriotzaren atzaparretatik ihes egin nahian zebiltzan bitartean. El Corte Inglesek ere ezin izan du krisiaren atzaparretatik ihes egin. Ez zuen justiziaren atzaparretatik ihes egiterik lortu.

Aztergaia: atzaparretatik ihes egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

atzapartsu
adj. Atzapar handiak dituena. Ik. atzapardun. Esku atzapartsuak.

Aztergaia: atzapartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

atzapartzar
iz. adkor. Atzapar handia. Ohearen bazterretik, noizean behin agertzen zela atzapartzar beltz itsusi bat.

Aztergaia: atzapartzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper