13 emaitza andre bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

andre
1 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, emakume itzaltsua, jaunaren emaztea. Ik. andere. Jauregiko andrea. Zaldun batek edo andre batek gauza bera pairatuko du. Jatsuko jauna zuen aita, Azpilikuetako andrea ama.
2 iz. Emakumea, bereziki ezkondua edo adin batetik aurrerakoa. Andrea, gaur egun, gizona beste da eskubideetan. Etxe hartan andreak ziren denak. Bedeinkatua zara zu andre guztien artean. Andre eta gizon, neska eta mutil. Auzoko andre berriketari bat. Gabon, jaun-andreok!
3 iz. (Bokatibo gisa). Ez dut, andrea, mesede hau nik merezi. Andreak, nora zoazte? Agur, andrea. Bai, andre, gogo onez.
4 iz. Emakumeekin erabiltzen den gizalegezko hitza, hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren edo izen berezi baten eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. Andre Milia Lasturkoa. Baionan, andre Lamaignère alargunaren moldiztegian. Markesa andrea negarrez urtu zen. Ordiziako alkate andreari. Sailburu andreari gutun irekia. Andre ostalaria eta bere mirabea. Aita, Pedro Migel Satrustegi, eta ama, Luisa Zubeldia andrea.
5 iz. Emakumezko santuei zenbaitetan ematen zaien titulua. Andre Santa Ana, Andre Santa Ines.
6 iz. Emaztea. Ik. gizon 4. Hori duk Mikelen andrea. Beti andrearekin ateratzen da. Badut andrea, badut semea, badut alaba ere nik. Zorionekoa andre onaren gizona.

Esaera zaharrak

Irunez oihaldun da gure andrea, ez alfer egonez.

Aztergaia: andre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

and(e)re

Lantaldearen irizpideak
Formarik hedatuena da hobestekoa
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: andre gehien , andre-ikuste , Andre Maria , andre-serora ; eta adibide gisa: andre-gizon.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ados, Bizkaiko Andra Mari bezalakoetan izan ezik.

 - [E210]: ""andra* e. andre". Hori gehitzea argigarri izan daiteke".

 - [E116]: "Andre Maria azpisarreran Itziarko Andre Maria edo holako zerbait jarriko nuke, esanahia argitzeko. Adiera, berriz, hola emango nuke, argiagoa delakoan: 'serora, apaizari laguntzen dion emakumea; eliza-ermitetako ardura duena'".

 - [I102]: "bat nator proposatzen diren gehiketekin, hau da, andre gehien, Andre Maria, andre-serora. Gero andre-gizonak ere sartzeko proposatzen da. Bat nator horrekin ere, baina ez forman, nire ustez izen hori izen elkartu zaharra da, eta elkartu hori erabiltzen den tokian ohiko forma da jatorrizkoa dena, alega, ANDRA-GIZONAK, erran nahi baita ANDRA eta ez ANDRE, baina ez bizkaitarra delako, ezpada elkarketa zaharrak forma hori eskatzen duelako. Era berean, eta arrazoi beragatik ANDRA MARI beharko lukeela eginen nuke, baina ez daukat horren frogantza dokumental zuzenik. Onomastika-batzordekideek beharbada zeredozer gehi diezaiokete espekulazio honi".

 - [E208]: "andre-serora Ez dut uste marra behar duenik".

 - [E210]: "andra* e. andre Hori gehitzea argigarri izan daiteke".

 - [E116]: "Literaturan bietatik ageri da, "andre-gizonak" eta "andra-gizonak". Nik uste hemen lehenbizikoa hobetsi behar dela, dudarik gabe, orain arteko irizpideak segitzen baldin baditugu behintzat, lekukotasunak kontuan harturik. Besteetan, badirudi bat gatozela. Zalantza bakarra dut "andre-serora" sarreraren kasuan. Lehenbiziko itzulian "andre-serora" jarri genuen "serora" sarreraren azpisarrera gisa. Bi arazo ikusten ditut hemen: bat, hori ote den tokirik egokiena: badirudi bere tokia "andre" dela, eta ez "serora", orain arteko irizpideak segitzen baditugu behintzat (hori bera dio ELHUYARREk), nahiz, aldika, bi tokietan ematen ditugun azpisarrerak; bi, ez dakit zergatik daraman marra hori. Euskaltzaindiak onartu zuen marraren araua dela eta, marra ezinbestekoa dela holako kasuetan: "gorri-gorria", "apurka-apurka", "seme-alabak", "zuri-gorri", "plisti-plasta", "Ezkio-Itsaso". Bistan da "andre-serora" ez dela kategoria horietan sartzen. "Sudur-luze" bezalakoak bietara idatz daitezke: "sudur-luze" (marrarekin) edo "sudurluze" (batera). Berdin, jakina, "eskuzabal", "musugorri" eta holakoekin. Agian sail honetan sar daiteke "andre-serora" ere ("serora" hor izenlagun gisa dagoelako), nahiz niri gogorra egiten zaidan tratamendu hori ematea (bide horretatik "andreidazle" idatzi beharko genuke). Hortaz, agian egokiena da gauzak zeuden moduan uztea bazterrak ez nahasteko. Definizioa ere lehenbiziko itzulian eman genuena bere horretan utziko nuke. Hau guztia kontuan harturik, nik proposamen hau egingo nuke: andra* e. andre / andre [eta AS gisa] andre gehien Zah. g.er. / andre-ikuste / Andre Maria Itziarko Andre Maria / andre-serora Ipar 'elizaren ardura duen andrea' / serora (kendu hemen 'andre-serora' AS sarrera)".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): andra* e. andre ezartzea ez da onartu; horrek ez du esan nahi Andra Mari bezalakoak zilegi ez direnik.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): "andre [eta AS gisa] andre gehien Zah. g.er. / andre-ikuste / Andre Maria Itziarko Andre Maria (mendebalean, tradizioko eliza batzuetan 'Andramari(a)' / andre-gizonak 'senar-emazteak' // serora (kendu sarrera honetan 'andre-serora' AS)".

andre gehien
iz. zah. g. er. Andre guztiz nagusia. Joana Albretekoa Erregina, Bearnoko Andre Gehien denari.

Aztergaia: andre gehien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

gehien.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

andre sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

andre handi
iz. Anderaurena, dama. Hi ere horrelaxe jantziko haute, dotore baino dotoreago, eta andre handiekin eta zaldunekin autuetan jardungo duk.

Aztergaia: andre handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ANDRE HANDI. Dama noble; gran señora. "Andrandi, gran señora, matrona (V-ger)" Otx Voc. Bekhaturik ezta izan zutan, andre handia. E 101. Etxeko mirabeari etxi, ze dakia andra andi. "Porque no se haga gran señora". RS 525. Lenaengo emaztea isuski, bigarrena andrandi. "La primera mujer escoba, la segunda gran señora". Ib. 65. Handi da oraño gloria / zurea andre handia,/ zeren iarria eskunean / zauden semearenean. EZ Eliç 419. Zenbat munduko Iaun eta Andre handi [...] ioan dira paregabeko arthaz konbentuetara eta hospitaletara pobrezia sainduaren bilha? SP Phil 278. Arren, andre handia, othoizten zaitugu, / Semearen tronuan lagun zakizkigu. Gç 70. --Nor da Ama Birjina? --Andre andi bat, birtutes eta grazias beterik, eta Jangoikoaren Ama. El 47s. Bazuen Mariaren izen sakratuarentzat, errespetu bat hain handia, non ez baitzen ausartatzen ere haren aiphatzera. Deitzen zuen ordinaziozki Andre handia. MarIl 106. Andre handi eta bihotz dunak airatu dire. Hb Egia 139. Bai, Mari Antoni zan egiñ andra andi, / Juana ta Iñaziren inbidiagarri. AB AmaE 421. Nere emazte Maria / Ez da andre bat handia, / Bainan emazte garbia. Elzb Po 197. Jakintsun handi, andre handi izanen direla zer nahi amets eder egin-arazten baitiote. HU Zez 107. Beste edozeñek lango egokitasunak daukazuz zeure errian andre andi ta ona izateko. Ag Kr 161. Ez dea bada hemen legerik, jaun eta andre haundi horien atxikitzeko neurrian? JE Ber 93. Eu be orrexetara jantziko aue, dotore baño dotoriago, ta andrandijakaz eta zaldunakaz autubetan iñarduko dok. Otx 113. Etxauk orrek esan gura bakanderea sorbaldara edo lepo ganera igongo yakeenik andrai, beste guztijak baño andrandijago ixan gura yauala baño. Ib. 127. Aurrerantzian jauregiko andrandi ta neskamiakaz nabastarrekeririk erabilli ezegijan. Ib. 147s. Aberatsen andra aundiak, langilleari, bizitza ona izan dagian lagundu bear leuskioe, ez eriotza ona. Erkiag BatB 178

Ez dugu aurkitu andre handi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

andre handi 6: Berria (“Bertuteen irudien artean Karitatearena da gehien nabarmentzen dena; ohiko moduan irudikatu zuen Grecok Karitatea: magalean hainbat ume dituen andre handi bat, hain zuzen”), Ana Urkiza 2 (“Andre handia zen”), Pello Lizarralde (“Eskolatik ateratakoan haren atzetik joaten ginen Donna Cannone ezizeneko andre handi harekin zihoala”), Elena Touyarou (“Ez zen emazte zoragarri haietarik, ez eta Baionako Durruty notarioren bulegora jiten ohi ziren andre handi haietarik, baina haren baitako zerbaitek erakartzen zuen”), Xipri Arbelbide (“Berdin hil zituzten Maria-Antoaneta Frantziako erregina, eta printzesa Elizabeth, errege Luisen arreba; eta hek bezala hainitz artxapezpiku, apezpiku, apez, fraile, serora, aitorenseme, andre handi, gizon eta emazte jainkotiar”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa andre sarreran.

andre ikuste, andre-ikuste
iz. Ama berriari auzoko emakumeek egindako bisita.

Aztergaia: andre-ikuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS: andre ikuste / HiztEn: AS: andre-ikuste / LurE: AS: Andre-ikuste / ElhHizt: AS: andre-ikuste / EskolaHE: AS: andre-ikuste.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ikuste.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

andre sarrerari dagokion azpisarrera.

Andre Maria
iz. Jainkoaren Amari ematen zaion izena. (Mendebalean, tradizioko eliza batzuetan 'Andramari(a)' erabiltzen da). Andre Mariaren imajina. Andre Maria Birjina. Arantzazuko Andre Maria.
Loturak
andre-gizon
iz. pl. Senar-emazteak. Joseba eta Ane, berrogei urte inguruko andre-gizonak.

Aztergaia: andre-gizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-09-09 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa andre sarreran.

Numeroa

batez ere Pl.

Forma baten adiera(k)

senar-emazteak.

andredena
iz. Kristau erlijioan, Ama Birjina aipatzean izenaren aurretik ezartzen den hitza. Nik ez dut besterik sinetsiko, Andredena Mariak sendatu nauela baizik.
andregai
1 iz. Emaztegaia. Andregaitako nahi ez banauzu. Inoizko andregaia besterekin ezkondurik aurkitzen duenean.
2 iz. Ipar. Etxeko alaba nagusia, oinordekoa. Hartu du esposa laguntzat Etxegoieneko andregaia.

Aztergaia: andregai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
andrekari
adj. Andrezalea. Maskaradetako beltzak gorrien aurkakoak dira: gaiztoak, zikinak, andrekariak, ardozaleak.

Aztergaia: andrekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'eransteko: 'andrezalea' (A. Hiribarren, Etchaun)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11), andre(ka) sarreraz mintzatzean: 'andrekari sartu'.

andremaria
iz. pl. Abuztuan, Ama Birjinaren Jasokunde egunaren inguruan egiten diren jaiak. Ik. Andre Maria. Goizuetako andremariak.
andreña
iz. Kamamilaren antzeko belarra (Matricaria parthenium).

Aztergaia: andreña

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Matricaria parthenium.

andreteria
iz. Andre taldea. Goazen hemendik, andreteria eta gizataldea sakabanatzen hasi baino lehenago.

Aztergaia: andreteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-teria.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

andre-taldea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Nik hemen Bizk. marka sartuko nuke'.

 - [E208]: '-teria atzizkia aski amankomuna denez (gazteria, umeteria, gizonteria...) ez dut uste Bizk. jartzea beharrezkoa denik, bera eskuarki erabiltzen ez dutenentzat 'andre-taldea' azalpena aski da eta'.

 - [E116]: 'Ez dut eragozpenik, baina erabili, bizkaieraz bakarrik erabili da, eta bi adibide ageri dira OEHn: Agirre (Kresala) eta Otxolua. EEBSn ere bada adibide bat, J.A. Agirrerena (Lur ilunak, 1982)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'Bizk. marka ez sartu'.

andrezale
adj. Andreen zaleegia dena. Mutil andrezaleak hankak arin ditu. Ez zaitez, hala bazina ere, andrezale, diru-gose eta tripazain agertu.

Aztergaia: andrezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper