20 emaitza asko bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

asko
1 zenbtz. Kopuru handi zehaztugabea adierazten duen hitza. (Mugagabean erabiltzen da; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke; Hegoaldean, izenaren eskuinean doa eta Iparraldean, ezkerrean). Irakasle asko bildu zen. Bekatu asko egin ditudala. Sagar ustel asko. Herri askotan. Euskaltzale askoren bihotzean. Bazuen guraso haienganik jasateko asko beltzuri eta asko egitate txar. || Ez da urte asko-asko, inguru horietan gertatu zela. || Urte askoan, ez zen ausartu etxe hartatik ateratzen. || (-ik atzizkiaren eskuinean). Ik. anitz. Anton. gutxi. Aholku onik asko eman zioten. Ahaleginik asko egin arren.
2 (Izen zenbakaitzekin). Ik. handi 2. Ardo asko edan du. Ezin liteke diru askorik bildu. Ez da denbora asko(rik) beharko. Lan asko egin zuten hori lortzeko. Euri asko eta hotz handiak direnean.
3 (Izena ezabaturik). Askok jarraitu zioten Jesu Kristori? Askoren artean. Beste asko baserrietara joan ziren morroi. || Osasuna badut eta, asko-asko ez arren, ondasun pixka baten jabe ere egin naiz.
4 adb. (Aditzaren osagarri, dagokion ekintza neurri handian gertatzen dela adieraziz). Horrek asko daki. Asko maite zaitut. Asko gustatzen zaion janaria. Asko argaldu zen. Asko lagundu zioten. Ez zait asko(rik) gustatu. Aitorleak emaniko penitentzia hain txiki eta errazari ere asko deritzo.
5 adb. Oso. (Adizlagunekin). Erraz asko bekatuan eror liteke. Ederki asko daki zer gertatu zen. Ardiak azkar asko aterako ziren. Maiz asko etortzen da. Ondo asko dakizu nire bihotzak nor duen aukeratua. Mantalak ere txukun asko zituen salmentarako prestatuak.
6 Oso. (Izenondoen eskuinean, artikulua hartzen duela). Gauza polit askoak esan ditut nik. Mutil jator askoa.
7 Kantitate handia. (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Lanaren askoak abaildurik.
8 zenbtz. Aski. (Dagokion izena partitiboan doala). Arrazoirik asko badut harroa naizela pentsatzeko. Hartuko dut dirurik asko erosteko ferian txerria. || Asko goiz heldu zen.

Esaera zaharrak

Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia.

Aztergaia: asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: askotan, askozaz (ere) ...ago, askoz (ere) ...ago

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: asko izan , askotara .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'Luze askoa'..." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Asko: askotan-en ondoan, eta sinonimo gisa, asko aldiz ere jarriko nuke, hegoaldean ere erabilia. Neronek behintzat Mitxelenari entzuna diot eta'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrerek ez dute hurrenkera alfabetikoa betetzen; Hiztegi Batuko 1. itzulia argitaratu zenean ondo zeuden antolatuta, baina orain, nahi gabe edo, hurrenkera aldatu da. Honela jaso beharko lirateke azpisarrerok: askotan, askoz(ere) …ago, askozaz (ere) …ago'.

 - [E116]: 'Egia da asko aldiz sarri ageri dela. Dozenaka adibide daude egile enitzenak: Beovide, Arrue, Joannateguy, Duhalde, Agirre Asteasukoa, Duvoisin, Hiriart Urruty, Iztueta, Cardaveraz, Dassança, Etxeberri Ziburukoa, Chourio… Beraz, bi oharrak kontuan izanik, hau da proposatzen dudana: asko, asko aldiz, askotan, askoz (ere)…ago, askozaz (ere) …ago, asko izan, asko izaten, asko izango/askoko, askotara'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'

asko aldiz
adb. Askotan.
Loturak

Aztergaia: asko aldiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Asko aldiz: askotan (s.u. aldiz)

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Kendu adibidea eta azalpena, azpisarrera baita asko sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aldiz sarreran ere bai.

asko ere asko
zenbtz. asko-ren indargarria. Asko maite zituen, asko ere asko, bere begiko ninia bezala. Herrian asko ere asko jaiki dituk kontra.

Aztergaia: asko ere asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASKO ERE ASKO. (Intens. de asko). a) (Con sust.). Sakelak eta askeak gizaseme asko be asko erabilli ditu. Eguzk GizAuz 49. Errian euretar asko be asko jagi dituk kontra. Gerrika 86. b) (Como pronombre). "Asko be asko itxain dogu zure zaiñ" Etxba Eib. Bere adimen argiyagaz, asko be asko ikasi eban. Kk Ab II 188. Gaztain-opillak egingo daustazuz niri, asko be asko. Otx 166. Jaunartzen be asko be asko urreratu ziran. Gerrika 220. c) (Con vb.). Orañ asko maita zituan, asko ere asko, bere begiko niñia bezela. Bv AsL 37. d) (Con izan). (Ser) más que suficiente. Iru txanpon eta Teresa, gauza gutxi dira. Baña iru txanpon, Teresa ta Jaungoikoa, asko ere asko dira. MAtx Gazt 95

asko ere asko , Euskaltzaindia (“Eusebio Erkiaga poesiaren bidez sartu zen literaturaren arloan, eta asko ere asko idatzi zuen genero horretan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asko ere asko , Elizen arteko Biblia (“Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Indargarri egokia eta gehitzekoa adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa asko sarreran.

asko eta asko
zenbtz. asko-ren indargarria. (Kasu atzizkiak hartzen dituenean, osagai biek har ditzakete edo bigarrenak bakarrik). Ik. anitz eta anitz. Bazkide asko eta asko bildu nahi genituzke. Hemengo jende asko eta askoren buru-bihotzak. Oraindik askok eta askok ez dute horretaz ezer esan nahi.

Aztergaia: asko eta asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASKO ETA ASKO. (Intens. de asko). a) (Con sust.). Kristau asko ta askok beste bekatuez gañean geitzen dituzte komunio sakrilegoak. Mg CC 247. Horrek berak asko ta asko bekhatu eragin dezake. Dh 73. Bere seme askok eta askok naijago ebeela. Astar II 230. Gipuzkoako mugapean badirala alor asko ta asko. Izt C 27. Lekua asko eta asko ditut egiten nik. Gy 228. Gorputz hura azotaldi odolezko asko ta askorekiñ zeaturik. Aran SIgn 23. Herra errabiazko hori asko eta asko aldiz erakutsi dute. Elsb Fram 168. Bere ahalen arabera egin zituen asko eta asko ikus-lan eta ikas-lan. HU Aurp 76. Lurdesko urak asko eta asko eri [...] sendatu dituela. Goñi 105. Euzkotar txori askok eta askok / Aspaldi jo yok nire atia. Enb 201. Irri asko ta asko eragiten didate. Or Mi 75. Lurralde asko ta askotan ixan ei ziran. Otx 58. Bazkide asko ta asko bildu nai genituzke. Ldi IL 144. Erri asko ta askotan daukaten aginpideakatik. Munita 31. Mutil asko eta asko zaurituak. Salav 101. Euskaldun asko ta asko ibilli ziran. Alkain 20. Gauza asko eta asko. Gerrika 248. Hemengo jende asko eta askoren buru-bihotzak. MEIG VI 76. v. tbn. Ir YKBiz VII. Vill Jaink 119. NEtx LBB 82. a) (Como pronombre). Sekereak igartuak bezala, goseak hilzen daude asko ta asko. Lar, carta a Mb 278. Nola asko ta asko nere beldur diran. VMg 74. Ume hetarik asko eta asko batzu bertzeak gatik elkharrekin kausituko direnak. Dh 162. Badakit askori eta askori astun eta gogor egingo jatzuna. Astar II 125. Asko ta askori bizi guztia yoake gogo utsetan. Añ EL2 84. Asko eta asko jarri zitzaiozkan berari jarraitzera. Lard 375. Yudu aitzindarik ideki zituzten begiak, asko eta askok. Hb Egia 98. Askok eta askok dituzte buruak berotuak. Elsb Fram 76. Beste asko eta askok pozik adituko litukian arrazoiarengatikan beragaitik. Apaol 45. Gogoa baizik ala etzeien asko eta asko. HU Aurp 219. Asko ta asko zagoze / abantalari putzak. Azc PB 227. Asko ta asko yagozak, mutil, Mezatarako beti nagi aurkitxen diranak. Kk Ab I 10. Badakigu asko ta asko ibilli dirala. Or SCruz 83. Oneraiño asko ta asko ditugu gurekin. Ongiagan siñesten duten guztiak, alegia. Vill Jaink 90. Ainbat, zauriturik daroez osatetxera. Asko ta asko, atxilloturik. Erkiag BatB 147. Sendiaren ondamendi ta, asko ta askorentzat, betiko galbide da. MAtx Gazt 77. Erderaz asko eta asko idatzi dau. Alzola Atalak 125. Itzultzen ez diran asko ta asko, an ondatzen ditun. NEtx LBB 32. Zuloraiño erori dira asko eta asko. AZink 142. Asko eta asko kendu genituen. MEIG IX 54. v. tbn. Zav Fab RIEV 1909, 35. Izt C 151. CatBus 50. Aran SIgn 85. Arr May 110. Itz Azald 104. Urruz Zer 19. Ldi IL 83. Munita 15. SM Zirik 5. Zait Plat 1. Lab SuEm 215. c) (Con vb.). Gogamen ori ederrenetakoa dala, ta asko ta asko lagunduko deustala euskaldunen biotzak zuen maitetasunera ekartzen. Ag AL 131. Nere biotza asko eta asko alaituko litzakedala. Arr GB 52. Asko eta asko maitatzen det. Ill Testim 11. Eusko gogua asko eta asko alaitu eta kemendu zan barri onegaz. Gerrika 63. d) (Con comparativo). Guk esan guztia baiño asko ta asko geiago. Etxeg in Ag AL 5.

adib: arizale iz. Zub. Pastoraletako antzezlea. Ehun eta hemezortzi arizale igoko dira oholtzara, eta hauetatik asko eta asko gazteak dira.

asko eta asko 844: Ortzadar 23, ElCorreo 2, Deia 41, Elhuyar 28, Consumer 79, HABE 7, Berria 333, EiTB 103, Euskaltzaindia 6, Jakin 45, Karmel 9, Argia 94, Laneki 8, Erlea 9, DiarioVasco 57.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asko eta asko 434: Berria, Herria, Asisko Frantzizko, Josu Zabaleta, Iñaki Heras, Joxerra Garzia, Koldo Zuazo, Karlos Linazasoro, Luis Elberdin, Pello Zabala, Xabier Amuriza, Agustin Otsoa, Patxi Ezkiaga, Ana Urkiza, Edorta Jimenez, Joxe Azurmendi, Irene Aldasoro, Patxi Zubizarreta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Indargarri egokia eta gehitzekoa adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa asko sarreran.

asko izan
1 da ad.-lok. Nahikoa izan, aski izan. (3. pertsonan erabiltzen da). Nik nahi izatea ez al da asko, hark nahi ez badu ere? Zeure esate bakar bat da asko, gauza guztiak ezerezteko.
2 du ad.-lok. Goiz gehientsuenetan, esnatzeko, belarritik tenk egitea ez omen du asko izaten.
3 da ad.-lok. (3. pertsona singularrean). Zuk egiteko ez da asko; oraindik adituko ditugunak!: ez da harritzekoa zuk hori egitea. Zuk esateko ez da asko.

Aztergaia: asko izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

asko izaten, asko izango/askoko.

Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asko sarrerari dagokion azpisarrera.

asko moduzko
adj. Hala-holakoa, badaezpadakoa. Asko moduzko eskailerarekin, maiz hartzen da min; behar bezalakoarekin aritu!
Loturak

Aztergaia: asko moduzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASKO MODUZKO (V-gip). "Deficiente, malo" Elexp Berg. "Askomoduzko zer bat etortzen bajatzu e, bizilaguna, gero pentsaizu zela izengo zan" Ib. "Askomoduzko illia tokatzen bada e" Ib. Asko-moduzko eskallerakin maiz artzen da min. Bear bezelakoakin aritu. NekIr 66. Debalde ere ez nuke artuko / asko moduzko pioirik. Auspoa 92, 91. Leku ona tokatu ezkero, gaitz erdi. Asko moduzko malkarrean arritsua ateratzen bada, kontuak. AZink 31. Malo, perjudicial. Asko moduzko aldagoia sortu ezkero, kaixo, motell! AZink 36

asko moduzko , Argia (“Baina, ezetz gutxi batzuek besterik gogoratu oraingo euri jasez, uda asko moduzkoa egiten badu eta pantanoak erdi husten hasten badira?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu asko moduzko formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa asko sarreran.

askogura
1 iz. bizk. Oniritzia, maitasuna.
2 adj. bizk. Handinahia.

Aztergaia: askogura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gura.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 oniritzia, maitasuna. 2 handinahia.

askojakin
1 adj. Jakintsua. Askojakina zen Axular, eta mutila, gainera, zekiena esaten.
2 adj. Maltzurra, asmotsua. Guztiz askojakina zen azeri zaharra.

Aztergaia: askojakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
askonahi
1 iz. Onginahia, maitasuna.
2 adj. Handinahia.
Azpisarrerak

Aztergaia: askonahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

askonahiko.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 onginahia, maitasuna. 2 handinahia.

askonahiko
adj. g. er. Handinahia, handitasun irrika bizia duena.
Loturak

Aztergaia: askonahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

askonahi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

askorbiko
adj. kim. Ik. azido askorbiko.
Azpisarrerak

Aztergaia: askorbiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): askorbiko 45: Elhuyar (“Izan ere, azido askorbikoa antioxidatzailea da, eta, bestetik, kaltzioa osagai garrantzitsua da elikaduraren eta osasunaren ikuspuntutik begiratuta”), Consumer 44 (adib.: “azido laktikoa edo E-270, azido zitrikoa edo E-330, azido askorbikoa edo E-300 eta baimendutako beste hainbat aditibo, hala nola glutamato monosodikoa edo E-621 zapore-emailea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: askorbiko 2: Berria (“Ez dute edarion izenik zabaldu, baina, esan dutenez, osagaien artean benzoato sodikoa eta azido askorbikoa dituzte”), Iban Zaldua (“audanoz, zikutaz eta azido askorbikoz osatutako nahasketa bitxi bat”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ascórbico / fr ascorbique: Elhuyar: askorbiko / Nolaerran: - / Zehazki: askorbiko / Labayru: - / Adorez5000: askorbiko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Adibidea gehituko zaio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

azido askorbiko

askotan
adb. Maiz. Askotan ikusten dut.
Loturak

Aztergaia: askotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

askotara
adb. Era askotara. Gu, askotan eta askotara esan izan dudanez, hartzaile izan gara emaile baino areago. Askok eta askotara azaldu izan dute miragarrizko antzaldatze hori.
Loturak

Aztergaia: askotara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

askotara forma 15 aldiz ageri da OEHan (Or Aitork 12 #mdash#adib.: "Ikusten dut, bai, gorputzak askotara adierazten dula adimenak alde bakarrera ulertzen duna; eta adimenak askotara ulertzen dula, gorputzak alde batera adierazten diona" / 'multipliciter'#mdash# eta MEIG 3 #mdash# adib.: "Askok eta askotara azaldu izan dute miragarrizko antzaldatze hori", "askotan eta askotara esan izan dudanez") eta 5 aldiz EEBSn (Or Aitork 4 eta A. Begiristain: "Askotan ta askotara igarleen aoz Yainkoak gure arbasoei beiñola itz egin ondoren"); jaso duten hiztegiak: EuskHiz (AS), HiztEn-LurE eta ElhHizt (AS), HiruMila, EskolaHE (AS), DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm; ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asko sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

askotan eta askotara esana.

askotariko
adj. Era askotakoa; askotatik duena. Ik. nabar1 2. Galdera asko eta askotarikoak. Askotariko industria.

Aztergaia: askotariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

askotariko: askotariko industria.

askotasun
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, askotasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ugaritasun].

Aztergaia: askotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Erabili gabea

Er. gabea. Ik. ugaritasun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): askotasun* e. ugaritasun.

askotu, asko/askotu, askotzen
da/du ad. zah. Ugaritu.

Aztergaia: askotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

asko(tu), askotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ugaritu.

askotxo
zenbtz./adb. asko-ren txikigarria. Hirietako euskaldunak, denak ez, baina bai askotxo, azaletik bakarrik dira euskaldun. Askotxo nekatuta. Gehiegizkotzat jotzen dute askotxok.

Aztergaia: askotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
askotza
iz. Kopuru handia. Ola handien jabeek askotzak irabazten dituzte. Perretxikoak, egon bazeuden, baina askotzarik ez.

Aztergaia: askotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

askoz (ere) ...-ago
Askoz gehiago egingo dizuete zuei. Askoz ederragoa da zurea. Askoz ere ederkiago. Askoz hobea da.
askozaz (ere) ...-ago
Askoz ere ...-ago. Orain nagoen baino askozaz bakarrago eta utziago. Askozaz ere hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper