21 emaitza ardura bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

ardura1
1 iz. Zerbaitetan jartzen den gogo oharmena. Ik. axola; arreta. Haien nagitasuna eta ardura gutxia. Hezkuntzaz duten ardura berezia. Hirigintzaz ardura izpirik agertu gabe. Idazkera ardura handiz zaintzen dute. Jainkoaren gureganako ardura. Gauza horietarako ardura joan den mendean sortu zen. Zerbait arduraz begiratu. Hori baino ardura gutxiagoko ez den zerbait.
2 iz. Erantzukizuna. Jesu Kristok Done Petri apostoluari Elizako ardura guztia eman zionean. || 200 ikasle 9 irakasleren ardurapean. Euskaltzaindiaren ardurapean antolatua. Norbaiten ardurapean utzi. Zure ardurapeko ikastaroa.
3 iz. Kezka. Berandu ez heltzea zen bere ardura guztia. Arduraren bat al duzu?
ardura2
adb. Ipar. Maiz, askotan. Ardura dudalarik negarra begian. Ardura gertatzen den bezala. Halere mintzatu den baino ardurago egon da isilik.
ardura eduki
ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten ardura izan, erantzukizuna izan. (Batez ere -z, -en edo -tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Ardura gehiago daukatela kortako ganaduez, seme-alabez baino. Aingeruek daukate gizonak zaintzeko ardura. Baratzeen ardura zeukan fraide batek eraman ninduen lorategiko belarrak ebakitzera.

Aztergaia: ardura eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARDURA EDUKI (Lcc). Tener cuidado de; responsabilizarse de, harcerse cargo de; interesarse por, preocuparse por. (Principalmente con sintagna nominal con suf. instr. o gen., o con sust. vbal. -(t)zeko como complemento; tbn., mucho menos frec., con complemento con suf. -gatik, -gaz, -(e)tan, con vb. subjuntivo, con interrogativa indirecta o con dativo --como en el caso de Arrese Beitia--)). "Curar, tener cuidado, ardura eukia [sic]" Lcc. v. ARDURA HARTU, ARDURA IZAN. Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX, y en los labortanos Etcheberri de Ziburu, Materre, Duvoisin y los guipuzcoanos Ubillos, Beovide, Etxaide (JJ 100) y Uztapide. [Mesiaren] baitan behar duzu / esperantza segura, / zure othoitzaz duela idukiren ardura. EZ Man I 54. Bekhatu hauk ziaudezek mendeku eske zerura, / Behaztopa ezadintzat iduki zak ardura. Ib. 13. Gure zorrak pagaturik igan zela Zerura, / Handik ere dadukala gure gatik ardura. Ib. 71. Pensamenduak dituzte itzuliren mundura / Eta eztute izanen Iongoikoaz ardura. Ib. 79. Nor da Aurrari dotriña erakusteko arta, ardura edo kontua iduki behar duana? Ub 198. Ezkonduba naz, ta baditut iru ume; baña Amak dauka dotrinia irakasteko arduria, etab

ardura eduki 91: Ortzadar, Deia 4, Elhuyar, Consumer 11, HABE, Berria 37, EiTB 14, Jakin 3, Karmel, Argia 12, Laneki 4, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ardura eduki 22: Berria 14, Juan Kruz Igerabide, Itxaro Borda, Xabier Montoia, Jose Ramon Goikoetxea, Pablo Sastre, Koldo Izagirre, Xabier Mendiguren Elizegi, Mikel Hernandez Abaitua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ardura sarreran.

ardura eman
ad.-lok. Kezka sortu, kezkatu. Esan dezatela nahi dutena; horrek ez dit ardurarik ematen. || Janzteak ez zion ardura handirik ematen; izan ere, etxean sartuta egon ohi zen ia beti.

Aztergaia: ardura eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARDURA EMAN. Preocupar, producir preocupación. Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX, y en Urruzuno y Basarri. Sabelak emoten deutsu ardura geijago arimako gauzak baño. Mg PAb 69. Gauza astun ta arduria emoten dabenetan zelan gabilz? Mg CO 17. Auzi arduria emoten dabeenetan, billatuten da letradurik onena. Ib. 287. Ala ere, ez zidak ardura andirik ematen ire ezten txaarrak ateratzen bazidak odol apur bat. Nere gañean dijoan Mandazai onen zigorrak beldurrago egiten naitziak. VMg 33. --Zer egiten da infernuan? --Kitututen da bekatuen ordea ta kaltea, zeinek orain ain ardura gitxi emoten deuskun. Añ EL1 52. [Gurari txarrak] bijotzian mina, ta arduria sarri emoten deuskubeenak. fB Ic II 259. Egiñ eban aitak testamentuba, ta erabagi zituban bere gauza gustijak. Ez zituban gura izan itxi arazu oneek, arimakuak ardurarik asko emon oi dabeen azkeneengo geisorako. JJMg BasEsc 277. Egija esan nai badozu, ezteutsu zuri ardura andirik emoten baserrikuari egiten jakan kaltiak. Astar II 74. Eta ain ardura gitxi emoten deust salbaziñoiak, edo argiruago esateko, uste dot ain ziur daukadala? Ur MarIl 12. Baiña egiaz, ematen zien ardura apurtxo bat [...] ikusi bearrak. Ib. 86. Orretariko umekeriak ezeutsen ardura ta aizola andirik emoten. A BeinB 43. --Zure gurasoak zarrak badira ta [...]. --Ezteust, andrea, añbeste ardura orrek emoten. Ag Kr 159. Etxeko arazoak baño auzokoak ardura geiago emoten deutsen asko. Echta Jos 62. Esan deiela nai dabena; orrek ezteust ardurarik emoten. Ib. 66. Ardurarikan eztit ematen izenak, kontua daukakigu gauzaren izanak. Urruz Zer 103. Eta oneek ikusi ta yakitiak ardura geiago emon biar dausku. Kk Ab II 137. Entzun-gorrak, Jaungoikoak ardura gitxi emoten eutsienak. Bilbao IpuiB 217. Jazteak ez eutsan ardura aundirik emoten Mautsari. Izan bere, etxean sartuta egon oi zan ia beti, bere loditasuna zala-ta edo. Erkiag BatB 137 (92 ardura esatekorik emon ez). Ardura gutxi ematen die nunai lanean asteak. Basarri 136.

ardura eman 71: Deia 2, Elkar, Consumer, HABE, Berria 45, EiTB 10, Eusko Legebiltzarra, Jakin 3, Karmel 2, Argia 2, Laneki 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ardura eman 38: Berria 14, Herria, Anjel Lertxundi, Itxaro Borda, Joan Mari Irigoien, Javi Cillero, Iban Zaldua, Jose Antonio Mujika, Janbattitt Dirassar, Fernando Rey, Fernando Morillo…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ardura sarreran.

ardura izan
1 dio ad.-lok. Axola izan. Horrek ez digu ardura. || (nork osagarririk gabe). Gutxi ardura digu guri nahiz lehenengoak nahiz bigarrenak garaitu. Ez dizu ardura zer esan duen. Bati ardura diona besteari ez dio. || Zer ardura dio, bada, pixka bat argaltzeagatik, osasunez ondo ibiliz gero? Ez dio ardura; nire etxeko bazter guztiak ikus ditzatela.
2 zaio ad.-lok. Noren erruz gertatu zen ez zait ardura. Nori zaizkio, ordea, ardura horrelako ezerezkeriak? Gauzak zaizkio ardura eta ez gauzak adierazten dituzten hitzak. Herri osoari ardura zaion arazoa. Bost ardura zaie etxe askotan seme-alabei zer komeni zaien.
3 du ad.-lok. Horrek ez du ardura. Baditut gai honetan iritzi neure-neureak, baina orain ez dute ardura. || (nork osagarririk gabe). Ez du ardura horregatik.
4 da ad.-lok. bizk. g. g. er. (Ezezko esaldietan, nor osagarririk gabe). Ez da ardura; zoaz aurrera.

Aztergaia: ardura izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ardura izan 'axola izan'

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ardura 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

arduradun
iz. Zerbaiten ardura duen pertsona. Argitaratze lanen arduraduna. Arduradunak hartu behar du erantzukizuna. Sei talde, bakoitza arduradun baten pean.

Aztergaia: arduradun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
arduragabe
adj. Pertsonez mintzatuz, ardurarik ez duena. Ez gaitezen izan arduragabeak arimaren egiteko handian. Arduragabeak okela gosaldu, ogia bazkaldu, haizea afaldu.
Azpisarrerak

Aztergaia: arduragabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arduragabe izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: arduragabeko .

arduragabekeria
1 iz. Ardurarik eza, axolagabekeria. Gurasoen arduragabekeria. Deus kaltegarririk, are hilgarririk, baldin bada hizkuntzarentzat, arduragabekeria da.
2 iz. Arduragabekeriak eraginiko egite gaitzesgarria. Arduragabekeria handia izan zen.

Aztergaia: arduragabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arduragabeko
adj. bizk. Arduragabea. Guraso arduragabekoetatik irten daiteke seme on bat.
Loturak

Aztergaia: arduragabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe/-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arduragabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

arduragabea.

arduragabetasun
iz. Arduragabekeria. Mundu honetan jazotzen diren zorigaiztorik gehienak arduragabetasunetik datoz.

Aztergaia: arduragabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arduragabetu, arduragabe/arduragabetu, arduragabetzen
da/du ad. Arduragabe bihurtu. Ekandu gaiztoak gogortzen eta arduragabetzen du bekataria.

Aztergaia: arduragabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arduragabe(tu), arduragabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

arduragarri
adj. Arduratzea merezi duena. Onak eta arduragarriak dituzu sineskizun batzuk; gaiztoak eta Jainko gure Jaunaren legearen aitzikoak beste batzuk.

Aztergaia: arduragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hainbat hiztegik (Elhuyar hiztegiak, 3000 hiztegiak, Mujikaren hiztegiak…) hitz hori jasotzen dute, eta Orotariko Euskal Hiztegian ere baditu zenbait lekukotasun: #mdash#Gauza onak ondo egin bear direala, gauza ardurazkoak edo arduragarriak arduraz (Euskalzale, 1897, 113b). #mdash#Onak eta arduragarriak ditugu (siniskizun) batzuek; gaiztoak, eta Jainko gure Jaunaren legearen aitzikoak beste batzuek (Mok, Ees 1924, 108)'.

 - [E116]: 'Sartuko nuke nik ere. Egia da bi adibide horiek besterik ez dituela OEHn, baina EEBSn ere baditu beste bi. Horregatik sartuko nuke'.

 - [I102]: ' (EBB) ados. Adibidea ematea komeniko litzateke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arduragarri: onak eta arduragarriak ditugu siniskizun horiek'.

ardurako
adj. Ohikoa. Gauza komuna da eta ardurakoa, oinak likits izatea, zeren lurrean baitabiltza.
Loturak

Aztergaia: ardurako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ardura 1 sarrerako adlag.ari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

ohikoa.

arduralaritza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arduralaritza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. administrazio].

Aztergaia: arduralaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1997-10-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. administrazio.

arduraldi
iz. Lan batean egunean ematen den denbora. Arduraldi osoko lana.

Aztergaia: arduraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Kontuz hitz honekin ere. Asko erabiltzen da, baina gaztelaniatik hartutako kopia da, beste hizkuntzetan ez baita 'dedicación' hitza esanahi honekin erabiltzen. Gaztelaniaz ere, ingelesetik zuzenean hartuta, askotan esaten da 'full time', hau da, ''denbora osoa' eta uste dut hortik jo beharko genukeela. Ez litzateke egokia izango holako zerbait proposatzea? arduraldi osoa h. denbora osoa / arduraldi partziala h. denbora partziala'.

 - [I102]: 'Bat nator PSk dioenarekin, euskarazko itzulpena berez erdaraz egindako elipsi batetik datorrelako: denborako osoko arduraldi. Horregatik arduraldi osoa h. denbora osoa/arduraldi partziala h. denbora partziala'.

 - [E208]: 'arduraldi oso/partzial: Nik ez nituzke baztertuko, ezer baztertzekotan partzial hori baztertu beharko genukeelako. Ez aipatzea hobe'.

 - [E116]: 'Uste dut XK-k arrazoia duela, nahiz lehen bezala pensatzen degitzen dudan. Kontua da nire hanka sartzea izan dela proposamena: 'arduraldi' lehenbiziko itzulian onartu zen. Orain AS horiek gehietzea argi ikusten ez badugu (eta lan taldeak ez du inolako proposamen berririk egin) uste dut hoberena dela gauzak zeuden bezala uztea, nahasi gabe. Beraz, nire proposamena da 'arduraldi' besterik gabe uztea, zegoen gisan'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'OK'.

arduran
adb. g. er. Ardura, maiz.
Loturak

Aztergaia: arduran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ardura 1 sarrerako adlag.ari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ardura, maiz.

arduratan
adb. Arduraturik, kezkaturik. Ez egon, bada, arduratan biharko egunaz. Haize hotz pixka batek, gose apur batek edo gau bateko lorik ezak beldurtzen dituela, edo hilko ote diren arduratan ipintzen dituela.
Loturak

Aztergaia: arduratan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARDURATAN (V-gip ap. Elexp Berg). a) Preocupado. "Arduratan egon, estar preocupado, impaciente. Oinddio eztoskue pagau ta arduratan gare" Elexp Berg. "Etziñan agertzen da arduratan neuan" Ib. (s.v. ardura). Aixe otz puska batek, izerdi batek, gose apur batek, [...] edo gau bateko lorik ezak bildurtuten ditubala, edo illgo ete dirian arduratan, iminten ditubala. fB Ic II 278. Eta au esan bear eutsan, ez bakarrik etxekoak arduratan eukazalako. A BGuzur 153. Eta gu, beraren bizilagun guztiok, arduratan geunden, ardura gorritan, zer ikusiko. A Ardi 116. Ez egon bada arduratan biarko egunaz; biaramonak beretzat ardura izango du (Mt 6, 34). Ir YKBiz 134 (Lç, TB, HeH, SalabBN artha, Dv grina, Ip lankheia, Ur arazoa, IBk kezka). Ba, beti arduratan senarra emaztian gustua eitteko, eta au, bere aldetik, aura kontentuz erabiltzeko. Etxba Ibilt 469. (Precedido de gen.). Preocupado por. Zeu zara gure Ama, elorri latzean, geure arduratan beti. Gand Elorri 124. (Acompañado de sust. vbal. con suf. -t(z)eko). Ocupado en. Banabil beraren soinekoak kutxatik ateratzen, garbiak egurastu ta zikinak garbierazteko arduratan: eta galtza batzuk astintzen ari naizelarik plaust. A Ardi 25. b) Con cuidado. Riktrudisek arduratan ibilli zeiteala esan eutsan, arerioak eukazala-ta. Ag AL 163. Agur, baiña ez aztu gero arduratan ibilteagaz. Ib. 156.

arduratan 4: Berria, Karmel 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arduratan 1, Unai Iturriaga (“Ez zuen maite amari gezurrik esatea, nahikoa entzun zituen bizitzan zehar, baina oraindik gutxiago ama arduratan ibiltzea”).

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da automatikoa eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ardura sarreran.

arduratsu
1 adj. Pertsonez mintzatuz, ardura agertzen duena. Oso arduratsua da zeregin guztietan. Morroi arduratsua. Historialari arduratsua, baina aspergarri samarra.
2 adb. Zer ari zara errekara begira horren arduratsu? Eginkizunak arduratsu bete ditzaten.
3 adj. Gauzez mintzatuz, ardura handia eskatzen duena. Arazo arduratsua.

Aztergaia: arduratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arduratu, ardura/arduratu, arduratzen
1 da ad. Ardura hartu, erantzukizuna hartu. Ikastaroaz arduratu direnak. Diru arazoaz arduratuko den batzordea. Inor ez dela arduratu greziar autoreak euskarara itzultzen.
2 da/du ad. Kezkatu. Ez dira etorkizunaz arduratzen. Arazo horrek, tamalez, ez du arduratzen.

Aztergaia: arduratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arduratu, ardura(tu), arduratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arduratu, ardura(tu), arduratzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da-du ad.

ardurazko1
adj. Garrantzizkoa. Ez da Txirrita lekuko txarra ardurazko diren zenbait puntutan. Ardurazko zerbaitek darabiltza hain axolati.
Loturak
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper