astindu1, astin/astindu, astintzen
1 du ad. Harrotu, bereziki inarrosiz. Ohea astindu.
2 du ad. Arazoez, auziez eta kidekoez mintzatuz, argira atera, zabaldu. Kontu hauek jendaurrean astindu nahi dituenak. Kale-baserrietako arazoak astindu.
3 du ad. Zerbaiti kolpez edo higidura bortitzez eragin. Zuhaitzak astindu. Hautsa kentzeko trapua astindu. Hegoak astinduz.
4 du ad. adkor. Jipoitu. Eskutitzaren egileak hitz gogor eta zakarrekin astintzen ditu irakasle berri horiek. Burgesaren ideiak gogor astintzen.