3 emaitza anaia bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

anaia
1 iz. Gizonezko senidea. Ik. neba. Kainek bere anaia Abel hil zuenean. Mikelen anaia. Anaia gazteena. Anaia zaharra, nagusia. Gure anaia Kasimiro zenak. Anaiarekin etorri naiz gaur. Anaia bat dut Bilbon. Anaia bikia. Bular anaia. Sabel anaia.
2 iz. Beste batekin nolabaiteko anaitasunak lotzen duen pertsona. Iparraldeko gure anaiak. Zaudete, beraz, iratzarririk, ene anaia maiteak.
3 iz. Zenbait ordenatan, apaizten ez diren kideei ematen zaien izena. Komentuko anaia bat etorri zitzaion. Hari zerraizkion bi aita eta bi anaia misiolari. Anaia Frantzisko, arreba Klara.

Aztergaia: anaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: anaia ’hermano’: TAV, ChantP, Lç, RS, Canc. pop. in ConTAV, Mat, Ber Trat, P. Guillentena in EZ Man, EgiaK, Ax, SP Imit, Cap, Gç, Bp, ConTAV, ES, Urt Has 42,13, Ch, CatLav, El, He Gudu, Mst, Mb IArg, Cb Eg, Cb Just, Lg, Mih, CatLan, Brtc, Mercy, LE Ong, Egiat, Ub, Xarlem, Monho, Mg CC, Mg PAb, Añ EL, Añ LoraS, VMg, Gco, AA, Dh, fB Ic, JJMg BasEsc, Astar, JesBih, MarIl, UskLiB, Jaur, Etch, It Fab, Izt C, Arch Fab, Bordel, Ur MarIl, Gy, Hb Esk, Lard, Dv LEd, Hb Egia, Dv, Ur, Ip Ap 12,10, Echn Mt 22,25, Hual, Laph, EvS Jn 1,41, Aran SIgn, Xe, JanEd, Elzb Po, AB AmaE, Bv AsL, Elzb PAd, Arr May, Urruz Urz, Zby RIEV 1908, Apaol, Jnn SBi, Lap, Arb Igand, Ip Hil, HU, Azc PB, Itz Azald, Ag Kr, Etxeg RIEV, Echta Jos, Iraola, Ag G, JE, Urruz Zer, Ill Pill, A Ardi, Kk Ab, EusJok, Noe, ArgiDL, Inza Azalp, Barb Sup, Barb Leg, Ox, Muj PAm, Or, Enb, FIr, Zub, Lab EEguna, Laux BBa, Otx, Ldi, Lek EunD, Ir YKBiz, TAg Uzt, Zait, SMitx Aranz, JAIraz Bizia, Xa Odol…

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa emateko eskatuz: anai-arreba .

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, «anai-arreba Pl.» azpisarrera daramala eta beste azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

anai-arrebak; Anai Frantzisko (baina "nire anaia Xabier")

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

-a organikoa du izenak ("bi anaia ditut", "nire anaia Xabier")

Hitz-elkarketan hartzen duen forma berezia

hitz-elkarketako lehen osagaitzat erabiltzean, -a hori galdu egiten du ("anai maitasuna, anai-arrebak")

Formen arteko bereizketa semantikoak

zenbait ordena erlijiosotako kideen praenomen gisakoa anai da ("Anai Frantzisko, Arreba Klara").

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bokatiboan ez dela salbuespenik proposatu behar uste dut: anaia Frantzisko!" (1995-01-10)

 - [K204]: nire anaia Xabier ala Xabier nire anaia? Lehena ez ote frantseskeria eta españolismoa?" (1995-01-13)

anaiarte
iz. Anaitasun loturaren batek biltzen dituenen elkartea, kideen interes komunen alde egiten duena. Asisko Frantziskoren hasierako anaiarte xumea ordena handi bilakatzen ari zen. Anaiarte ederra osatzen dute.
Azpisarrerak

Aztergaia: anaiarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak

Arauak jasoa du forma; baina ez da familia-loturei dagokien arlo honetakoa (arauak ez du jaso ahizparte parekoa, eta ez dago jaso beharrik ere, oraingoz bederen, bakanago erabili baita).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anaiarteko [azpisarrera gehitu]

anaiarteko
1 adj. Anaitasunezkoa. Anaiarteko bazkaria. Anaiarteko giroan.
2 adj. Senideen artekoa. Anaiarteko gerra, borroka, gorrotoa.
Loturak

Aztergaia: anaiarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Beste gabe onartzekoa da, sistematikoak lantzerakoan familia-loturak izeneko txostenean proposatu zenez.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arteko: ez dago forma hau hiztegi batuan jaso beharrik: -arteko(tasun) osaerakook ez dagozkio familia-loturen sailari.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa ematekoa da, baina zalantza dago anaia ala anaiarte sarreretako zeini dagokion, edo azken osaera zein den: anaiarte + ko ala anai(a) + arteko.

Kategoria

izlag.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

anaiarte sarreraren azpisarrera gisa sartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'anaiarteko'-ren osaera 'anaiarte+-ko' bada, ez da hiztegi-sarrera izateko arrazoirik; 'anai(a) + -arteko' bada, berriz, zalantza sortu zaigu batera idaztekoa den; izan ere, gomendatu digute (eta gure iritzia ere gomendio horrekin bat dator) postposizioetatik sortzen diren izenlagunak bereiz idaztea ('zain barneko', 'giltzurrun gaineko') azken urteotan hitz bakarrean idazteko zabaltzen ari zen joeraren kontra: 'zainbarneko', 'giltzurrungaineko'); hala ere, '-arteko'-rekin zalantza egin dugu beti, batez ere 'nazioarteko' erabat zabaldua eta Hiztegi Batuan onartua dagoelako; zer egin, adibidez, telefono-dei motekin? 'nazioarteko deiak' batetik eta 'probintzia artekoak', 'hiri artekoak' (edo 'herri artekoak') bestetik?; hamaika horrelako daude: 'gobernuarteko', 'estatuarteko', 'bokalarteko'...; Hiztegi Batuan 'anaiarteko' sarrera bada, horrelakoak hitz bakarrean idaztea komeni dela ulertu behar litzateke?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'izenlaguntzat jotzen da, eta hori ez da kategoria gramatikal bat, izena eta izenondoa da, ez dio ardura euskal gramatikan arrazoi pedagogikoengatik erabiltzen termino bat erabilgarria den edo ez'.

 - [E116]: 'Iruditzen zait euskal gramatika batean arrazoi pedagogikoak direla eta, erabiltzen baldin bada izlag. 'kategoria', hemen ere arrazoi berberengatik erabili behar dela. Nik 'anaiarte'ren AS gisa jarriko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): '#mdash#'. // Arauak ez du jaso.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anaiarteko [anaiarte formaren azpisarrera gehitu]

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper