17 emaitza aro bilaketarentzat - [1 - 17] bistaratzen.

aro1
1 iz. Garaia, sasoia. Eguberri aroan. Badirudi aro berri baten aurrean gaudela. Halako aro berri bat sortzen da orduan euskal literaturan. Urre aro delako harekin zebiltzan ametsetan ordukoak. Euskera aldizkariaren bigarren aroa.
2 iz. Urtaroa. Aroa hiru hilabeteren artea da. Aroen izenak udaberri, uda, udazken eta negu dira.
3 iz. Historiaurrean bereizten diren garaietako bakoitza. Ik. Metal Aro; Brontze Aro. Paleolito, Mesolito, Neolito aroak. Harri Aroa. Burdin Aroaren azkenaldian.
4 iz. Historia-denbora banatzen den lau zatietako bakoitza. Ik. Antzinaro; Erdi Aro; Aro Moderno; Aro Garaikide. Erdi Aroan eraikitako gaztelu bat.

Esaera zaharrak

Elurra, bere aroan asegarri; handik kanpoan, gosegarri.
aro2
1 iz. Eguraldia. Aro nahasia. Tokia ezagutzen duenak ere izaten du hor lanik aski gauaz, aro txarrarekin batez ere.
2 iz. Giroa. Gau aro ederra. Ereiteko aro ona.

Esaera zaharrak

Ekaitzak dakar aro ona.
Aro Garaikide
iz. Historia banatzen den zatietako laugarrena, Aro Modernoaren ondorengoa, Frantziako Iraultzan hasi eta gaur egun arte hedatzen dena.
Aro Moderno
iz. Historia banatzen den zatietako hirugarrena, Erdi Aroaren eta Aro Garaikidearen artekoa, XV. mende bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte hedatzen dena. Asko dira nazioen jatorria gutxienez Aro Modernora, Erdi Arora ez bada, helarazi nahi dutenak.
aroi
adj. zah. g. er. Alferra, nagia.

Aztergaia: aroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

alferra, nagia.

aroikeria
iz. zah. g. er. Alferkeria.

Aztergaia: aroikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

alferkeria.

arol
adj. Harroa, trinkoa ez dena. Lur arola. Gizakumeen uste arol eta hutsak.

Aztergaia: arol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

harroa, trinkoa ez dena.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lur arola.

aroma
iz. Urrina.

Aztergaia: aroma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "gaur egungo euskaran, 'aroma' ez da ia erabiltzen; XX. mendeko corpusean ez dago, eta, txostenean ageri denez, Euskal Hiztegian soilik da sarrera; ez dugu arazorik nazioartekoa den eta tradizio idatzian 1571an 'aromat' formarekin erabili zen hitz bat onartzeko; gure galdera bakarra da Hiztegi Batuan sartzea merezi duen" (2002-09-02)

aromatiko
adj. Hidrokarburoez mintzatuz, bentzenoaren sailekoa dena. Hidrokarburo aromatikoak.

Aztergaia: aromatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'Kim.' marka eranstea proposatzen dugu (gaur egun horixe da, gure ustez, 'aromatiko' hitza erabiltzen den alor bakarra: 'konposatu aromatikoak', 'eraztun aromatikoa'...)" (2002-09-02)

arotz
1 iz. Heg. Zura lantzen duen pertsona. Ik. zurgin. Arotzaz gainera zen errementaria, hargina, kanpaigilea eta dendaria.
2 iz. Ipar. eta naf. Metalak, batez ere burdina, lantzen dituen pertsona. Ik. errementari. Arotzaren sutegian. Arotzak burdina moldatu nahi duenean, ez du behin ere osoki hoztera uzten.

Esaera zaharrak

Arotzaren etxea zotzez, zotzez ere gaitzez. Gabi arotz berriak galbaheaz ura.

Aztergaia: arotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(h)arotz

Jatorrizko forma

zurgin, ((h)arotz)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria-adierak emateko eskatuz: iz. 1 Ipar. errementaria. 2 Heg. zurgina.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "1. Zurgin. 2. Perratzaile" (1993-02)

 - [I102]: arazoak egon arren, euskalki-banaketa dela bide, agian zurgin hor dagoelarik arotza beraren ondoan jarri beharko litzate (ebanista/carpintero) eta besterako perratzaile, errementari utzi" (1995-01-10)

 - [E306]: "'Ipar.'-ekin batera 'Naf.'? (Euskal Hiztegian, adiera horrek 'batez ere Ipar.' marka du)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: '1 Ipar eta Naf. oker ez banago'.

 - [I202]: '1. Ipar. 'errementaria' dio. Naf. ere gehitu behar zaio, Baztanen, Malerrekan eta Bortzerrietan, behinik behin, esanahi hori badu'.

 - [E116]: 'bai, beraz, proposamena Naf. gehitzea litzateke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arotz iz. 1 Ipar. eta Naf. 'errementaria'. 2 Heg. 'zurgina''.

arotz aulki, arotz-aulki
iz. Zurgintzan erabiltzen den bankua, piezak marruskatzeko edo leuntzeko arrabota antzeko bat erantsirik duena. Ik. aulki 3. Eskulangile honen lan-tresnak ez dira asko: arotz-aulki bat, labana eta daratulua.
arotzeria
iz. Zurgintza. Etxe bat eraikitzerakoan, arotzeria egin aurretik, igeltserotza egin behar da.

Aztergaia: arotzeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arotzeria Sin. zurgintza

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

zurgintza

arotzia
iz. Arotzeria.

Aztergaia: arotzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

arotzeria.

arozgo
iz. Ipar. Errementariaren lanbidea. Haurretan behizain egon zen etxeko bazkalekuetan; eta gero arozgoan, aitaren lagun.

Aztergaia: arozgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-go.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errementariaren lanbidea.

aroztegi
1 iz. Heg. Zurginaren lantegia. Ik. zurgindegi. Aroztegiko txirbila azpigarritzat erabili. Egur bila hasi zen herriko eta inguruko aroztegi guztietan.
2 iz. Ipar. eta naf. Errementariaren lantegia. Ik. errementeria. Lehenago, burdina egiten zelarik Luzaiden, anitz aroztegi ba omen zen. Aroztegi hartan kanoiak eta ezkilak egiteaz gain, aitzurrak, aizkorak eta golde-nabarrak ere egiten ziren.

Aztergaia: aroztegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria-adierak emateko eskatuz: iz. 1 Ipar. errementariaren lantegia. 2 Heg. zurgindegia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: '1. esanahian Naf. marka gehitu'.

 - [E116]: 'Guztiz konforme. Hori da nire proposamena ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'aroztegi iz. 1 Ipar. eta Naf. 'errementariaren lantegia'. 2 Heg. 'zurgindegia''.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper