16 emaitza apaiz bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

apaiz
1 iz. Erlijio katolikoan, meza emateko eta aitortzak entzuteko esku duen gizonezkoa. Ik. abade 2; apez. Apaizari deitu zion, hilzorian baitzegoen. Apaiz jantziak. Apaiz jauna.
2 iz. Edozein erlijiotan, batez ere Itun Zaharreko, Greziako eta Erromakoetan, opariak eta gainerako ospakizunak egiteaz arduratzen den pertsona. Jupiter jainko gezurrezkoaren apaiza. Apaiz pagano bat.

Esaera zaharrak

Apaiza eta odolkia, egiten diren bezalakoak izaten dira.

Aztergaia: apaiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

orain arte landutako irizpideen arabera, apez litzateke hobestekoa, apaiz ia G bakarrik baitzen lehen; gaur, ordea, GN eta Bra hedatzen ari da, eta horregatik hobetsi du batzordeak, apez ere onartuz bigarren mailan

Jatorrizko forma

apaiz, apez [apaiz hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: apaiz nagusi (eta, onartu-argituz gero, apaiz-txori).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat. (1993-02)

 - [I102]: nire ustez ez da egokia, apaiz hori ez delako benetan Bizkaieraz erabiltzen, eta apez aldiz, nahi eta ez hitz-familia oso batekin erabili behar delako: apezpiku, auzapez eta apeztegi (ez ahaztu Apeztegia abizena). Are gehiago, apaizgaitegi hori asmatua dela esango nuke. Apeztegia, ordea, ez" (1995-01-10)

 - [E306]: "'woman priest' / 'mujer sacerdote' / 'femme prêtre' eta 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' kontzeptuen euskarazko terminoak sartzea proposatzen dugu; ez dago datu askorik (EBBSn ez dago ezer, eta Interneten 'apaiz emakume' behin eta 'emakume apaiz' bi aldiz aurkitu ditugu; arazoak: 1) bi kontzeptuetarako adierazle bakarra? (kontuan izan 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' erlijio paganoetako adierazteko erabili ohi direla; 2) 'apaiz emakume' ala 'emakume apaiz'?; gure proposamenak: 1) hiru erdara horietan bi kontzeptuak adierazteko adierazle-espezializazioa gertatu den arren, uste dugu euskaraz, tradiziorik ezean, hobe genukeela adierazle bakarra erabiltzea; 2) Elhuyarren hiztegietan 'apaiz emakume' sartu dugu; dena dela, zalantza egiten dugu oraindik ere egokiena ote den; berez, 'apaiz' da gune-ideia, eta 'emakume', bereizgarria (arrazoibide hori onestera, 'apaiz emakume' edo 'emakume-apaiz' egin liteke); baina euskaraz 'emakume langile', 'emakume idazle', 'emakume enpresari' eta kidekoak erabiltzen dira normalean, ez alderantzizkoak ('langile emakumeak'...), eta horik atera daiteke euskarak egitura hori duela berezkoagoa (edo, egia esanda, izen-ordena berean kalkatu dituela erdal terminoak); tradizio horri heltzea onestera, 'emakume apaiz' egin liteke; ez dugu guztiz argi zein alde egin, baina 'emakume apaiz' proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  apez hobetsiko luke.

 - [E116]: "apaiz nagusi azpisarreran adibide hau bezalako bat ez litzateke sobran egongo: Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten. Bestetik, nik ez nuke apaiz-txori sartuko oso adiera diferenteak dituelako eta premia argirik ez dagoelako".

 - [E103]: "erantsi [...] apaiz mutil beretter / apaiz sagar 'anis sagarra'".

 - [E116]: "Hori guztia prestatua zelarik, ohar egile baten (E306) txostentxo hau etorri da eta, bere horretan ematen dudana, interesekoa izan daitekeelakoan: Azken oharrak: E306: "'woman priest' / 'mujer sacerdote' / 'femme prêtre' eta 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' kontzeptuen euskarazko terminoak sartzea proposatzen dugu; ez dago datu askorik (EBBSn ez dago ezer, eta Interneten 'apaiz emakume' behin eta 'emakume apaiz' bi aldiz aurkitu ditugu; arazoak: 1) bi kontzeptuetarako adierazle bakarra? (kontuan izan 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' erlijio paganoetako adierazteko erabili ohi direla; 2) 'apaiz emakume' ala 'emakume apaiz'?; gure proposamenak: 1) hiru erdara horietan bi kontzeptuak adierazteko adierazle-espezializazioa gertatu den arren, uste dugu euskaraz, tradiziorik ezean, hobe genukeela adierazle bakarra erabiltzea; 2) Elhuyarren hiztegietan 'apaiz emakume' sartu dugu; dena dela, zalantza egiten dugu oraindik ere egokiena ote den; berez, 'apaiz' da gune-ideia, eta 'emakume', bereizgarria (arrazoibide hori onestera, 'apaiz emakume' edo 'emakume-apaiz' egin liteke); baina euskaraz 'emakume langile', 'emakume idazle', 'emakume enpresari' eta kidekoak erabiltzen dira normalean, ez alderantzizkoak ('langile emakumeak'...), eta horik atera daiteke euskarak egitura hori duela berezkoagoa (edo, egia esanda, izen-ordena berean kalkatu dituela erdal terminoak); tradizio horri heltzea onestera, 'emakume apaiz' egin liteke; ez dugu guztiz argi zein alde egin, baina 'emakume apaiz' proposatzen dugu" (2002-09-02).

 - [E116]: Beraz, erabakiko beharko litzatekeena: apaiz; apaiz nagusi Sin. apaizburu / apaiz-txori (???) Nik hau ez nuke sartuko. Lan taldeak dioen bezala, ez dakigu ongi zer motako txoria den ere (OEH: 'aguzanieves', 'golondrina'). Hau onartzen bada, gainera, bereiz eman beharko litzateke, sarrera gisa. / apaiz emakume (???) / emakume apaiz (???. Honen toki naturala, onartzekotan, emakume sarreran egongo litzateke. Literaturan 'apaizeme', eta 'apezeme' erabili izan dira 'sacerdotisa' adierazteko) / apaiz mutil 'beretterra'; apaiz sagar 'anis sagarra' (kontuan izan, hala ere, 'anis sagar' ez dugula sartu hiztegian)".

 - Erabakia: BAgiria (1995-10-27): biak onartu baina apaiz-i lehentasuna. Beraz, apaizgai, apaizgaitegi, apaiztu...Erabakia (2003-06): "apaiz [eta AS gisa] apaiz nagusi Sin. apaizburu Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten / apaiz sagar 'anis sagarra' (eta sartu 'anis sagar' AS 'anis' sarreran)".

apaiz egin
ad.-lok. Apaiztu. Horretarakoxe egin zen apaiz: gizon-emakumeak salbatzeko. Apaiz egin eta urtebetera, neure parrokiara bidali ninduten.

Aztergaia: apaiz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: APAIZ EGIN. Hacer(se) cura, ordenar(se) sacerdote. Huna, Apez egin zare, eta konsekratua zara meza erraiteko. SP Imit IV 5, 2. Ordü berian apostoliak apez egin zütian. Bp I 72. Apaiz egiten diranak egite berean Obispo jaunaren hitzez arzen dutela Apostol Jaunak izandu zuten egitekoa ta eskua. Mb IArg I 366. Itz oekin apaiz egiñak geratu ziran Apostoluak. AA I 550. Emaztik ukheitekoz nik bezain khario / egin ziteie aphez edo jun soldado. Etch 127. Iloba bidetan du aphez egiteko. Hb Esk 116. Natalek aphez egiteko gogoa bazuen. Laph 135. Seminario eder batian / Logroñon apaiz egiña. Xe 370. Horren aitamek dute / ohore atsegin, / Beren semea aphez / baitzaiote egin. Zby RIEV 1908, 608. Madarikatua, milla bider, Iñaxiok apaiz egiteko asmoak artu, eta nik eragotzi nion eguna. Moc Damu 33. Ordu onean egin ziñan apaiz. Ag G 94. Onera etorrita apaiz egin adi, emengo apaiz, emaztedun apaiz. A Ardi 27. Apaiz egin nintzan egunean. Jaukol Biozk 95. Lau seme apaiz egiñak eta / zein baño zein argiago. Basarri 22. Ortarakoxe egin zan apaiz: gizon-emakumeak salbatzeko. MAtx Gazt 92. Baiña nik egin bear nuan apaiz eta Meza berriko pozik enion eman amari. NEtx LBB 87. v. tbn. Or SCruz 19. Munita 7. Apez egin: Zerb Azk 21. Aphez egin: Elsb Fram 153. Eta zer egiten du Zeremonia onek? --Len Elizan egitekorik etzuan gizona egiten du Eliz-gizon, ta Apaiz. Ub 220. EH2016: def: abade egin Bizk. Apaiz egin. Alargundu eta gero, abade egin zen. [s.u. abade]

def: abade egin Bizk. Apaiz egin. Alargundu eta gero, abade egin zen. [s.u. abade]

apaiz egin 20: Berria 8, EiTB 2, Jakin 3, Karmel 2, Argia 2, Erlea, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

apaiz egin : Berria 5, Elizen arteko Biblia 2, Asisko Frantzizko 2, Pello Salaburu, Gotzon Garate, Joxerra Garzia, Patxi Zubizarreta, Xabier Aranburu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa abade egin bezala.

Informazio lexikografikoa

azpisarrera gisa jasotzekoa apaiz sarreran.

apaiz nagusi
1 iz. Jerusalemgo tenpluko apaizen burua. Ik. apaizburu. Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten.
2 iz. Apaizen burua. Amon Ra-ren apaiz nagusia, Tebasko faraoiaren irudira sortu zen.

Aztergaia: apaiz nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-09-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

apaizburu.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

nagusi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

apaiz sarrerari dagokion azpisarrera.

apaizaita
iz. g. er. Erretorea.

Aztergaia: apaizaita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-09-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: a) 'cura párroco' adierako 8 apez-aita : Ub, LE 4 #mdash#horietan apaizaita eta apezaita bana#mdash#, Zab Gabon 2, EE 1884; b) 'obisp(ad)o' adierako apaiz-aita-nagusi (H) eta apaizaitago (Izt C) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'erretorea' adierakoak dira3 apaiz-aita (S. Onaindia 2, D. Inza) eta apez-aita 1 (F. Portu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apezaita : LurE; apaizaita : HiztEn, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: apaizaita : EuskHizt ("† ik. apezaita"); ElhHizt, HiruMila; DRA; apezaita : EuskHizt, DRA; apaiz-aita : PMuj DVC (eta apez-aita). // Ez da agertu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. apezaita / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. erretore.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

apaizburu
iz. Apaiz nagusia. Eta Jerusalemera itzulita, apaizburuari esan zioten zer gertatu zitzaien.

Aztergaia: apaizburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

apaizburu (eta aldaerak), a) 'Jerusalemgo tenpluko apaizen burua' adierakoak 29 dira: corpusean 27 (Lard 25, Inza Azalp 2) eta OEHan beste bi (Ur Mt 26,3: "Orduan bildu ziran apaiz buruak (...) Kaifas zeritzanaren atarian"; Or MB Mt 21,15: "Apaizburu ta idazlariak, ostera, Ark egin arrigarriak ikusirik [...] asarretu ziran"); b) 'erretorea' adierakoak 8: corpusean 5 (ArgiDL, TAg Uzt, Etxde JJ, NEtx 2) eta OEH argitaratuan beste 3 (J.B. Ayerbe: "Agirre-tar Domingo gaurko gure apaiz-buru arduratsuak ezarritako zolairu ederra"; BPrad EEs: "Toledoko Justa deunaren eleizako apaizburu (arzipreste) Julian Perez zeritzaiona zan"; Eguzk RIEV: "Antonio Lopez del Puerto apezburuak ere ibillaldi ontara uts-egin zuan"); apaiz nagusi (eta aldaerak), a) 'Jerusalemgo tenpluko apaizen burua' adierakoak 123 dira: corpusean 112: G 109 (Mb IArg I 2; Ub 5; Gco II; AA I 2; Lard 35; Arr Mau; ArgiDL 2; Inza Azalp; Ir YKBiz 59; Arti MaldanB), IE 2 (Gç, Jnn SBi), Zu 1 (Ip Hil) eta OEH argitaratuan beste 11 (Ur Mt 26,3: "erriko zarrak apaiz nagusiaren, Kaifas zeritzanaren atarian"; Ur Mt 26,62: "jaikirik apaiz nagusia, esan zion"; IBk Mt 26,65: "Orduan apaiz nagusiak urratu zituen soinekoak"; IBk Act 5,17: "Apaiz nagusiak eta bere alderdikoek (...) apostoluak bahitzeko agindua zuten"; IBe Io 18,19: "Apaiz nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz galdegin zion Jesusi"; Ol Mt 26,3: "Kaipa zeritzan apaiz nagusiaren yauregian bildu ziran"; Ol Act 4: "Baita apaiz nagusi Ana, ta Kaipa (...) ta apaiz sailleko guziak ere"; Dv Io 19,15: "Aphez nausiek ihardetsi zuten: Guk ez dugu Zesarrez bertze erregerik"; Leon Mc 2,26: "Jainkoaren etxean sartu zela, Abiathar aphez-nausi zelarik"; Leon Lc 22,54: "Eskuratu zuten orduan eta aphez-nausiaren etxerat ereman"; Ur Ex 35,19: "Aaron apez nagusiaren eta bere semeen jantziak"); b) 'erretorea' adierakoak 13 dira: corpusean 12: B 2 (Ag Kr), G 4 (KIkG; Or 2; Etxde JJ), IE 5 (HU Zez; Zerb Azk 3; Xa Odol), Zu 1 (Const), eta OEH argitaratuan beste bat (Etxeg RIEV: "Eziñ arkitu balitezke oek, naikoa izango da Premielizako apaiz-nagusiaren sinisgaia"); c) 'apezpikua' adierakoak 23 dira: corpusean 19: G 16 (AA 11; Arr GB; Aran SIgn 2; Bv AsL; Inza Azalp), IE 3 (Añ CatAN; CatLuz; Legaz) eta OEH argitaratuan beste 4 (CatBurg: "Nor da Aita Santua? #mdash#Erromako Apaiz nagusia"; Mb OtGai: "Jesus maitagarri Aita Santu, edo Apaiz-Nagusi hau"; Mb OtGai: "Eternidade guzirako Apez-nagusi, edo Aita santu eginik arkitzen den Jesus maitagarria"; Aran EE 1885: "Zeña Bitoriako Apaiznagusiyak bedeinkatu baizuen illaren 25-an"); d) 'aita santua' adierako 1 OEH argiratuan (Ur BulaG: "Pio Apaiznagusi Jaungoikoaren serbitzarien serbitzariak betiko oroipenerako"); apaizburutza G 1 (TAg Uzt: "Goierriko erritxo batean ziardun apaizburutzak zemazkion arloetan"). apaiz-nagusitza G 1 (Lard: "esan zitzaion, Ejipto'tik irten ziranetik arteraño, Apaiz-nagusitzak aren jatorrian iraun bazuen ere, beste batera aldatuko zuela").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apaizburu 6 aldiz jaso da: a) 'Jerusalemgo tenpluko apaizen burua' adierako 4, G-EB (J. Kerexeta; Zait Bidalien egiñak; A. Begiristain; IBe); b) 'erretorea, artziprestea...' adierako 2 (Urruz in Jesus'en biotzaren deya; S. Arambarri); apaiz nagusi 17 aldiz: a) 'Jerusalemgo tenpluko apaizen burua' adierako 11, B-G-EB (F. Zenarruzabeitia; A. Zarranz, Zait in Euzko Gogoa; J.C. Alonso, G. Nazabal, UZEI 3, Mintzo eta Kantu); b) 'erretorea, artziprestea, apezpikua' adieretako 6, G-IE-EB (A. Begiristain; S. Onaindia; E. Salaberry; J. Urrutikoetxea; X. Arbelbide; P. Xarritton).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apaiz-buru : AB38 1 ('Jerusalemgo tenpluko...'); apaiz nagusi a) 'Jerusalemgo tenpluko...': DFrec 3 (eta apaiznagusi 1), AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (eta 'gran pontífice', 'sumo sacerdote / pontífice' bana); b) 'erretorea': DFrec 2; 'apezpikua': Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

BiblE-n apaizburu (71 ager.) eta apaiz nagusi, biak ageri dira.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: EuskHizt: apaiz nagusi ("a) Itun Zaharreko erlijioko apaizen burua. b) G. er. (*1715. 1747). Gotzaina // Erretorea"), apaizburu ("G. er. 1. (Zah.) Apaiz nagusia. 2. (1912). Erretorea"); HLEH: apaiz nagusi ("Itun Zaharreko erlijioko apaizen burua"); ElhHizt: apaiz nagusi ("sumo sacerdote"); EskolaHE: apaiz nagusi ("Itun Zaharreko erlijioko apaizen burua"); Casve EF: apeznausi ("grand-prêtre"); HaizeG BF: apeznausi ("doyen, chanoine"); Lh DBF: apheznausi ("1 (Hirb.) grand prêtre; 2 (Chah.) chanoine"); PMuj DVC: apaizburu ("1 párroco. 2 arcipreste"), apaiz-burugo ("arciprestazgo (cargo)"), apaizburu-mende ("arciprestazgo (jurisdicción)"), apaiz-burutza ("dignidad"), apaiz-nausi ("arcipreste"), apaiz-nausigo ("arciprestazgo (cargo)"), apaiznausi-mende ("arciprestazgo (jurisdicción)"); DRA: apaizburu ("sumo sacerdote"), apaiz-nagusi ("pontífice"), aphez-nausi ("1 canónigo. 2 sumo sacerdote"), aphez-nausitasun ("sumo sacerdocio"). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

apaiz nagusi.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

apaizeria
iz. Apaizen multzoa. Jainkoen gurtzak etengabeko arreta eskatzen zuenez, herririk gehienek talde berezi bihurtu zuten apaizeria.

Aztergaia: apaizeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu apaiz(t)eria / apaizti formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ager. banako apaizeria (J. Intxausti: "Gizartea erlijio gabetzea, ez da apaizeriarentzat soziologi gertakizun bat") eta apezeria (X. Mendiguren: "apezeria baserritarrak ez zuen izan mobilizatzeko aukerarik"); apaizti 4 aldiz jaso da, obra berean (I. Aranburu in Gipuzkoarra, 1922: "Erridi guzietan dakust apaiztia (clero) dala geyen, ederkien eta bizien Aberrizko lanetan egiten duana, Euzkadi'n ez"; "Alde guzietan bat bera: apaiztia langillerik bikaiñena aberrizko lanetan"; "Zer dala ta Euzkadi'n apaiztia abertzale ez da?"; "Ori ondo dago dio norbaitek, baña orrek ez dakar apaiztiak zergatikan Aberriko izkera maitatu biar duan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apaizeria : DFrec 1; apaizteria : Euskalterm 2; apezeria : DFrec 5, AB38 2; apezteria : AB38 3; apaizti ez da inon jaso; 'clero' itzulitako besteak: elizjende : Euskalterm 6; klero : AB38 6; AB50 1; Euskalterm 7.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: apaizteria : ElhHizt-HiruMila; PMuj DVC (eta apaizeri, apezeria); apaizti : PMuj DVC (clero capitular). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Hiztegi berezituetako datuak

Ik. Erlijioa/2 (UZEI): apaizteria (apaizen multzoa); klero (edozein erlijiotakoa); klero (krist.), elizjende (multzoa).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal clero, clergé formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: 1 klero, elizjende; 2 apaizak, apaizteria (eliza katolikoan) // HiruMila: 1 (conjunto, sentido cristiano en general) elizjende, klero; 2 de cualquier religión: klero; 3 conjunto de sacerdotes: apaizteria // Lur EG/CE eta EF/FE: elizgizon(ak) // Casve FE: apezgoa; apezkünte // HaizeG FB: apezak // T-L LFB: aphezak // PMuj DCV: (secular) erriko apaizak; (regular) araupeko apaizak; apezteria, apaizak, apaiz-jende, eliz-gizonak.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria: lantaldeko kide guztiak -t- gabearen aldeko dira, nahiz berria izan, erabilixeagoa baita.

apaizetxe
iz. Erretore etxea. Apaizetxeetako neskame horien antzera. Apaizetxea elizaren alboan zegoen.

Aztergaia: apaizetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: apaiz-etxe : Aran SIgn, Bv AsL, Apaol, Inza Azalp, Or SCruz, Tx B I, Etxde JJ, Vill Jaink; apaizetxe : A Ardi; apez etxe : HU Zez, Const; apez-etxe (eta -ph-): HU Zez, Prop 1904, Barb Sup, Or Eus, Zerb Azk.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apaizetxe G-EB 4 (J. Garmendia; Otermin, Deia 1988); apez etxe EB 2 (X. Arbelbide; eta P. Xarriton: "apez-etxe"); apezetxe IE-EB 2 (B. Mendisco; J. San Martin).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apaizetxe : HiztEn; apaiz-etxe : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apaiz etxe : EuskHizt (AS), PMuj DVC (apaiz-etxe); apaizetxe : ElhHizt, HiruMila; apezetxe : Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF; apez etxe : Lh DBF (aphez-etxe), HaizeG BF (AS), DRA (aphez-etxe), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: apaiz etxe / HiztEn: apaizetxe / LurE: - / ElhHizt: apaizetxe / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

zalantzak aitortuz, hitz batean idatzia proposatu da, joera hori sumatzen baita idazleetan (eta hala ageri baita hainbat hiztegitan); cf. gainera abadetxe.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Apezetxe eta Apeztegi. Hauek dira Nafarroan, behintzat, erabiltzen diren hitzak. 1. itzulian apez h. apaiz eman zenez gero, orain apaizetxe eta apaiztegi sartzea eskatzen du. Dena dela, azkeneko bi batzarretan atera da h. marka argitu beharreko kontua eta, nire ustez, hau horietako bat da. Egokiena ez litzateke apez hitzari h. marka kentzea izanen?'

 - [E116]: 'zaila da hemen Erabakia hartzea. AIk dioena hala da, 'apezetxe' batez ere barra-barra erabiltzen delako. Deituretan biak dira aski arruntak, eta literaturan ere biak ageri dira, nahiz maizago 'apaiz etxe' (ikusi txostena). Bestetik 'apezpiku' (nahiz 'apaizpiku' ere erabili izan den) onartu genuen. Ez dakit zein den AIren proposamena: 'h' hori kendu eta bi sarrerak ematea ('apez', 'apaiz', lehentasunik gabe) edo 'h' horren ordez 'e' jartzea ('apez*' e. 'apaiz')? Nik ez nuke aldaketarik egingo orain lehen onartutakoan. Beraz, bere horretan utziko nuke oraingoz 'apez'-'apaiz' kontua. Koherentziak eskatuko luke lehen egin zen gauza bera egitea, nahiz beste aukera bat izan daitekeen lan taldearen proposamena besterik gabe onartzea. Nik ez dut argi ikusten. Beraz: apaizetxe / apaiztegi 'apaizetxea' / eta nahi bada, hau gaineratu (ez dakit hor Naf eta Ipar jarri beharko litzatekeen. Aurrekoan, 'apez' sarrerarekin ez genuen holakorik egin: apezetxe h. apaizetxe / apeztegi h. apaiztegi'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'apaizetxe; apaiztegi 'apaizetxea''.

apaizgai
iz. Apaiz izateko prestatzen ari den pertsona. Apaizgai izana da. Apaizgai gazte bat, jada sotana jantzia.

Aztergaia: apaizgai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apaizgaitegi
iz. Apaizgaiak hezten diren etxea. Filosofia Baionako apaizgaitegian ikasi zuen. Hamahiru urterekin sartu nintzen Uztaritzeko apaizgaitegian.

Aztergaia: apaizgaitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apaizgintza
iz. Ordena (sakramentua). Zertarako da apaizgintza deritzan sakramentua?

Aztergaia: apaizgintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

apaizgo
iz. Apaizaren lanbidea eta kargua. Apaizgorako amets jasoak zituen. Zenbat lan egin duzun apaizgo bizitzan!

Aztergaia: apaizgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "apaizgoa: sacerdocio".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tasun.

apaiztasun
iz. Apaizaren lanbidea eta kargua. Apaiztasunari darraizkion eginbide handiak.

Aztergaia: apaiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

apaiztegi
1 iz. Apaizgaitegia. Comillasko apaiztegian egin zen apaiz.
2 iz. g. g. er. Apaizetxea.

Aztergaia: apaiztegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

apaizetxea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. apaizetxe.

apaiztiar
adj. Apaizen aldekoa. Garai hartako Ipar Euskal Herrian bi alderdi nagusi zeuden: "xuriak", erregetiarrak eta apaiztiarrak, eta "gorriak", errepublikazaleak eta laikoak.

Aztergaia: apaiztiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

klerikal.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-tar (ik. oharra s.u. bazkaldar).

apaiztu, apaiz/apaiztu, apaizten
da/du ad. Apaiz bihurtu, apaizaren lanbidea eta kargua eman edo hartu. Ik. abadetu; ordenatu1 2. 1537an apaiztu zen, eta aurreneko Meza 1538ko gabonetan eman zuen. Apaizteko xedea hartu dutenei. Gasteizko apezpikuak apaiztu zituen.

Aztergaia: apaiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apaiztu, apaiz(tu), apaizten. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

apaiztu, apaiz(tu), apaizten

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper