17 emaitza arrisku bilaketarentzat - [1 - 17] bistaratzen.

arrisku
iz. Ezbehar edo kalteren bat gertatzeko mentura; norbaiten edo zerbaiten izatasunari edo osotasunari eraso diezaiokeen gauza, eta hortik segitzen den egoera. Hark begiratuko zituela ur eta uholde guztien arriskutik. Ondasunen ugaritzeak, berez ona izanik ere, arriskua ekarri ohi du berekin. Arrisku horretatik bere burua gorde nahi duenak. Arrisku handiko egitekoa. Arrisku larrian bizi ziren. Ez da bere asmoaren arriskuez jabetzen. Hiltzeko, dena galtzeko arriskua. Presidenteak etorkinen eta mugen inguruan agertu duen jarrerak frantziarrak elkarren aurka jartzeko arriskua sor dezakeela. Arriskuko eritasun bat duzunean. || Kanpoko erasoen arriskupean (Ik. arriskuan).

Aztergaia: arrisku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arrisku, irrisku [arrisku hobestekoa da]

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

irrisku. Ipar. Ik. arrisku

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Irrisku, iparraldean Ez eta ez. Zuberoan, arrisku hasierako "a" batekin "hegoaldean" bezala" (1993-02)

 - [K204]: Lhande Xiberoatarrak ez duelarik Xiberoko berezitasunik huts egiten ez du aipatzen arrisku badenik ere. Hirrisku eta irrisku baizik ez du ematen" (1995-01-13)

 - [E306]: "'arrisku(t)an egon/izan' eta 'arrisku(t)an jarri/ipini' azpisarrerak sartzea proposatzen dugu (XX. mendeko corpusean nahi adina agerraldi daude)" (2002-09-02)

arrisku egoera, arrisku-egoera
iz. Arriskuren bat dakarren egoera; bereziki, gizarteko talde zaurgarrienen osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen duen egoera, zaintza- eta babes-neurri bereziak eskatzen dituena. Espainian 100.000 emakume inguruk, genero indarkeriaren biktima izateagatik, arreta jasotzen dute, eta horietatik 33 arrisku-egoera handian daude. Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak.

Aztergaia: arrisku-egoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh240 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

arrisku(-)egoera 281.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arrisku(-)egoera 25.

Bestelakoak

def: [s.u. arrisku] arriskuan adb. Arrisku egoeran. Bizia arriskuan jarri. Bekatu egiteko arriskuan zara. Galtzeko arriskuan diren gazteak. Baztertua izateko arriskuan dago. Ohorea eta izen ona arriskuan ipini.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrisku eta egoera sarreretan.

arrisku faktore, arrisku-faktore
iz. Pertsona baten ezaugarria edo egoera, eritasun edo osasun arazo jakin bat izateko arriskua areagotzen duena. Hona gaixotasun honi loturiko arrisku faktore garrantzitsuenak: erretzeko ohitura, hipertentsioa eta kolesterol maila altua.

Aztergaia: arrisku-faktore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): arrisku-faktore 51: Elhuyar 12 (adib.: “Adina arrisku-faktore bat da”), Consumer 28 (adib.: “Ikerketa epidemiologikoei esker hainbat arrisku-faktore definitu ahal izan dira”), Berria 4 (adib.: “bihotzeko atakeak eta iktusak izateko arrisku-faktore garrantzitsua den presio arteriala igoarazten duela”), EiTB 5 (adib.: “beste arrisku-faktore batzuk zituen ere”), Argia 2 (adib.: “Frogatuta dago estresa arrisku-faktorea dela gaixotasun kardiobaskularren kasuan”); arrisku faktore 110: Consumer 68, Berria 26, EiTB 10, Jakin, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arrisku faktore 17: Berria 16 (adib.: “Guk anorexiaren eta bulimiaren arrisku faktoreak aztertu ditugu”), Edurne Elizondo (“Geologian, geruza batean lerradurak izateko arrisku faktorea kalkulatzeko, geruzari bere horretan eusten dioten indarrak zatitu egin behar dira behera bultzatzen duten indarrekin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es factor de riesgo / fr facteur de risque: Elhuyar: arrisku-faktore / Nolaerran: arrisku faktore / Zehazki: arrisku faktore / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, asko erabili da eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa arrisku sarreran.

arrisku sari, arrisku-sari
iz. Finantzetan, inbertsio bat egitean, inbertsio hori ez berreskuratzeko dagoen arriskuarengatik eskatzen den interes gehigarria; herri zorraren merkatuan, interes gehigarri berezia, herrialde batek bere zorrarengatik eta zorra ez ordaintzeko arrisku gutxien duen beste batek berearengatik ordaintzen duten interesen arteko aldearen arabera kalkulatzen dena. 2011ko abendutik, Espainiako arrisku saria ez da inoiz 300 puntutik jaitsi.

Aztergaia: arrisku-sari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): arrisku-sari 67: Berria 2 (adib.: “Beste aukera batzuk hobetsi ditu, bankuei arrisku-sariak ordainaraztea edo funtsak sortzea, esaterako”), EiTB 61 (adib.: “Espainiako arrisku-saria 590 puntuko mailara iristear egon da”), Argia 4 (adib.: “EBZaren interbentzio lotsatia arrisku-sariaren maila garaia apaltzeko gauza ez denean”); arrisku sari 213: Deia (adib.: “arrisku sariak, langabezi tasak, murrizketak eta gainerako zenbakiak begi aurrean ditut”), Berria 144 (adib.: “Arrisku sariak Alemaniako hamar urterako bonoen errentagarritasunarekiko aldea neurtzen du”), EiTB 67 (adib.: “Arrisku saria 422 puntuko mailan kokatu da”), Argia (“Zor publikoaren interesak –arrisku sari ospetsua alegia– jaisteko austeritate neurriak eta murrizketak etengabe bultzatzeak ez du ez hanka ez bururik krisia atzean uzteko ahalegin serioa egin nahi bada”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu arrisku(-)sari formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: arrisku sari (arrisku prima*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es prima de riesgo / fr prime de risque: Elhuyar: arrisku-prima / Nolaerran: arrisku sari / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, asko erabili da eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa arrisku sarreran.

arriskua egon
da ad.-lok. Ihes egiteko arriskua dagoelako hartu dute kartzelatzeko erabakia. Honek arazo larria ekar dezake, suizidiorako arriskua dagoenean, adibidez.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskua egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arriskua handitu
du ad.-lok. Arriskua handitzen duten faktoreak. Herrialde pobreetan goseteak izateko arriskua handitzen ari da. Zahartzea da gaixotasunak izateko arriskua gehien handitzen duena. Mutazio hori badago, gaitza izateko arriskua nabarmen handitzen da, eta beldurra eragiten du horrek.

Aztergaia: arriskua handitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arriskua hartu
du ad.-lok. Norbaitek bere burua arriskuan jarri. Poetari, kasu honetan, arriskua hartzea beste aukerarik ez zaio geratzen. || Azkenaldian, bankuek izugarrizko arriskua hartu dute, mailegu eta espekulazio eragiketa arriskuz beteak egin dituztelako. Hona itzultzeko arriskua hartu bazuen, oso kontu garrantzitsua izango zen.

Aztergaia: arriskua hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrisku eta hartu sarreretan.

arriskua izan
du ad.-lok. Gehiegi babesten den haurrak arriskua du gaitasun batzuk ez lantzeko. Arrisku nabarmena duten inbertsioak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskua izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arriskua murriztu
du ad.-lok. Aparteko energia-kontsumo horrekin handitu egiten baita bizitza-itxaropena eta aipatzen ari garen gaixotasunak izateko arriskua murriztu egiten da. Arriskuak murrizteko neurriak.

Aztergaia: arriskua murriztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arriskualdi
iz. Arrisku une edo denbora. Arriskualdietan, leiala ez denaz fidatzea zango bihurrituaz ibiltzea bezala da. Arrantzaleek neke askorekin hartzen dituzte arriskualdi gogorrak.

Aztergaia: arriskualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aberasgarri izan daiteke hitz hori zerrendan jasotzea, horretarako lekukotasunak badira eta: / #mdash#Arrantzalien bizibidea, / Olan da beti, gizonak, / Neke askogaz artzen dittuez, / Arriskualdi gogorrak (Echeita, José Manuel, Josetxo, 102). / #mdash#Gaitz artatik osasunera ark nindekarkela seguru zegon, gaitza areago zirikatuz, merikuek arriskualdi diagotena pitzaraziz (Ormaechea, Nicolas, Agustin Gurenaren aitorkizunak, 126). / #mdash#Ikustekoak izaten ziran, arrisku-aldirik ez zanean (Erkiaga, Eusebio, Batetik bestera, 10). / #mdash#Gaitz artatik osasunera ark nindekarkela seguru zegon, gaitza areago zirikatuz, merikuek arriskualdi diagotena pitzaraziz (Orixe, Agustinen Gurenaren aitorkizunak, 126)' (2002-12-19).

 - [E116]: 'Ni ez nintzateke sartzearen aldeko izango. Egia da erabiltzen dela, baina oso lekukotasun gutxi ditu. OEHn horiek bakarrik ageri dira, baina ez dut adibide bat bakarrik ere aurkitu EEBS, Harluxet, Euskalterm edo Interneten. Horregatik ez nuke sartuko oraingoz, eta egin dezala bere bidea. Nire proposamena: ez sartzea'.

 - [I102]: 'lekukotasun gutxi eduki arren, horrelako aukerak badaudela ikusteko oso egoki deritzot horrelako berbak jartzeari'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arriskualdi sartu'

arriskuan
adb. Arrisku egoeran. Bekatu egiteko arriskuan zara. Galtzeko arriskuan diren gazteak. Bere bizia arriskuan paratu zuelako.
arriskuan egon
da ad.-lok. Haren bizia arriskuan zegoen. Baztertua izateko arriskuan dago.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskuan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arriskuan ipini
du ad.-lok. Ohorea eta izen ona arriskuan ipini zituen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskuan ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arriskuan jarri
du ad.-lok. Bizia arriskuan jarri zuen. Nork bere burua hiltzeko arriskuan jarri.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskuan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arriskugarri
1 adj. Arriskutsua.
2 adj. Arriskua sortzen duena. Suge arriskugarriak.

Aztergaia: arriskugarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arriskutan
adb. Arriskuan.
Loturak

Aztergaia: arriskutan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRISKUTAN. En peligro. v. ARRISKUAN. Neure indar xoillez sekulan ezin eskapa nindekeien arriskutan izatu naiz. Harb 271. Gizonen maleziak hirriskutan ematen zuenean. Ch III 38, 2. Hirriskutan dire, bere bizio zaharretara erortzeko. He Gudu 80. Dohatsu eta milletan dohatsu izanen naiz, hura galtzeko hirriskutan emanen naizen baño lehenago. Mih 9. Hiltzea desiratzen, eta hiltzeko, edo osasunari bidegabe egiteko arriskutan ematen direnek. Brtc 62. Arriskutan zirenen abertitzea. Ib. 208. Arriskutan garenean, / Kuraiez gaitu betetzen. Monho 130. Hetan jartzea Jainkoaren tentatzea da. Irriskutan pharatzea da galtzeko grazia, berthutea. Jaur 108. Etzen Moises emanen hirriskutan nihoren trufa izateko. Hb Egia 8. Frantziko izenik handienak eta ederrenak ekhartzen zituztenak ziren gehienik hirriskutan denbora triste hartan. Elsb Fram 64. Erlijionearen kontra entzuten diren hitzek flakatzen eta hirriskutan emaiten dute Eskualdunen Fedea. Lap VIII (V 2). Uzten badituzte haurrak bathaiorik gabe hiltzeko hirriskutan. CatJauf 105. Ontasuna galduko zukeen, bai eta bere bizia arriskutan ipiñiko. Mde Pr 179. Kamioetan gabiltzan danok / beti gaude arrixkutan. Basarri 170. Familia ere arriskutan eta ondamendira bidean jartzen dugula. Vill Jaink 156. Iltzeko arriskutan jartzen det nere burua. Alkain 45. Gerrako arriskutan oi, nere maite. NEtx LBB 329. Mundua kezkatzen duten auziez jabetzea eta bide berrietan barrena ibiltzeko behar den ausardia, geure burua arriskutan ikusiko badugu ere. MEIG I 111. (Precedido de gen.). Ezartzen du arima mila gaitzen irrixkutan, bizi huntakotz, eta eternitatekotz. Jaur 133. (Precedido de gen.). En peligro de perder. Gure biziaren arriskutan bada ere. CatLav 223 (V 112). (Precedido de tema nominal nudo). Berotzeko gizonak, fede hirriskutan, / Ethor ditezken gerla segidakoetan. Hb Esk 69

arriskutan 105: Consumer 75, Berria 10, EiTB 8, Jakin 4, Argia 5, Laneki, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arriskutan 64: Berria 3, Herria 2, Jon Muñoz 14, Gotzon Garate 4, Fernando Rey 4, Asisko Frantzizko 3, Txillardegi 3, Josu Zabaleta 3, Elena Touyarou 2, Iñaki Iñurrieta 2, Gotzon Garate 2, Iñaki Mendiguren, Jon Arretxe, Karlos Zabala, Josu Zabaleta, Elizen arteko Biblia, Patziku Perurena, Monika Etxebarria, Hasier Etxeberria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa arriskuan arautuarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrisku sarreran.

arriskutsu
adj. Arriskuz betea. Gurasoen zeregin arriskutsua. Bide arriskutsua. Ur zurrunbilotsu eta arriskutsuetan ari dira igerian.

Aztergaia: arriskutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper